Dagoeneko, hondartzan, igerilekuan, euskaltegian edota beste edozein lekutan irakur dezakezue, ziur udako arratsalde edo goiz pasa atseginagoa izango duzuela!
Eduki interesgarriz beteta dago, besteak beste, Erik Jaka pilotariari zein Dom Campistron Ilustratzaileari egindako elkarrizketak eta etxetik oso urrunera jo gabe, udara pasatzeko plan bikainak.
On egin eta uda on!!
Euskara administrazioan arautzeko Nafarroako Gobernua prestatzen ari den dekretu berria «atzerapausoa» izanen da eta euskaldunen eskubideak murriztuko dituela argi dago. Hori dela eta, Nafarroako Gobernuari iraganeko hizkuntza-politika ilunak baztertu ditzala eskatzeko mobilizazioa deitu du Kontseiluak. Uztailaren 2an izanen da, 18:30ean, Iruñeko Baluarte plazatik abiatuta eta Euskaraz bizitzearen alde, batuz. Eskubide murrizketarik ez! lelopean.
Bada garaia eskubide murrizketak ahalbidetuko dituen dekretuaren aurka ozen eta sendo agertzeko. Justiziaren, berdintasunaren eta kohesioaren aldeko aldarria eginen dugu ostiralean.
Duela 50 urte Rikardo Arregik idatzitako gutuna gogoan, AEK-k eskutitz bat helarazi die, datozen urteetan euskalduntze mugimendua sendotzeko garatu beharreko arloak zein diren adierazteko; halaber, hitzordu bana eskatu die, gogoetak partekatzeko.
Dinamika otsail erdialdean jarri zen abian, hainbat ardatz zituelarik, baina batik bat aurten ere euskalduntze-mugimenduaren garrantzia plazaratzeko. Martxoaren 28an Euskal Herriko 90 bat herritan ekitaldiak antolatu ondoren, agintari politikoengana jotzeko unea iritsi da orain. Argi dago oraindik lan handia dugula egiteko; beraz, euskaltegi guztiak dira beharrezko, baldin eta jendarte euskalduna amets badugu. Horretarako, euskaltegi sendoak behar ditugu, Euskal Herri osoko herritarrei euskara ikasteko aukera emateko baldintza egoki guztiez hornituta; alta, helburu hori bete ahal izateko, EAEko, Nafarroako eta Ipar EHko administrazioetatik bultzada estrategikoa eman behar zaio arloari, ezinbestean.
Bide horretan, AEK-k nabarmendu nahi du EAEko Kultura eta Hizkuntza Politika Sailak orain gutxi Herri Ekimeneko Euskaltegi Sarearen finantzaketa egonkortzeko eman duen pausoa, baliagarria izango da-eta hurrengo urteetan sektorea indarberritzeko.
Hemendik aurrera, AEK-k abiapuntuko proposamena partekatuko du administrazio publiko guztiekin: Eusko Jaurlaritzaren Kultura eta Hizkuntza politika Saila eta HABE, Nafarroako Gobernuaren Herritarrekiko eta Erakundeekiko Harremanetarako Departamentua eta Euskarabidea, eta Euskararen Erakunde Publikoa; AEKren ustez, unea iritsi da Helduen Euskalduntzea benetan normalizatzeko eta langintza horretan nahitaezko diren beste zenbait esparrutan ere eragiteko. AEK Euskal Herri osoan aritzen da, eta, hortik abiatuta, lanketa bateratu baten beharra aldarrikatzen du; era berean, lurralde bakoitzeko administrazio(ar)en errealitatea aintzat hartuta, orain arte egindako urratsak tartean, berariazko lanketa egin nahi du administrazio bakoitzarekin.
Bilera-sorta amaituta, AEK-k horien balorazioa egingo du, etorkizun hurbilean euskalduntze-mugimenduak zer-nolako baldintzak izan behar dituen lau haizeetara zabalduta.
AEK-k, erakasle izan nahi luketen guziei ateak zabaltzen dizkie maiatzaren 31tik ekainaren 4ra. Ipar Euskal Herriko Gau Eskoletan klase idekiak eta buruz-buruko hitzorduak antolatuko dira, helduen erakaskuntzarako erabili materiala eta pedagogiaren ezagutarazteko.
Xehetasun gehiago: Helbide elektroniko hau spam roboten kontra babestuta dago. JavaScript aktibatuta eduki behar duzu hau ikusteko. - 05 59 25 76 09
Hainbat euskaltegitan ikastaro trinkoak eskainiko ditugu. Ikusi hemen eskaintza:
ARABA: Laudion eta Gasteizen.
BIZKAIA: Arratia, Barakaldo, Bilbo, Busturialdea, Durangaldea, Enkarterri, Ermua, Hego Uribe, Meatzaldea, Sestao, Uribe Butroe, Txorierri, Uribe Kosta, Portugalete eta Santurtzi.
GIPUZKOA: Andoain, Bidasoa, Debagoiena, Donostia, Eibarraldea, Goierri, Hernanialdea, Urola, Urola Kosta eta Oarsoaldea
NAFARROA: Iruñerrian eta Erriberan
Trinkoak ez ezik, udan bi asteko barnetegiak zein online ikastaroak egiteko aukera daukazue. Udan ere, AEK zure bidelagun!
Iazkoa aurtengo urtera atzeratu ostean, maiatzaren 21etik 29ra egingo da Ar Redadeg bretoieraren aldeko lasterketa. Pandemiak eragotzi zuen iaz, eta urteon ere guztiz baldintzatuko du. Osasun neurriak zorrotzak izanik ere, ekimenari eustea erabaki dute antolatzaileek, bi urtez jarraian atzeratzea eutsiezina zaielako. Izan ere, Ar Redadegen bildutako dirua bretoiera bultzatzeko eta zabaltzeko hainbat egitasmori laguntzeko baliatzen dute. Ondorioz, unean uneko osasun neurriei erabat egokituta egingo dute. Esaterako, korrikalariek elkarri ematen dioten lekukoa ez da eskuz esku ibiliko, baizik eta lasterketan doan antolatzaileen furgonetan. Korrikaldia izan bitartean antolatzen diren ekitaldiak ere bertan behera utziko dituzte. Une oro indarrean diren osasun neurriak beteko dituztela berretsi dute antolatzaileek. Gainera, egoera zaildu egiten bada eta errepidera ateratzea debekatzen badiete, Ar Redadeg modu birtualean egingo dute. Oraingoz, eta baldintzak okerrera egin ezean, maiatzaren 21ean abiatuko da Karaeztik (Carhaix), eta 29an amaituko Gwengampen (Guingamp). Korrika oinarri hartuta, 2008an egin zuten lehenbizikoz Ar Redadeg. Ordutik, bi urtean behin antolatu dute, iaz izan ezik. Ondo bidean, datorren urtean ere egingo dute.
AEK-KORRIKAren ordezkariek ere breotieraren aldeko lasterketan parte hartuko dute. Izan ere, kilometroa egingo dute hilaren 28an, ostiralarekin.
Artxiboko irudia
Bilboko AEK-ko ikasleen udaberriko topaketa hilaren 27an izango da. Egitarau polita prestatu dute Bilboko lagunek:
Goizean, 9:00etan eta 10:30ean, Indautxu plazan (Indautxu) Bea Egizabalen umorezko bakarrizketaren 2 emanaldi. Arratsaldean, Basarrate plazan (Santutxu) elkartuko dira: Igela, dardoak eta mahai-jokoak 17:00etatik aurrera eta 19:30ean OLD BERRI BAND taldearen kontzertua.
Euskara praktikoa lantzeko modu zoragarria! Ondo pasa, Bilboko lagunak!!
AEKren Hizkuntza Aholkularitza zerbitzu AHIZE trebatze-saioak eskaintzen ari da Oiartzunen, LANIN egitasmoaren bitartez. Mezu elektronikoetan eta deien harreran trebatzeko bi ikastaro dira.
Enpresei zuzendutako urruneko euskara ikastaro laburrak egiten ari da, hilaren 10etik 21era. Ikastarootako parte hartzaileak telefono bidezko arretan eta mezu elektronikoen idazkeran trebatzen ari dira. Oinarria edukita ere, telefono dei bat jasotzeko edo egiteko unean edo eposta bat erantzuteko momentuan, euskaraz segurtasun handiagoarekin aritzea da ikastaroon helburuetako bat.
Egitasmoari buruzko informazio gehaigo Lanin egitasmoaren webgunean
Online ikastaroei buruzko informazio gehiago nahi?
Maiz egindako galderekin (begiratu webgune honetan, pixkat beherago) zure zalantzak argitu ez baditugu, jarri gurekin harremanetan e-postaz (Helbide elektroniko hau spam roboten kontra babestuta dago. JavaScript aktibatuta eduki behar duzu hau ikusteko.) edo telefonoz (688 664 498)
Astelehenetik ostiralera txatean ere bagaude! Zuzenean zure zalantzak argitu ahal ditugu, 9:00-14:00 eta 16:00-19:00 ordutegian. Ordutegi horretatik kanpo ere zure mezua utzi ahal diguzu eta konektatzen garenean erantzungo dizugu.
Maiatzeko AIZU! kalean! Manu Muniategiandikoetxeari eta Haizea Martiarturi elkarrizketak; Ortuella Jendea taldea, herritarren futbola herritarrentzat; bortuetako larre-suak; Anbotoko Mariri soa; AIZU! bete komiki; Bizipoza sareko elkarteen lana...
Albiste laburrak, komikiak, iritzia, denbora-pasak... eta gehiago AIZU! aldizkarian.
Gaur, apirilak 17, Durangoko Landako guneko hitzaldi aretoan, eguerdiko 12etan, egingo duten agerraldi publikora AEK ere gonbidatu dute, eta bertan bi Artezkaritzakide azalduko dira: Aitziber Balantzategi eta Iñaki Urkijo.
Pantailak, euskaraz!
Urtero bezala, Meatzaldeko AEKren eskutik, ELEZ idazki laburren lehiaketa abiatuko da.
Arau orokorrak:
Lanak helbide elektroniko hauetako batera bidali beharko dira: Helbide elektroniko hau spam roboten kontra babestuta dago. JavaScript aktibatuta eduki behar duzu hau ikusteko., Helbide elektroniko hau spam roboten kontra babestuta dago. JavaScript aktibatuta eduki behar duzu hau ikusteko., Helbide elektroniko hau spam roboten kontra babestuta dago. JavaScript aktibatuta eduki behar duzu hau ikusteko., Helbide elektroniko hau spam roboten kontra babestuta dago. JavaScript aktibatuta eduki behar duzu hau ikusteko.
Askotariko sariak egongo dira!
AEK-k, KORRIKA kulturalaren bidez, lan bat sarituko du bi urterik behin; euskal sortzaile ororentzat izango da, diziplina anitz edo bakarra barnebil dezake, eta lanaren emanaldiek agertoki edo plaza batean aurkezteko modukoak izan behar dute.
Bekaren xedea da euskal kulturaren baitako sormen-lanak bultzatzea, eta, 23. KORRIKAtik aurrera, KORRIKA kulturaleko ekitaldi nagusia taxutzea.
Beka 23.000 eurokoa izango da, eta 23. KORRIKAko kulturaleko egitarauaren barruan aurkeztuko da, 2023ko azarotik 2024ko apirilera, hain zuzen.
Bekaren ezaugarri guztiak dagoeneko eguneratu dira www.korrika.eus webgunean, eta proposamenak 2021eko urriaren eta 2022ko urtarrilaren artean aurkeztu beharko dira.
Urrats hau eginda, hemendik bi ediziotara begira jarriko gara: batetik, kultur sorkuntzari beste bultzada bat emateko; bestetik, KORRIKAko kultur eskaintza guztiz berritzeko. Hori dela eta, tartean izango den edizioa, 22. KORRIKA, 2021eko azaroan aurkeztuko dugunez, kultur eskaintza beste era batean osatuko dugu, elkarlana bultzatuz, Euskal Herrian abian izango diren sorkuntza-lanak KORRIKAn ere sustatuz eta leku gehiagora eramanez.
wrtwrt
wrtwrt
wrtwrt