Print Friendly, PDF & Email
Bultza euskaltegiak. Bultza euskara! dinamikaren hirugarren ardatza: babes ekonomikoa.
 
Korrika atzeratzeak zuloa eragin digu aurrekontuan, zalantza barik, eta banku bidezko finantzaketaren bitartez eman diogu erantzuna. Zorpetze horri ere aurre egin beharko diogu, eta herritarren sostengua nahi dugu. Aurten bultzada txiki bat, eta hurrengo ikasturtean izango den KORRIKAk babes erraldoia jasoko duelakoan gaude, benetan behar dugu-eta. Ekarpenak HEMEN egin daitezke.
 

Diru-emaile guztiei Cultural Memories-ek AEK-KORRIKArako sortutako irudia bidaliko zaie e-postaz. 30 eurotik gorako ekarpenak eginez gero, posta arruntez ere bai.

Apirilaren erdialdetik aurrera, oroigarren bidalketa egingo dugu.

 

Print Friendly, PDF & Email

AEKn, Bultza euskaltegiak! Bultza euskara! izeneko dinamika jarriko dugu abian, aurten ere euskalduntze-mugimenduaren garrantzia plazaratzeko.

Euskal Herriko herritarren % 55 erdalduna da. Berdintasunean oinarritutako jendartea amets badugu, argi dago herritar helduen euskalduntzea beharrezkoa dugula, guztion eskubideak bermatzeko zubia delako. Beraz, euskaltegi sendoak behar ditugu; bide onetik goaz, urtero-urtero 45.000 herritarretik gora euskara ikasten ari baitira horietan, baita pandemiak eragindako ikasturte ezohiko honetan ere. Bultza ditzagun euskaltegiak! Bultza dezagun euskara!

Hala eta guztiz ere, arlo horren finantzaketa ez da aski, aurrerapausoak eman diren arren. Esate baterako, AEK Euskal Herri osoan aritzen da; herritarrei euskara ikasteko aukera ematen zaie edonon bizi direlarik ere; horregatik, gaur egun, hiru administrazioetatik (EAE, Nafarroa eta Ipar Euskal Herria) arloari bultzada estrategikoa eman behar zaiolakoan gaude.

Hurrengo hilotan, Bultza euskaltegiak! Bultza euskara! izeneko dinamika jarriko dugu abian, aurten ere euskalduntze-mugimenduaren garrantzia plazaratzeko. Duela 55 urte Rikardo Arregik bidalitako gutun hartan argi islatu zen helduen euskalduntzea ezinbestekoa zela, orduan, euskararen biziberritze osoa lortzeko. Gaur egun, bide oparo eta nekaezina eginda ere (ikerketek diotenez, jendarteak azken hamarkadetan irabazi dituen hiztun berrietatik heren bat euskaltegietatik atera da), bistan da euskaltegiok buru-belarri segitu behar dugula lanean.

Hiru ardatz izango ditu (gehiago irakurri gainean egin klik,eskuinetara):

Print Friendly, PDF & Email

Asteartean, hilaren 23an, prentsaurreko telematiko baten bidez, aurkeztuko dugu abian jarriko dugun dinamika: Bultza euskaltegiak, Bultza euskara!

Ekimena martxoaren 28an burutuko da hainbat lekutan. Gorde eguna!

BULTZA!

Print Friendly, PDF & Email

Egunotan gutun bat zabaltzen ari gara, duela 55 urte Rikardo Arregik Euskaltzaindiari bidali zuena aitzakia hartuta. Bertan, Rikardo Arregik euskaldunak alfabetatzeko ekimen bat martxan jar zezaten eskatzen zien. Gutun hura jo izan da 60ko hamarkadako helduen euskalduntze-alfabetatze ekimenaren abiapuntutzat. Beraz, AEKrena berarena ere bai.

22. KORRIKA atzeratu behar izan dugun sasoi honetan, ideia zirraragarri eta ero haren sorreraren urtemuga ere bizi izan dugu, joan den abenduan lehendabiziko KORRIKAren 40. urtebetetzea izan baita; hasierako edizioaren lekukoaren barruan Rikardo Arregiren gutunaren kopia zihoan (azkenean, galdu egin zen arren). 1982ko bigarren KORRIKAn eskutitza berreskuratu, eta Rikardo Arregi bera omendu genuen. AEKren hastapenetan, Euskal Herri osoan guztiz eratu zenean, KORRIKA sortu genuen, euskaltegietako lana sustatzeko eta, halaber, diru-beharra agerian zegoelako.

2022an, 22. KORRIKA egingo dugu, eta ikusten dugu oraino ere guztiz beharrezkoa dela, Rikardo Arregiren ekimenaren hazia nahiz KORRIKA sortu zuten haien izerdia lehortu ez direlako. 55 urte geroago, AEK-k berretsi egin nahi du egun ere Helduen Euskalduntze eta Alfabetatzeak berebiziko garrantzia duela.Horregatik guztiarengatik, 2021. urtean ez gara geldirik egongo: efemeridea aintzat hartzeaz gain, martxoaren 28rako deialdia egingo dugu, hainbat tokitan elkartzeko asmoz. Ekimen horren nondik norakoak aurrerago jakinaraziko ditugu; beraz, laster geure berri izango dituzue.

 

 

Print Friendly, PDF & Email

Euskara ikastaro berriak eskainiko ditu Iparraldeko AEK-k. Informazioa eta izen-emateak: 05 59 25 76 09 // Helbide elektroniko hau spam roboten kontra babestuta dago. JavaScript aktibatuta eduki behar duzu hau ikusteko.

-Maulen. Maila guztiak. Apirilaren 12tik 16ra.

2021 apirila Maule

-Biarritzen. Maila guztiak. Apirilaren 19tik 23ra.

2021 apirila Biarritz

-Donibane Garazin. Maila guztiak. Apirilaren 19tik 23ra.

2021 apirila Donibane Garazi

-Baionan. B1 prestaketa. Apirilaren 19tik 23ra.

2021 apirila Baiona B1

 

 

Print Friendly, PDF & Email

Zozketa eginda, 5 ikasleri sorpresa polita ematen diegu sasoi honetan. Egunotan bakoitzak otzara bana jaso du; bertan, besteak beste, hauxe aurkituko dute: ELKAR opari txartela (15 euro), Euskaraz bizi nahi dut-osagarriak KOPARIAren eskutik, baita ERRIGORAren eta CASA ECEIZAren produktuak ere. Eskerrik asko ekimen hau aurrera eramaten laguntzeagatik.

Hauek dira saridunak: Ashrhen Avaguian (Baiona), Ruben Ayechu (Pirinioak), Veronica Rodriguez (Santutxu-Bilbo), Julian Fernando Zayas (Arana-Gasteiz), Emerita Carton (Amara-Donostia).

Print Friendly, PDF & Email

HABEk, ELKAR-ek eta AEK-k Primeran B2.2 material didaktikoa plazaratu dute. Honekin Primeran B2 maila egitasmoaren osagai guztiak ikasle eta irakasleen esku jarri ditugu. Izan ere, Primeran B2.1, lehendabiziko liburuxka, 2020ko irailean kaleratu zen.

Ezaugarri berezia du Primeran B2.2 materialak: jardun biko taldeentzat pentsatutako materiala da, aurrez aurreko talde arruntetan ere erabil daitekeena. Izan ere, ikasgelan  eta ikasgelatik kanpora gauza daiteke, taldean zein bakarka.10 ikasunitate ditu eta horietako bakoitzak 10 ikastordurako jarduerak eskaintzen ditu.

Ikaslearen liburua da PRIMERAN! B2ren euskarri nagusia. Ikus-entzunezkoen transkripzioak eta erantzun-orriak jasotzen ditu, baita landutako edukien aurkibide zehatza ere. Baliabide eta osagarri guztiak www.primeranb2.ikasbil.eus atarian daude eskuragarri:

Informazio gehiago hemen

Materialaren aurkezpena

Primeran! B2 materialaren berri emateko bi saio eskainiko dira: bata otsailaren 12an eta bestea 19an, eguerdiko 12etan.. AEKren Didaktika taldeko kide eta materialaren egile Maider Barandiaranek eta Aitor Ogizak aurkeztuko dute lana. Ordubete iraungo dute.

Aurretiaz izena eman behar da.

Print Friendly, PDF & Email

2021eko otsailaren 1ean abian jarri da Pirinioetako mintzakide egitasmoa. Datozen asteotan aurkezpen-bilerak egingo dira programaren xehetasunak emateko eta lehenengo mintzataldeak osatzeko. Ondokoak dira programaren sustatzaileak: Auritz, Artzibar, Erroibar, Luzaide, Orreaga eta Agoizko udalak; Aezkoako Batzarre Nagusia; eta Pirinioetako AEK euskaltegia.

Dagoeneko, izena emateko aukera zabalik dago udaletxe guztietan, AEKren euskaltegian eta praktikatu.eus webgunean (bete galdetegia).

Informazio gehiago nahi izatekotan, bidali whatsappa telefono honetara: 607 642 078

Print Friendly, PDF & Email

Kalean da hilabete honetako AIZU! aldizkaria eta gure ikasleek egunotan doan jasoko dute euskaltegian. Harpidetza egin nahi duenak ere aukera ederra dauka. Bestela, kioskoan eskuratzea dago.

Azalean eta elkarrizketa nagusiaren protagonista Miren Basaras dugu, mikrobiologiako irakasle titularra EHUn. Joseba Larretxea 'Josevinsky' marrazkilariarekin ere mintzatu dira arin-arin atalean AIZU!ko lagunak.

Erreportajeak, lehiaketak, komikiak... albiste laburrak eta gehiago topatuko dituzu. Euskara ikaslea edo irakaslea bazara, baliagarria izango zaizu AIZU!. Izan ere, euskaraz irakurtzeko ohiturarik ez dutenei begira idatzita dago.

On egin!!

Print Friendly, PDF & Email

Adizkinator aurkeztu da, euskaldunei eta euskalduntze prozesuan daudenei zuzendutako doako aplikazioa.

Euskaltzaindiak euskara baturako onartu dituen adizki laguntzaile eta trinko guztien modu neutroak ez ezik, hikako forma alokutiboak ere eskaintzen ditu. Erabiltzaileek aditzak jokatu eta bilatzeko aukera izango dute modu erraz eta azkarrean.

Egilea Ander Herranz euskara irakaslea da eta Uribe Kostako AEKn egiten du lan. Tresna ikasleen beharrei erantzuteko sortu zuen 2020an, eta 2021ean argitaratu du. Anderrek adierazi duenez, "Helburua da bilatu nahi den aditzaren forma berehalakotasun handiz lortzea. Horretarako, adizki guzti-guztiak (hikako alokutiboak eta trinkoak barne) bildu dira eta bilaketa bidea erraztu da terminologia egokituz"

Deskargatu aplikazioa, doan, Google Play dendatik.

 

Print Friendly, PDF & Email

Larunbatean, urtarrilaren 23an, Bizipoza elkarteak "MUNDU BERRI BAT GUZTIONTZAT" lanaren aurkezpen ekitaldia egin zuen.

Elkarteen eguneroko errealitateak eta trasmititzen dituzten baloreak kantua, irudia eta hitzen bidez bildu dituzte lanean, 12 kantu eta 11 bideoklip dira. Eskuratu nahi?

AEK-k babesa eman nahi dio Bizipoza Elkarteari eta ekitaldian, Artezkaritza kide Aize Otañok hartu zuen parte.

Argazkia: Asier Arrieta (mila esker, Asier!)

Print Friendly, PDF & Email

2021eko urtarrilaren 26 · 26 de enero de 2021.

 

Berez, bai, irakasleak berak ematen dien dokumentuaren bidez egiataztuta. Euskaltegian galdetu, zalantzarik edukiz gero (Euskal Autonomia Erkidegoan) 

Azken erabakien gaineko ohiko galderei ematen dieten azken eguneraketan, 70. galdera euskaltegien gainekoa da eta  ikasleak euskaltegitara joan daitezkeela jaso dute.

"70. Joan naiteke ikastera bizitoki dugun udalerrian ez dagoen zentro, akademia edo euskaltegi batera? Nola justifikatuko dut?

Egoera hori berariaz jasota dago urriaren 25eko 926/2020 Errege Dekretuaren 6.1.cartikuluan, hau da, Unibertsitateetara, ikastetxeetara eta ikastetxeetara joatea, hezkuntza-eskolak barne. Baliozkoa eta nahikoa den edozein dokumenturen bidez egiaztatu ahal izango da"

 -------------------------------------------------------------------------------------------------------------------------------------------------------------------------------------------------------------------------------
En realidad, sí, verificado mediante el documento que les facilita el propio profesorado. Pregunte en el euskaltegi si tiene alguna duda (En la Comunidad Autonoma Vasca) 

En la última actualización que dan a las preguntas habituales, la pregunta 70 es sobre los euskaltegis y han recogido que los alumnos y alumnas pueden acudir a los euskaltegis.

"70. ¿Puedo ir a estudiar a un centro, academia o euskaltegi que no esté en el municipio de residencia? ¿Cómo voy a justificarlo?

Esta situación se recoge expresamente en el artículo 6.1.c. del Real Decreto 926/2020, de 25 de octubre, es decir, la asistencia a universidades, centros educativos y centros educativos, incluidas las escuelas educativas. Podrá acreditarse mediante cualquier documento válido y suficiente "

Print Friendly, PDF & Email

UEUk eta Oihaneder Euskararen Etxeak, euskara estandarraren ahoskerarekin eta, oro har, ahozkotasunarekin zerikusia duten bestelako aldagaiekin (azentua, intonazioa, euskal doinua...) esperimentatzeko laborategia jarriko dute martxan. Saioak aurrez aurrekoak izango dira Oihaneder-en eta izena emateko epea dagoeneko irekita dago hemen; martxoaren 12ra arte. BETETA!!!

Egitaraua: 

  • Mahaingurua (otsailak 24). Euskara lanabes duten hiru profesionalen hausnarketak entzungo ditugu: Ilaski Serrano, Franck Dolosor eta Edurne Azkarate.
  • Hiru saio trinko larunbat goizetan (martxoak 13 /27 eta apirilak 17):
    • Lehenik gaiari lotutako adituen ekarpena jasoko da: Lourdes Oñederra, Oroitz Jauregi, Kike Amonarriz eta Julia Marin;
    • Ondoren esperimentatzeari ekingo zaio laborategian: bideratzaile izango ditugu Imanol Miranda, Jon Sanchez eta Alba Fernandez.

Laguntzaileak: AEK eta IKA euskaltegiak

Print Friendly, PDF & Email

Egun hauetan 55 urte bete dira Rikardo Arregik, beste euskaltzain batzuen babesaz, gerora AEK bilakatuko zen ekimena abiatzeko eskaria igorri ziela Euskaltzaindiko kideei; alegia, Helduen Alfabetatze eta Euskalduntzearenpremia lehendabizikoz azaldu zienetik.

55 urte geroago, AEK-k berretsi egin nahi du egun ere Helduen Euskalduntze eta Alfabetatzeak berebiziko garrantzia duela, inoiz Euskal Herria euskalduna izan dadin erdietsiko badugu.

Gertaera hura gogoan, gaurko ohar hau baliatu gura dugu euskal jendarteari adierazteko —KORRIKArik egin ezin izango dugun urte honetan, eta Helduen Euskalduntze-Alfabetatzearen garrantzia aldarrikatzekotan— Korrikak amaitu behar zuen egun berean (martxoaren 28an), Euskal Herriko hainbat
tokitan* elkartzeko asmoa dugula; eta dei egiten dizuegu euskaltzale guztioi egun hori zeuen agendetan gorde dezazuen. Ekimen horren nondik norakoak aurrerago jakinaraziko ditugu.

Gora Euskal Herri euskalduna!
*ekitaldi xumeak izango dira, unean uneko osasun-neurrietara zeharo egokituak

Print Friendly, PDF & Email

Gure mintzapraktika taldeetan segurtasun neurri guztiak betetzen ditugu. Online aukera ere baduzu.

Parte hartzea dohainik da, eta gainera, hainbat abantaila daude: sariak, deskontuak...

emanizena.praktikatu.eus

Print Friendly, PDF & Email

Lander Garrori eta Kai Nakairi elkarrizketak; energia berriztagarriak Arabako herrietan; Behorlegin, autosufizientziaren bidean; Ondarroa zineman eta telebistan; AIZU! aldizkaria, 40 urte betetzear; podcasten ekoizpenari buruz berbetan...

Askotariko gaiak jorratu dituzte urtarrileko AIZU! aldizkarian.

Gozatu euskaraz irakurtzen!!

Print Friendly, PDF & Email
... eta Gabon osasuntsu eta zoriontsuak izan.
 
Ezohiko urte latz honetan, ESKERRIK ASKO guganako konfiantzagatik!
 
Urte berri on 2021
Print Friendly, PDF & Email

AEKren euskaltegietan salgai dago KORRIKAren katilua, 5 euroan.

Harrapatu aukera. Elkartasuna biderkatzen jarraituko dugu!!

Oharra: Katiluak online erosteko aukera urtarrilean irekiko dugu, baldin eta geratzen diren. Orain, euskaltegietan baino ez.

Print Friendly, PDF & Email

Euskara ikasteko garaia hemen dugu berriz, euskara maila hobetzeko, euskara erabiltzen jarraitzeko. AEKn, testuinguru berezia izanik ere, buru-belarri ekin genion ikasturte berriari, aurten ere herritarrek euskaltegietan euskara ikasteko aukera izan dezaten. Orain, abian jarriko dugu ikasturtearen bigarren matrikula-aldia, betiere unean uneko osasun-neurrietara egokituta eta prebentzio-neurriak oro hartuta.

Alde batetik, aurrez aurreko ikastaroetan zein autoikaskuntzan, izena emateko sasoia dugu urritik aurrera jardunean dabiltzan taldeetan, baldin eta aukera badago (leku bakoitzeko eskaintza zehatza jasotzeko, gerturatu hurbilen duzuen euskaltegira); beste alde batetik, hainbat tokitan ikastaro berriak (maila guztietan) eskainiko dira urtarrilean nahiz otsailean hasteko. Euskaltegi hauek, esaterako, jadanik iragarri dituzte ikastaro berriak: Durango, Hernani, Iruñerria, Bilbo, Getxo...; dena den, onenada gertueneko euskaltegian galdetzea.Bestalde, online-ikastaroen txanda berria ere prest dago, eta, edukiera mugatu badugu ere, Foruko barnetegia ere zabalik duzue urte osoan.

Zer jakin nahi duzu euskararen ikasprozesuari buruz?Zein da zure zalantza?

Jakin badakigu ez-ohiko egoera honetan, euskaltegi guztietan, ez dugula artatzerik euskara ikasteko prest dagoen jende guztia; baina, era berean, sasoi honetan izena eman zein ez, guk handitu nahi dugu herritarrekiko komunikazioa. Hori dela eta, matrikulazio-kanpainaren osagarri gisa, ekimen bat berriro jarriko dugu martxan: herritarren galderak jaso, zuzeneko argibideak eta gomendioak eman, eta abar. Horri begira, euskara ikasteari buruzko atala prest dugu webgune honetan, helbide honetan, zehazki: https://aek.eus/eu/euskaraikasinahidut

Aurreko guztiaz gain, eta amaitu aurretik, azpimarratu nahi dugu erakunde askok (udalek, aldundiek, mankomunitateek, Eusko Jaurlaritzak nahiz Nafarroako Gobernuak...) dirulaguntzak ematen dituztela euskara ikasteagatik. Dirulaguntzen gaineko informazio hori (ikastaroen, hizkuntza-agirien eta abarren gainekoa) webgune honetan eta euskaltegietan aurkituko duzue, berariaz prestatuta.

Print Friendly, PDF & Email

Olentzerori eta Maridomingiri zer eskatu ez dakizula? Opariren bat egin nahi duzula eta ez zaizula bururatzen zer? Bada, AEKn proposamen bat daukagu: Gabon hauetan oparitu AIZU! aldizkaria!! Gainera, abenduaren 31ra arte eskaintza berezia izango dugu indarrean:

-Harpidetza murriztua: 4 ale, 10 euro, aldizkaria ezagutzen hasteko.
-Urteko harpidetza eskaintza berezian: 10 ale, 23 euro. Egin harpidetza eta hilero jasoko duzu zure postontzian!!
 
Harpidetzak egiteko idatzi mezua Helbide elektroniko hau spam roboten kontra babestuta dago. JavaScript aktibatuta eduki behar duzu hau ikusteko. helbidera.
 
Gabonetan ere oparitu euskara, oparitu AIZU! aldizkaria.

Mezua bidali Helbide elektroniko hau spam roboten kontra babestuta dago. JavaScript aktibatuta eduki behar duzu hau ikusteko. helbidera (Hotmail eta Yahoo posta zerbitzua erabiltzen duten lagunek gure mezuak spam edo no deseados karpetetan jasotzea gerta daiteke. Mesedez, begiratu karpeta horiek)
Izena emateko izen-abizenak, posta helbide elektronikoa eta telefono zenbakia bidali.
639 440 615 telefono zenbakira ere deitu dezakezu (Jaione Barandiaran).

wrtwrt

Zalantzarik al duzu?

Bidali zure galdera eta
laster erantzungo dizugu

Emandako datu pertsonalak Euskaraz Kooperatiba Elkarteak (AEK) erabiliko ditu, erabileraren arduraduna den heinean, jasotako kontsultak eta informazio-eskaerak kudeatzeko. Zure datuak eskuratu, zuzendu eta ezabatu egin ditzakezu, baita beste eskubide batzuk egikaritu ere, Helbide elektroniko hau spam roboten kontra babestuta dago. JavaScript aktibatuta eduki behar duzu hau ikusteko. helbidean, gure pribatutasun-politikan datuen babesari buruzko informazio gehigarriarekin batera azalduta dagoen moduan.

wrtwrt

¿Tienes dudas?

Envía tu pregunta y
te respondremos
pronto

Los datos personales facilitados serán tratados por Euskaraz Kooperatiba Sozietatea (AEK) como responsable del tratamiento, para la gestión de las consultas y solicitudes de información recibidas. Puede acceder, rectificar y suprimir sus datos, así como ejercer otros derechos en la dirección: Helbide elektroniko hau spam roboten kontra babestuta dago. JavaScript aktibatuta eduki behar duzu hau ikusteko., como se explica junto a información adicional de protección de datos en nuestra política de privacidad.

wrtwrt

Vous avez des doutes?

Envoyez votre question et
nous vous répondrons
bientôt
¿Tienes dudas?

Envía tu pregunta y
te respondremos
pronto

Los datos personales facilitados serán tratados por Euskaraz Kooperatiba Sozietatea (AEK) como responsable del tratamiento, para la gestión de las consultas y solicitudes de información recibidas. Puede acceder, rectificar y suprimir sus datos, así como ejercer otros derechos en la dirección: Helbide elektroniko hau spam roboten kontra babestuta dago. JavaScript aktibatuta eduki behar duzu hau ikusteko., como se explica junto a información adicional de protección de datos en nuestra política de privacidad.

Zalantzarik al duzu?

Bidali zure galdera eta laster erantzungo dizugu

Emandako datu pertsonalak Euskaraz Kooperatiba Sozietateak (AEK) erabiliko ditu, erabileraren arduraduna den heinean, jasotako kontsultak eta informazio-eskaerak kudeatzeko. Zure datuak eskuratu, zuzendu eta ezabatu egin ditzakezu, baita beste eskubide batzuk egikaritu ere, Helbide elektroniko hau spam roboten kontra babestuta dago. JavaScript aktibatuta eduki behar duzu hau ikusteko. helbidean, gure pribatutasun-politikan datuen babesari buruzko informazio gehigarriarekin batera azalduta dagoen moduan.