25/26 ikasturteko matrikula 25/26 ikasturteko matrikula

euskara ikastaroak (43)

Print Friendly, PDF & Email
12
Ira

AEKn euskara irakasle izan nahi?

Hurrengo euskara irakasle izateko oinarrizko ikastaroa urriaren 27tik abenduaren 18ra izango da (100 ordu), konbinatua: online-jarduerak nahiz bost talde-saioak*. Horiek Hegoaldeko hiriburuetan izango dira, data hauetan:

- urriak 30/31
- Azaroak, 6/7; 13/14; 20/21
- Abenduak 4/5
*Norberak aukeratuko du hobekien datorkion tokia, baita eguna ere, hitzordu bakoitzean, osteguna ala ostirala hautatu behar duelako. Mezua bidaliko zaizue, matrikula egin ondoren. Leku bakoitzean,  taldea ateratzeko 7 pertsona behar direla gutxienez. (taldea osatu ezean, online eskaintzeko aukera aztertuko da)

Prezioa: 701 euro

Matrikula: https://egela2.aek.eus/matrikula/#

Informazioa: Helbide elektroniko hau spam roboten kontra babestuta dago. JavaScript aktibatuta eduki behar duzu hau ikusteko.

Matrikulazio epea: urriaren 17, edo lekua bete arte.

Oharra: AEKn, irakaskuntzan lan egiteko, gradu-ikasketak eta euskara irakasle izateko oinarrizko ikastaroa izatea beharrezkoa da.

ADI! 2026ko urtarriletik aurrera, ikastaro gehiago egongo dira, eta aurrerago iragarriko dira.

Print Friendly, PDF & Email
07
Ira

ONLINE-IKASTAROAK (25-26 IKASTURTEA)

Matrikula zabalik dago!  MATRIKULAZIOA HEMEN

EUSKALDUNTZEKO ETA MAILAK EGIAZTATZEKO AZTERKETAK PRESTATZEKO IKASTAROAK (A1, A2, B1, B2. C1 eta C2)

· Urriaren 6tik ekainaren 20ra (190 ordu)
A1: 869 €. 414 €
A2: 869 €. 119 €
B1-B2-C1: 869 €
C1 (16-18 urte): 869 €. 119 €
C2: 976 €

· Urriaren 6tik abenduaren 20ra (75 ordu)
A2, 75 horas: 432€. 57 € 
B1-B2-C1, C2 atarikoa*: 432 €
C1 (16-18 urte): 432€. 45 € (75 ordu)
C2: 530 €
Ohar garrantzitsua: A1 mailari dagokionez, 190 orduko ikastaroak baino ez ditugu antolatuko, urritik ekainera bitartean. 75 ordu, gehienetan, ez dira nahiko maila batgainditzeko; A1en, are gutxiago.

*C2 atarikoa/ Hobekuntza-ikastaroa: C1 gaindituta dutenentzat. Egokia euskara-maila hobetzeko edota hurrengo ikasturtean C2 maila egin nahi dutenentzat.

Urritik abendura 75 orduko ikastaroa egin duenak lehentasuna izango duUrritik abendura 75 orduko ikastaroa egin duenak lehentasuna izango duurtarrilean beste ikastaro bat egiteko. Hori alde batera utzita, gerta daitekeikasturtean ikastaro berri gehiagorik ez egotea, udan azterketak prestatzekoikastaroak salbu (B1-B2-C1-C2).

INGURA!

Ingurune digitalak A1 maila eskaintzen du, eta A2 mailakoa laster. Ikastaro osoaIngurune digitalak A1 maila eskaintzen du, eta A2 mailakoa laster. Ikastaro osoaegiteko, gurean ere matrikula egin ahal izango duzu; 2026ko urtarriletik aurreraizango dira ikastaro horiek. Laster, informazio gehiago.

Itzulpengintza ikastaroa:
Azarotik abendura, urtarriletik otsailera edo martxotik maiatzera. 30 ordu. 377 €.

Izena emateko zein informazioa eskatzeko, Helbide elektroniko hau spam roboten kontra babestuta dago. JavaScript aktibatuta eduki behar duzu hau ikusteko. helbide elektronikora idatzi edo deitu 688664498 zenbakira. Informazio gehiago: https://www.aek.eus/eu/online

Print Friendly, PDF & Email
07
Ira

Eusko Jaurlaritzaren dirulaguntzen barruan, 16-18 urte bitartekoen dirulaguntza-lerroa, C1 maila prestatzeko ikastetxean bertan edo euskaltegian

Dirulaguntza hauen xedea da C1C1 helburu maila eta abiapuntu maila jakin bat duten 16-18 urteko ikasleei C1C1 mailako ikastaroen matrikula-prezioan hobaria eskaintzea.

  • Aurrez aurreko taldeetan, autoikaskuntzan eta E-uskaltegian ikasleak matrikula egitean 0,60 euro orduko ordainduko ditu.

  • Abiapuntu-mailak:
    a) C1B2
    b) B2B2 - gutxienez 330 orduko ikastaroan matrikulatuz gero

  • Helburu-maila: C1C1 (kasu guztietan)

  • C1 maila (komunikagarritasun-maila) lortzeko prestakuntza jasoko duzu.

  • Ikastetxean bertan ikasteko aukera izango duzu (eskola-orduz kanpo), euskaltegi baten eskutik bertan antolatutako ikastaroan; bestela, euskaltegian, zure kasa, maila horretako ohiko talde batean.

  • Onuradun izateko baldintzak, adinari dagokionez:

    - 16tik 18 urtera bitarteko adina izatearen baldintza egiaztatzeko, deialdi honen ondoriotarako, jarraian adierazitako urte tartetan jaiotakoak izango dira onuradun:

    * 2025 urtean: 2007, 2008 eta 2009 urteetan jaiotakoek egin ahal izango dute matrikula deialdi honen babesean.

    * 2026 urtean: 2008, 2009 eta 2010 urteetan jaiotakoek egin ahal izango dute matrikula deialdi honen babesean.

  • Garrantzitsua: 2024-2025 ikasturtean deialdi beraren bidez dirulaguntza hau jaso zutenek ezin dute berriro baliatu.

  • Gutxienez komunikagaitasun-mailetako trebetasunetako batean(entzumena edo irakurmena edo idazmena edo mintzamena) azpimailabat aurrera egitea (euskaltegiko zuzendariak ziurtatu beharko du) eta asistentzia % 75ekoa izatea. Bi baldintza horiek bete ezean, ikasleak matrikula osotasunean ordaindu beharko dio HABEri.

Prezio zehatza, baldintzak eta matrikula egiteko moduak AEKko euskaltegietan topatuko dituzue.

AEKn euskara eroso ikasi eta bizi

Print Friendly, PDF & Email
05
Mai

Zabalik 2025-2026 ikasturteko aurre-izen ematea

Datorren ikasturtean, 2025/26 ikasturtean, euskara ikasten jarraitu edo euskara ikasten hasi nahi baduzue, aprobetxatu AEKren matrikulazio eskaintza berezia (AEK-ko ikasleek zein ikasle ez direnek balia dezakete aukera*).

*ADI! EAEko A1eko eta 16-18 urteko C1eko ikasleek izan ezik. Hauek diru-laguntza bereziak dituzte.

Webgune HONETAN nahiz AEKren edozein euskaltegietan egin daiteke.

Aurrematrikula ekainaren 30a baino lehen  giten dutenek honako onura hauek izango dituzte:

- Ikasturte honetako (2024/25) prezioari eutsiko zaio
- Ordainketa malguagoa, epe bat gehituta ohiko ordainketa epeei
- Lehentasuna taldeak eratzeko orduan

Izen-emateak eta informazioa: AEKren edozein euskaltegitan // 673 200 100 · 946 464 000

Aurrematrikularen prezioa (lehenengo ordainketa): 100 euro.

Oharra: Ikastaroa ez egitea erabakitzen baduzu, aurrematrikularen %100 itzuliko dizugu ikastaroa hasi baino lehen jakinaraziz gero. Behin ikastaroa hasita, matrikula itzultzeko ohiko baldintzak aplikatuko dira.

egin aurrematrikula

 2025-26 ikasturterako aurrematrikula dela eta, ohar garrantzitsua: ezin da aurrematrikularik egin online-ikastaroetan. Dena den, datorren ikasturteko online-ikastaroetan izena emateko asmoa baduzu, GALDETEGI HAU bete dezakezu.

Print Friendly, PDF & Email
06
Api

Asteburuko barnetegiak maiatzean

Ikasturte honetan ere, AEKk asteburuko barnetegiak antolatu ditu Arantzan eta Iruñean. Maiatzean izango dira.

Izena eman hemen: http://www.aek.eus/asteburukobarnetegiak/

Hona hemen datak eta informazioa:

Arantzan (Nafarroa), euskalduntze barnetegia:
-A2.2 eta B1 mailak
Maiatzak 16-17-18.
Prezioa: 202 euro. Ostiral arratsaldetik igande eguerdira arte. Lo tokia eta otorduak (2 gosari, 2 bazkari eta 2 afari) barne.
Euskaran murgiltzeko ikastaroak dira; eta ez, berez, azterketak prestatzeko.

Iruñean (Nafarroa), hiri barnetegia. Bi ikastaro mota:
-Euskalduntzea (B2 eta C1 mailak)
-EGA-C1 azterketa prestatzekoa
Maiatzak 24-25. Eskolak eta dinamikak izanen dira, larunbata elkarrekin pasako dugu, goizetik arratsaldera arte, elkarrekin bazkalduko dugu. Igandean goizez izanen dugu eskola eta eguerdian amaituko dugu.
Prezioa: 131 euro, eskolak eta bazkaria barne (lotarako lekua ikasleak berak bilatu beharko du).

Informazio-orria HEMEN.

Izen-emateak: maiatzaren 5era HEMEN.

Informazioa: AEKren euskaltegietan · Helbide elektroniko hau spam roboten kontra babestuta dago. JavaScript aktibatuta eduki behar duzu hau ikusteko. · 607 60 80 36

Asteburuko barnetegia euskaltegian ikasitakoa praktikatzeko modu atsegina eta erosoa da. Hizkuntza bat ikasteko ez dago hizkuntza hori hitz egiten den ingurunean murgiltzea bezalakorik. Ikastaro luzeagoak ere egiteko aukera dago Foruko AEKren barnetegian. Izan ere, urte osoan zabalik dago. Bertan, hilabeteko ikastaro trinkoak eskaintzen ditugu. Barnetegiei buruzko informazioa webgunearen atal honetan.

Print Friendly, PDF & Email
24
Ots

Uda barnetegiak (2025): datak prest

Udan barnetegira joateko asmoa duzu? Bada, zure oporraldia hobeto antolatzen joateko, gure barnetegien datak hemen dauzkazu!!

Barnetegiei buruz gehiago jakiteko irakurri gehiago webgune honetako barnetegien atalean.

* Oharra: UDAko MATRIKULAZIOA -izena-ematea, prezioak, ordainketa egiteko epea, argibideak jasotzeko epea...- maiatzaren 5ean hasiko da; bitartean, informazioa eskuratzeko:  673 200 100 - 946 464 000 · Helbide elektroniko hau spam roboten kontra babestuta dago. JavaScript aktibatuta eduki behar duzu hau ikusteko.

EUSKALDUNTZE-BARNETEGIAK (HEGO EUSKAL HERRIAN) (B1, B2, C1)

Uztailaren 7tik 20ra. Arantzan (Nafarroa)
Uztailaren 21etik abuztuaren 3ra. Arantzan
Abuztuaren 4tik 17ra. Arantzan (hamabostaldi honetan A2 maila ere eskainiko dugu).
Abuztuaren 18tik 31ra. Arantzan
Irailaren 1etik 14ra. Foruan (Bizkaia)

MAILAK EGIAZTATZEKO AZTERKETA PRESTATZEKO BARENTEGIAK (B2 eta C1)

Abuztuaren 4tik 17ra. Arantzan.

EUSKALDUNTZE-BARNETEGIAK (IPAR EUSKAL HERRIAN) (A1, A2, B1, B2, C1)

Uztailaren 14tik 25era, Urepelen
Uztailaren 28tik agorrilaren 8ra, Urepelen

FAMILIA BARNETEGIA (B1, B2, C1)

Uztailaren 21etik abuztuaren 1era. Adunan (Gipuzkoa)
Abuztuaren 4tik 15era. Adunan

BARNETEGI IBILTARIAK 

Uztailaren 19tik abuztuaren 2ra. 

Print Friendly, PDF & Email
07
Urt

Ikastaldi berriak martxoan eta apirilean (Baionan eta D.Garazin)

AEKk udaberrian ere ikastaldiak antolatuko ditu Baionan eta Donibane Garazin.

Hizkuntzarekin lehen harreman bat ukateko, baita ulermena eta mintzamena garatzeko ere aukera ona da ikastaldia. Izan ere, euskara ikasi edo hobetu nahi duten lagunek ingurumen euskaldun batean murgiltzen dira, modu trinkoan.

Hurrengo ikastaldia Baionan izango da, martxoaren 3tik 7ra.
9:00-13:00 // 14:00-17:00
175 euro
Maila guztiak eskainiko dira.

Apirilean, 21etik 25era, Donibane Garazin eta Baionan ere ikastaldiak eskainiko dira. Hauetan ere maila guztiak!

Informazioa/izen-emateak: Helbide elektroniko hau spam roboten kontra babestuta dago. JavaScript aktibatuta eduki behar duzu hau ikusteko. // 06 03 20 50 10

Print Friendly, PDF & Email
07
Urt

Foruko barnetegia, urte osoan zabalik!

Urritik ekainera, AEK-k Foruan (Bizkaia), Urdaibai Biosfera-Erreserban duen barnetegia hilabete osoko ikastaroak eskaintzen ditu, maila guztietan (A1, A2, B1, B2 eta C1) eta B2 eta C1 mailak prestatzeko ikastaro bereziak. Izan ere, barnetegia ez da udarako soilik; asko eta asko dira neguan eta udaberrian ikastaro trinkoak edo barnetegiak egiteko aprobetxatzen duten ikasleak.

Hurrengo ikastaroa: otsailaren 3tik 28ra

Beste aukera batzuk:
Martxoaren 3tik 28ra
Martxoaren 31tik maiatzaren 2ra
Maiatzaren 5etik 30era

Informazio gehiago/ izen-emateak: 94 625 35 96 - 673 200 100 / Helbide elektroniko hau spam roboten kontra babestuta dago. JavaScript aktibatuta eduki behar duzu hau ikusteko. - Helbide elektroniko hau spam roboten kontra babestuta dago. JavaScript aktibatuta eduki behar duzu hau ikusteko.

Print Friendly, PDF & Email
13
Abe

Urte berrian euskara ikasi nahi?

Urte berriarekin batera, euskara ikastaroak abiatuko ditugu AEKren hainbat euskaltegitan aurrez aurre zein online.

Galdetu hurbilen daukazun AEK-n: gure euskaltegietan · 673 200 100 // 946 464 000

Online ikastaroak:

A1, A2, B1, B2, C1 eta C2 mailak egiaztatzeko azterketak prestatzeko ikastaroak: urtarriletik martxora (75 ordu): 327 euro
C2 atarikoa: C1 gaindituta dutenentzat. Egokia euskara-maila hobetzeko edota hurrengo ikasturtean C2 maila egin nahi dutenentzat: urtarriletik martxora (75 ordu): 327 euro. C2 maila, 401 euro

Aurrez aurreko ikastaroak gure zenbait euskaltegitan: Iruñerria, Goierri (Beasain eta Ordizia), Uribe Kosta, Bilbo, Ermua, Portugalete..

23.KORRIKAren kantak dioen moduan...

"Ikasten bazabiltza
Egin gurekin
Elkar ulertu arte
Ekin ta ekin

Hizkuntzak ikastera
Bagoaz kanpora
Zergatik ez herrian
Euskara ahora"

Etorri AEKra euskara ikastera!!

Print Friendly, PDF & Email
23
Urr

Ikastaro berriak Iparraldeko AEKn (2023/24)

Iparraldeko AEK-k negu eta udaberrian ere ikastaldiak antolatu ditu Baionan, Mendikotan eta Garazin.

Hizkuntzarekin lehen harreman bat ukateko, baita ulermena eta mintzamena garatzeko ere aukera ona da ikastaldia. Izan ere, euskara ikasi edo hobetu nahi duten lagunek ingurumen euskaldun batean murgiltzen dira, modu trinkoan.

Hurrengo ikastaldia Baionan izango da, hasiera mailakoentzat (iniziazioa), azaroaren 27tik abenduaren 8ra.
9:00-13:00
200 euro

Informazioa/izen-emateak:Helbide elektroniko hau spam roboten kontra babestuta dago. JavaScript aktibatuta eduki behar duzu hau ikusteko. // 06 03 20 50 10

Mezua bidali Helbide elektroniko hau spam roboten kontra babestuta dago. JavaScript aktibatuta eduki behar duzu hau ikusteko. helbidera (Hotmail eta Yahoo posta zerbitzua erabiltzen duten lagunek gure mezuak spam edo no deseados karpetetan jasotzea gerta daiteke. Mesedez, begiratu karpeta horiek)
Izena emateko izen-abizenak, posta helbide elektronikoa eta telefono zenbakia bidali.
639 440 615 telefono zenbakira ere deitu dezakezu (Jaione Barandiaran).

wrtwrt

Zalantzarik al duzu?

Bidali zure galdera eta
laster erantzungo dizugu

Emandako datu pertsonalak Euskaraz Kooperatiba Elkarteak (AEK) erabiliko ditu, erabileraren arduraduna den heinean, jasotako kontsultak eta informazio-eskaerak kudeatzeko. Zure datuak eskuratu, zuzendu eta ezabatu egin ditzakezu, baita beste eskubide batzuk egikaritu ere, Helbide elektroniko hau spam roboten kontra babestuta dago. JavaScript aktibatuta eduki behar duzu hau ikusteko. helbidean, gure pribatutasun-politikan datuen babesari buruzko informazio gehigarriarekin batera azalduta dagoen moduan.

wrtwrt

¿Tienes dudas?

Envía tu pregunta y
te respondremos
pronto

Los datos personales facilitados serán tratados por Euskaraz Kooperatiba Sozietatea (AEK) como responsable del tratamiento, para la gestión de las consultas y solicitudes de información recibidas. Puede acceder, rectificar y suprimir sus datos, así como ejercer otros derechos en la dirección: Helbide elektroniko hau spam roboten kontra babestuta dago. JavaScript aktibatuta eduki behar duzu hau ikusteko., como se explica junto a información adicional de protección de datos en nuestra política de privacidad.

wrtwrt

Vous avez des doutes?

Envoyez votre question et
nous vous répondrons
bientôt
¿Tienes dudas?

Envía tu pregunta y
te respondremos
pronto

Los datos personales facilitados serán tratados por Euskaraz Kooperatiba Sozietatea (AEK) como responsable del tratamiento, para la gestión de las consultas y solicitudes de información recibidas. Puede acceder, rectificar y suprimir sus datos, así como ejercer otros derechos en la dirección: Helbide elektroniko hau spam roboten kontra babestuta dago. JavaScript aktibatuta eduki behar duzu hau ikusteko., como se explica junto a información adicional de protección de datos en nuestra política de privacidad.

Zalantzarik al duzu?

Bidali zure galdera eta laster erantzungo dizugu

Emandako datu pertsonalak Euskaraz Kooperatiba Sozietateak (AEK) erabiliko ditu, erabileraren arduraduna den heinean, jasotako kontsultak eta informazio-eskaerak kudeatzeko. Zure datuak eskuratu, zuzendu eta ezabatu egin ditzakezu, baita beste eskubide batzuk egikaritu ere, Helbide elektroniko hau spam roboten kontra babestuta dago. JavaScript aktibatuta eduki behar duzu hau ikusteko. helbidean, gure pribatutasun-politikan datuen babesari buruzko informazio gehigarriarekin batera azalduta dagoen moduan.