Batz-ek Euskara Plana dauka 2001. urteaz geroztik. Kooperatiba atzera begira jarri da, eta 20. urteurrena pasa den urtean izan bazen ere, pandemiak eragindako atzerapenaren ondoren ospakizun ekitaldia egin dute gaur goizean Igorreko lantegian.
Proiektua landu eta martxan jartzeko, 2000.urtean, Elhuyar aholkularitzari eskatu zitzaion laguntza teknikoa, eta beraiekin batera abiatu zen Euskara Plana. 2013. urtetik, ordea, Ahize-AEK aholkularitzak darama Batz-eko Euskara Plana garatzeko ardura.
Ekitaldian parte hartu dute Batz-eko Euskara Batzordeko kideek, Xaber Ozerinjauregi presidenteak, lehen Euskara Batzordeko kideek, eta erakunde publikoetako ordezkariek. Bertan izan dira Illart Gumuzio Igorreko alkatea, Xabier Arauzo Bizkaiko Foru Aldundiko Euskara zuzendari nagusia, eta Miren Dobaran Eusko Jaurlaritzako Hizkuntza Politikarako sailburuordea.
Irakurri gehiago hemen.
Urtero bezala, Meatzaldeko AEKren eskutik, ELEZ idazki laburren lehiaketa abiatuko da.
Arau orokorrak:
Lanak helbide elektroniko hauetako batera bidali beharko dira: Helbide elektroniko hau spam roboten kontra babestuta dago. JavaScript aktibatuta eduki behar duzu hau ikusteko., Helbide elektroniko hau spam roboten kontra babestuta dago. JavaScript aktibatuta eduki behar duzu hau ikusteko., Helbide elektroniko hau spam roboten kontra babestuta dago. JavaScript aktibatuta eduki behar duzu hau ikusteko., Helbide elektroniko hau spam roboten kontra babestuta dago. JavaScript aktibatuta eduki behar duzu hau ikusteko.
Askotariko sariak egongo dira!
Pandemiaren ondorioz bi urtez egin barik egon ostean, apirilaren 30ean izango da, Sopelan, txapelketaren XXVII. edizioa.
Ohi legez, parte hartzaileek atsotitzak asmatu beharko dituzte bertso bidez emango zaizkien pistei erreparatuta. Lehen fasea goizean egingo da, Algortako Bertsolari Eskolakoek idatzitako bertsoei jarraikiz. Tabernaz taberna ibiliko dira guztiak herrian, musikariak lagun. Gero, Artadi garagardotegian bazkaldu, eta talde finalistek bigarren faseari ekingo diote, Ainhoa Agirreazaldegiren eta Etxahun Lekueren bertsoak zuzenean entzunda. Bizpahiru laguneko taldeek har dezakete parte, eta izena emateko epea apirilaren 26ra bitartekoa izango da, Helbide elektroniko hau spam roboten kontra babestuta dago. JavaScript aktibatuta eduki behar duzu hau ikusteko. helbidean. Izena emateaz gain, komeni da hemen ikusgai dagoen atsotitz zerrenda ikastea eta gainerako arauak irakurtzea...
DESKARGATU HEMENDIK MATERIAL GUZTIA.
Arratiako 24 enpresek konpromisoa hartu dute arlo sozioekonomikoan euskara sustatzeko, eta helburu hori lortzeko, datozen bi urteetan eusGara zerbitzuak eskaintzen dizkien tresnak baliatuko dituzte. Doako zerbitzua da, eta bere helburua da Arratiako arlo sozioekonomikoan euskararen erabilera areagotzea. Enpresen esku jartzen dituzte honako baliabideak: itzulpen-zerbitzua, hizkuntza aholkularitza, diru-laguntzen kudeaketa, edo trebakuntza-saioak. Enpresa handi zein txiki, arlo ugaritan diharduten lantegiek egin dute bat eusGara komunitatearekin, eta denen artean, 1.300 behargin baino gehiagori ematen diote lan.
Errota fundazioak kudeatzen duen zerbitzua da eusGara, eta gaur goizean sinadura ekitaldia egin zuten Igorren apirilaren 1ean. Euskararen erabilera handitzeko konpromisoa hartu duten 24 enpresetatik hamahiru enpresek hartu dute parte bertan. Zerbitzua diruz laguntzen dute Bizkaiko Foru Aldundiak eta Eusko Jaurlaritzak, eta sinadura ekitaldian izan dira proiektuaren bultzatzaile diren erakundeetako ordezkari nagusiak: Iratxe Goikoetxea Errota fundazioko koordinatzailea; Lorea Bilbao Bizkaiko Foru Aldundiko Euskara, Kultura eta Kirol saileko foru diputatua; eta Miren Dobaran Eusko Jaurlaritzako Hizkuntza Politikako sailburuordea.
Arratiako udalak ere presente egon dira ekitaldian, Errota fundazioaren parte diren heinean. Sei herritako alkate edo udal ordezkari egon dira Igorreko ekitaldian: Igorre, Lemoa, Dima, Artea, Areatza eta Bedia. Euskalgintzatik, bestalde, AEK euskaltegia eta Begitu hedabidea gerturatu dira, eta sindikatuen aldetik, ELA.
Informazio gehiago prentsa-oharrean.
Oarsoaldea Garapen Agentziarekin elkarlanean, AEKren hizkuntza aholkularitza AHIZEk ENPATIKONOMIA jardunaldia antolatu du hilaren 25erako. Bertaratzerik ez baduzu, zuzenean jarrai dezakezu lotura honetan: https://www.youtube.com/watch?v=SFCN335l_mY
Udaberri bezperetan Errigoraren eskutik eskura kanpaina izanen dugu laster. Etxeko despentsa betetzeko aitzakia ezin hobea hau, urte guztirako Nafarroako hegoaldeko oliba-olio birjina estrarekin (bidoika) eta kontserba, pasta, arroz eta lekale sortekin (12 unitateka). Auzolanari esker, zure herrian ekoizlearen etxean duen prezio berean.
Eskaerak martxoaren 10etik 30era egin daitezke, Errigoraren webgunearen bidez zein telefonoz (+33) 532 09 35 45 / (+34) 848 87 12 23.
Euskaraz Koop. S.ren Estatutu Sozialetako 31. eta 32. artikuluetan xedatutakoari jarraituz, Artezkaritza Kontseiluak Euskaraz Koop. S.ren Ohiko Batzar Orokorrerako deialdia egin du.
DEIALDIA
Eguna 2022eko martxoaren 26a
Tokia: AGURAINgo HARRESI Aretoa
Ordua: Lehen deialdia 9:30ean.
Bigarren deialdia: 10:00etan
GAI ZERRENDA
Lehena.- Akta onartzeko bi bazkide eta batzarreko idazkaria izendatzea.
Bigarrena.- 2020-2021 ekitaldiko Kudeaketa, Urteko Kontuak eta Kudeaketa-txostena aztertzea, eta, hala balegokio, onartzea.
Hirugarrena.- 2020-2021 ekitaldiko emaitzak banatzea.
Laugarrena.- 2021-2022 ekitaldirako aurrekontu ekonomikoa aurkeztea.
Bosgarrena.- Datozen urteetarako inbertsio plana.
Seigarrena.- AEKideen zereginekin lotutako zenbait proposamen (eskola prestaketa bereziak, irakasleen bestelako zereginak, C2 agiria).
Zazpigarrena.- Barne-araubideko erreglamenduaren berrikusketa.
Zortzigarrena.- Ahalmena ematea Artezkaritza Kontseiluko lehendakariari eta idazkariari Batzar Nagusian hartu diren inskribatu beharreko erabakiak notarioaren aurrean eskritura publikoan jasotzeko, hala badagokio, eta Euskadiko Kooperatiben Erregistroan inskribatuak izan daitezen egin beharreko izapideak burutzeko.
Bederatzigarrena.- Galde-eskeak.
OHARRA: Bazkideei jakinarazten zaie, Euskadiko kooperatiben legearen 24.4 eta 78.1c artikuluetan zedarritutakoarekin bat etorriz, bazkide guztiek dutela eskura kooperatibaren egoitza sozialean eta barne sarean kooperatibaren dokumentazio ekonomikoa eta Barne-araubideko erreglamenduaren berrikusketa, batzarrean landuko den gainerako dokumentazioarekin batera
Lehendakaria
Aitziber Balantzategi Ibargoitia.
Bilbon, 2022ko martxoaren 8a
wrtwrt
wrtwrt
wrtwrt