23. KORRIKA 23. KORRIKA
Print Friendly, PDF & Email

AHIZE-AEK-ko hizkuntza aholkulariek Arabako Enpresen Foroa antolatu eta bertan parte hartu dute.

Maialen Begiristain Eskuara egitasmoaren inguruan mintzatu zen. Proiektuaren helburua da 50 langile baino gehiago dituzten Arabako enpresetan euskararen erabilera areagotzea eta hizkuntza berdintasuna bultzatzea. Lanabes programaren barruan sortu den egitasmoa da, Eusko Jaurlaritzak, Arabako Foru Aldundiak eta Gasteizko Udalak bultzatuta.

Informazio gehiago albiste honetan.

Print Friendly, PDF & Email

AEK-KORRIKAko eledunak Patani herrialdeko delegazio batekin bildu dira, esperientziak partekatzeko xedearekin.

Patani herria, administratiboki, Tailandiaren parte da egun. Hizkuntza propioa dute; baina hainbat zailtasun eta errepresioen ondorioz, eta gatazka etniko-erlijioso bortitz bat dela medio, desagertzeko zorian dago. Helduek hitz egiten dute, baina patani hizkuntzak ez du inolako aitortza ofizialik, eta eskoletan ere ez da irakasten. Horrez gain, ez du batuaren parekorik, eta transmisioa oso zaila da.

Hala ere, ahalegin handia egiten ari dira beren hizkuntzari eusteko; eta, besteak beste, hizkuntza gutxitua duten herriekin harremanetan jartzen ari dira. Horregatik bildu nahi izan dute AEK-KORRIKArekin, Euskal Herriak euskararekin duen esperientzia zuzeneko ezagutzeko.

Print Friendly, PDF & Email

Kalean da hilabete honetako aldizkaria

Berriako zuzendari Amagoia Mujika Tolaretxipiri* eta Jon Zabalari elkarrizketak; Altxa Burua! ekimena; Seaskaren Baionako Etxepare lizeoa, barnetegi; Sanprubusa, gurpil gaineko kafetegia; Etxepare Euskal Institutua, labur-labur; eta beste hainbat kontu.

*Amagoia Mujikari elkarrizketa egin ziotenean gertatu berria zen Hamasen erasoa. Ondorioz, Palestinako gatazkaz galdetzean eman zien erantzuna osatzeko eskatu digu Berriako zuzendariak, honela: "Elkarrizketa eta egin zenetik gauza asko gertatu dira Gazan, eta argitaratzen den datan erantzun izanez gero, beste erantzun bat emango nuen, Hamasen erasoa txiki-txikia geratu baita egiten ari diren sarraskiaren aurrean. Alegia, 8.000tik gora palestinar hil ditu Israelek, mundu osoko begiraden aurrean eta Mendebaldeko agintarien konplizitatearekin. Herri bat mapatik desagerrarazten ari dira, demokraziaren izenean eta Benjamin Netanyahuren esanetara".

 

Aldizkaria etxean jaso nahi? Bada, egin harpidetza: aizu.eus/harpidetu

AEK-ko ikasleek doan jasoko dute gure euskaltegietan.

Print Friendly, PDF & Email

Helduen Euskalduntze eta Alafabetatzeko sektoreko eragileok hemen elkartu gara Hezkuntza Lege berriak hizkuntza-ereduak mantentzeko arriskuaren aurrean gure irakurketa eta eskaera bateratua egiteko.

Agerraldian Gabriel Arestiko Isa Isazelaia, Maizpide Barnetegiko Laida Begiristain, Juan Mateo Zabala euskaltegiko Nerea Telleria, Bilbo Zaharra euskaltegiko Jon Maguregi eta AEK-ko Lurdes Etxezarreta, Aitzol Gasta√Īazatorre, Galder Lizarralde eta Aize Ota√Īo ordezkariek hartu dute parte; baina Herri Ekimeneko Euskaltegi askok babestu dugu adierazpen hau: ELKARLAN sareko Gabriel Aresti, Bilbo Zaharra eta Joan Mateo Zabala euskaltegiek; BATUZ Euskaltegi Elkarteko Ulibarri, Urrats, Illazki, Hitzez, Legazpi6, Altza-Urumea, Herri Jakintza eta Udaberria euskaltegiek; Gasteizko, Nafarroako eta Errioxako IKA euskaltegiek; Federatu gabeko Leizaur, Jose Antonio Agirre eta Bai&By euskaltegiek; Maizpide Barnetegiak; eta, azkenik, AEK-k.

Desagertu nahi eta ezin. Hizkuntza-eredurik ez

Askotan azpimarratu dugu Helduen Euskalduntze eta Alfabetatzearen sektorea estrategikoa dela herria euskalduntzeko prozesuan. Euskararen normalizazio-prozesuan beharrezkoa da herritar guztiek euskaraz jakitea eta euskara eroso erabili ahal izateko espazioak izatea, eta, jakina, horretan guztian gure sektoreak ezinbesteko ekarpena egiten jarraitzen du.

Bestalde, egia da hainbatek uste izan dutela belaunaldi berriak euskaraz eskolaratzeak berez euskaldunduko zuela herria. Tamalez, denborak garbi erakutsi digu hori ez dela nahikoa; irakaskuntza arautuaren mugak agerikoak dira.

Horiek horrela, orain da unea muga horiek gainditzeko eta jauzi bat emateko: EAEko Hezkuntza Legearen adoste-fasean murgilduta gaude. Behar-beharrezkoa da abian jartzea belaunaldi berriei euskararen ezagutza egokia bermatzeko euskarazko ikas eredu orokortua. Euskararen ezagutzaren unibertsalizazioak hiru hanka ditu: Hezkuntza, Transmisioa, eta Helduen Euskalduntze eta Alfabetatzea. Hiruetako batek kale eginez gero, herren eta nekez iritsiko gara euskararen ezagutzaren unibertsalizazioa erdiestera; iristekotan, jakina.

Zoritxarrez, Hezkuntza Lege berriak bere egin ditzake urte luzez euskararen normalizaziorako muga izan diren tresna atzerakoiak: hizkuntza ereduak, hain zuzen ere. Ereduen sistemak ez du inondik inora ere bermatzen etorkizuneko belaunaldi euskaldun eleaniztunak sortzea eta, are gutxiago, ezarritako euskarazko komunikagaitasun mailak izatea, argi geratu da.

Gainera, zirriborratutako legeak ez du jasotzen jomuga horietara iristeko zein hizkuntza-ereduri jarraituko dion, nahiz eta ardatz euskara izango omen duen. Baina, hizkuntza-ereduari dagokionez, nola interpretatu behar dugu sistema eleaniztuna izatea? Zalantzarik ez dugu hizkuntzaren eremuan hutsune nabarmenak dituela legeak eta, gure ustez, euskara ikas- eta irakas-hizkuntza izango duen ikas eredu orokortu inklusiboak izan behar du oinarria. Finean, Hezkuntza Legeak euskara gehiago behar du, gutxien duenari gehiago eman ahal izateko.

Gure sektorea etorkizunean desagertzeko asmoz sortua izan zen eta, lege-proposamen honek aurrera eginez gero, ez dugu inoiz lortuko.

Herri Ekimeneko Euskaltegiak

Print Friendly, PDF & Email

Ziur Telegram edota Whatsappa erabiltzen duzuela! Bada, AEKren, KORRIKAren eta euskalgintzaren inguruko albisteak jaso nahi badituzu, kanal hauetan topatuko gaituzue:

Whatsapp kanala:
https://whatsapp.com/channel/0029VaCyRBRBlHpeq2ailZ3B
Estekan klik egin, eta kanalean sartutakoan, JARRAITU (goian, eskuinetara). Oharra: whatsapp kanaleen bilatzailean AEK-KORRIKA idatzita, ez zaizue agertuko. Zabaldu lotura, beraz!

Telegram kanala:
Bilatu @AEKeus kanala, edo kanalera zuzenean eramango zaituen estekan klikatu: telegram.me/AEKeus

Batu gure kanaletara!

Print Friendly, PDF & Email

Iparraldeko AEK-k negu eta udaberrian ere ikastaldiak antolatu ditu Baionan, Mendikotan eta Garazin.

Hizkuntzarekin lehen harreman bat ukateko, baita ulermena eta mintzamena garatzeko ere aukera ona da ikastaldia. Izan ere, euskara ikasi edo hobetu nahi duten lagunek ingurumen euskaldun batean murgiltzen dira, modu trinkoan.

Hurrengo ikastaldia Baionan izango da, hasiera mailakoentzat (iniziazioa), azaroaren 27tik abenduaren 8ra.
9:00-13:00
200 euro

Informazioa/izen-emateak:Helbide elektroniko hau spam roboten kontra babestuta dago. JavaScript aktibatuta eduki behar duzu hau ikusteko. // 06 03 20 50 10

Print Friendly, PDF & Email
Gaur (urriak 20) agerraldia egin dute Donostian euskalgintzako eta hezkuntza komunitateko eragile garrantzitsuetarikoek, Hezkuntza Lege berriak hizkuntza-ereduak mantentzeko arriskuaren aurrean irakurketa eta eskaera bateratua egiteko. Prentsaurrekoan izan da Aize Ota√Īo Artezkaritza kidea, Euskalgintzaren Kontseilua, HEIZE, Hik Hasi, ELA, LAB, STEILAS, Elkar, Berria eta Euskal Herrian Euskarazeko ordezkariekin batera.

Bertaratu ezin izan diren arren, agerraldiarekin bat egin dute EHIGEk, Euskaltzaleen Topaguneak, Artez-ek eta IKAk.

Eztabaidaren une kritiko honetan, alderdi politikoei eskatu diete iraganeko hizkuntza-ereduak atzera utzi eta Hezkuntza Legea datozen belaunaldiak euskalduntzeko berme eta giltza izan dadila.

Xehetasun guztiak eta adierzpena Kontseiluaren webgunean.
Print Friendly, PDF & Email

AEK-k, Ikastolen Elkarteak, Sortzen-ek eta Agerraldiak Errigorako euskarari puzka kanpaina lehenengoz egin genuenetik, 10 urte joan dira. Ekimen honen bidez, Nafarroako erdialde eta hegoaldeko ekoizleei laguntzeaz gain, jasotako diruaren %25a bertako euskalgintza suspertzeko erabiltzen da.

Aurten kutxa bakarra egongo da aukeran, hasieran bezala. 50 euro balioko du, eta bertan 23 ekoizleren 9 produktu ekologiko eta konbentzional egongo dira nahasian (bost produktu finko: zainzuriak, piperrak, orburuak, gozo bat eta ardoa, eta beste lau gainerako ohiko produktuekin osatuta).

Saskiak eskatzeko epea urriaren 20tik azaroaren 9ra arte izango da, Errigoraren webgunean egin daiteke eskaria. Produktuak AEKren euskaltegietan eta beste hainbat banaketa gunetan jaso ahal izango dira.

Goza ezazu produktu on eta gozoez, eta bide batez, egin zure ekarpena Nafarroako ekoizle eta euskalgintzari.

10 urte bete-bete!

Print Friendly, PDF & Email

Ate-joka dugu azaroaren 4a. Berebiziko garrantzia du AEKideok ere oldarraldiaren aurrean euskararekin bat egiteak, euskaraz bat izateak eta, beraz, sustapen-lanak egiteak nahiz azaroaren 4an Bilbora joateak. Guztion indarra beharko dugu azaroaren 4an oldarraldiari erantzun sendoa emateko.

Euskal Herri osoan AEK erreferente izatea nahi dugu hiztun aktiboak sortzen. Gure xedea da Euskal Herriko biztanle guztiak euskaraz eroso bizitzea, ahalegin berezirik egin gabe; biztanle guztiek euskaraz eroso aritzeko baldintzak izango dituzte eta euskara erabiltzeagatik ez dira deseroso edo baztertuta sentituko.

Gure ikuspegia eta egitekoa horiek izanik, eta kontuan hartuta proiektu estrategikotzat hizkuntza-politikan eragitea dugula, euskararen normalizazioaren kontrako oldarraldiari aurre egitea dagokigu. Argi dago ez direla sententzia isolatuak, baizik eta botere judizialetik hizkuntza-politika aurrerakoiak mugatzeko eta herritarron hizkuntza-eskubideak murrizteko joera gorakor bat, oldarraldi bat.

Azaroaren 4an, AEKideok ere oldarraldiaren aurrean, euskararekin bat, euskaraz bat!

Print Friendly, PDF & Email

Urritik ekainera, AEK-k Foruan (Bizkaia), Urdaibai Biosfera-Erreserban duen barnetegia hilabete osoko ikastaroak eskaintzen ditu, maila guztietan (A1, A2, B1, B2 eta C1) eta B2 eta C1 mailak prestatzeko ikastaro bereziak. Izan ere, barnetegia ez da udarako soilik; asko eta asko dira neguan eta udaberrian ikastaro trinkoak edo barnetegiak egiteko aprobetxatzen duten ikasleak.

Hurrengo ikastaroak:


Azaroaren 27tik abenduaren 22ra
Urtarrilaren 8tik otsailaren 2ra
Otsailaren 5etik martxoaren 1era
Martxoaren 4tik apirilaren 5era

Apirilaren 8tik maiatzaren 3ra
Maiatzaren 6tik 31ra
Ekainaren 3tik 28ra

Informazio gehiago/ izen-emateak: 94 625 35 96 - 673 200 100 / Helbide elektroniko hau spam roboten kontra babestuta dago. JavaScript aktibatuta eduki behar duzu hau ikusteko. - Helbide elektroniko hau spam roboten kontra babestuta dago. JavaScript aktibatuta eduki behar duzu hau ikusteko.

Print Friendly, PDF & Email

Irailaren 26an, Hizkuntzen Europako egunean, euskalgintzako erakunde nagusietako ordezkariak elkartu ziren Bilbon, Euskalduna jauregiaren (Bilbo) aurrean, azaroaren 4an bertatik abiatuko den manifestazioari buruzko xehetasunak emateko.

¬ęOldarraldiaren aurrean: euskararekin bat, euskaraz bat¬Ľ lelopean, Euskaldunatik abiatuko da 17:00etan manifestazioa, eta Bilboko udaltzean egingo da amaiera-ekitaldia.

Joan den maiatzaren 10ean EAEko Auzitegi Nagusiaren atarian egin bezala, euskararen normalizazioaren kontrako epai sortarekiko desadostasuna agertu dute bertaratutakoek. Erandioko Udalekoa, Uliazpi Fundazioari buruzkoa, Barakaldokoa, Irungo udaltzainena, Nafarroako hainbat udaletakoa, edo euskara hizkuntza ‚Äúzailegia‚ÄĚ dela argudiatu zuen Laudioko sententzia gogoratu zituzten, besteak beste. Eta, agerraldi hartan azpimarratu zen bezala, oldarriaren aurrean erantzun bateratua emateko azaroaren 4koa euskararen aldeko manifestaziorik jendetsuena izatera deitu dute.

Informazio gehiago, euskarriak... Kontseiluaren webgunean.

Print Friendly, PDF & Email
Xabier Mendiguren Bereziartu joan zaigu,  Kontseiluko lehen idazkari nagusia. Une latz hauetan bat egiten dugu familiaren, lagunen eta Kontseiluko kideen saminarekin.
 
Zure itzulpen eta kontseiluak, ezinbesteko bidelagun euskararen lekukoa eramaten.
 
Lurrak gozo har zaitzala, Xabier.
Print Friendly, PDF & Email

Azken urteetan, Garabiderekin elkarlanean, Ekuadorreko Kitxua komunitatean hizkuntza biziberritzeko estrategia espezifikoen beharrari erantzuteko hainbat proiektu garatzen aritu da AEK. Oraingoan proiektu berri bati hasiera eman diogu. Esti Nieva Ponga AEKidea aritu/ko da 2023-2024 ikasturtean

Aurrekoetan, komunitateko kide batzuk helduen irakaskuntzari lotutako formazioa eta aholkularitza jaso dute. Oraingoan, lantalde honek A1 mailako eskolak emateko metodologiaren inguruko formazioa eman, aztertu eta materiala sortzea da helburua. Proiektuan zehar formazioa, laguntza, jarraipena eta aholkularitza eman/go die Nieva AEKideak.

Irudian, Esti Nieva Kitxua komunitateko kideekin.

Print Friendly, PDF & Email

Hemendik aurrera abiaraziko duen plan estrategikoan, AEK-k ikuspegi hau ezarri du hurrengo lau urteetarako: ‚ÄúEuskal Herri osoan, AEK erreferente izango da euskal hiztun aktiboak sortzen, euskalduntzea doako zerbitzua izan dadin eragiten‚ÄĚ.

Ezaguna denez, AEK erakundeak euskararen normalizazioan dihardu, eta horren eremu guztietan aritzen da: ezagutzan, erabileran eta sustapenean. Azken batean, gure xedea da Euskal Herriko biztanle guztiak eroso bizi ahal izatea euskaraz.

Alizia Iribarren koordinatzaile nagusiaren agurra
Ikasturte honetatik aitzina, bera ez da ariko postu horretan, behin lau urteko etapa amaituta. Hain zuzen ere, AEK-k bere egituraren gaineko gogoeta egingo du epealdi estrategiko berrian, eta horren baitan ezarriko du bestelako antolaketa 24-25 ikasturterako.

Irudian, ikasturte honetan, Ermuan, AEK-ko kideek egindako gogoeta-saio bat

Print Friendly, PDF & Email

Arratian gero eta enpresa gehiago daude euskara gehiago erabiltzeko prest.

eusGara zerbitzuak hitzarmen ekitaldia egin du gaur goizean (irailak 22) Zeanuriko Zulaibar campusean, eta 9 enpresa berrik konpromisoa hartu dute euskara gehiago erabiltzen hasteko, eta horiek kontuan hartuta, gaur gaurkoz 29 enpresek osatzen dute eusGara komunitatea. Horiek guztiek eskura izango dituzte euren enpresetan hizkuntza kudeaketa egokia egiteko eusGarak eskaintzen dizkien doako tresnak, AHIZE zerbitzuaren bitartez: itzulpen zerbitzua, hizkuntza aholkularitza, diru-laguntzen kudeaketa, edo trebakuntza saioak.

Enpresa hauek egin dute bat aurten eusGara proiektuarekin: Piedade Ondo, Arratia Egoitza, Jandoniz, Cementos Lemona, Alinar die casting, Arbisa, Wolco, Alfe Cutting eta Ekin eraiketak.

Arratiako zaintza sektore osoa biltzen duen ildo berria zabaldu du eusGarak, adineko hiru egoitzetan zaintza euskaraz eman dadin urratsak ematen joateko.

Print Friendly, PDF & Email

Arabako enpresek tresna berri bat dute euskara sustatzeko: Eskuara. Aurkezpena atzo (irailak 20) egin zuten Gasteizen.

Bere helburua da 50 langile baino gehiago dituzten Arabako enpresetan euskararen erabilera areagotzea eta hizkuntza berdintasuna bultzatzea. Lanabes programaren barruan sortu den egitasmoa da, eta une honetan, Eskuara proiektuarekin bat egin dute bi enpresek: Aenkomer eta Sirimiri (aurkezpenean ere parte hartu zuten). Dena den, ekimena handitzen joatea da helburua, eta 2024 urte amaierarako 25 enpresetara iristea aurreikusten da.

Proiektuan parte hartuko duten enpresek Ahize-AEK hizkuntza aholkularitza zerbitzuaren laguntza izango dute. Hizkuntzen kudeaketari dagokionez, enpresekin honako bidea egingo da: beren egoera eta beharren oinarrizko argazkia egiten lagunduko zaie, eta beharren zein aukeren arabera, euskararen erabilera areagotzeko eta hizkuntza berdintasuna bultzatzeko konpromisoak hartuko dituzte. Ondoren, Ahize-AEK-k aipatu helburuak betetzen lagunduko die enpresei honako eremuetan eraginez: hizkuntza paisaian, komunikazioan, zerbitzuan, harreran, ingurune digitalean, langileen arteko harremanean, lan esparruarekin lotutako euskarazko terminologian, ikasleen praktikaldian...

Proiektuan parte hartzeko baldintza bakarra dago: enpresak bere behar eta neurrira egokitutako konpromisoak hartzea eta betetzea. Horretarako, Arabako Foru
Aldundiarekin hitzarmen bat sinatuko dute.

Print Friendly, PDF & Email
22/23 ikasturtean AEKn aritu ziren ikasleek Errigora beka eskaera egin zuten. Iaz,  221 ikasle izan dira eta 21.000 euro inguru banatuko dira horien artean; Zangozaldea, Izarbeibar, Lizarraldea, Lodosaldea, Tafallaldea eta Erriberakoak dira guztiak.
 
Onuradunak haien burua euskalduntzen ari dira, euskaraz bizitzeko asmoz, eta dirulaguntza hau eskuratu ahal izateko ezinbesteko bi baldintza bete behar izan dute; batetik, administrazio nagusiak, Euskarabideak, ematen duen dirulaguntza eskatzea eta bestetik, %80 asistentzia bermatzea.

Ager eremua euskalduntzen jarraituko dugu, gu guztion ahaleginari esker, Errigora kanpainan egiten dugun ahaleginari esker, Euskarari Puzkak ematen duenaren fruitu baita Errigora beka. Segi dezagun, beraz, saskiak lau haizetara zabaltzen. Kanpaina berria ate joka da, eta, laster, informazio gehiago izango dugu, adi.
Print Friendly, PDF & Email

Praktikatu euskaraz gurekin, erraza da. Hori da AEKren Praktikatu zerbitzuak 2023-2024 ikasturterako abiatu duen kanpainaren leloa. Parte-hartzea erraza da: izena eman besterik ez duzu egin behar; ondoren, zure herriko dinamizatzaileak dituzun aukeren berri eman eta ondo datorkizun taldea eskainiko dizu. Mintzapraktika egiteaz gain, lagun berriak egiteko aukera izango duzu. Horixe islatu nahi izan dute, hain zuzen ere, bideo honetan:

 

 

Urriko lehen egunetan hasiko dira elkartzen berbalagunak, mintzakideak eta mintzalagunak. Guztira, ikasturte berrian 95 herritan: hasi Garraldatik eta Lanestosaraino edo Tuteratik Zumaiaraino. Aurten, gainera, bada berritasunik: lehenbizikoz, mintzalagun taldeak antolatuko dira Lapurdiko Donibane Lohizune, Getaria, Urru√Īa eta Ziburun.

Beti bezala, AEKren Praktikatu zerbitzuak euskarazko aisialdia sustatzen jarraituko du ekintza osagarrien bidez. Joan den ikasturtean, esaterako, 350 ekintza bainogehiago antolatu ziren, besteak beste tailerrak, irteerak, mintzodromoak, asteburuko egonaldiak, udako ibiltaria, Zilegi Asteak...

Horretaz gain, hitanoa lantzeko Hiketalagun proiektuak aurrera jarraituko du, elkarri hika hitz egiteko talde berrien sorrera sustatuta. Familientzako Gurasolagun taldeetan ere segituko dute jolasak, txangoak eta tailerrak egiten, helduek eta haurrek elkarrekin euskaraz aritzeko aukera izan dezaten. Eta, azaroan, online taldeak ere abiatuko dira. Parte-hartzea doakoa da, eta kide guztiek deskontuak eta sariak eskura ditzakete.

Informazio gehiago eskuratu edo izena emateko: www.praktikatu.eus

Print Friendly, PDF & Email

Matrikulazioa zabalik AEK-ko euskaltegietan, herritarrak urrun heltzeko, euskarak zabalduko dizkien ateen bidez.

Euskara ikasteko garaia berriz hemen dugu, euskara maila hobetzeko, euskara erabiltzen jarraitzeko, etxeko eta lagun arteko harremanak euskaraz izateko, lan- egoera hobetzeko, eta abar. Azken ikasturteek erakutsi dute euskaltegien lana bizi-bizirik dagoela: milaka herritar hurbiltzen dira euskara ikastera nahiz praktikatzera.

100 euskaltegi baino gehiago Euskal Herri osoan, eta horien bidez beste hamaika herritara iristen da AEK, baita euskara ikasi nahi duten enpresetan eta elkarteetan ere. Online-ikastaroen bidez, gainera, herritarra dagoen txokoraino heltzen da.
Beraz, hurbil, herritarrak urrun heltzeko, euskara zabalduko dizkien ateen bidez, urrun helduko baitira. Halaber, AEK-ko irakasleak ikasleen ondoan daude, haien bidelagun izan nahi dute, eta daukaten onena eskainiko diete.

Euskara ikasi-hobetu nahi duten herritarren gogoak hortxe dirau, eta ikasle-irakasleen ahaleginari esker, euskalduntze prozesuan aurrera egin dugu. Zinez espero dugu herritar gehiago hurbilduko direla euskaltegietara. Herritarrek AEKn aukera ezberdin ugari dute urrian hasiko den ikasturtean.

Azkenik, gaurko agerraldian ere azpimarratu nahi dugu erakunde askok (udalek, aldundiek, mankomunitateek, Administrazio nagusiek..) dirulaguntzak ematen dituztela. Euskal Autonomia Erkidegoan, hain zuzen, B2ra arteko prozesua doakoa da, maila euskaltegian nahiz deialdi ofizialetan lortuz gero. Iaztik, aukerak zabaldu dira eta C1 mailara iritsiko da, kasu horretan 30 urtetik beherakoentzat. Ildo beretik, 16-18 urtekoentzat C1 maila prestatzeko dirulaguntza berria zabaldu da.

Bestalde, Nafarroan, aurten, laguntzak zertxobait emendatu dira, eta Iparraldean ere euskara ikasteko diru-partida ere bada. Oso garrantzitsua iruditzen zaigu herritarrek aukera horien berri edukitzea, euskarara, euskaltegietara, hurbiltzeko ezinbesteko osagaia direlako.

Partaideak: Alizia Iribarren, Aize Ota√Īo, Aitziber Balantzategi, I√Īaki Urkijo, Xabi Gartzia, Bixente Claverie, Lurdes Etxezarreta, Galder Lizarralde. [‚ÄúNona‚ÄĚ aktorea]

Print Friendly, PDF & Email

Txuma Murugarren eta Intza Alkaini elkarrizketak; Koskobilo, Neolitiko garaiko aztarnak Sakanan; upategietan euskara ontzen; pedalontzia, euskal asmakizuna; euskaldunak XII. mendean hitz gutxitan... eta beste mila kontu!

Harpidetza egin nahi? aizu.eus/harpidetu

 

Mezua bidali Helbide elektroniko hau spam roboten kontra babestuta dago. JavaScript aktibatuta eduki behar duzu hau ikusteko. helbidera (Hotmail eta Yahoo posta zerbitzua erabiltzen duten lagunek gure mezuak spam edo no deseados karpetetan jasotzea gerta daiteke. Mesedez, begiratu karpeta horiek)
Izena emateko izen-abizenak, posta helbide elektronikoa eta telefono zenbakia bidali.
639 440 615 telefono zenbakira ere deitu dezakezu (Jaione Barandiaran).

wrtwrt

Zalantzarik al duzu?

Bidali zure galdera eta
laster erantzungo dizugu

Emandako datu pertsonalak Euskaraz Kooperatiba Elkarteak (AEK) erabiliko ditu, erabileraren arduraduna den heinean, jasotako kontsultak eta informazio-eskaerak kudeatzeko. Zure datuak eskuratu, zuzendu eta ezabatu egin ditzakezu, baita beste eskubide batzuk egikaritu ere, Helbide elektroniko hau spam roboten kontra babestuta dago. JavaScript aktibatuta eduki behar duzu hau ikusteko. helbidean, gure pribatutasun-politikan datuen babesari buruzko informazio gehigarriarekin batera azalduta dagoen moduan.

wrtwrt

¬ŅTienes dudas?

Envía tu pregunta y
te respondremos
pronto

Los datos personales facilitados serán tratados por Euskaraz Kooperatiba Sozietatea (AEK) como responsable del tratamiento, para la gestión de las consultas y solicitudes de información recibidas. Puede acceder, rectificar y suprimir sus datos, así como ejercer otros derechos en la dirección: Helbide elektroniko hau spam roboten kontra babestuta dago. JavaScript aktibatuta eduki behar duzu hau ikusteko., como se explica junto a información adicional de protección de datos en nuestra política de privacidad.

wrtwrt

Vous avez des doutes?

Envoyez votre question et
nous vous répondrons
bient√īt
¬ŅTienes dudas?

Envía tu pregunta y
te respondremos
pronto

Los datos personales facilitados serán tratados por Euskaraz Kooperatiba Sozietatea (AEK) como responsable del tratamiento, para la gestión de las consultas y solicitudes de información recibidas. Puede acceder, rectificar y suprimir sus datos, así como ejercer otros derechos en la dirección: Helbide elektroniko hau spam roboten kontra babestuta dago. JavaScript aktibatuta eduki behar duzu hau ikusteko., como se explica junto a información adicional de protección de datos en nuestra política de privacidad.

Zalantzarik al duzu?

Bidali zure galdera eta laster erantzungo dizugu

Emandako datu pertsonalak Euskaraz Kooperatiba Sozietateak (AEK) erabiliko ditu, erabileraren arduraduna den heinean, jasotako kontsultak eta informazio-eskaerak kudeatzeko. Zure datuak eskuratu, zuzendu eta ezabatu egin ditzakezu, baita beste eskubide batzuk egikaritu ere, Helbide elektroniko hau spam roboten kontra babestuta dago. JavaScript aktibatuta eduki behar duzu hau ikusteko. helbidean, gure pribatutasun-politikan datuen babesari buruzko informazio gehigarriarekin batera azalduta dagoen moduan.

Zalantzarik al duzu?

Bidali zure galdera eta
laster erantzungo dizugu

Emandako datu pertsonalak Euskaraz Kooperatiba Elkarteak (AEK) erabiliko ditu, erabileraren arduraduna den heinean, jasotako kontsultak eta informazio-eskaerak kudeatzeko. Zure datuak eskuratu, zuzendu eta ezabatu egin ditzakezu, baita beste eskubide batzuk egikaritu ere, Helbide elektroniko hau spam roboten kontra babestuta dago. JavaScript aktibatuta eduki behar duzu hau ikusteko. helbidean, gure pribatutasun-politikan datuen babesari buruzko informazio gehigarriarekin batera azalduta dagoen moduan.

Zalantzarik al duzu?

Bidali zure galdera eta
laster erantzungo dizugu

Emandako datu pertsonalak Euskaraz Kooperatiba Elkarteak (AEK) erabiliko ditu, erabileraren arduraduna den heinean, jasotako kontsultak eta informazio-eskaerak kudeatzeko. Zure datuak eskuratu, zuzendu eta ezabatu egin ditzakezu, baita beste eskubide batzuk egikaritu ere, Helbide elektroniko hau spam roboten kontra babestuta dago. JavaScript aktibatuta eduki behar duzu hau ikusteko. helbidean, gure pribatutasun-politikan datuen babesari buruzko informazio gehigarriarekin batera azalduta dagoen moduan.

Zalantzarik al duzu?

Bidali zure galdera eta
laster erantzungo dizugu

Emandako datu pertsonalak Euskaraz Kooperatiba Elkarteak (AEK) erabiliko ditu, erabileraren arduraduna den heinean, jasotako kontsultak eta informazio-eskaerak kudeatzeko. Zure datuak eskuratu, zuzendu eta ezabatu egin ditzakezu, baita beste eskubide batzuk egikaritu ere, Helbide elektroniko hau spam roboten kontra babestuta dago. JavaScript aktibatuta eduki behar duzu hau ikusteko. helbidean, gure pribatutasun-politikan datuen babesari buruzko informazio gehigarriarekin batera azalduta dagoen moduan.