AEK-k bultzada eman nahi dio iaz sorturiko eta kirolari eskainitako euskarazko aldizkariari. Hala, hitzarmenaren ondorioz, AEKren euskaltegi guztiak Harmailaren harpidedunak izango dira, eta irakasle eta ikasleek beste tresna bat izango dute eskura. Are gehiago, aldizkariak harpidetza-eskaintza berezia bermatuko die AEK-ko kide guztiei, bai eta AEK-ko zerbitzu-erabiltzaile guztiei ere.

Horrez gain, Harmailak eta AEK-k beste aukera batzuk jorratzeko konpromisoa hartu dute; adibidez, AEK-k sortzen dituen baliabide didaktikoetan aldizkariaren edukiak erabiltzea. Era berean, aukera ikusiz gero, mahai-inguruak, bisitak... antola litezke.

Hitzarmenaren iraupena urtebetekoa izango da.

  • << < 1 2 3 4 5 > >>
    • Udako AIZU! kalean

      Udako AIZU! kaleanTxiiiiiis... danba!!! Txupinazoak zer iragarri ote? AIZU!ren udako zenbakia, kaleratu berri dena: Ximun Fuchs eta Olatz Salvadorri elkarrizketak; udan Euskal Herrian barrena ibiltzeko proposamenak; jaiak...

    << < 1 2 3 4 5 > >>
    • PRAKTIKATU ETA BIZI, izena emateko kanpaina

      PRAKTIKATU ETA BIZI, izena emateko kanpaina Euskal Herri osoan, zabalik dago izena emateko epea mintzalagun, berbalagun, mintzakide edota gurasolagun taldeetan sartzeko. Denetarik dago aukeran: astean behin tabernan elkartu gustura eta lasai...

    << < 1 2 3 4 5 > >>