Errigora, Euskarari Puzka!

Elementu hau baloratu
(2 boto)
Print Friendly, PDF & Email

Udazkenean Nafar hegoaldeko uzta euskarari puzka kanpaina burutzen du Errigora ekimenak. Nafarroa hegoaldeko produktuz osatutako saskiak milaka etxetara iristen dira kanpaina honetan. Kasu honetan, auzolanari esker, bertako euskalgintzari ekarpen-ekonomiko garrantzitsua egiten zaio (saski bakoitzaren balioaren %25). 2013an kanpaina lehenengoz egin zenetik eskaintzan hainbat aldaketa egin da eta egun 3 saski ematen dira aukeran. Kanpaina gaurtik (urriak 24) azaroaren 12ra egongo da martxan.

Aurtengo kanpainan Errigorak bi helburu oso argi azaleratuko ditu. Batetik, pandemiak euskalgintzari eragin dion kalte ekonomikoa murrizten saiatuko da. Eta bestetik, euskararekiko jarrera baikorrak birsortzeko ekintza praktikoak mahaigaineratuko dira Agerraldiaren bidez.

Urtero bezala beraz, aurten ere, Nafarroa hegoaldeko eta erdialdeko jakiez osatutako saskiak eskainiko dira eta, auzolanari esker, hauen balioaren %25 zonaldeko euskalgintzari bideratuko zaio. Aurten, iaz bezala, hiru saski eskainiko dira: beltza, betikoa, 50 euroko balioa duena, kanpaina honetako saski klasikoa; berdea, ekologikoa, 60 euroko balioa duena, produktu ekologikoz osatua, eta saski zuria, berezia, 70 eurokoa, gutiziaz osatua.

Auzolanak eta elkarlanak egiten dute kanpaina hau. Bolondresen sare handi bat da Euskal Herriaren luze-zabalean, ehunka herritan, informazioa zabaltzen, eskariak jasotzen eta saskiak banatzen aritzen dena. Ezin ahaztu, era berean, AEKren, Ikastolen, Sortzenen eta Errigoraren arteko elkarlanaren emaitza dela kanpaina. Ematen duen diru-ekarpena Tuterako, Lodosako eta Vianako ikastolei, Erriberako AEKri eta Sortzenek zonaldean dituen proiektuei bideratzen zaie.

Elkarlanarekin batera, elkartasuna da kanpaina honen gako nagusietakoa. Eta hain zuzen ere, pandemiak eragindako nahas-mahasari elkartasun handiagoz erantzuteko proposamena eginen zaio Euskal Herriari. Izan ere, tamalez, aurtengo ikastolen jaialdiak eta Sortzenen jaia ezin izan dira egin eta Korrikarik ere ez da izanen datorren udaberrian.

Elkartasun gehigarria

Beraz, ohiko saskiez gain, elkartasun planteamendu gehigarri bat eginen da aurtengoan: saski beltza eskatzekotan, aparteko bost euroko ekarpena eginen du eskatzaileak, trukean Korrikaren katilua* jasotzeko eta AEKri diru hori zuzenean bideratzeko, Korrika ez egiteak eraginen dion diru galera arintzen laguntzeko; saski berdea eskatzekotan, aparteko bost euroko ekarpena eginen da, trukean Seaskaren egutegia jasotzeko eta Seaskari diru hori zuzenean bideratzeko, Herri Urrats ez egiteak eragin dion galera arintzen laguntzeko, eta saski zuria eskatzekotan, aparteko bost euroko ekarpena eginen da, trukean D ereduaren haziak jasotzeko eta Sortzeni diru hori zuzenean bideratzeko, urteroko jaia ez egiteak eragin dion diru galera arintzen laguntzeko.

(*Hasiera batean, KORRIKAren petoa ematea aurreikusita zegoen, eta kanpainaren hainbat euskarritan horrela ageri da, baina KORRIKArekin harturiko behin betiko erabakia dela eta, petoaren ordez, katilua eskuratuko duzue)

Hortaz, aurten saski beltza eta Korrikaren katilua eskatuta, hamabi euro eta erdiko ekarpena eginen zaio zonaldeko euskalgintzari eta bost eurokoa AEKri; saski berdea eta Seaskaren egutegia eskatuta, hamabost euroko ekarpena eginen zaio zonaldeko euskalgintzari eta bost eurokoa Seaskari, eta saski zuria eta D ereduaren haziak eskatuta, 17 euro eta erdiko ekarpena eginen zaio zonaldeko euskalgintzari eta bost eurokoa Sortzeni. IRAKURRI GEHIAGO ALBISTE HONETAN.

Agerraldia

Errigoraren ‘Agerraldia’ proiektuari esker, euskararen ezagutza bultzatzeko, erabilera sustatzeko eta euskararekiko jarrera baikorrak birsortzeko ekintza praktikoak martxan jarriko dira datozen hilabeteetan. Agerraldia Nafarroa erdialde eta hegoalde zabalean euskarari hauspo berria ematera dator. Agerraren eremuan euskara plazara ekarri nahi duen ekimen berria da. Euskara jende gehiagok ezagutu, erabili eta estimatu dezan eragin nahi du, ilusioz eta kemenez agerrarazi eta ilusio eta kemen berrien agergarri izanen den mugimendua sustatuz. Agerraren aldia iritsi da; euskarak eremu guztietan agerpena egiteko ordua da.

Hiru moldetan agertuko zaigu Agerraldia: batetik, euskara ezagutzeko aukerak lagundu eta handitzeko ahaleginean; bigarrenik, euskara erabiltzeko espazioak sortu eta egonkortzeko ekimenean; hirugarrenik, euskararen aldeko jarrerak indartu eta suspertzeko ekinean. Eremu guztiak zeharkatuko dituzten bideak ibili nahi ditu: dela kulturaren alorra, edo aisialdia, kirola, lan-eremua, hedabideena, irakaskuntza, sare sozialak...

Horri guztiari bide emateko honekin batera dagoen agenda osatu da.

Irakurri 966 aldiz Azken aldaketak Azteazkena, 25 November 2020 18:46
Larunbata, 24 October 2020 08:03

Mezua bidali Helbide elektroniko hau spam roboten kontra babestuta dago. JavaScript aktibatuta eduki behar duzu hau ikusteko. helbidera (Hotmail eta Yahoo posta zerbitzua erabiltzen duten lagunek gure mezuak spam edo no deseados karpetetan jasotzea gerta daiteke. Mesedez, begiratu karpeta horiek)
Izena emateko izen-abizenak, posta helbide elektronikoa eta telefono zenbakia bidali.
639 440 615 telefono zenbakira ere deitu dezakezu (Jaione Barandiaran).

wrtwrt

Zalantzarik al duzu?

Bidali zure galdera eta
laster erantzungo dizugu

Emandako datu pertsonalak Euskaraz Kooperatiba Elkarteak (AEK) erabiliko ditu, erabileraren arduraduna den heinean, jasotako kontsultak eta informazio-eskaerak kudeatzeko. Zure datuak eskuratu, zuzendu eta ezabatu egin ditzakezu, baita beste eskubide batzuk egikaritu ere, Helbide elektroniko hau spam roboten kontra babestuta dago. JavaScript aktibatuta eduki behar duzu hau ikusteko. helbidean, gure pribatutasun-politikan datuen babesari buruzko informazio gehigarriarekin batera azalduta dagoen moduan.

wrtwrt

¿Tienes dudas?

Envía tu pregunta y
te respondremos
pronto

Los datos personales facilitados serán tratados por Euskaraz Kooperatiba Elkartea (AEK) como responsable del tratamiento, para la gestión de las consultas y solicitudes de información recibidas. Puede acceder, rectificar y suprimir sus datos, así como ejercer otros derechos en la dirección: Helbide elektroniko hau spam roboten kontra babestuta dago. JavaScript aktibatuta eduki behar duzu hau ikusteko., como se explica junto a información adicional de protección de datos en nuestra política de privacidad.

wrtwrt

Vous avez des doutes?

Envoyez votre question et
nous vous répondrons
bientôt
¿Tienes dudas?

Envía tu pregunta y
te respondremos
pronto

Los datos personales facilitados serán tratados por Euskaraz Kooperatiba Elkartea (AEK) como responsable del tratamiento, para la gestión de las consultas y solicitudes de información recibidas. Puede acceder, rectificar y suprimir sus datos, así como ejercer otros derechos en la dirección: Helbide elektroniko hau spam roboten kontra babestuta dago. JavaScript aktibatuta eduki behar duzu hau ikusteko., como se explica junto a información adicional de protección de datos en nuestra política de privacidad.

Zalantzarik al duzu?

Bidali zure galdera eta laster erantzungo dizugu

Emandako datu pertsonalak Euskaraz Kooperatiba Elkarteak (AEK) erabiliko ditu, erabileraren arduraduna den heinean, jasotako kontsultak eta informazio-eskaerak kudeatzeko. Zure datuak eskuratu, zuzendu eta ezabatu egin ditzakezu, baita beste eskubide batzuk egikaritu ere, Helbide elektroniko hau spam roboten kontra babestuta dago. JavaScript aktibatuta eduki behar duzu hau ikusteko. helbidean, gure pribatutasun-politikan datuen babesari buruzko informazio gehigarriarekin batera azalduta dagoen moduan.