Milaka lagun hasi dira Euskal Herri osoko AEKren euskaltegietan euskara ikasten. Horietariko batzuk lehen aldiz euskararekin kontaktuan, beste asko euskaraz komunikatzeko gaitasuna hobetzen, mintzapraktika taldeetan parte hartzen, C2 (4.maila) prestatzen...
Batzuk hizkuntza eskakizunak prestatzen hasi dira. Guraso talde asko ere martxan daude; etxean, familia giroan, euskaraz komunikatzen hasteko/jarraitzeko asmoarekin. Ongi etorri guztioi!
AEK-k 2018/19 ikasturteko matrikula bat zozkatuko du AEK-ko ikasleek proposatzen dituzten lagun guztien artean.
AEK-ko ikaslea zara? Baduzu euskara ikasi nahi duen lagunik? Nahi adina lagun proposa dezakezu, galdetegia beteta.
Ezagutzen duzu AEK-ko ikasleren bat? Esaiozu zure izena proposatzeko eta galdetegia betetzeko.
Jasotzen ditugun izen guztien artean 2018/19 ikasturterako matrikula bat zozkatuko dugu. Era berean, sariduna gonbidatu duen ikasleak % 50eko beherapena izango du ikasturte horretako matrikulan.

Euskara Eskura Txartela Bizkaiko Foru Aldundiaren ekinbide bat da bizkaitarren euskalduntzea sustatzeko eta doakotasuneranzko urratsak emateko.
Euskara Eskura Txartela pertsonala da eta onuradunak berak bakarrik erabil dezake. Euskara ikasten duten bizkaitarrak izan daitezke onuradun, baldin eta 2016-2017 ikasturteko bigarren deialdian edo 2017-2018 ikasturteko lehenengo deialdian, A1, A2, B1 edo B2 euskara-mailetako bat gainditu badute euskaltegi edo autoikaskuntzarako zentro homologaturen batean; hala, deskontu-bonua izango dute hurrengo ikasturterako. Lau Euskara Eskura Txartel mota daude:
wrtwrt
wrtwrt
wrtwrt