24.Korrika App 24.Korrika App
Print Friendly, PDF & Email

Ekuadorreko Sisariy elkarteko kitxuak izan dira AEKn  Bost egunez ibili dira gurean, AEKren laguntzaz osatzen ari diren Sakipuna proiektuan sakontzeko. Izan ere, AEKren moduko erakunde bat sortzea dute xede, baita kichwa wasi bat (kitxua etxea) irekitzea ere. Hori dela eta, AEKk eskainitako formazio saioetan hartu dute parte, hainbat gai lantzeko: berdintasun politika, euskaltegien egitura eta funtzionamendua, mintzapraktika, Korrika, baliabide didaktikoak eta formazioaren jarraipena...

Urte batzuk daramatza AEKk Garabide Elkartearekin elkarlanean. Azken bi ikasturteetan AEKko didaktikari eta irakasle Esti Nieva Ekuadorren izan da, komunitate kitxuan hizkuntza biziberritzeko estrategia espezifikoen beharrari erantzuteko hainbat proiektu garatzen.

Sisaray elkarteko lagunek helduen irakaskuntzari lotutako formazioa eta aholkularitza jaso dute AEKren eskutik, eta horrez gain talde batek A1 mailako eskolak emateko metodologia formazioa jaso eta materiala sortzen aritu dira.

 




Print Friendly, PDF & Email

Maiatzaren 26tik 30era Gau Eskoletako ateak zabalduak izanen zaizkie Iparraldeko AEKn erakasle izan nahi luketen guziei.
Klase ideki edo buruz-buruko hitzorduen bidez, erakasle izateko xehetasun guziak emanak izanen dira.

Hemen gau-eskolen zerrenda.

Etorri gurekin euskara goxoki irakastera!!

 

 

 

Print Friendly, PDF & Email

Euskaraz Koop. S.ren Estatutu Sozialetako 31. eta 32. artikuluetan xedatutakoari jarraituz, Artezkaritza Kontseiluak Euskaraz Koop. S.ren Ohiko Batzar Orokorrerako deialdia egin du.

DEIALDIA

Eguna 2025eko ekainaren 27a

Tokia: GASTEIZko Armentia ikastola

Ordua: Lehen deialdia 9:30ean.

Bigarren deialdia: 10:00etan

GAI ZERRENDA

Lehena.- Akta onartzeko bi bazkide eta batzarreko idazkaria izendatzea.

Bigarrena.- Euskalgintzaren Kontseilua. (Lan ildoen aurkezpena)

Hirugarrena.- Kudeaketarekin lotutako zenbait proposamen (24-25 aurrebalantzea eta 25-26 aurrekontuaren aurreikuspena, 25-26 ikasturterako z.o.-ak,egin beharreko ekarpenaren zenbatekoa, Korrika...)

Laugarrena.- Kontu ikuskaritza aukeratzea.

Bosgarrena.- Sozietate organoak: Zaintza eta Helegite batzordeen berritzea.

Seigarrena.- Ahalmena ematea Artezkaritza Kontseiluko lehendakariari eta idazkariari Batzar Nagusian hartu diren inskribatu beharreko erabakiak notarioaren aurrean eskritura publikoan jasotzeko, hala badagokio, eta Euskadiko Kooperatiben Erregistroan inskribatuak izan daitezen egin beharreko izapideak burutzeko.

Zazpigarren.- Galde-eskeak.

OHARRA: Bazkideei jakinarazten zaie, Euskadiko kooperatiben legearen 24.4 eta 78.1c artikuluetan zedarritutakoarekin bat etorriz, bazkide guztiek dutela eskura kooperatibaren egoitza sozialean eta barne sarean kooperatibaren dokumentazio ekonomikoa eta Barne-araubideko erreglamenduaren berrikusketa proposamena, batzarrean landuko den gainerako dokumentazioarekin batera.

Lehendakaria

Lurdes Etxezarreta Artabe.

Bilbon, 2025eko maiatzaren 23an

Print Friendly, PDF & Email

Galesko Boom Cymru telebistako S4C katearen bisita izan dute Orioko AEKn, Gwilym Bowen Rhys abeslariak aurkeztuko duen erreportajea grabatzen ari direlako. Asmoa da Galesen eta Euskal Herriaren arteko antzekotasunak aztertzea geografiaren, hizkuntzaren eta kulturaren inguruan. Horretarako, galestarrak Oreka TX taldearekin, Herri Urratsen, Albaola faktorian... egon dira irudiak grabatzen, baita Orioko Herri Ikastolan eta AEKren euskaltegian ere. Erreportajea galesez eskainiko dute, euskarazko azpitituluekin. 


Diolch! Eskerrik asko!

Print Friendly, PDF & Email

AEKk eta BERRIAk egindako hitzarmenari esker, AEKren komunitateko kideek (irakasleek, langileek, ikasleek eta Praktikatuko partaideek) eskaintza berezia izango dute BERRIAlagun egitean.

* Argazkian AEKren Nazio Kontseiluko kide Aize Otaño Lizarralde eta Ainara Lasa Perez, BERRIAko marketin arduraduna.

Proiektuaren etorkizuna bermatzeko, eta aurrerantzean ere euskal kazetaritza independente eta kalitatezkoa egiteko, beste 3.000 BERRIAlagun behar ditu BERRIAk urtea amaitzerako; irakurleen eta euskaltzaleen babes ekonomikoa funtsezkoa baitu proiektua bideragarri izateko eta independentziari eusteko. Horregatik abiatu du kanpaina berezi bat: Eskutik eskura BERRIA.

AEKk bat egin du kanpainarekin. BERRIA euskaldunon egunkari nazionala eta euskalduna da, herri ekimenetik sortua, AEK bezala. Esan beharrik ez dago zer ekarpen egiten dion BERRIAk euskal kazetaritzari, euskal komunitateari eta euskarari berari. Baina, horretaz guztiaz gainera, BERRIA funtsezko tresna da AEKrentzat. AEKren jardunaren berri ematen laguntzen digu, lagun izan dugu sorreratik, Euskaldunon Egunkariaren lekukoa hartuta, Korrikan... Eta, jakina, euskara irakasteko behar-beharrezko tresna da gure euskaltegietan, batik bat, maila batetik gorako ikastaldeetan.

https://www.berria.eus/lankidetzak.html

#EskutikeskuraBERRIA

Print Friendly, PDF & Email

Gaur, maiatzak 7, Euskalgintzaren Kontseiluak agerraldia egin du Eusko Legebiltzarreko Kultura, Euskara eta Kirol Batzordean. Bertan, helduen euskalduntze eta alfabetatze sektorearekin elkarlanean landutako Euskara ezagutzeko beharra helduengan sustatzeko proposamena dokumentua aurkeztu du Kontseiluak. Proposamenak bi ardatz ditu: ikasketen doakotasuna, eta ikasteko beharra sustatzea. Horretarako tresna bat ere jasotzen du: Euskal Herri mailako agentzia bateratua.

Agerraldian, Aize Otañok (AEK) eta Joxerra Olanok (IKA) hartu dute hitza, Kontseiluaren ordezkari gisa.

Euskararen ezagutza unibertsalizatzea helburu

Proposamenaren abiaburua 2021ean aurkeztu zen Batuz Aldatu adostasun sozialean dago, askotariko 110 gizarte eragilek sinatutako dokumentua. Bertan, hizkuntza-politiken helburua euskararen erabilera erosorako baldintzak sortzea izan beharko litzatekeela zehaztu zen, eta helburu horri begira, hizkuntza-politikek bi norabide hartu behar zutela: batetik, hizkuntzaren ezagutzaren unibertsalizazioa bultzatzea, herritar guztiek euskaraz aritzeko gaitasun egokia izan dezaten; bestetik, euskara eroso erabiltzeko eremuak sortu, garatu eta elkarlotzea, hala nahi duen edonork ez dezan izan euskara erabiltzeko inolako eragozpenik.

Euskararen erabilera benetan erosoa izateko baldintzak sortzeko, ezinbestean euskararen ezagutza unibertsalizatzeko beharra dago. Hau da, herritar guztiek euskaraz aritzeko gaitasun egokia izatea. Eta hizkuntza-politikak helburu hori lortzera bideratu behar dira gaurdanik, berandu baino lehen.

Kontseiluaren arabera, euskara ikasteko eskubidea ezin da baldintzatu gaitasun ekonomikoaren arabera. Horregatik, lehen urrats gisa ikasketen doakotasunaren beharra aldarrikatu du, herritarrek inolako kosturik gabe euskaraz ikasteko aukera izan dezaten. Gaur aurkeztutako proposamenak 2017an aurkeztutako Doakotasunerazko bidean izeneko txostena osatu eta segida ematen dio, herri ekimeneko euskaltegi gehien-gehienen babesa bildu zuena: AEK, IKA, Maizpide, Hitzez, Urrats, Ilazki, Legazpi 6, Mikelats, Udaberria, Gabriel Aresti, Juan Mateo Zabala, Bilbo Zaharra, Bai & By, Gotzon Garitaonandia, Labayru eta Hegoalde euskaltegiak.

Proposamenaren funtsa honakoa da: herritarrak euskara ikasi ahal izateko dirurik aurreratu beharrik ez izatea, dohainik ikasten segitu ahal izateko gutxienez % 75eko bertaratzea izatea eta ikasmailarik ezinbestean gainditu beharrik ez izatea, euskalduntze prozesu guztia doakoa izatea, ikasleak 2.000 orduko ikastordu kreditu muga izatea eta instituzioek herri ekimeneko euskaltegiek ematen duten zerbitzu publiko hori osorik finantzatzea.

Doakotasuna, baina, ez da baldintza bakarra. Euskara ikasteko beharra ere sustatu behar da, euskara ikastea gero eta beharrezkoagoa dela transmititzea. Batuz Aldatu dokumentuan adierazi bezala, bi motibazio-mota landu behar dira, herritarrek euskara ikasteko eta erabiltzeko erabakia edo hautua egin dezaten: motibazio pragmatikoa (instrumentala) eta motibazio afektiboa. Eta, horretaz gain, hizkuntza-politikako zenbait neurri hartu behar dira lehentasunezko zenbait eremutan (administrazioa, hezkuntza, eremu sozioekonomia, ingurune digitala…), herritarrek euskara ikasteko erabakia har dezaten.

Helduen Euskalduntze eta Alfabetatzerako agentzia bateratua

Agerraldian, egungo hizkuntza-politikaren koordinazio falta ere salatu du Kontseiluak: «Euskal Herri osoa hartuko duen egitura egonkor eta iraunkor bakar baten premia dugu: agentzia bat». Agentzia horrek, honako egitekoak izango lituzke: ikasketen doakotasuna bermatzea, glotodidaktikan ikerketa egitea eta irakasleen prestakuntza hobetzea, material didaktikoa sortzea, azterketa batzorde bakarra sortzea hizkuntza-eskakizunen sistema gainditu bitartean, herritar orori euskara ikastea beharrezkoa dela pentsarazteko hizkuntza-politika koordinatzea, eta herritarrak euskara ikastera bultzatzeko komunikazio-kanpainak abiatzea. Agentzia erakunde publiko eta herri ekimeneko ordezkariekin osatuko litzateke: Eusko Jaurlaritza, Nafarroako Gobernua, Euskararen Erakunde Publikoa, Euskalgintzaren Kontseilua, Euskaltzaindia eta herri ekimeneko euskaltegiak.

«Euskalgintzak askotan azpimarratu duen bezala, helduen euskalduntzearen sektorea estrategikoa da euskararen normalizazio eta biziberritzearen bidean. Horrenbestez, bereziki bultzatu, indartu eta orokortu behar den jardunbidea da, bai helduaroan euskaraz ikasi nahi dutenei aukerak eskaintzeko, bai sistema formaletik behar adinako gaitasunik gabe irten diren herritarrak berriro euskarara hurbiltzeko».

Print Friendly, PDF & Email

AlbinaStardusti eta Sambou Diabyri elkarrizketak; Urrotz, liburuen hiribildu; #SheMentoring, emakumeak zientziara bultzatzeko; Giroaren atarian, Alfonsina Stradaren ibiliak; udako euskara ikastaroak; denbora-pasak; literatura, musika... 

AEKko ikasleek doan jasoko dute euskaltegietan. Harpidetza egin nahi? www.aizu.eus/harpidetu

On egin!

www.aizu.eus 

Print Friendly, PDF & Email

Meatzaldeko Elez Lehiaketa 25. edizioa betetzen ari da. Hori dela eta, aurten bestelako hainbat kultur ekitaldi antolatu dituzte txapelketaren inguruan. Esaterako, Ahozko Literatura Sari Berezia sortu dute edizio honetarako, eskualdeko sei euskaltegietako eta bost ikastetxetako ikasleen artean egitekoa: gehienez bost minutuko lanak aurkeztu beharko dituzte parte hartzaileek, gai eta formatu librean (podcasta, poesia, bakarrizketa...). Maiatzaren 13an izango dute lehiaketarako ideiak hartzeko parada, saioa edukiko baitute Benetan Zabiz? podcasteko Malen Altuna eta Aitziber Grados esatariekin, Muskizko Meatzari Aretoan.

Bitartean, Meatzaldeko AEKn betiko martxan ari dira gehienez mila hitzeko narrazio laburrak jasotzen (epea maiatzaren 14an bukatuko da). Oinarriak HEMEN.

Izan ere, duela hilabete hasi zen edizio berezi honen programazioa: martxoaren 26an, Joseba Sarrionandia idazlearen bisita izan zuten, Ortuellako Kultur Etxean, Meatzaldeko Irakurzale Klubarekin batera prestatutako saioan Kolosala izango da liburuari buruz berba egiteko. Maiatzaren 14an, berriz, solasaldi musikatua izango dute eskualdeko Maren musikariarekin (Qué Lástima diskoa kaleratu berri du), Abanto-Zierbenako Ekoetxean. Eta sariak banatzeko ekitaldia ekainaren 5ean ospatuko dute, Trapagarango Olaso Jauregian. Orduan jakingo da nork jasoko dituzten Argizaiola Sari Nagusia, Meatzaldeko Lehen eta Bigarren Sariak, Ikasleen Lehen eta Bigarren Sariak eta aurten sortutako Ahozko Literatura Sari Berezia. Jai eta kultur giroan bukatzeko, Mikel Martinezen Hamalau antzerki ikuskizunaz disfrutatuko dute bertaratzen direnek.

.Elkarlanaren historia

Elez Lehiaketa Meatzaldeko AEKk antolatzen du, eta Axola Euskara Elkarteak eta eskualdeko udal euskaltegiek ere bultzatzen dute. Beharrizan batetik jaio zen 2001ean, eskualdeko euskaltegietako hainbat irakaslek hutsunea nabaritzen zutelako ikasleekin idazmena lantzeko. Mintzamenarekin alderatuta gutxi bultzatzen zelakoan, ikasleen arteko idazlan lehiaketa sortzea erabaki zuten. Hala, urte hartan eman zitzaion hasiera ekimen honi. Meatzaldeko udalek ere (Muskiz, Abanto-Zierbena, Ortuella eta Trapagaran) berehala agertu zuten lehiaketa sustatuz parte hartzeko borondatea, eta, harrezkero, ez du etenik izan, ezta pandemia garaian ere. Hasieran, Meatzaldeko Narrazio Laburren Lehiaketa izendatu zuten; geroago, Meatzaldeko Izkribuen Lehiaketa, baina 2013. urtean Elez izena jarri zioten, Argizaiola Sari Nagusia sortzeaz batera. Sariketak bi arlo dauzka. Batetik, Meatzaldeko euskaltegietako eta institutuetako ikasleek soilik parte hartzekoa; bestetik, euskaraz idazteko gai den edozeinentzakoa, eskualdekoa izan zein ez; eta Sari Nagusia edonork irabaz dezake. Aipatzekoa da ibilbide literario honetan egindako 24 edizioetan, ia bi mila lagunek hartu dutela parte.

Print Friendly, PDF & Email

Maiatzaren 3a eta Maite Zaitut jaialdia bertan dira! Herritar talde baten bultzadaz sortu da Pirritx, Porrotx eta Marimototsi egingo zaien omenaldia, eta AEKk laguntza eta babesa adierazi dio hasieratik Maite Zaitut Elkarteari. Gaur babesleen agerraldia egin da, eta bertan izan dira AEKren Nazio Kontseiluko kide Maialen Begiristain Grado eta Aize Otaño Lizarralde.

AEK-Korrikaren lagun
1987. urtean hasi ziren sudur gorria janzten, Lasarte-Oriako herritarren aurrean euskaraz eta euskarari puzka. Pirritxek, Porrotxek eta Marimototsek belaunaldi askori utzi diote arrastoa bidean; jendarte oso bat eraikitzeko oinarri eta zimenduak jarri dituzte, eta euskaratik mundua ikusten irakatsi digute, bere poz eta bere min. Ikuskizunez ikuskizun, eta abestiz abesti, zaintza, kulturartekotasuna, taburik gabeko heriotza, minbizia, herrimina, haurtzaroko beharrak, desberdinen arteko elkarbizitza, hierarkietatik aparteko antolakuntza, lurraren zaintza, generoaren inguruko gogoetak… jarri dituzte erdigunean, eta beti, Maialen Lujanbiok 2009an txapelketako agurrean bota zuen bezala: euskaratik eta euskaraz.

Gainera, Pirritx, Porrotx eta Marimototsek harreman estua izan dute, eta dute, AEKekin eta Korrikarekin. Besteak beste, 15. Korrikaren ingurumarian, Txis Pun Korrika! abestia eta bideoklipa egin zuten, eta 16. Korrikan lekuko barruko mezuaren egileak izan ziren. Mezu hartako azken hitzak berreskuratu nahi ditugu: “Aupa zu! Eta aupa gu! Bihotza, burua, eskuak! Sentitu, pentsatu, ekin! Denok elkarrekin!”.

Azken sarrerak erosteko eta ekarpenak egiteko aukera, webgunean
Era berean, Maite Zaitut Elkarteak jakinarazi du gaurtik norbanakoek beren ekarpena egiteko aukera izango dutela www.nikeremaitezaitut.eus webgunean. Eta pistako azken sarrerak ere badaude eskuragarri, orrialde horretan bertan.

Pirritx, Porrotx eta Marimotots maite ditugulako, maiatzaren 3an herri omenaldian parte hartuko dugu AEKko kideok! 

Print Friendly, PDF & Email

Mikel Reparaz kazetariari eta Teresa de Zavaleta irakasleari elkarrizketak; euskal casteller-ak; Alcatraz, espetxeetan espetxeena; euskara eta kulturartekotasuna; kultur albisteak, denborapasak... eta beste kontu ugari!

www.aizu.eus

 

AEKko ikasleek doan jasoko dute euskaltegian hilero bezala. Etxean jaso nahi baduzu, egin harpidetza: www.aek.eus/harpidetu Euskaraz irakurtzeko ohiturarik ez baduzu, hauxe da zure aldizkaria! 

 

Print Friendly, PDF & Email

Ohorezko ate irekiera eta zinta mozketa egokitu zitzaion larunbatean AEKri Zeid Fest Gaztea 2025 jaialdian, BEC!en. AEK-ko Nazio Kontseiluko Lurdes Etxezarreta, eta Barakaldoko AEK-ko zuzendari den Argiñe Sangradorrek hartu zuten hitza ateak zabaldu aurretik.

BEC-en atarian bildu zen AEKren ordezkaritza goizean goiz, eta Kittu elektrotxarangaz lagundurik, Zeid Festeko pabilioi sarrerara hurbildu zen musika doinuekin: "Araban bagare", "Euskal Herria Korrika", "Bizi ganoraz", "Guk euskaraz" eta "Euskaldu berriaren balada" kantekin AEK kideak izan ziren lehenak BEC musikaz blaitzen.

Lurdes Etxezarretak aipatu legez, AEKn ohituak gara omenaldiak egiten, baina ez hainbeste jasotzen. Halere, biziki eskertu zuen:  AEKren xedea Euskal Herriko biztanle guztiak euskaraz eroso bizitzea da, eta Zeidfest Gaztea jaialdiak horretarako aukera ematen du: euskal musikaz, giro onean, eroso, aske eta, jakina, euskaraz aritzeko gune horietako bat da, dudarik gabe, jaialdi hau. Eskerrik asko, beraz, gu aintzat hartzearren eta gure ikasleei, irakasleei eta euskal herritarrei, oro har, musikaz euskaraz eroso gozatzeko aukera paregabe hau eskaintzeagatik.

Argiñe Sangradorrek, bestalde, zinta mozketa egiteko ohorea izan zuen, eta Ezkerraldeko euskararen egoerari heldu zion: "Sarri egiten dugu berba euskararen arnasguneei buruz; bada, zorionez, hauen guztien ahaleginari esker, gero eta ohikoagoa da Barakaldon, eta Ezkerralde osoan, arnasguneak topatzea, alegia, euskaraz eroso bizitzeko guneez gozatzea".

54433712615 7a22c33665 c

 

Print Friendly, PDF & Email

Jalgi Hadi crowdfunding kanpainan bete-betean daude AEK-KORRIKA eta Mirokutana ekoiztetxea euskara eta Korrika ardatz izango dituen dokumentala ekoizteko. Ikus-entzunezkoa dagoeneko grabatzen hasi da Ander Iriarte zinemagilea, eta larunbatean (martxoak 30) Agurainen egindako AEKren Nazio Batzarra ere baliatu zuen irudiak hartzeko.

Hain zuzen, atzo erdietsi zuen kanpainak gutxieneko finantzazioaren erdia; 15.000 euro. AEK-KORRIKAtik gure esker ona helarazi nahi dugu, eta kanpainari oraindik 25 egun geratzen zaizkiola gogorarazi. Badator euskararen hurrengo berpizkundea!

Ekarpena egin nahi baduzu, hemen: https://eu.goteo.org/project/jalgi-hadi-dokumentala

Dokumental honetan, Korrika barrutik ezagutuko dugu!
Batetik, ekimena posible egiten duen taldeari jarraitu eta bidean sortzen diren kezka eta arazoei elkarrekin aurre egingo diegu, Korrikaren zirrara lehen pertsonan bizitzeko; bestetik, filma hainbaten topagune bihurtuko dugu: soziologo, antropologo, hizkuntzalari, kulturgile, politikari eta beste hamaika euskaltzale. Elkarrizketen bitartez, euskararen iraganaz, orainaz eta etorkizunaz hitz egingo dugu.

MIROKUTANA 2016an sortu zen, eta erabilitako generoa eta formatua edozein izanda ere, bere ekoizpenaren filosofiak hiru oinarri ditu: euskal kultura, lankidetza eta giza eskubideak. Ordutik hona, hamaika lan ekoitzi ditu, aditzera: EMARRI, MUGA KOMANDO MARMITAKO JUDOKA edo EUROPA laburrak edota Bihar dok13, "Karpeta Urdinak" edo Indarkeriaren Oi(h)artzunak filmak.

Azken lan horrekin dokumentalik onenaren Zilarrezko Biznaga lortu du berriki Iriartek Malagako Zinema Jaialdian.

Print Friendly, PDF & Email

Euskararen normalizazio eta biziberritzeak erronka handia du esku artean. Eta bultzada sozial handia beharko da erronka hori euskararentzako aukera bihurtzeko. Iazko Euskararen Egunaren testuinguruan, urrats bat aurrera egin eta larrialditik indarraldira bideari ekiteko beharra aldarrikatu genuen Kontseiluko bazkideok, eta 2025a euskararentzat eta euskal hiztun komunitatearentzat urte garrantzitsua izango dela iragarri genuen.

Alde batetik, akordio soziopolitiko berri bat bideratzeko lanean sendo ari garelako eta lehen emaitzak badatozelako. Zentzu horretan, erakundeei, eta eragile sozial eta politikoei dei egin genien euskararen auzia, euskararen normalizazio eta biziberritzea agenda politikoaren lehen lerrora ekartzeko, lehentasunetan jartzeko, egiturazko arazoei erreparatzeko.

Bestetik, herritarrak gonbidatu genituen euskararen normalizazio eta biziberritzeak behar duen arnasa berri horren kide eta bultzatzaile izatera. Abendurako ekimen sozial handi baten proposamena egingo genuela iragarri genuen.

Hain zuzen ere, horretara gatoz: herritarrei egindako gonbidapen hura berritu eta zehaztera. Sinetsita gaude euskarak behar duen Pizkunde berria gure historia sozial garaikideko beste kinka larrietan bezala herritarren kidetza eta bultzadatik etorriko dela. Horregatik, 2025eko abenduaren 27an milaka euskaltzale batuko dituen ekitaldia egingo dugu Bilbon, Bilbao Arenan, euskarak behar duen indarraldia gorpuzten hasteko lehen urratsa. Ekitaldi hori Pizkunde horretarako bidean etorriko diren beste mobilizazio batzuen abiaburu izango da, eta garrantzitsua da lehen urrats hori sendo ematea.

Bagoaz larrialditik arnasa berritzera. Elkarrekin egingo dugu bidea.

Albistea osorik Kontseiluaren webgunean.

Print Friendly, PDF & Email

Lautadako Berbalagun programak antolatuta, hasi dira Agurainen eta Araian “Solasaldi musikatuak” ekimenaren emanaldiak.  Lehenengo hitzaldian, Bulego taldeko Tom Lizarazuren mintzatu ziren. Otsailean, ordean, Izaki Gardenakeko Jon Basagurenekin, eta Martxoan Nogeneko lagunen musikaz disfrutatzeko parada izan genuen.

Hauexek dira apiriletik aurrera parte hartuko duten artistak:

  • Apirilak 10: Janus Lester
  • Maiatzak 8: Olaia Inziarte
  • Ekainak 12: Dupla

Emanaldi musikatuetan bertaratutakoek artista hauen sormen-lana gertutik ezagutzeko aukera izango dute, musika eta hitzak tartekatuz. 

 

Print Friendly, PDF & Email

Mirokutana ekoiztetxeak eta AEK-KORRIKAk “Jalgi Hadi” proiektua jarri dute martxan. Helburua euskararen iragana, oraina eta etorkizuna ardatz izango dituen dokumentala diruz laguntzea izango da.

“Jalgi Hadi” izeneko Crowdfunding kanpaina abian jarri dugu, euskarari eta Korrikari buruzko ikus-entzunezko bat zabaltzeko eta sustatzeko; kanpainak martxoaren 17tik apirilaren 25era iraungo du, eta “Goteo” plataformaren bitartez bideratuko da. Horrez gain, prentsan eta sare sozialetan ere izango du isla.

Zalantzarik gabe, dokumental hori AEKren eta Korrikaren proiekturik anbiziotsuenetakoa izango da, eta, era berean, atzerrian gure leihoa zabaltzeko aukera paregabea berma diezaguke, Korrikaren izena munduan zabalduz. Izan ere, AEK-KORRIKAn argi dugu hamarkada honetan egiten ditugunak, edo ez ditugunak, euskararen etorkizuna markatuko dutela. Hausnartzeko eta eragiteko garaia da, eta dokumental hau, Korrika mundu zabalean ezagutarazteko ez ezik, horretarako tresna izatea nahi dugu.

Jarraitu Jalgi Hadiri sare sozialetan, eta egin zeuk ere ekarpena euskalgintzari!


Ekarpenak hemen: “Jalgi Hadi” Crowdfunding kanpaina

 

Print Friendly, PDF & Email

Badator 2025eko Euskaraldia. “Elkar mugituz egingo dugu” lelopean, maiatzaren 15etik 25era egingo da aurten Taupak antolatutako euskararen erabilera aktibatzeko ariketa.

AEKk izena eman du entitate gisa, eta AEkideak ariketan parte hartzera gonbidatu ditu. Zeuek ere izena eman, elkar mugituz egingo dugu-eta! 

Gogoratu! Rola aukeratzean (“ahobizi” zein “belarriprest”), gakoa jokaeran dago, ez gaitasunean.

Print Friendly, PDF & Email

Apirilaren 5ean ospatuko dugu Sopelan Esaera Zaharren Txapelketaren 30. edizioa, “Eguzkixak nora, zapixak hara” lelopean. Parte hartu nahi izanez gero, erraz duzue: bi, hiru edo lau laguneko taldea osatu, izen dotorea pentsatu, 100 esaera zaharren zerrenda ikasi, eta erreserba-fitxa bete (martxoaren 31 baino lehen, egun hori barne).

Ohi legez, Sopelako udaletxeko plazan 11:00etan elkartuko gara antolatzaile, parte-hartzaile, bertsolari eta goiza musikaz alaituko duten lagunak, txapelketa bera 11:30ean hasteko. Goiza tabernaz taberna emango dugu, bertsoak entzuten eta horiekin bat datozen esaerak identifikatzen, erabaki arte zein taldek jarraituko duten aurrera. Ondoren, bazkaria izango dugu Artadi garagardotegian, eta bertan segituko du lehiak arratsaldean; finalaurrekoetan eta finalean, Libe Goenaga eta Asier Alcedo bertsolariak izango ditugu gurekin. Finala amaituta, 20:00etan, musikaz lagunduta itzuliko gara herrigunera.

Parte-hartzaile guztiek oroigarri bana jasoko dute, eta bestelako sariak ere egongo dira.

Aurten, bestalde, 30. edizioa izanda, beste hitzordu batzuk izango ditugu:

• Apirilak 3, osteguna, kanta-poteoa Sopela Kantariren eskutik.
• Apirilak 4, ostirala, 17:30 joaldunak (17:30), 18:00 umeen dantzaldia eta askaria (18:00) eta disko-festa (19:00)
• Apirilak 10, osteguna, “Esalegeak gurean” hitzaldia, Akaitze Kamiruagaren eta Iñaki Gilisastiren eskutik.
• Maiatzak 20, asteartea, Adolfo Arejitaren hitzaldia, esaera zaharren gainean.

INFORMAZIOA:
> Oinarriak
> Esaeren zerrenda
> Azalpenak

AEKren Praktikatu zerbitzuaren webgunean informazio guztia, HEMEN.

Print Friendly, PDF & Email

kartela ehe baionaAEKk bat egin du Euskal Herrian Euskarazek Baionan apirilaren 6rako "Justizia euskararentzat" lelopean deitutako manifestazioarekin eta AEKren Ipar Euskal Herriko ordezkaritza izango da bertan. Aurkezpen-prentsaurrekoan ere parte hartu dute Ihintz Oliden koordinatzaileak eta Maider Heguy lehendakariak.

Gorde data: apirilak 6, 11:30ean. Baionako Justizia Auzitegian.

Print Friendly, PDF & Email

Maiatzaren 3an Pirritx, Porrotx eta Marimototsi herri-omenaldia egingo zaie, eta AEKko kideok ere bertan izango gara.

Sudurgorriek 37 urte daramatzate taula gainean euren abestiekin belaunaldi osoak hezten, eta euskararen transmisioa ahalbidetzen. Euskara ez zutenean, euskara ikasteari edota hobetzeari ekin zioten. 22.Korrikaren omenaldia jaso zuten, eta oraingoan ere AEKk bere esker ona adieraziko die.

Esan bezala, festa erraldoia maiatzaren 3an izango da, BECen. Sarrerak hemen eskuratu daitezke: www.nikeremaitezaitut.eus. Baita gure euskaltegietan ere. 100 euskaltegi ditugu, hemen gaude! 

Baliatu euskara eroso bizitzeko aukera paregabea! 

 

Print Friendly, PDF & Email
Berdintasun Plana hurrengo lau ikasturteetan garatuko da, AEKren eguneroko funtzionamenduan ikuspegi feminista txertatzen jarraitzeko asmoz. Duela bost urte diseinatutako lehen planarekin abiatu zen bideari segitu nahi zaio horrela, erakundeko kideen berdintasuna bermatuko duten neurriak hartu eta horiek AEKren eguneroko jardunean ezartzeko.
 
Hortaz, xede hauek, besteak beste, lortu nahi ditu AEKk II. Berdintasun Planaren bitartez: AEK-ko langile guztiak eguneroko jardueran emakume* eta gizonen arteko aukera eta tratu berdintasunari buruzko kontzeptuak barneratzeko eta transmititzeko gauza izatea; erakundeko langileek lana, familia eta bizitza pertsonala uztartzeko dauden neurriei eutsi eta etorkizunean sor daitezkeenei bide ematea; erakundeko lan hautaketan, promozio arloan eta soldatetan sexu arrazoiengatik diskriminaziorik gertatzen ez dela bermatzea; genero ikuspegia duten lan arriskuen prebentziorako politikak ezartzea, amatasunaz, aitatasunaz eta edoskitzeaz harago...
 
Eta, nola ez, lantokian gerta litezkeen jazarpen sexual eta sexisten kasu eta egoerak aurreikustea, horiek antzeman eta desagerrarazteko.
 
 

Mezua bidali Esta dirección de correo electrónico está siendo protegida contra los robots de spam. Necesita tener JavaScript habilitado para poder verlo. helbidera (Hotmail eta Yahoo posta zerbitzua erabiltzen duten lagunek gure mezuak spam edo no deseados karpetetan jasotzea gerta daiteke. Mesedez, begiratu karpeta horiek)
Izena emateko izen-abizenak, posta helbide elektronikoa eta telefono zenbakia bidali.
639 440 615 telefono zenbakira ere deitu dezakezu (Jaione Barandiaran).

wrtwrt

Zalantzarik al duzu?

Bidali zure galdera eta
laster erantzungo dizugu

Emandako datu pertsonalak Euskaraz Kooperatiba Elkarteak (AEK) erabiliko ditu, erabileraren arduraduna den heinean, jasotako kontsultak eta informazio-eskaerak kudeatzeko. Zure datuak eskuratu, zuzendu eta ezabatu egin ditzakezu, baita beste eskubide batzuk egikaritu ere, Esta dirección de correo electrónico está siendo protegida contra los robots de spam. Necesita tener JavaScript habilitado para poder verlo. helbidean, gure pribatutasun-politikan datuen babesari buruzko informazio gehigarriarekin batera azalduta dagoen moduan.

wrtwrt

¿Tienes dudas?

Envía tu pregunta y
te respondremos
pronto

Los datos personales facilitados serán tratados por Euskaraz Kooperatiba Sozietatea (AEK) como responsable del tratamiento, para la gestión de las consultas y solicitudes de información recibidas. Puede acceder, rectificar y suprimir sus datos, así como ejercer otros derechos en la dirección: Esta dirección de correo electrónico está siendo protegida contra los robots de spam. Necesita tener JavaScript habilitado para poder verlo., como se explica junto a información adicional de protección de datos en nuestra política de privacidad.

wrtwrt

Vous avez des doutes?

Envoyez votre question et
nous vous répondrons
bientôt
¿Tienes dudas?

Envía tu pregunta y
te respondremos
pronto

Los datos personales facilitados serán tratados por Euskaraz Kooperatiba Sozietatea (AEK) como responsable del tratamiento, para la gestión de las consultas y solicitudes de información recibidas. Puede acceder, rectificar y suprimir sus datos, así como ejercer otros derechos en la dirección: Esta dirección de correo electrónico está siendo protegida contra los robots de spam. Necesita tener JavaScript habilitado para poder verlo., como se explica junto a información adicional de protección de datos en nuestra política de privacidad.

Zalantzarik al duzu?

Bidali zure galdera eta laster erantzungo dizugu

Emandako datu pertsonalak Euskaraz Kooperatiba Sozietateak (AEK) erabiliko ditu, erabileraren arduraduna den heinean, jasotako kontsultak eta informazio-eskaerak kudeatzeko. Zure datuak eskuratu, zuzendu eta ezabatu egin ditzakezu, baita beste eskubide batzuk egikaritu ere, Esta dirección de correo electrónico está siendo protegida contra los robots de spam. Necesita tener JavaScript habilitado para poder verlo. helbidean, gure pribatutasun-politikan datuen babesari buruzko informazio gehigarriarekin batera azalduta dagoen moduan.

Zalantzarik al duzu?

Bidali zure galdera eta
laster erantzungo dizugu

Emandako datu pertsonalak Euskaraz Kooperatiba Elkarteak (AEK) erabiliko ditu, erabileraren arduraduna den heinean, jasotako kontsultak eta informazio-eskaerak kudeatzeko. Zure datuak eskuratu, zuzendu eta ezabatu egin ditzakezu, baita beste eskubide batzuk egikaritu ere, Esta dirección de correo electrónico está siendo protegida contra los robots de spam. Necesita tener JavaScript habilitado para poder verlo. helbidean, gure pribatutasun-politikan datuen babesari buruzko informazio gehigarriarekin batera azalduta dagoen moduan.

Zalantzarik al duzu?

Bidali zure galdera eta
laster erantzungo dizugu

Emandako datu pertsonalak Euskaraz Kooperatiba Elkarteak (AEK) erabiliko ditu, erabileraren arduraduna den heinean, jasotako kontsultak eta informazio-eskaerak kudeatzeko. Zure datuak eskuratu, zuzendu eta ezabatu egin ditzakezu, baita beste eskubide batzuk egikaritu ere, Esta dirección de correo electrónico está siendo protegida contra los robots de spam. Necesita tener JavaScript habilitado para poder verlo. helbidean, gure pribatutasun-politikan datuen babesari buruzko informazio gehigarriarekin batera azalduta dagoen moduan.

Zalantzarik al duzu?

Bidali zure galdera eta
laster erantzungo dizugu

Emandako datu pertsonalak Euskaraz Kooperatiba Elkarteak (AEK) erabiliko ditu, erabileraren arduraduna den heinean, jasotako kontsultak eta informazio-eskaerak kudeatzeko. Zure datuak eskuratu, zuzendu eta ezabatu egin ditzakezu, baita beste eskubide batzuk egikaritu ere, Esta dirección de correo electrónico está siendo protegida contra los robots de spam. Necesita tener JavaScript habilitado para poder verlo. helbidean, gure pribatutasun-politikan datuen babesari buruzko informazio gehigarriarekin batera azalduta dagoen moduan.

Zalantzarik al duzu?

Bidali zure galdera eta
laster erantzungo dizugu

Emandako datu pertsonalak Euskaraz Kooperatiba Elkarteak (AEK) erabiliko ditu, erabileraren arduraduna den heinean, jasotako kontsultak eta informazio-eskaerak kudeatzeko. Zure datuak eskuratu, zuzendu eta ezabatu egin ditzakezu, baita beste eskubide batzuk egikaritu ere, Esta dirección de correo electrónico está siendo protegida contra los robots de spam. Necesita tener JavaScript habilitado para poder verlo. helbidean, gure pribatutasun-politikan datuen babesari buruzko informazio gehigarriarekin batera azalduta dagoen moduan.

Zalantzarik al duzu?

Bidali zure galdera eta
laster erantzungo dizugu

Emandako datu pertsonalak Euskaraz Kooperatiba Elkarteak (AEK) erabiliko ditu, erabileraren arduraduna den heinean, jasotako kontsultak eta informazio-eskaerak kudeatzeko. Zure datuak eskuratu, zuzendu eta ezabatu egin ditzakezu, baita beste eskubide batzuk egikaritu ere, Esta dirección de correo electrónico está siendo protegida contra los robots de spam. Necesita tener JavaScript habilitado para poder verlo. helbidean, gure pribatutasun-politikan datuen babesari buruzko informazio gehigarriarekin batera azalduta dagoen moduan.

Zalantzarik al duzu?

Bidali zure galdera eta
laster erantzungo dizugu

Emandako datu pertsonalak Euskaraz Kooperatiba Elkarteak (AEK) erabiliko ditu, erabileraren arduraduna den heinean, jasotako kontsultak eta informazio-eskaerak kudeatzeko. Zure datuak eskuratu, zuzendu eta ezabatu egin ditzakezu, baita beste eskubide batzuk egikaritu ere, Esta dirección de correo electrónico está siendo protegida contra los robots de spam. Necesita tener JavaScript habilitado para poder verlo. helbidean, gure pribatutasun-politikan datuen babesari buruzko informazio gehigarriarekin batera azalduta dagoen moduan.