UDAN ERE,
EUSKARAZ EROSO !
2025eko uda: euskara ikastaroak prest!
- Hainbat euskaltegitan, ikastaro trinkoak (aurrez aurreko taldeak): euskara ikasteko eta azterketak prestatzeko. Eskatu informazioa hurbilen daukazun AEK euskaltegian!
- Barnetegiak
- Ibiltaria
Informazioa/matrikulazioa: gure euskaltegietan · 673 200 100 // 946 464 000
INFORMAZIO GEHIAGO:
Udan ere euskaraz eroso!
Udaberrian ikastaldi berriak Baionan eta Donibane Garazin
Martxoaren 3tik 7ra, Baionan. Maila guztiak.
Apirilaren 21etik 25era, Baionan eta Donibane Garazin. Maila guztiak.
Informazio gehiago/izen-emateak: ikastaldi@aek.eus // 06 03 20 50 10

AEKren barnetegia urte osoan zabalik, Foruan
AEK-k hilabeteko ikastaroak eskaintzen ditu (120 orduko ikastaroak), euskara lantzeko, Foruko Barnetegian (Bizkaia), Urdaibaiko biosfera-erreserban.
Euskalduntze barnetegia: maila guztiak!
Hizkuntza bat ikasteko ez dago hizkuntza hori hitz egiten den ingurunean murgiltzea bezalakorik. Hori dela eta, egunean 24 orduz euskaraz bizitzeko aukera ematen dizugu barnetegian: euskaraz gosaldu, bazkaldu eta afaldu; euskara eskolak jaso; eta, ordu libreetan, euskara hutsean bizi.

AEKn euskara ikasteko aukerak dituzu:
-
Aurrez aurreko taldeak: ohiko euskalduntzea eta mailak egiaztatzeko ikastaroak.
-
Autoikaskuntza euskaltegian.
-
Eredu konbinatua, aurrez aurrekoak eta autoikaskuntza uztartuta.
-
Online-ikastaroak.
-
Kolektibo zehatzei begirako xedeen araberako eskaintza.
-
Foruko barnetegia, urte osoan zabalik, Urdaibaiko biosfera-erreserban