AEK-k ikastaldi berri bat proposatzen du udaberri honetan, Baionan, apiriliaren 20tik 24ra.
Helburua B1 azterketa prestatzea da : B1 azterketako ariketa ezberdinak eta teknikak landuko ditugu.
Ikastaldi hau egin nahi baduzu, informazioak galda ditzakezu eta izena eman gaurdanik : Helbide elektroniko hau spam roboten kontra babestuta dago. JavaScript aktibatuta eduki behar duzu hau ikusteko. // 05 59 25 76 09
Mezu honen pean dituzu ikastaldiari buruzko xehetasunak.
AEKren Praktikatu zerbitzuan izena emateagatik, euskara praktikatzeaz gain, hainbat abantaila daude; esaterako, deskontuak AIZU!, Argia, Gaztezulo eta Harmaila aldizkarien eta Berria egunkariaren harpidetzan.
Bada, orain, Praktikatu txartela atera dugu, oraingoz Durangaldean, doan, berbalagunek % 50eko deskontua izan dezaten Elorrioko Arriola antzokian eta Durangoko San Agustin kultur gunean antolatzen diren euskarazko emanaldietan. Gainera, berbalagunek ez ezik, euskaltegietako ikasleek ere izango dute aukera deskontu horretaz gozatzeko.
Euskaraz praktikatu eta bizi!!
Euskara ikasi edo hobetu nahi duzu? Ikasturtean zehar eskainiak diren kurtsoen segitzeko astirik ez duzu?
Pentsatu duzu kanpo-ikastaldi bat egitea ? Aste batez egunero 7 oren kurtso segitzeko parada duzu eskola-oporretan eskaintzen ditugun ikastaldietan. Giro euskalduna, kurtsoak eta animazioak, eta bazkaria ikaskideekin partekatuz goxoki !
Hurrengo kanpo-ikastaldia Baionan izanen da, martxoaren 2tik 6ra. Prezioa : 220€ + 22€ AEK-ko kide egiteko.
Zatoz gurekin tar-tar-tar mintzatzera !
EUSKARA IKASTEKO TRESNAK ETA BALIABIDEAK: EUSKARA IKASTEKO TRESNAK
Adizkinator. euskaldunei eta euskalduntze prozesuan daudenei zuzendutako doako aplikazioa. Euskaltzaindiak euskara baturako onartu dituen adizki laguntzaile eta trinko guztien modu neutroak ez ezik, hikako forma alokutiboak ere eskaintzen ditu. Erabiltzaileek aditzak jokatu eta bilatzeko aukera izango dute modu erraz eta azkarrean.
http://aditzak.com/ Euskarazko aditzak modu azkar batean jokatzeko balio duen aplikazioa da.
Euskara ikasiz (1.go maila). HABE-ko lehenengo mailako azterketa prestatzeko aplikazioa.
Euskara ikasiz (2. maila). HABE-ko bigarren mailako azterketa prestatzeko aplikazioa.
Deklinabideapp. Euskal deklinabidea lantzeko tresna.
Hitzen katapulta. Erabiltzaileak hutsunez betetako hitzak ikusiko ditu eta letrak botatzen dituen katapulta baten bidez hitzak osatu beharko ditu.
Mintzatu. Euskaraz hitz egiten den munduko lekuen sarea da. Aplikazio honen bidez euskaraz hitz egiten duzun lekuak sortu, identifikatu eta zabal ditzakezu eta edukiez osatu: argazkiak, iruzkinak, plataforma barruan lagun berriak egin eta elkarrizketak izan.
Euskarazko aplikazioak batu eta sustatuko dituen webgunean gehiago aurkituko dituzue: Euskalapps.net
Herrizki. Herriko hizkera.
EUSKARA IKASTEKO TRESNAK ETA BALIABIDEAK: EUSKARA IKASTEKO TRESNAK
Euskaratu, AEK-ren itzulpengintza eta zuzenketa zerbitzua. E-postaz helarazitako zalantzak-eta argitzen dituzte eta gero, galdera egin duenari erantzun ez ezik, AIZU! aldizkariaren Galde Debalde atalean ere argitaratzen dituzte, guztiok zalantza horiek argitzeko aukera izan dezagun. Galderak-eta hona bidal ditzakezue: Helbide elektroniko hau spam roboten kontra babestuta dago. JavaScript aktibatuta eduki behar duzu hau ikusteko.
Jagonet. Kontsulta- eta aholku-zerbitzua da, euskararen erabilera zuzena eta egokia egitekoa profesionalentzat. Zerbitzu honen bidez, hizkuntzaren arlo desberdinetako Euskaltzaindiaren erabakiak kontsulta daitezke: Gramatika, Onomastika/Toponimia, Lexikografia... Bilatzen duena aurkitzen ez badu, erabiltzaileak bere zalantza Euskaltzaindiari bidal diezaioke. Zerbitzu euskaraz eskaintzen da, izendegiak izan ezik (hauek gaztelaniaz eta frantsesez ere kontsulta daitezke).
Duda-muda. HAEEk herritarrei eta erkundeei doan eskaintzen dien kontsulta-zerbitzua da. Helburua. Administrazio- eta lege-arloko terminologian eta hizkeran sor daitezken zalantzak argitzen saiatzen da.
Xuxen. Euskaraz idatzitako testuen akats ortografikoak detektatu eta zuzentzen ditu, ahalik eta modu eroso zein eraginkorrenean.
EIBZ. Euskararen Irakaskuntzarako Baliabide Zentroa. Hizkuntza akatsak, kontsulta zerbitzua...
Liburuei dagokienez, Euskal Gramatika Osoa kontsulta liburuak (Ilari Zubiri & Entzi Zubiri. Didaktiker S.A.) euskaraz izan ditzakezuen zalantza guztiak modu ulerterraz batez argitu dizkizue. Argitalpen berrian Euskaltzaindiaren azken gomendio eta erabakiak aurkituko dituzue.
EUSKARA IKASTEKO TRESNAK ETA BALIABIDEAK: EUSKARA IKASTEKO TRESNAK
Ikasbil. Euskara ikasten eta irakasten ari diren herritarrei zuzendutako HABEren web-ataria da. Bertan euskara ikasteko bidean lagungarri izango den eduki ugari daude eta egunero handitzen da bilduma hori.
Murgilduz: HABE-k sareratutako ikastaro hau berez B2 eta C1 mailarako gramatika ariketen bilduma da. Ikastaroa Internet bidez eta bakarka lan egiteko planteatua dago. Bertan, hiztegia, deklinabidea, aditzak eta abar lantzeko ariketak daude.Ikastaroan sartzeko lehenik erabiltzaile-kontua sortu behar da.
Igogailua, AEK-k eta Hiru Damatxok ekoitzitako podcast bidezko fikziozko sail bat. Ariketa sorta, entzuteko eta ikasteko. Entzuteko eta gozatzeko ez ezik, Igogailuak euskara lantzeko ere balio izango du. Izan ere, Igogailuaren bost kapituluak ardatz, ariketa sorta prestatu eta sareratu dugu AEKn. Kapitulu bakoitzarekin lotuta, zenbait lanketa topatuko ditu erabiltzaileak: bai podcasta entzun aurretik bai entzun ostean egin beharrekoak. Guztiak edonork libreki egiteko moduan, hau da, erregistratu beharrik gabe. HEMEN
Hizkuntzarekin Jolasean unitate didaktiko multzoa: https://hizkuntzarekinjolasean.asmoz.org/
Gramatika. Ikusi eta ikasi.
Euskara i(ra)kaslea bloga
EUSKARA IKASTEKO TRESNAK ETA BALIABIDEAK: EUSKARA IKASTEKO TRESNAK
Hiztegia.net: interneten hiztegiei buruzko informazio osatuena duen webgunea.
AEKren hiztegitxoa, oinarrizko lexikoa.
Euskarazko hiztegiak
Hiztegi Batua. Hiztegia ez ezik, Euskaltzaindiaren arauak eta Jagonet zerbitzua ere kontsultatzeko aukera edukiko duzu.
Adorez Sinonimoen Hiztegia. Hitz berriak ikasteko eta zeure lexikoa aberasteko aproposa.
Euskara-gaztelania hiztegiak
Elhuyar. Euskaratik gaztelaniara eta alderantziz. Erabilerarako adibide ugari eskaintzen ditu.
Euskalterm datu-basea. Batez ere itzultzaile profesionalentzako baliabidea bada ere, hitz teknikoak edota sintagma osoak kontsulatatzeko aukera ematen du. Frantses, ingeles eta latinezko kontsultak ere onartzen ditu.
Euskara-frantsesa hiztegia
Elhuyar hiztegia. Euskaratik frantsesera eta alderantziz. Erabilerarako adibide ugariz hornitua.
Euskalterm. Gogoratu Euskaltermek euskara-frantsesa eta alderantzizko kontsultak ere onartzen dituela.
Euskara-ingelesa hiztegia
Bestelakoak
http://www.feuse.eus/hiztegia/ Farmazialariek euskaraz lan egiteko behar duten oinarrizko terminoak biltzen ditu FEUSE elkarteak sarean jarri duen Farmazia Hiztegia lan berriak.
Elikadura Hiztegia, Elikadura Hiztegi Entziklopedikoa eta glosarioa
http://www.euskarabidea.es/euskara/nafar-hitz Nafarroako euskalkien hiztegien bilatzaile lexikoa
Kirola eta Natura egitasmoari esker, Euskal Herriko txokorik ederrenak euskaraz ezagutzeko aukera izango duzue. Lehendabiziko hitzordua urtarrilaren 26an izango da; Delikako zirukuan orientazio saioa egingo dugu. Edonorentzat egokia den abentura txikia izango da: 2 km (familia eta umeentzat) eta 5 km (orientazio-kirola ezagutzen dutenentzat). Iraupenari dagokionez, 2 ordu gutxi-asko.
Parte hartzea dohanik bada ere, nahitaezkoa da aurretik izena ematea. Horretarako fitxa hau bete behar da. Partaide guztiek jasoko dute opari bat, txangoa abiatzerakoan.
Informazio gehiago Kirola eta Naturaren blogean.
Urtarrileko alean Ainhoa Tirapu futbolariarekin mintzatu dira AIZU!-ko lagunak. AFE sindikatuko Emakumezkoen Futbol Batzordearen lehendakariordea ere bada Tirapu. Eneko Axpe, Maisha MC musikaria, ere elkarrizketatu dute.
Erreportaje hauek jorratu dituzte: Garoña, egonean; Erromatarren iragan hurbila; Hazi hartatik, lore hauek; Zuberoako maskaradetan euskarari bromarik ez...
Bestalde, Ika-mika atalean, Hernani AEK-ko ikasleak dauzkagu iritzi-emaile.
Hau guztia eta gehiago... AIZU! aldizkarian.
Urte berriarekin batera, asko izaten dira jendearen asmo onak: erretzeari uztea, kirola egitea, osasuntsuago jatea... AEK-k ere baditu bere asmoak 2020rako, berriak ez badira ere: herritarrak euskalduntzen eta alfabetatzen jarraitzea eta herrian euskararen erabilera bultzatzea.
Horiek betetzeko euskara eskolak (2 orduko eskolak, ikastaro trinkoak, on-line eta autoikaskuntza ikastaroak, barnetegiak) eskainiko dizkiegu urte berri honetan euskara ikasteko asmoa dutenei, titulu ofizialen bat lortu nahi dutenei, euskara maila hobetu nahi dutenei...
2020an euskara ikasi, hobetu edota praktikatu nahi baduzu, galdetu hurbilen daukazun AEKren euskaltegian edota 673 200 100 · 946 464 000 telefono zenbakietan.
Euskara eskolak ez ezik, AEK-k bestelako zerbitzuak ere eskaintzen ditu: mintzapraktika egitasmoak; enpresa, administrazio zein erakundeetan euskararen erabilera sustatzeko jarduerak eta zerbitzuak; itzulpengintza eta zuzenketa zerbitzua...
2020an ere, ikasi euskara praktikoa AEKn!
Udan barnetegira joateko asmoa duzu? Bada, zure oporraldia hobeto antolatzen joateko, gure barnetegien datak hemen dauzkazu!!
Barnetegiei buruz gehiago jakiteko irakurri gehiago webgune honetako barnetegien atalean.
* Oharra: UDAko MATRIKULAZIOA -izena-ematea, prezioak, ordainketa egiteko epea, argibideak jasotzeko epea...- maiatzaren 2an hasiko da; bitartean, informazioa eskuratzeko: 673 200 100 - 946 464 000 · Helbide elektroniko hau spam roboten kontra babestuta dago. JavaScript aktibatuta eduki behar duzu hau ikusteko.
EUSKALDUNTZE-BARNETEGIAK (HEGO EUSKAL HERRIAN) (A2, B1, B2, C1)
Uztailaren 1tik 14ra. Arantzan (Nafarroa)
Uztailaren 15etik 28ra (A2 maila ere hamabostaldi honetan eskainiko da). Arantzan (Nafarroa)
Uztailaren 29tik abuztuaren 11ra. Arantzan (Nafarroa)
Abuztuaren 12tik 25era (B2 eta C1 mailak; azterketa prestatzeko barnetegiak ere bai). Arantzan (Nafarroa)
Abuztuaren 26tik irailaren 8ra. Foruan (Bizkaia)
EUSKALDUNTZE-BARNETEGIAK (IPAR EUSKAL HERRIAN) (A1, A2, B1, B2, C1)
Uztailaren 8tik 19ra. (Urepelen)
Uztailaren 22tik agorrilaren 2ra. (Urepelen)
FAMILIA BARNETEGIA (B1, B2, C1)
Uztailaren 1etik 12ra. Foruan (Bizkaia)
Uztailaren 15etik 26ra. Adunan (Gipuzkoa)
Uztailaren 29tik abuztuaren 9ra (Foruan edo Adunan)
XIBERERA BARNETEGIA
Uztailaren 26tik agorrilaren 3ra. Mendikota (Zuberoa)
Urte luzeetako ibilbidearen ondotik, ezaguna da dagoeneko Mintzalaguna edo Berbalaguna egitasmoa. Tokian tokira egokituta ere, helburua bera da: parte hartzaileek euskaraz aritzeko espazio bat izatea. Gipuzkoan hainbat herritan horretan dihardugu, eta kasu honetan, Astigarragara jo dugu hango esperientziaren berri izatera. Iker Goñi euskara irakasle eta mintzalagunaren dinamizatzailearekin aritu gara solasean.
Abenduaren 3an, Euskararen Nazioarteko egunean, Zarauzko Udalak mintzalaguneko bidelagunak omendu zituen. 10 urte hauetan beraiek egindako lana eskertzeko ekitaldi hunkigarria antolatu zuten: esker-mezuak entzun ondoren, banan-banan jaso zuten eguzki-lore itxurako oroigarria. Azkenik, Iñaxio Uria bidelagunaren bertsoak entzuteko aukera izan zuten bertaratu ziren guztiek.
Mila esker bidelagun guztioi bihotz-bihotzez!
AEK-k ere Euskaraldiaren aurkezpenean parte hartu zuen, Bilbon. Lurdes Etxezarreta, Iñaki Urkijo eta Asier Amondo AEKideak hurbildu ziren ekitaldira.
Aurten ere AEK-ko euskaltegiak arigune izango dira, hau da, euskaraz lasai aritzeko eta uneoro euskaraz hitz egiteko aukera bermatzen duten guneak.
Bestalde, gogoan izan herritarren izen-ematea abian dela: ahobizi edo belarriprest gisa aritzeko.
Hitzez eta ekintzez betetako urtea izango dugu aurtengoa, 22. Korrikaren lekukoa jasota.
Pello Reparazi (Zetak musika taldea) eta Edurne Azkarateri (aktorea) elkarrizketak; Durangoko 54. Azoka; Lopidan, Irrintzia... Askotariko gaiak eta albiste labur eta bitxiak 442. alean.
AEK-ko ikasleek doan jasoko dute euskaltegietan. Eskuratu ezazue kioskoan, liburu-dendetan edota bihar -abenduak 5- hasiko den Durangoko Azokan!
Durangoko Azokan eskuratuz gero... gure zozketan parte hartuko duzue. Izan ere, harpidetza egin edota ale bat erosten duteneten artean ZETAk taldearen diskoa zozkatuko dugu gure saltokian, Pello Reparazen proiektu berriaren diskoa, alegia. Reparazek berak aterako du saridunaren izena igande eguerdian, abenduaren 8an.
wrtwrt
wrtwrt
wrtwrt