EUSKALDUNTZEAREN MAILAK. A1, A2, B1, B2, C1 eta C2 mailak egiaztatzeko azterketak prestatzeko ikastaroak.
A1, A2, B1, B2 eta C1
Urriaren 4tik ekainaren 17ra (190 ordu): 671 euro
Urritik urtarrilera, urtarriletik martxora, apiriletik ekainera edo uztailetik irailera (75 ordu): 311 euro
C2
Urriaren 4tik ekainaren 17ra (190 ordu): 754 euro
Urritik urtarrilera edo otsailetik maiatzera (75 ordu): 382 euro
Horrez gain, B2, C1 eta C2 mailetako azterketa prestatzeko ikastaroa, apirilean eta irailean. 25 ordu. (Prezioa zehazteke)
C2 ATARIKOA (HOBEKUNTZA IKASTAROA). C1 gaindituta dutenentzat. Egokia euskara-maila hobetzeko edota hurrengo ikasturtean C2 maila egin nahi dutenentzat.
Hiru aukera: Urritik urtarrilera, otsailetik ekainera edo uztailetik irailera. (75 ordu). 311 euro
BOGA METODOLOGIAN OINARRITUTAKO IKASTAROAK
Euskara Internet bidez, zure erritmoan, ikasteko sistema multimedia.
Hiruhileko bat: 244 euro. 72 ordu. (urria-abendua / urtarrila-martxoa / apirila-ekaina edo uztaila-iraila).
Bi hiruhileko: 480 euro. 144 ordu. (urritik apirilera, urtarriletik ekainera edo apiriletik irailera).
Hiru hiruhileko: 706 euro. 216 ordu.
OINARRIZKO ITZULPENGINTZAN TREBATZEKO IKASTAROAK
Irailetik urrira, azarotik abendura, urtarriletik otsailera, martxotik maiatzera.
30 ordu.
271 euro.
Deskargatu dokumentua HEMEN
INFORMAZIOA/MATRIKULAZIOA
· Helbide elektroniko hau spam roboten kontra babestuta dago. JavaScript aktibatuta eduki behar duzu hau ikusteko.
· 639 440 615
Urte honen amaieran, AIZU! aldizkariak 40 urte beteko ditu, eta dagoeneko, ospakizunerako, irail-urriko 460. alean, jantzi berria dakar soinean. Berrogeigarren urteurrena beteko duen honetan, urtebetetzeari dotore heldu nahi izan diogu, aldizkariaren itxura goitik behera aldatuta. Hori gutxi balitz, guztiz eraberritu dugu www.aizu.eus webgunea ere bai. Euskara ikasten ari diren horientzat oso lagungarria da AEK-k hilero argitaratzen duen aldizkaria. Haiek doan jasoko dute gure euskaltegietan. Etxean jaso nahi izanez gero, harpidetza egin dezazu edota... Liburudenda eta kioskoetan eskura dezakezu!
AIZU!rekin irakurriz gozatu eta gozatuz ikasi!!
Dagoeneko, hondartzan, igerilekuan, euskaltegian edota beste edozein lekutan irakur dezakezue, ziur udako arratsalde edo goiz pasa atseginagoa izango duzuela!
Eduki interesgarriz beteta dago, besteak beste, Erik Jaka pilotariari zein Dom Campistron Ilustratzaileari egindako elkarrizketak eta etxetik oso urrunera jo gabe, udara pasatzeko plan bikainak.
On egin eta uda on!!
Euskara administrazioan arautzeko Nafarroako Gobernua prestatzen ari den dekretu berria «atzerapausoa» izanen da eta euskaldunen eskubideak murriztuko dituela argi dago. Hori dela eta, Nafarroako Gobernuari iraganeko hizkuntza-politika ilunak baztertu ditzala eskatzeko mobilizazioa deitu du Kontseiluak. Uztailaren 2an izanen da, 18:30ean, Iruñeko Baluarte plazatik abiatuta eta Euskaraz bizitzearen alde, batuz. Eskubide murrizketarik ez! lelopean.
Bada garaia eskubide murrizketak ahalbidetuko dituen dekretuaren aurka ozen eta sendo agertzeko. Justiziaren, berdintasunaren eta kohesioaren aldeko aldarria eginen dugu ostiralean.
Duela 50 urte Rikardo Arregik idatzitako gutuna gogoan, AEK-k eskutitz bat helarazi die, datozen urteetan euskalduntze mugimendua sendotzeko garatu beharreko arloak zein diren adierazteko; halaber, hitzordu bana eskatu die, gogoetak partekatzeko.
Dinamika otsail erdialdean jarri zen abian, hainbat ardatz zituelarik, baina batik bat aurten ere euskalduntze-mugimenduaren garrantzia plazaratzeko. Martxoaren 28an Euskal Herriko 90 bat herritan ekitaldiak antolatu ondoren, agintari politikoengana jotzeko unea iritsi da orain. Argi dago oraindik lan handia dugula egiteko; beraz, euskaltegi guztiak dira beharrezko, baldin eta jendarte euskalduna amets badugu. Horretarako, euskaltegi sendoak behar ditugu, Euskal Herri osoko herritarrei euskara ikasteko aukera emateko baldintza egoki guztiez hornituta; alta, helburu hori bete ahal izateko, EAEko, Nafarroako eta Ipar EHko administrazioetatik bultzada estrategikoa eman behar zaio arloari, ezinbestean.
Bide horretan, AEK-k nabarmendu nahi du EAEko Kultura eta Hizkuntza Politika Sailak orain gutxi Herri Ekimeneko Euskaltegi Sarearen finantzaketa egonkortzeko eman duen pausoa, baliagarria izango da-eta hurrengo urteetan sektorea indarberritzeko.
Hemendik aurrera, AEK-k abiapuntuko proposamena partekatuko du administrazio publiko guztiekin: Eusko Jaurlaritzaren Kultura eta Hizkuntza politika Saila eta HABE, Nafarroako Gobernuaren Herritarrekiko eta Erakundeekiko Harremanetarako Departamentua eta Euskarabidea, eta Euskararen Erakunde Publikoa; AEKren ustez, unea iritsi da Helduen Euskalduntzea benetan normalizatzeko eta langintza horretan nahitaezko diren beste zenbait esparrutan ere eragiteko. AEK Euskal Herri osoan aritzen da, eta, hortik abiatuta, lanketa bateratu baten beharra aldarrikatzen du; era berean, lurralde bakoitzeko administrazio(ar)en errealitatea aintzat hartuta, orain arte egindako urratsak tartean, berariazko lanketa egin nahi du administrazio bakoitzarekin.
Bilera-sorta amaituta, AEK-k horien balorazioa egingo du, etorkizun hurbilean euskalduntze-mugimenduak zer-nolako baldintzak izan behar dituen lau haizeetara zabalduta.
AEK-k, erakasle izan nahi luketen guziei ateak zabaltzen dizkie maiatzaren 31tik ekainaren 4ra. Ipar Euskal Herriko Gau Eskoletan klase idekiak eta buruz-buruko hitzorduak antolatuko dira, helduen erakaskuntzarako erabili materiala eta pedagogiaren ezagutarazteko.
Xehetasun gehiago: Helbide elektroniko hau spam roboten kontra babestuta dago. JavaScript aktibatuta eduki behar duzu hau ikusteko. - 05 59 25 76 09
Iazkoa aurtengo urtera atzeratu ostean, maiatzaren 21etik 29ra egingo da Ar Redadeg bretoieraren aldeko lasterketa. Pandemiak eragotzi zuen iaz, eta urteon ere guztiz baldintzatuko du. Osasun neurriak zorrotzak izanik ere, ekimenari eustea erabaki dute antolatzaileek, bi urtez jarraian atzeratzea eutsiezina zaielako. Izan ere, Ar Redadegen bildutako dirua bretoiera bultzatzeko eta zabaltzeko hainbat egitasmori laguntzeko baliatzen dute. Ondorioz, unean uneko osasun neurriei erabat egokituta egingo dute. Esaterako, korrikalariek elkarri ematen dioten lekukoa ez da eskuz esku ibiliko, baizik eta lasterketan doan antolatzaileen furgonetan. Korrikaldia izan bitartean antolatzen diren ekitaldiak ere bertan behera utziko dituzte. Une oro indarrean diren osasun neurriak beteko dituztela berretsi dute antolatzaileek. Gainera, egoera zaildu egiten bada eta errepidera ateratzea debekatzen badiete, Ar Redadeg modu birtualean egingo dute. Oraingoz, eta baldintzak okerrera egin ezean, maiatzaren 21ean abiatuko da Karaeztik (Carhaix), eta 29an amaituko Gwengampen (Guingamp). Korrika oinarri hartuta, 2008an egin zuten lehenbizikoz Ar Redadeg. Ordutik, bi urtean behin antolatu dute, iaz izan ezik. Ondo bidean, datorren urtean ere egingo dute.
AEK-KORRIKAren ordezkariek ere breotieraren aldeko lasterketan parte hartuko dute. Izan ere, kilometroa egingo dute hilaren 28an, ostiralarekin.
Artxiboko irudia
Bilboko AEK-ko ikasleen udaberriko topaketa hilaren 27an izango da. Egitarau polita prestatu dute Bilboko lagunek:
Goizean, 9:00etan eta 10:30ean, Indautxu plazan (Indautxu) Bea Egizabalen umorezko bakarrizketaren 2 emanaldi. Arratsaldean, Basarrate plazan (Santutxu) elkartuko dira: Igela, dardoak eta mahai-jokoak 17:00etatik aurrera eta 19:30ean OLD BERRI BAND taldearen kontzertua.
Euskara praktikoa lantzeko modu zoragarria! Ondo pasa, Bilboko lagunak!!
AIZU! Aldizkariaren atal berria den arren, dagoeneko lagun asko pasa dira bertatik. Heldu aroan, euskaltegian, euskara ikasi duten pertsonak, alegia.
Haiek ezagutzeko aukera edukitzeaz gain, euskara ikasteko lagungarriak diren aholkuak, trikimailuak eta testigantzak aurkituko dituzue. Harrapatu aukera!
AEKren Hizkuntza Aholkularitza zerbitzu AHIZE trebatze-saioak eskaintzen ari da Oiartzunen, LANIN egitasmoaren bitartez. Mezu elektronikoetan eta deien harreran trebatzeko bi ikastaro dira.
Enpresei zuzendutako urruneko euskara ikastaro laburrak egiten ari da, hilaren 10etik 21era. Ikastarootako parte hartzaileak telefono bidezko arretan eta mezu elektronikoen idazkeran trebatzen ari dira. Oinarria edukita ere, telefono dei bat jasotzeko edo egiteko unean edo eposta bat erantzuteko momentuan, euskaraz segurtasun handiagoarekin aritzea da ikastaroon helburuetako bat.
Egitasmoari buruzko informazio gehaigo Lanin egitasmoaren webgunean
Online ikastaroetan, euskara ikasten hainbat ikasle ari da AEKn, munduan zehar zein Euskal Herrian. Hauek guztiak harremanetan jartzeko maiatzaren 28an, E-uskaltegian -AEKren euskaltegi birtualean- mintzodromoa egingo dugu.
Mintzodromo honek arruntaren ezaugarri berberak izango ditu (talde txikietan hitz egingo dute gai zehatzen arabera, partaideak taldez talde aldatuko dira, dinamizatzaile bana egongo da taldeetan...) baina online burutuko da.
Egunerokotasuna duten gaiak landuko dira: sare sozialak; euskararen aldeko ekimenak; eta oporrak, bidaiak eta turismoa izango dituzte eztabaidagai. Parte hartu nahi baduzue, aukeratu zein ordutegitan ahal edo nahi duzuen maiatzaren 25a baino lehen. Izena emateko sakatu hemen.
AEKn, euskara praktikoa!!
Maiatzeko AIZU! kalean! Manu Muniategiandikoetxeari eta Haizea Martiarturi elkarrizketak; Ortuella Jendea taldea, herritarren futbola herritarrentzat; bortuetako larre-suak; Anbotoko Mariri soa; AIZU! bete komiki; Bizipoza sareko elkarteen lana...
Albiste laburrak, komikiak, iritzia, denbora-pasak... eta gehiago AIZU! aldizkarian.
Netflix Euskaraz ekimena otsailaren 16an jarri zen abian, eta, euskarak streaming plataformetan, eta ikus-entzunezkoetan, orohar, duen presentzia eza eztabaidaren erdigunera ekartzea izan da haren asmoetako bat. Abiatu zutenetik, gaurko egunera arte, 10.500 sinaduratik gora jaso ditu ekimenak,eta, egindako bidearen balorazioa eta aurrera begirako asmoen berri emateko unea iritsi dela iruditzen zaio sustatzaileen taldeari.Gaur, apirilak 17, Durangoko Landako guneko hitzaldi aretoan, eguerdiko 12etan, egingo duten agerraldi publikora AEK ere gonbidatu dute, eta bertan bi Artezkaritzakide azalduko dira: Aitziber Balantzategi eta Iñaki Urkijo.
Pantailak, euskaraz!
wrtwrt
wrtwrt
wrtwrt