Alarma egoerak agerian utzi dituen gabeziei aurre egiteko urgentziazko neurriak aurkeztu ditugu Kontseiluko kideok. Oraindik ez dakigu COVID-19aren eragina zenbatekoa izango den, ezta zer nolako bilakaera izango duen ere. Dakiguna da krisi honek agerian utzi dituela gure gizartearen gabeziak, eta, ondorioz, zaurgarrienak eta gutxitutakoak izan direla kaltetuenak. Hizkuntza-eskubideen kasuan beste hainbeste gertatu da: euskal hiztun komunitateon eskubideak zapalduak izan dira ustezko berehalakotasunaren eta lehentasunaren izenean, eta euskalgintzarekiko erakundeen babes falta are begibistakoagoa izan da.
Krisiak sortu dituen kalteei aurre eginez, hizkuntza-politikak birpentsatzea eta etorkizun hobea eraikitzea da helburua. Ekitaldian, AEKren koordinatzaile Alizia Iribarrenek hartu du parte. Bertan, Geroa euskaratik adierazpena aurkeztu da.
Irakurri adierazpena osorik hemen.
Albistea osorik Kontseiluaren webgunean
Euskaraz Koop. E.ren Estatutu Sozialetako 32. artikuluan xedatutakoari jarraituz, Artezkaritza Kontseiluak Euskaraz Koop. E.ren Ohiko Batzar Nagusirako deialdia egin du.
Aurten 11 urte beteko dira Bilboko Ikasleen jaia ospatzen hasi ginela. Bilboko AEK-ko ikasle guztientzako jai honetan egun osoko egitaraua antolatu ohi da eta azken urteetan, bereziki, ospakizun hau kalean egiten saiatu gara. Aurtengo egoerak behartuta, ikasleen jaia birplanteatu behar izan dute Bilboko AEKideek eta ikasleen astea (maiatzaren 25etik ekainaren 5era) prestatu dute. Nor bere etxetik aritzeko ekintzak proposatu dituzte; lau guztira:
HABEk berrabiatu egin ditu euskara-mailen agiriak eskuratzeko egiaztatzegintza-prozesuak, COVID-19ak eragindako osasun-larrialdiaren ondorioz behin-behinean atzeratu zirenak. Matrikulazio-epeen berri eman du, deialdien eta azterketen antolaketaren ezaugarriak ezagutarazi ditu, eta, besteak beste, aurrez-aurre egingo diren azterketerako aintzat hartuko diren prebentzio- eta babes-neurriak.
Lotura hauetan, informazio osoa duzue:
Era berean, AEKn matrikulatuta bazaude, galdetu zure irakasleari eta berak zure zalantza guztiak argituko ditu.
Konfinamendu gogorrenaren amaiera iristear, Dj Elepuntoren (Txomin Larrinaga Aramaioa AEKidea) saioa eskainiko dugu AEKren Instagramen. Gure ikasleek nahiz mintzapraktika egitasmoetako partaideek, baita herritar orok ere, aukera ederra izango dute euskaraz gozatzeko.
Maiatzaren 8an, ostiralean, izango da, 19:00etatik aurrera.
Saio hau pantaila atzean, baietz hurrengoa kalean edo areto batean! Biba zuek!!
Euskaraz Koop. E.ren Estatutu Sozialetako 32. artikuluan xedatutakoari jarraituz, Artezkaritza Kontseiluak Euskaraz Koop. E.ren Ohiko Batzar Nagusirako deialdia egin zuen martxoaren 28rako.
Une honetan ezarritako larrialdi egoeraren ondorioz, ezinezkoa da bazkideon osasuna zaintzeko eskatzen diren segurtasun bermeak betetzea eta, ondorioz, 2020ko martxoaren 17an burututako Artezkaritza Kontseiluaren bileran OHIKO BATZAR NAGUSIA ATZERATZEA erabaki dugu.
Larrialdi egoera hau normaltzen denean, deituko dugu berriro.
Lehendakaria
Aitziber Balantzategi Ibargoitia
Bilbon, 2020ko martxoren 17an
AEK-k aldekotasuna adieraziko dio Gure Eskuk, gainontzeko eragileekin batera, martxan jarri duen Hamaika Gara herri ekimenari.
Altxa. Sinatu. Erabaki.
Duela hiru egun, Euskal Herriko Mugimendu Feministak deialdia egin zien Euskal Herriko eragile nagusiei, Covid-19 gaitzak sortu duen egoeraren aurrean; bertan, eskatzen du mahai tekniko bat osatzea, berrogeialdiak larritutako krisi-zaintzari heltzeko. AEKn ere bat egiten dugu manifestu horrekin, eta, ere berean, mugimendu feministari nahiz Euskal Herriko eragileei geure prestutasun osoa erakusten diegu, eman behar diren urratsetan parte hartzeko.
Aurten adierazi genuen bezala, AEK-k abian du lau urteko berdintasun-plana, egunerokoan ikuspegi feminista txertatzeko asmoz, hel diezaiogun. AEK-k indarrean du 2019-2023 epealdirako berdintasun-plana
Jon Maia bertsolariak Twitterren abian jarri duen ekimena aprobetxatuta, gonbidapena egin genion euskaltegietako ikasleei bertso bat idazteko. AEKren izenean, Jon, ESKERRIK ASKO!
Euskara ikasleok, hemen duzue:
Milaka ikasle zuen etxetan
isolatuta zaudete
baina euskara ez da hustuko
nahiz eta gelak ez bete
zenbat ahalegin, zenbat denbora
zenbat amets, zenbat neke
Zenbat “baneki”, zenbat “bagina”
zenbat “ahal da”, ”baliteke”
Beste baldintza bat sartu zaigu
ez muga eta ez epe…
isolamendu oro
hizkuntzen azkena izan daiteke
baina ikasleak, zuek bai, zuek
nola utzi esateke...
etsipenaren birusarentzat
antidotoa zarete
Jon Maia
Doinua: Martxa baten lehen notak
Jarraian jasotako bertsioak dauzkazue. Eskerrik asko!
Aurrez-aurreko irakaskuntza jarduerak (eskolak, tutoretzak, mintza-saioak...) eten ditugu Euskal Herri osoko AEK euskaltegietan. Hala ere, lanean segitzen dugu: gure ikasleekin aktibitate didaktikoa urrunetik mantentzen saiatuko gara, teknologiak ematen dizkigun aukerak baliatuz. Mintzapraktika-jarduerak, normalizazio-egitasmoak, itzulpen-zuzenketa zerbitzua, AIZU! aldizkaria... gure jarduera osoa aurrera segitzen dugu, baita 22. KORRIKA ere prestatzen.
Harremanetan jar zaitezkete zuen irakaslearekin, dinamizatzailearekin, teknikariarekin eta abarrekin. Bestela, erabili webgunearen hasierako orrialdean dagoen formularioa edota telefono orokorra: 673 200 100
UDAN, ZER?
Aurten ere udako ikastaroak egongo dira. HEMEN duzu, adibidez, udako online ikastaroen eskaintza.
Bestalde, ezohiko egoera honen ondorioz, oraindik ez dakigu nolakoak izango diren udako ikastaroak. Barnetegiak egin ahal izango diren aztertzen ari gara; badaezpada, hemen dituzu datak eta gurekin harremanetan jartzeko modua.
Azkenik, euskaltegietako udako ikastaroak bai egingo ditugu, nahiz eta nola zehazten ari garen.
Nahi baduzu, deitu edo bidali mezua hurbilen duzun euskaltegira, ikusi
Eskerrik asko eta heldu goiari!
wrtwrt
wrtwrt
wrtwrt