Asteazkenean, martxoak 22, Bizkaiko euskalgintzaren II. topaketan parte hartu genuen AEK-ko hainbat kidek, Herrialdeko koordinatzaileek, Bilboko ikasguko ordezkariak, AHIZE eta Praktikako zerbitzuetako kideak, Bizkaiko artezkaritzakideak...
Etorkizuneko erronkak identifikatu eta lan-mahaietan bi gai nagusiren inguruan aritu ginen lanean: batetik, gazteak eta aisialdia, eta bestetik, saretzea eta sustapena.
Apirilaren 1ean ospatuko dute Sopelan Esaera Zaharren Txapelketaren 28. edizioa, Asko dezake eskuak, baina gehiago buruak lelopean. Parte hartu nahi dutenek bi, hiru edo lau laguneko taldea osatu, 100 esaera zaharren zerrenda ikasi eta posta helbide honetara idatzi behar dute, martxoaren 27a baino lehen: Helbide elektroniko hau spam roboten kontra babestuta dago. JavaScript aktibatuta eduki behar duzu hau ikusteko..
Ohi duten moduan, Sopelako udaletxeko plazan 11:00etan elkartuko dira antolatzaileak, parte hartzaileak, bertsolariak eta goiza musikaz alaituko duten lagunak, txapelketa 11:30ean hasteko. Goiza tabernaz taberna emango dute, bertsoak entzun eta horiekin bat datozen esaerak identifikatu ahala taldeek aurrera jarraituko duten ala ez erabakitzen. Ondoren, bazkaria izango dute Artadi garagardotegian, eta bertan jarraituko dute lehian arratsaldean, finalaurrekoak eta finala Erika Lagomaren eta Xabat Galletebeitiaren bertsoak lagun dituztela jokatuz.
Parte hartzaile guztiek oroigarria jasoko dute, eta hainbat sari ere banatuko dira.
Hemen kartela, oinarriak, esaerak eta azalpenak.
Euskara ikastaro berriak eskainiko ditu Iparraldeko AEK-k Baionan eta Donibane Garazin. Informazioa eta izen-emateak: 05 59 25 76 09 // Helbide elektroniko hau spam roboten kontra babestuta dago. JavaScript aktibatuta eduki behar duzu hau ikusteko.
-Donibane Garazin. Maila guztiak. Apirilaren 17tik 1era.
-Baionan. B1 prestaketa. Apirilaren 17tik 21era.
-Baionan. Maila guztiak. Apirilaren 17tik 21era.
Gaur zortzi (martxoak 23) Mintzodromo erraldoia antolatu dute eragile ugarik. Besteak beste, AEK-k parte hartzen du, Iruñerriko AEK-k, alegia. Izen emateko galdetegi HAU bete behar da (martxoaren 17ra arte, adi!).
Bigarren urtez, Iruñerriko AEK, Iruñerriko IKA, Iruñeko Hizkuntza Eskola Ofiziala, Zubiarte euskaltegi Publikoa eta Iruñerriko Mintzakide egitasmoa elkartu dira Iruñerriko bigarren Mintzodromoa antolatzeko. “Iruñeko Autobus Geltoki zaharrean Iruñerriko euskaldunak, ikasleak eta euskaltzaleak elkartu nahi ditugu, hainbat gairen inguruan hitz egiteko. Honen xede nagusia euskara kalera ateratzea da eta euskararen erabileran aurrera pausuak ematea” azaldu dute antolatzaileek.
Aurten Nafarroako euskalgintza eta euskal kulturaren hainbat kidek ere hartuko dute parte eta bukaeran zozketa eginen da.
Irakurtzea gustuko dutenek lagun artean liburuez mintzatzeko aukera izango dute, hilean behin, Donostiako Irrintzi AEK euskaltegian (Iztueta kalea, 3). Bakarka irakurri ostean, solasaldi komunak egiten dira.
Astelehen arratsaldeetan elkartuko dira, eta dagoeneko eman dute ikasturte honetako daten eta idazleen berri. Hauek dira esku artean ibiliko dituzten liburuak: azaroaren 18an, Babilonia (Joan Mari Irigoien); abenduaren 16an, Nora ez dakizun hori (Irati Jimenez); urtarrilaren 27an, Maitasun kapitala (Karmele Jaio); otsailaren 17an, Izotz ura (Lide Hernando); martxoaren 17an, Emakume izoztua (Annie Ernaux); apirilaren 28an, Carvalho Euskadin (Jon Alonso); eta maiatzaren 19an, Dimisioa (Juan Luis Zabala).
Xabier Etxaniz Rojo idazle eta Groseko Irrintzi AEKko irakasleak gidatuko ditu saioak.
Taldea irekia da AEKideentzat (ikasle zein irakasleentzat). Baldintza bakarra liburua aldez aurretik irakurtzea da. Izen-ematea dohainik da, eta Donostiako euskaltegietan egin behar da.
AEK-ko ikaslea bazara eta udan barnetegia egiteko asmoa badaukazu, deskontu ederra izan dezakezu. Izan ere, martxoaren 24a baino lehen izena ematen baduzu, %25 gutxiago ordaindu* beharko duzu.
EMAN IZENA HEMEN*
*Aurrematrikula egin nahi duten Iparraldeko ikasleek Helbide elektroniko hau spam roboten kontra babestuta dago. JavaScript aktibatuta eduki behar duzu hau ikusteko. helbidera idatzi beharko dute.
Informazio gehiagorako galdetu zure irakasleari! Beste aukera batzuk: AEKren euskaltegietan · 673 200 100 / 946 464 000 · Helbide elektroniko hau spam roboten kontra babestuta dago. JavaScript aktibatuta eduki behar duzu hau ikusteko.
Barnetegietan, egunean sei orduz egongo zara eskolan euskara ikasten, eta, horiek bukatuta, euskaraz mintzatzen jarraituko duzu. Barnetegia ezinbesteko bultzada da euskararen ikas prozesuan, euskaltegian ikasitakoa praktikan jartzeko aukera bikaina, 15 egunez inguru euskaldunean murgiltzeko bidea ematen baitizu. Izan ere, bat-batean, leku euskaldun batean egonik, eguneroko bizimodua euskaraz egiten baituzu. Barnetegiei buruz gehiago jakin nahi? Sartu hemen!
Barnetegietako datak eta prezioak:
• EUSKALDUNTZE BARNETEGIAK (Hego Euskal Herrian) (A2, B1, B2, C1)
596 € 447 €
Uztailaren 3tik 16ra
Uztailaren 17tik 30era (A2 maila hamabostaldi honetan eskainiko da)
Uztailaren 31tik abuztuaren 13ra
Abuztuaren 14tik 27ra (B2 eta C1 mailak; azterketa prestatzeko barnetegiak ere bai)
Abuztuaren 28tik irailaren 10era
• FAMILIA BARNETEGIA (B1, B2, C1)
Helduek: 567 € 425 €
Lehen haurrak: 354 € 266 €
Gainontzeko haurrek: 354 €
Uztailaren 3tik 14ra
Uztailaren 17tik 28ra
Uztailaren 31tik abuztuaren 11ra
Aprobetxatu AEK-ren eskaintza berezia*! Ez galdu aukera!
Informazioa: AEKren euskaltegietan · 673 200 100 / 946 464 000 · Helbide elektroniko hau spam roboten kontra babestuta dago. JavaScript aktibatuta eduki behar duzu hau ikusteko.
*AEK-ko ikasleentzat (deskontuaz baliatzeko derrigorrezkoa da 2022/2023 ikasturtean, AEK-ko ikasle izatea 60 orduko edo gehiagoko ikastaroren batean.
wrtwrt
wrtwrt
wrtwrt