AHIZE-AEK-ko hizkuntza aholkulariek Arabako Enpresen Foroa antolatu eta bertan parte hartu dute.
Maialen Begiristain Eskuara egitasmoaren inguruan mintzatu zen. Proiektuaren helburua da 50 langile baino gehiago dituzten Arabako enpresetan euskararen erabilera areagotzea eta hizkuntza berdintasuna bultzatzea. Lanabes programaren barruan sortu den egitasmoa da, Eusko Jaurlaritzak, Arabako Foru Aldundiak eta Gasteizko Udalak bultzatuta.
Informazio gehiago albiste honetan.
AEK-KORRIKAko eledunak Patani herrialdeko delegazio batekin bildu dira, esperientziak partekatzeko xedearekin.
Patani herria, administratiboki, Tailandiaren parte da egun. Hizkuntza propioa dute; baina hainbat zailtasun eta errepresioen ondorioz, eta gatazka etniko-erlijioso bortitz bat dela medio, desagertzeko zorian dago. Helduek hitz egiten dute, baina patani hizkuntzak ez du inolako aitortza ofizialik, eta eskoletan ere ez da irakasten. Horrez gain, ez du batuaren parekorik, eta transmisioa oso zaila da.
Hala ere, ahalegin handia egiten ari dira beren hizkuntzari eusteko; eta, besteak beste, hizkuntza gutxitua duten herriekin harremanetan jartzen ari dira. Horregatik bildu nahi izan dute AEK-KORRIKArekin, Euskal Herriak euskararekin duen esperientzia zuzeneko ezagutzeko.
Iparraldeko AEK-k negu eta udaberrian ere ikastaldiak antolatu ditu Baionan, Mendikotan eta Garazin.
Hizkuntzarekin lehen harreman bat ukateko, baita ulermena eta mintzamena garatzeko ere aukera ona da ikastaldia. Izan ere, euskara ikasi edo hobetu nahi duten lagunek ingurumen euskaldun batean murgiltzen dira, modu trinkoan.
Hurrengo ikastaldia Baionan izango da, hasiera mailakoentzat (iniziazioa), azaroaren 27tik abenduaren 8ra.
9:00-13:00
200 euro
Informazioa/izen-emateak:Esta direcci贸n de correo electr贸nico est谩 siendo protegida contra los robots de spam. Necesita tener JavaScript habilitado para poder verlo. // 06 03 20 50 10
Ziur Telegram edota Whatsappa erabiltzen duzuela! Bada, AEKren, KORRIKAren eta euskalgintzaren inguruko albisteak jaso nahi badituzu, kanal hauetan topatuko gaituzue:
Whatsapp kanala:
https://whatsapp.com/channel/0029VaCyRBRBlHpeq2ailZ3B
Estekan klik egin, eta kanalean sartutakoan, JARRAITU (goian, eskuinetara). Oharra: whatsapp kanaleen bilatzailean AEK-KORRIKA idatzita, ez zaizue agertuko. Zabaldu lotura, beraz!
Telegram kanala:
Bilatu @AEKeus kanala, edo kanalera zuzenean eramango zaituen estekan klikatu: telegram.me/AEKeus
Batu gure kanaletara!
Kalean da hilabete honetako aldizkaria
Berriako zuzendari Amagoia Mujika Tolaretxipiri* eta Jon Zabalari elkarrizketak; Altxa Burua! ekimena; Seaskaren Baionako Etxepare lizeoa, barnetegi; Sanprubusa, gurpil gaineko kafetegia; Etxepare Euskal Institutua, labur-labur; eta beste hainbat kontu.
*Amagoia Mujikari elkarrizketa egin ziotenean gertatu berria zen Hamasen erasoa. Ondorioz, Palestinako gatazkaz galdetzean eman zien erantzuna osatzeko eskatu digu Berriako zuzendariak, honela: "Elkarrizketa eta egin zenetik gauza asko gertatu dira Gazan, eta argitaratzen den datan erantzun izanez gero, beste erantzun bat emango nuen, Hamasen erasoa txiki-txikia geratu baita egiten ari diren sarraskiaren aurrean. Alegia, 8.000tik gora palestinar hil ditu Israelek, mundu osoko begiraden aurrean eta Mendebaldeko agintarien konplizitatearekin. Herri bat mapatik desagerrarazten ari dira, demokraziaren izenean eta Benjamin Netanyahuren esanetara".
Aldizkaria etxean jaso nahi? Bada, egin harpidetza: aizu.eus/harpidetu
AEK-ko ikasleek doan jasoko dute gure euskaltegietan.
Helduen Euskalduntze eta Alafabetatzeko sektoreko eragileok hemen elkartu gara Hezkuntza Lege berriak hizkuntza-ereduak mantentzeko arriskuaren aurrean gure irakurketa eta eskaera bateratua egiteko.
Agerraldian Gabriel Arestiko Isa Isazelaia, Maizpide Barnetegiko Laida Begiristain, Juan Mateo Zabala euskaltegiko Nerea Telleria, Bilbo Zaharra euskaltegiko Jon Maguregi eta AEK-ko Lurdes Etxezarreta, Aitzol Gasta帽azatorre, Galder Lizarralde eta Aize Ota帽o ordezkariek hartu dute parte; baina Herri Ekimeneko Euskaltegi askok babestu dugu adierazpen hau: ELKARLAN sareko Gabriel Aresti, Bilbo Zaharra eta Joan Mateo Zabala euskaltegiek; BATUZ Euskaltegi Elkarteko Ulibarri, Urrats, Illazki, Hitzez, Legazpi6, Altza-Urumea, Herri Jakintza eta Udaberria euskaltegiek; Gasteizko, Nafarroako eta Errioxako IKA euskaltegiek; Federatu gabeko Leizaur, Jose Antonio Agirre eta Bai&By euskaltegiek; Maizpide Barnetegiak; eta, azkenik, AEK-k.
Desagertu nahi eta ezin. Hizkuntza-eredurik ez
Askotan azpimarratu dugu Helduen Euskalduntze eta Alfabetatzearen sektorea estrategikoa dela herria euskalduntzeko prozesuan. Euskararen normalizazio-prozesuan beharrezkoa da herritar guztiek euskaraz jakitea eta euskara eroso erabili ahal izateko espazioak izatea, eta, jakina, horretan guztian gure sektoreak ezinbesteko ekarpena egiten jarraitzen du.
Bestalde, egia da hainbatek uste izan dutela belaunaldi berriak euskaraz eskolaratzeak berez euskaldunduko zuela herria. Tamalez, denborak garbi erakutsi digu hori ez dela nahikoa; irakaskuntza arautuaren mugak agerikoak dira.
Horiek horrela, orain da unea muga horiek gainditzeko eta jauzi bat emateko: EAEko Hezkuntza Legearen adoste-fasean murgilduta gaude. Behar-beharrezkoa da abian jartzea belaunaldi berriei euskararen ezagutza egokia bermatzeko euskarazko ikas eredu orokortua. Euskararen ezagutzaren unibertsalizazioak hiru hanka ditu: Hezkuntza, Transmisioa, eta Helduen Euskalduntze eta Alfabetatzea. Hiruetako batek kale eginez gero, herren eta nekez iritsiko gara euskararen ezagutzaren unibertsalizazioa erdiestera; iristekotan, jakina.
Zoritxarrez, Hezkuntza Lege berriak bere egin ditzake urte luzez euskararen normalizaziorako muga izan diren tresna atzerakoiak: hizkuntza ereduak, hain zuzen ere. Ereduen sistemak ez du inondik inora ere bermatzen etorkizuneko belaunaldi euskaldun eleaniztunak sortzea eta, are gutxiago, ezarritako euskarazko komunikagaitasun mailak izatea, argi geratu da.
Gainera, zirriborratutako legeak ez du jasotzen jomuga horietara iristeko zein hizkuntza-ereduri jarraituko dion, nahiz eta ardatz euskara izango omen duen. Baina, hizkuntza-ereduari dagokionez, nola interpretatu behar dugu sistema eleaniztuna izatea? Zalantzarik ez dugu hizkuntzaren eremuan hutsune nabarmenak dituela legeak eta, gure ustez, euskara ikas- eta irakas-hizkuntza izango duen ikas eredu orokortu inklusiboak izan behar du oinarria. Finean, Hezkuntza Legeak euskara gehiago behar du, gutxien duenari gehiago eman ahal izateko.
Gure sektorea etorkizunean desagertzeko asmoz sortua izan zen eta, lege-proposamen honek aurrera eginez gero, ez dugu inoiz lortuko.
Herri Ekimeneko Euskaltegiak
AEK-k, Ikastolen Elkarteak, Sortzen-ek eta Agerraldiak Errigorako euskarari puzka kanpaina lehenengoz egin genuenetik, 10 urte joan dira. Ekimen honen bidez, Nafarroako erdialde eta hegoaldeko ekoizleei laguntzeaz gain, jasotako diruaren %25a bertako euskalgintza suspertzeko erabiltzen da.
Aurten kutxa bakarra egongo da aukeran, hasieran bezala. 50 euro balioko du, eta bertan 23 ekoizleren 9 produktu ekologiko eta konbentzional egongo dira nahasian (bost produktu finko: zainzuriak, piperrak, orburuak, gozo bat eta ardoa, eta beste lau gainerako ohiko produktuekin osatuta).
Saskiak eskatzeko epea urriaren 20tik azaroaren 9ra arte izango da, Errigoraren webgunean egin daiteke eskaria. Produktuak AEKren euskaltegietan eta beste hainbat banaketa gunetan jaso ahal izango dira.
Goza ezazu produktu on eta gozoez, eta bide batez, egin zure ekarpena Nafarroako ekoizle eta euskalgintzari.
10 urte bete-bete!
Ate-joka dugu azaroaren 4a. Berebiziko garrantzia du AEKideok ere oldarraldiaren aurrean euskararekin bat egiteak, euskaraz bat izateak eta, beraz, sustapen-lanak egiteak nahiz azaroaren 4an Bilbora joateak. Guztion indarra beharko dugu azaroaren 4an oldarraldiari erantzun sendoa emateko.
Euskal Herri osoan AEK erreferente izatea nahi dugu hiztun aktiboak sortzen. Gure xedea da Euskal Herriko biztanle guztiak euskaraz eroso bizitzea, ahalegin berezirik egin gabe; biztanle guztiek euskaraz eroso aritzeko baldintzak izango dituzte eta euskara erabiltzeagatik ez dira deseroso edo baztertuta sentituko.
Gure ikuspegia eta egitekoa horiek izanik, eta kontuan hartuta proiektu estrategikotzat hizkuntza-politikan eragitea dugula, euskararen normalizazioaren kontrako oldarraldiari aurre egitea dagokigu. Argi dago ez direla sententzia isolatuak, baizik eta botere judizialetik hizkuntza-politika aurrerakoiak mugatzeko eta herritarron hizkuntza-eskubideak murrizteko joera gorakor bat, oldarraldi bat.
Azaroaren 4an, AEKideok ere oldarraldiaren aurrean, euskararekin bat, euskaraz bat!
wrtwrt
wrtwrt
wrtwrt