Irailaren 26an, Hizkuntzen Europako egunean, euskalgintzako erakunde nagusietako ordezkariak elkartu ziren Bilbon, Euskalduna jauregiaren (Bilbo) aurrean, azaroaren 4an bertatik abiatuko den manifestazioari buruzko xehetasunak emateko.
«Oldarraldiaren aurrean: euskararekin bat, euskaraz bat» lelopean, Euskaldunatik abiatuko da 17:00etan manifestazioa, eta Bilboko udaltzean egingo da amaiera-ekitaldia.
Joan den maiatzaren 10ean EAEko Auzitegi Nagusiaren atarian egin bezala, euskararen normalizazioaren kontrako epai sortarekiko desadostasuna agertu dute bertaratutakoek. Erandioko Udalekoa, Uliazpi Fundazioari buruzkoa, Barakaldokoa, Irungo udaltzainena, Nafarroako hainbat udaletakoa, edo euskara hizkuntza “zailegia” dela argudiatu zuen Laudioko sententzia gogoratu zituzten, besteak beste. Eta, agerraldi hartan azpimarratu zen bezala, oldarriaren aurrean erantzun bateratua emateko azaroaren 4koa euskararen aldeko manifestaziorik jendetsuena izatera deitu dute.
Informazio gehiago, euskarriak... Kontseiluaren webgunean.
Esta semana se han puesto en marcha en AEK los cursos de euskera del curso 2023-2024 y, en general, todavía continua la matricula abierta a lo largo del mes de octubre. AEK ofrece dicha posibilidad en más de 100 centros.
Estas son las opciones para aprender euskera en AEK:
• En los euskaltegis, grupos presenciales: cursos de euskaldunización habitual y de acreditación de niveles. A0, A1, A2, B1, B2, C1 eta C2.
• Autoaprendizaje en el euskaltegi.
• Modelo combinado, combinando las clases presenciales con el autoaprendizaje.
• Cursos online.
• Barnetegi de Forua, en la reserva de la biosfera de Urdaibai, abierto todo el año.
Por lo tanto, para mantener las relaciones familiares y cercanas en euskera, para mejorar la situación laboral, para mejorar el nivel de euskera que está buscando, etcétera, la ciudadanía tiene muchas posibilidades en AEK.
AEK y el euskera cerca. A tu lado, para llegar lejos.
Azken urteetan, Garabiderekin elkarlanean, Ekuadorreko Kitxua komunitatean hizkuntza biziberritzeko estrategia espezifikoen beharrari erantzuteko hainbat proiektu garatzen aritu da AEK. Oraingoan proiektu berri bati hasiera eman diogu. Esti Nieva Ponga AEKidea aritu/ko da 2023-2024 ikasturtean
Aurrekoetan, komunitateko kide batzuk helduen irakaskuntzari lotutako formazioa eta aholkularitza jaso dute. Oraingoan, lantalde honek A1 mailako eskolak emateko metodologiaren inguruko formazioa eman, aztertu eta materiala sortzea da helburua. Proiektuan zehar formazioa, laguntza, jarraipena eta aholkularitza eman/go die Nieva AEKideak.
Irudian, Esti Nieva Kitxua komunitateko kideekin.
Hemendik aurrera abiaraziko duen plan estrategikoan, AEK-k ikuspegi hau ezarri du hurrengo lau urteetarako: “Euskal Herri osoan, AEK erreferente izango da euskal hiztun aktiboak sortzen, euskalduntzea doako zerbitzua izan dadin eragiten”.
Ezaguna denez, AEK erakundeak euskararen normalizazioan dihardu, eta horren eremu guztietan aritzen da: ezagutzan, erabileran eta sustapenean. Azken batean, gure xedea da Euskal Herriko biztanle guztiak eroso bizi ahal izatea euskaraz.
Alizia Iribarren koordinatzaile nagusiaren agurra
Ikasturte honetatik aitzina, bera ez da ariko postu horretan, behin lau urteko etapa amaituta. Hain zuzen ere, AEK-k bere egituraren gaineko gogoeta egingo du epealdi estrategiko berrian, eta horren baitan ezarriko du bestelako antolaketa 24-25 ikasturterako.
Irudian, ikasturte honetan, Ermuan, AEK-ko kideek egindako gogoeta-saio bat
Arratian gero eta enpresa gehiago daude euskara gehiago erabiltzeko prest.
eusGara zerbitzuak hitzarmen ekitaldia egin du gaur goizean (irailak 22) Zeanuriko Zulaibar campusean, eta 9 enpresa berrik konpromisoa hartu dute euskara gehiago erabiltzen hasteko, eta horiek kontuan hartuta, gaur gaurkoz 29 enpresek osatzen dute eusGara komunitatea. Horiek guztiek eskura izango dituzte euren enpresetan hizkuntza kudeaketa egokia egiteko eusGarak eskaintzen dizkien doako tresnak, AHIZE zerbitzuaren bitartez: itzulpen zerbitzua, hizkuntza aholkularitza, diru-laguntzen kudeaketa, edo trebakuntza saioak.
Enpresa hauek egin dute bat aurten eusGara proiektuarekin: Piedade Ondo, Arratia Egoitza, Jandoniz, Cementos Lemona, Alinar die casting, Arbisa, Wolco, Alfe Cutting eta Ekin eraiketak.
Arratiako zaintza sektore osoa biltzen duen ildo berria zabaldu du eusGarak, adineko hiru egoitzetan zaintza euskaraz eman dadin urratsak ematen joateko.
Arabako enpresek tresna berri bat dute euskara sustatzeko: Eskuara. Aurkezpena atzo (irailak 20) egin zuten Gasteizen.
Bere helburua da 50 langile baino gehiago dituzten Arabako enpresetan euskararen erabilera areagotzea eta hizkuntza berdintasuna bultzatzea. Lanabes programaren barruan sortu den egitasmoa da, eta une honetan, Eskuara proiektuarekin bat egin dute bi enpresek: Aenkomer eta Sirimiri (aurkezpenean ere parte hartu zuten). Dena den, ekimena handitzen joatea da helburua, eta 2024 urte amaierarako 25 enpresetara iristea aurreikusten da.
Proiektuan parte hartuko duten enpresek Ahize-AEK hizkuntza aholkularitza zerbitzuaren laguntza izango dute. Hizkuntzen kudeaketari dagokionez, enpresekin honako bidea egingo da: beren egoera eta beharren oinarrizko argazkia egiten lagunduko zaie, eta beharren zein aukeren arabera, euskararen erabilera areagotzeko eta hizkuntza berdintasuna bultzatzeko konpromisoak hartuko dituzte. Ondoren, Ahize-AEK-k aipatu helburuak betetzen lagunduko die enpresei honako eremuetan eraginez: hizkuntza paisaian, komunikazioan, zerbitzuan, harreran, ingurune digitalean, langileen arteko harremanean, lan esparruarekin lotutako euskarazko terminologian, ikasleen praktikaldian...
Proiektuan parte hartzeko baldintza bakarra dago: enpresak bere behar eta neurrira egokitutako konpromisoak hartzea eta betetzea. Horretarako, Arabako Foru Aldundiarekin hitzarmen bat sinatuko dute.
Praktikatu euskaraz gurekin, erraza da. Hori da AEKren Praktikatu zerbitzuak 2023-2024 ikasturterako abiatu duen kanpainaren leloa. Parte-hartzea erraza da: izena eman besterik ez duzu egin behar; ondoren, zure herriko dinamizatzaileak dituzun aukeren berri eman eta ondo datorkizun taldea eskainiko dizu. Mintzapraktika egiteaz gain, lagun berriak egiteko aukera izango duzu. Horixe islatu nahi izan dute, hain zuzen ere, bideo honetan:
Urriko lehen egunetan hasiko dira elkartzen berbalagunak, mintzakideak eta mintzalagunak. Guztira, ikasturte berrian 95 herritan: hasi Garraldatik eta Lanestosaraino edo Tuteratik Zumaiaraino. Aurten, gainera, bada berritasunik: lehenbizikoz, mintzalagun taldeak antolatuko dira Lapurdiko Donibane Lohizune, Getaria, Urruña eta Ziburun.
Beti bezala, AEKren Praktikatu zerbitzuak euskarazko aisialdia sustatzen jarraituko du ekintza osagarrien bidez. Joan den ikasturtean, esaterako, 350 ekintza bainogehiago antolatu ziren, besteak beste tailerrak, irteerak, mintzodromoak, asteburuko egonaldiak, udako ibiltaria, Zilegi Asteak...
Horretaz gain, hitanoa lantzeko Hiketalagun proiektuak aurrera jarraituko du, elkarri hika hitz egiteko talde berrien sorrera sustatuta. Familientzako Gurasolagun taldeetan ere segituko dute jolasak, txangoak eta tailerrak egiten, helduek eta haurrek elkarrekin euskaraz aritzeko aukera izan dezaten. Eta, azaroan, online taldeak ere abiatuko dira. Parte-hartzea doakoa da, eta kide guztiek deskontuak eta sariak eskura ditzakete.
Informazio gehiago eskuratu edo izena emateko: www.praktikatu.eus
wrtwrt
wrtwrt
wrtwrt