Urte berriarekin batera, asko izaten dira jendearen asmo onak: erretzeari uztea, kirola egitea, osasuntsuago jatea... AEK-k ere baditu bere asmoak 2019rako, berriak ez badira ere: herritarrak euskalduntzen eta alfabetatzen jarraitzea eta herrian euskararen erabilera bultzatzea.

Horiek betetzeko euskara eskolak (2 orduko eskolak, ikastaro trinkoak, on-line eta autoikaskuntza ikastaroak,  barnetegiak) eskainiko dizkiegu urte berri honetan euskara ikasteko asmoa dutenei, titulu ofizialen bat lortu nahi dutenei, euskara maila hobetu nahi dutenei...

2019an euskara ikasi, hobetu edota praktikatu nahi baduzu, galdetu hurbilen daukazun AEKren euskaltegian edota 673 200 100 · 946 464 000 telefono zenbakietan.

Euskara eskolak ez ezik, AEK-k bestelako zerbitzuak ere eskaintzen ditu: mintzapraktika egitasmoak; enpresa, administrazio zein erakundeetan euskararen erabilera sustatzeko jarduerak eta zerbitzuak; itzulpengintza eta zuzenketa zerbitzua...

2019an ere, ikasi euskara praktikoa AEKn!

    • Hausnarketa saioa Lemoan

      Hausnarketa saioa LemoanEuskararen plan estrategiko berriaren lan ildoak zehazteko, hausnarketa saioa antolatu dute Lemoako Udaleko euskara zerbitzuak eta Ahizek -AEKren hizkuntza aholkularitzak- abenduaren 2an, 10:30ean....

    << < 9 10 11 12 13 > >>
  • << < 9 10 11 12 13 > >>