Hainbat euskaltegitan ikastaro trinkoak eskainiko ditugu. Ikusi hemen eskaintza:
ARABA: Laudion eta Gasteizen.
BIZKAIA: Arratia, Barakaldo, Bilbo, Busturialdea, Durangaldea, Enkarterri, Ermua, Hego Uribe, Meatzaldea, Sestao, Uribe Butroe, Txorierri, Uribe Kosta, Portugalete eta Santurtzi.
GIPUZKOA: Andoain, Bidasoa, Debagoiena, Donostia, Eibarraldea, Goierri, Hernanialdea, Urola, Urola Kosta eta Oarsoaldea
NAFARROA: Iruñerrian eta Erriberan
Trinkoak ez ezik, udan bi asteko barnetegiak zein online ikastaroak egiteko aukera daukazue. Udan ere, AEK zure bidelagun!
Udako online ikastaroen eskaintza prest. Online ere, zure bidelagun!!
Informazioa: Helbide elektroniko hau spam roboten kontra babestuta dago. JavaScript aktibatuta eduki behar duzu hau ikusteko. // 688 664 498
Matrikula egiteko, HEMEN.
Tutoretza-saioak 15 egunean behin, gela birtualean. Etengabeko ebaluazio pertsonalizatua.
Azterketak prestatzeko eta euskara ikasteko ikastaroak (75 ordu), uztailetik irailera. A1etik C2ra
Noiz hasi: uztailaren 1ean
Noiz amaitu: irailaren 23an
Prezioa: 311 euro (C2, 382 euro)
Non: https://www.egela.aek.eus/
IKASTAROAK BETETA. ITXARON ZERRENDA IREKITA
Noiz hasi: uztailaren 1ean
Noiz amaitu: irailaren 23an
Prezioa: 311 euro
Non: https://www.egela.aek.eus/
IKASTAROAK BETETA. ITXARON ZERRENDA IREKITA DAGO
Irailean, azterketak (HABE, IVAP...) prestatzeko ikastaro laburrak (25 ordu). B2, C1 eta C2 mailak.
Noiz hasi: irailaren 5ean.
Noiz amaitu: irailaren 30ean.
Prezioa: B2 eta C1, 104 euro. C2, 185 euro
Non: https://www.egela.aek.eus/
Izena emateko epea: uztailak 22
• Itzulpengintza-ikastaroa. Irailean.
Noiz hasi: irailaren 5ean.
Noiz amaitu: irailaren 30ean.
Prezioa: 271 euro
Non: https://www.egela.aek.eus/
Izena emateko epea: uztailak 22
Oharra: gerta daiteke ikastaroak lehenago betetzea. Beraz, interesa baduzu, ez utzi azken egunerako.
Ipar Euskal Herrian honako ikastaroak eskainiko ditugu. Maila guziak (A1etik C1era).
Izen-emateak eta xehetasunak: Helbide elektroniko hau spam roboten kontra babestuta dago. JavaScript aktibatuta eduki behar duzu hau ikusteko. / 06 20 11 63 51 / hemen (galdetegia)
Uztailaren 4tik 15era, Biarritzeko AEK-n
9:00-17:00 (bazkarirako pausarekin). 70 ordu
440 euro (bazkariak barne)
Izena emateko epea: ekainaren 20a.
Agorrilaren 8tik 12ra, Hazparnen (EIhartzea)
9:00-17:30 (bazkarirako pausarekin). 35 ordu
155 euro (bazkaririk gabe)
Izena emateko epea: uztailaren 25a
Udan ere, AEK bidelagun!
Ekainaren 10ean, E-uskaltegian mintzodromoa egino dute. Hainbat ikasle ari da AEKn -munduan zehar zein Euskal Herrian- online ikastaroetan- eta euskararen erabilera bultzatzeko asmoz, ikasleak eta euskaldunak elkartu dituzte, solasean jarri eta euskaraz aritzeko. Egunerokotasuna duten gaiak landuko dituzte. Nahi duen orok izena eman dezake.
Izena emateko azken eguna hilaren 7a izango da, hemen (aukeratu zein ordutegitan ahal edo nahi duzuen; bietan bada aukera biak jarri)
Euskaraz Koop. S.ren Estatutu Sozialetako 31. eta 32. artikuluetan xedatutakoari jarraituz, Artezkaritza Kontseiluak Euskaraz Koop. S.ren Ohiko Batzar Orokorrerako deialdia egin du.
DEIALDIA
Eguna 2022ko uztailaren 1a
Tokia: AGURAINgo HARRESI Aretoa
Ordua: Lehen deialdia 9:30ean.
Bigarren deialdia: 10:00etan
GAI ZERRENDA
Lehena.- Akta onartzeko bi bazkide eta batzarreko idazkaria izendatzea.
Bigarrena.- Euskalgintzaren Kontseilua.
Hirugarrena.- Kudeaketarekin lotutako zenbait proposamen (irakasleen lan-jarduna, hautaketa prozesuak, Korrika...)
Laugarrena.- Barne-araubideko erreglamenduaren berrikusketa.
Bosgarrena.- Artezkaritza Kontseiluaren berritzea.
Seigarrena.- Zaintza Batzordearen berritzea.
Zazpigarrena.- Helegite Batzordearen Berritzea.
Zortzigarrena.- Ahalmena ematea Artezkaritza Kontseiluko lehendakariari eta idazkariari Batzar Nagusian hartu diren inskribatu beharreko erabakiak notarioaren aurrean eskritura publikoan jasotzeko, hala badagokio, eta Euskadiko Kooperatiben Erregistroan inskribatuak izan daitezen egin beharreko izapideak burutzeko.
Bederatzigarrena.- Galde-eskeak.
OHARRA: Bazkideei jakinarazten zaie, Euskadiko kooperatiben legearen 24.4 eta 78.1c artikuluetan zedarritutakoarekin bat etorriz, bazkide guztiek dutela eskura kooperatibaren egoitza sozialean eta barne sarean kooperatibaren dokumentazio ekonomikoa eta Barne-araubideko erreglamenduaren berrikusketa, batzarrean landuko den gainerako dokumentazioarekin batera.
Lehendakaria
Aitziber Balantzategi Ibargoitia.
Bilbon, 2022ko maiatzaren 17an.
Datorren ikasturtean, 2022/23 ikasturtean, euskara ikasten jarraitu edo euskara ikasten hasi nahi baduzue, aprobetxatu AEKren matrikulazio eskaintza berezia (AEK-ko ikasleek zein ikasle ez direnek balia dezakete aukera).
Webgune HONETAN nahiz AEKren edozein euskaltegietan egin daiteke. Online ikastaroetan ere bai (onine ikastaroen aurrematrikula hemen)!!
Aurrematrikula ekainaren 30a baino lehen egiten dutenek honako onura hauek izango dituzte:
- %5eko deskontua 22-23 ikasturteko matrikularen prezioan (deskontua ikasturte honetako -2021/22- prezioetan aplikatzen da).
- Ordainketa malguagoa, epe bat gehituta ohiko ordainketa epeei
- Lehentasuna taldeak eratzeko orduan
Izen-emateak eta informazioa: AEKren edozein euskaltegitan // 673 200 100 · 946 464 000
Aurrematrikularen prezioa (lehenengo ordainketa): 100 euro.
Oharra: Ikastaroa ez egitea erabakitzen baduzu, aurrematrikularen %100 itzuliko dizugu ikastaroa hasi baino lehen jakinaraziz gero. Behin ikastaroa hasita, matrikula itzultzeko ohiko baldintzak aplikatuko dira.
Euskarak aurrera egin dezan, egoerari parez pare begiratu behar diogu. Egoera honek, gizarte zibilaren eta instituzioen arteko elkarlana eta akordio berriak behar ditu. Herri bultzada berri bat behar du. Aurrera egin behar dugu.
Euskara aurrera euskararen aldeko ekinbidea aurkeztu zuten Euskal Herriko hainbat euskaltzale ezagunek, Donostian. Eta maiatzaren 21ean, 17:30ean, Donostiako Antiguako tuneletik abiatuta manifestazioa eginen zutela iragarri ere bai. Mobilizazioan parte hartzera deitu zituzten euskaldunak zein Euskal Herriaren etorkizuna euskaraz imajinatzen duten herritar guztiak.
Adierazpenarekin bat egin dutenak: Kontseilua, Topagunea, Euskal Herrian Euskaraz, Jakin, Elhuyar, Pantailak Euskaraz, Maizpide, Bai Euskari Elkartea, UEMA, Elkar, Ikastolen Elkartea eta AEK-k
Beraz, badugu beste hitzordu bat, gorde data eta lau haizetara zabaldu deialdia.
Hitzetik ekintzetara pasatzeko unea da. Hitzek hizkuntza, ekinak herria.
Hitzaren eta ekintzaren urtea izango zela 2022a azaldu zuten urte hasieran Korrika eta Euskaraldiko arduradunek. Izan ere, urte berdinean ziren burutzekoak 22. Korrika eta Euskaraldiaren hirugarren edizioa, eta ekimen bietako antolatzaileek bat egin zuten hitzaren eta ekimenaren garrantzia azpimarratzeko orduan. Ideia hori berretsi dute gaur Donostiako Koldo Mitxelena kulturunean egindako agerraldian Euskaraldiko koordinatzaile Goiatz Urkijo eta AEKko koordinatzaile Alizia Iribarrenek. Bi ordezkariokin batera parte hartu du gaurko prentsaurrekoan Donostiako Euskaraldia batzordeko koordinatzaileak, Maddi Juanikorenak.
Pandemiak bi urtetan eragindako etenak inoiz baino nabarmenago agertu du euskararen normalizazioak gizartearen aldekotasun eta bultzadaz gain, hiztunen praktika linguistiko eraldatzaileak eta era guztietako erakundeen urrats sendoak behar dituela. Horregatik, 2022 urtean euskaltzaleak kalera ateratzeak, euskararen aldeko ekimen jendetsuek eta euskararen ezagutza zein erabilera areagotzeko urrats sendoek berebiziko garrantzia dutela nabarmendu dute ekimen bietako arduradunek.
Donostian bertan Korrika amaitu zenetik hilabete betetzear dela, Alizia Iribarren AEKko koordinatzaileak gogora ekarri du 22. Edizioa aurkeztu zutenetik adierazi eta balorazioan ere azpimarratu zutena: “Korrika egitea helburu bat zen, normaltasunez gauzatu ahal izatea, alegia. Euskararen olatua berreskuratzea, errepidera ateratzera, eta horren aurretik, hilez hil, tokian tokiko batzordeak osatu, herrietan ekintzak antolatzea, Euskal Herriko agenda politiko eta komunikatiboan euskarak toki esanguratsua hartzea”. Iribarrenen iritziz “oso Korrika garrantzitsua izan da, egin dugulako, eta, era berean, zer esanik ez, bizitakoa ikaragarria izan delako: jendarteak erakutsi duen “herri gogoa” zinez indartsua izan da eta gure ustez oso garrantzitsua da Korrikak bistaratu duen energia sozial hori Euskaraldian ere egotea”. Besteak beste, bi ekimenak zinez erabakigarriak direla azpimarratu du AEKko koordinatzaileak, “euskararen dinamika soziala hauspotzeko, indibidualismoaren garaian, kolektiboa, taldearen indarra islatzeko, herriak euskaraz bizi nahi duela adierazteko eta hizkuntzaren biziberritzean urrats sendoagoak eman daitezen aldarrikatzeko”.
Korrikaren 22. edizio jendetsu eta gogoangarria aurten antolatuko diren gainontzeko ekimenetarako akuilu izango dela esan du Goiatz Urkijo Euskaraldiko koordinatzaileak. Korrikak gizartean utzi duen energia eta aktibaziorako olatua euskararen erabileran, ezagutzaren unibertsalizazioan eta euskararentzako gune erosoak zabaltzen urratsak ematen jarraitzeko baliatu beharra azaldu du Urkijok. Euskaraldiak horretan ekarpena egin nahi duela azaldu du eta aurten belarriprest eta ahobizien hizkuntza ohituretan eragiteaz gain, nabarmendu du era guztietako entitateei euskarazko praktika linguistikoak bultzatzeko neurri zehatzak hartzea eskatuko zaiela.
Euskaraldia batzordeak martxan jartzen hasiak daudela eta herriz herri aurtengo ariketa sozialaren aurkezpenak egiten ari direla azaldu du Goiatz Urkijok. Herritarrak batzordeetan partaide aktibo izateko gonbitea eginez eta Euskaraldian parte hartzeko deia eginez amaitu du bere hitzartzea.
Korrika eta Euskaraldia moduko ekimenen antolaketan herritarrek duten garrantzia azpimarratu du Maddi Juanikorena Donostiako Euskaraldia batzordeko koordinatzaileak. Azken bi urteetan batzordeen eta euskalgintza antolatuaren lana normaltasunez garatzeko egon diren zailtasunak aintzat hartuta, aurten berriro herri ekimenak martxan egotea eta batzordeak indartsu aritzea garrantzitsua izango da. Euskaraldia batzordeek aurten belarriprest eta ahobiziei euskarazko hizkuntza praktikak indartzeko tresnak eskaintzen ahalegin handia egingo dutela azaldu du Juanikorenak. Era berean, tokian tokiko entitateetan euskararen erabilera areagotzeko urratsak eman ditzaten herrietako batzordeak proposamenak lantzen ari direla ere azaldu du.
EUSKARALDIA: HURRENGO DATA GARRANTZITSUAK
• Maiatzak 18: entitateek parte hartzea berresteko eta izena emateko epearen irekiera.
• Irailak 29: belarriprest eta ahobiziek parte hartzea berresteko eta izena emateko epearen irekiera.
• Azaroaren 18tik abenduaren 2ra: EUSKARALDIA
wrtwrt
wrtwrt
wrtwrt