Berriak (65)

Print Friendly, PDF & Email
23
Urt

AEK eragile kitxuekin hizkuntza lankidetzan izango da Ekuadorren

Garabide Elkarteak eta Sisariy kitxuen antolakundeak gidatutako Kitxuaren Biziberritze Estrategietako Lehen Nazioarteko Ikastaroan egingo dute bat, Ekuadorreko iparraldeko Ibarra hirian, eragile kitxua eta euskaldunek, tartean AEK, Soziolinguistika Klusterra, Elhuyar Fundazioa, Aiaraldea Ekintzen Faktoria eta Andoaingo Udala.

Datorren urtarrilaren 24an izango da hasiera ekitaldi ofiziala Ibarrako Universidad Tecnica del Norten (UTN) inguruko udaletako eta eskualdeko instituzioetako ordezkariak tarteko eta biharamunean, larunbatean, ekingo diete klaseei unibertsitatean bertan. Martxoaren 15era arte, 8 asteburutan, arituko dira eskolak ematen 12 kitxua eta 6 euskaldun, alorkako aditu gisa irakasle lanetan. Zenbakitara ekarrita 120 klase ordu, 18 irakasle eta 40 parte hartzaile estrategiko biltzen ditu ikastaroak. Kitxua lurretan egingo den horrelako lehen ikastaroa da eta bistakoa da piztu duen interesa “hasiera batean 30 plaza eskaini ziren eta jasotako eskaera kopurua bikoitza izan denez eskaintza 40 plazara zabaltzea lortu da” dio Elvis Tuquerres-ek, Sisariy kitxuen antolakundeko koordinatzaileak.

AEKren izenean Mertxe Mugikak hartuko du parte. Gure erakundearen oinarriak izango ditu mintzagai: helduen euskalduntzea eta euskaltegiak. Berak ere kitxuengadik asko ikastea espero dugu eta ikasitakoa geuk ere etxekotzeko aukera izatea.

Print Friendly, PDF & Email
18
Aza

AEK-k indarrean du 2019-2023 epealdirako berdintasun-plana

AEK-k dagoeneko abian du datozen lau urteotan garatuko duen berdintasun-plana, AEKren eguneroko funtzionamenduan ikuspegi feminista txertatzeko asmoz egina. Planaren xede nagusia da erakundean ikuspegi feminista ezartzeko bideak urratzea, kideen aukera-berdintasunean urrats sistematikoak emanez. Hau da, berdintasuna bermatuko duten neurriak hartzea eta horiek AEKren eguneroko jardunean txertatuta geratzea.

Planaren oinarrian, joan den ikasturtean osatutako diagnostikoa eta erakundean bertan jasotako ekarpenak daude. Hurrengo lau ikasturteetan garatuko den plangintzaren bidez, hortaz, AEK-k xede hauek erdietsi nahiko lituzke: erakundeak eskaintzen dituen zerbitzu guztietan ikuspegi feminista txertatuta egotea; iruditegian zein komunikazioan, eta AEK-k antolatzen dituen ekimenetan, bikain aritzea; eta, azkenik, erakundearen kulturan, egituran eta AEK-ko kideen lanaren nahiz bizitza familiarraren eta pertsonalaren antolaketan aurrerapauso nabarmenak egitea.

Planak zeharkako izaera dauka, eta erakundean bertan eratu den berdintasun-batzordeak egingo du haren jarraipena.

Print Friendly, PDF & Email
25
Urr

Mertxe Mugika Balanzategik jaso du aurtengo Bai Euskarari sarietako bat

Aste honetan izan den ekitaldian, Bai Euskarari Elkarteak etxe honetako kidea saritu du, Mertxe Mugika Balanzategi, AEKren koordinatzaile nagusi ohia. Harekin batera, Bordatxo jatetxea eta ABB Nieseen enpresa saritu ditu.

Hona hemen Bai Euskarari Elkarteak zabaldutako mezua: "Euskarari ekarpen handia egiten dioten pertsonak saritu ditugu urtero eta aurten, bereziki, lan-munduarekin ere lotu nahi izan dugu sari hau. Izan ere, Mertxe Mugika Euskal Herriko kooperatiba handienetariko bateko buru izan baita. Mugikak AEK-ko koordinatzaile nagusiaren postua utzi zuen irailaren 30ean, 13 urte egin ostean. Urte horietan guztietan egin duen lana aitortzeko eman diogu aurten Bai Euskarari Saria".

Zorionak eta eskerrik asko, Mertxe!

Print Friendly, PDF & Email
24
Mai

Euskara erakaslea izan nahi ? Gau eskolak zabalik dituzu Iparraldean !

Euskara erakaslea izan nahi ?

Bada, Iparraldeko AEKn ateak zabalik dauzkazu, GAU ESKOLAK ZABALIK aurtengo kanpainan!

Saioak ekainaren 3tik 7ra izango dira, Baionan, Biarritzen, Donibane-Ziburun, Garazi-Baigorrin, Itsasun eta Ustaritzen. (Klika egin HEMEN aukera guztien zehaztapenak irakurtzeko).

Erakasle gaiei, ongi etorri !

Oraino dudakor ?
BIDEO HAU begiratu dezakezu...
Zu ere, zatoz gurekin !

 

Print Friendly, PDF & Email
03
Urr

OSASUNA eta AEK elkar hartuta, hizkuntza-kudeaketaren mesedetan

C.A. Osasunak eta AEK-k hitzarmena sinatu dute futbol taldearen hizkuntzaren kudeaketa hobetzeko plana diseinatzeko eta ezartzeko. Lan ildo hauek garatzen hasi dira: sentsibilizazio-jarduerak, euskara-eskolak eta itzulpen-plana, besteak beste.

C.A. Osasunaren estatutu sozialen bosgarren artikuluak dio gaztelania eta euskara direla klubaren berezko hizkuntzak, eta, ondorioz, biak erabiliko direla normaltasunez jarduera guztietan. Bada, xede hori bat dator AEKren misioarekin: herritarrek eta eragileek, egunerokoan, euskara normaltasunez erabiltzea.

Agerraldian, Osasuna taldeko presidente Luis Sabalza eta AEKren koordinatzaile nagusi Mertxe Mugikak hartu dute parte, El Sadarren.

Print Friendly, PDF & Email
28
Mar

M28 Bultza Euskaltegiak Bultza Euskara! (AEKren mezua)

Euskaltegiek mende erditik gorako ibilbidea egin dute, eta, poztasunez, esan behar

dugu ondorio emankorrak sortu dituztela; hala, euskarak hiztun berri asko irabazi ditu azken hamarkadetan, eta, horien artean, hainbat eta hainbat euskaltegietatik atera dira.

Pandemia-garaian, despistaturen batek galdetu izan digu ea zer moduz gauden, ea aurten dena geldirik dugun, ikastaroak aurrera eraman ezinean... Bai, zera! Osasun-neurriak errespetaturik, ohiko ikastaroekin jarraitzen dugu; hori dela eta, nabarmendu nahi dugu aurten ere euskaltegietan ari diren irakasleen eta ikasleen ahalegina. Biba zuek!

Euskal Herrian nahiz munduko hainbat tokitan, aurten 40.000tik gora herritar dabiltza euskaraz komunikatzeko bidea egiten, bai horixe!

Hala eta guztiz ere, argi dago oraindik lan handia dugula egiteko: Euskal Herriko herritarren % 55 erdaldunak dira, eta, beraz, euskaltegi guztiak dira beharrezko jendarte euskalduna amets badugu.

Euskaltegi sendoak behar ditugu, Euskal Herri osoko herritarrei euskara ikasteko aukera emateko baldintza egoki guztiekin. Horretarako, ezinbestean, EAEko, Nafarroako eta Ipar EHko administrazioetatik bultzada estrategikoa eman behar zaio arloari. Zuen bultzaden ondorioz, agintari politikoak mugiaraziko ditugu, nola ez!

Alta, hori ez da nahikoa izango, euskarak herria behar baitu; helduen euskalduntze-mugimendua sustatzeko eta euskaltegiei bultzada emateko, denok egin dezakegu geure ekarpena: egunero eta aukera dugun guztietan euskara erabiliz eta prestigiatuz, jendea euskaltegietara joan dadin animatuz, matrikulazio-kanpainak sustatuz, euskaraz bizitzeko nahia plazaratuz...

Gaur, horren lekuko, Euskal Herriko 80 txokotan baino gehiagotan elkartu gara, milaka herritar aldi berean, eta euskararen lekukoa kalera atera dugu, “Bultza euskaltegiak! Bultza euskara!” aldarrikatzeko. Eskerrik asko!!

Bestalde, gaurko eguna ez dugu kasualitatez aukeratu; izan ere, Korrika atzeratu behar izan ez bagenu, gaur bertan bukatuko zatekeen, baina azken urtean bizi izan dugun eta bizi dugun egoera korapilatsuak ez digu utzi euskararen aldeko ekimenik garrantzitsuena aurten egiten.

Esan bezala, Korrika atzeratu dugu, baina ez dugu bertan behera utzi; eta, gainera, azpimarratu behar dugu oraindik ere nahitaezkoa dela duela 40 urte jaio zen ideia ero eta zoragarri hura gauzatzea. Hortaz, AEKn buru-belarri ari gara lanean datorren urtean 22. KORRIKA egin ahal izateko.

22. KORRIKA inoiz baino beharrezkoagoa izango da, eta zuon guztion bultzada beharko dugu. Ziur gaude babes erraldoia jasoko dugula zuengandik. Apuntatu data: 2022ko martxoaren 31tik, apirilaren 10era.

Tipi, tapa, tipi, tapa, KORRIKA! Tipi, tapa, tipi, tapa, KORRIKA!

Bultza euskaltegiak! Bultza euskara!

Print Friendly, PDF & Email
04
Aza

AEK, "Solaskide" programan partaide

Aurten ere, AEK ahozkotasuna euskaraz lantzeko “Solaskide” programan parte hartzen ari da.

Egitasmoa, Nafarroako Gobernuak sustatua, lurralde osoko ikastetxeetan eskaintzen da, behin eskolek eurek eskaria egindakoan. Xedea da gazteek mintzamena lantzea, eta ikasleak hizkuntza egiaztatzeko agiriak eskuratzeko prestatzea.

AEK-ko irakasleek leku hauetan ematen dituzte saioak: Tutera, Tafalla, Lizarra, Martzilla, Iruñea, Noain, Garralda, Agoitz, Altsasu, Lekaroz, Zizur eta Burlatan, DBH3, DBH4 eta BATX1 zikloetan, A eta D ereduetan.

Urtean, 12 bat saio egiten dira, 50 ikastetxetan baino gehiagotan, eta 1.000 ikaslek baino gehiagok jasotzen dituzte eskolak. Esan bezala, AEK-ko irakasleen helburua da gazteen komunikazio-gaitasunak areagotzea; mintzamena, bereziki.

Print Friendly, PDF & Email
08
Mar

Bultza! Eragileen bideoak

ESKERRIK ASKO ZUEN BULTZADAGATIK!

DEUSTUKO UNIBERTSITATEA

MONDRAGON UNIBERTSITEA

EMAKUNDE

BERRIA

ELKAR

ETXEPARE INSTITUTUA

CCOO EUSKADI

BAI&BY

EUSKALTZALEEN TOPAGUNEA

ELA

GURE ESKU DAGO

EHIGE

SORTZEN

GARABIDE

UEMA

UDALBILTZA

ETXERAT ELKARTEA

MAIZPIDE BARNETEGIA

EUSKAL HERRIAN EUSKARAZ

KONTSEILUA

EUSKAL HERRIKO UNIBERTSITATEA

ELHUYAR

IKASTOLEN ELKARTEA

Print Friendly, PDF & Email

Zergatik ikasi euskara eta nola iritsi euskaldun izatera (dekalogoa)

Euskara ikasteak ez dakar berez euskara erabiltzea, hiztun berria hiztun aktiboa bihurtzea. Deustuko Unibertsitateak ikerketa batean jaso du zerk eragin duen hiztun berri batzuek jauzi hori egitea, alegia, zein izan diren horretarako giltzarriak.

Zergatik ikasi euskara eta zelan heldu euskaldun izatera?
Euskal hiztun berrien 10 irakaspen


1. Euskara ikasteak poztasuna eta harrotasuna dakartza. Euskara ikasteak sari ugari eta askotarikoak eskaini dizkie euskaldundu direnei.

Lehenengo eta behin, garrantzitsua da jakitea euskara ikasi duten euskaldunak oso pozik daudela hizkuntza ikasi izanaz, harro, asebeteta. Askok adierazi izan dute euskara ikasteak euskaldunengandik hurbilago sentitzen eta euskal munduan sartzen lagundu diela. Izan ere, bada Euskal Herrian mundu aberats bat euskaraz mintzo dena, euskara jakin ezean ezezaguna dena askorentzat. Beraz, euskara ikasi ahala mundu berri bat zabaltzen zaigu, parez pare, gure inguruan: gure eskualdean, herrian zein auzoan. Askok diote, halaber, euskara jakiteak lan-aukera gehiago edo hobeak ekarri dizkiela. Euskara bada baliagarria, beraz, lanpostu bat lortzeko. Beste batzuek agertu dute euskara ikasteak integratuago sentitzen lagundu diela; esate baterako, herri euskaldun batera bizitzera joan direnean.


2. Euskara ikasten hasteko edo berrikasteko, arrazoi eta motibazio ugari egon daitezke, eta den-denak dira baliozkoak.

Euskal Herriarekiko lotura identitario indartsua, eskola amaituz geroztik euskara erabili ez eta galtzeko beldurra, lan-aukerak ugaritzeko nahia, bizitzera joandako herri euskaldunean integratzeko gogoa, Euskal Herrira bizitzera etorri eta lurraldeko hizkuntza exotikoa ezagutzeko jakin-mina, etab. Motibazio identitarioak, instrumentalak eta integratzaileak, guztiak dira baliozkoak euskararako bidea abiatzeko.


3. Euskaldun aktiboa bilakatzea ez da prozesu automatikoa; bidean agertuko diren erronkei eta ardurei aurre egitea funtsezkoa izango da.

Zein izan ohi dira erronka eta ardura horiek? Nola erantzun geniezaieke euskara ikasteko prozesua arrakastatsua izan dadin? Galdera hauen inguruan hausnartzea oso garrantzitsua da ikas-prozesuarekin aurrera jarrai dezagun.


4. Garrantzitsua da ez izatea autokritikoegia norberaren gaitasunari dagokionez. Gainera, gogoan izan: hizkuntzak elkarrekin komunikatzeko dira. Komunikazioa baldin badago, helburua lortuta.

Hiztun berri asko kezkatzen dira beren euskara-gaitasunagatik: euskara-maila nahikorik ez dutela, ahozko jariotasuna edota erregistro-aldakortasuna faltan dutela, tokiko euskalkia ez dakitela, etab. Alegia, “falta dut” diskurtsoa sarri nagusitzen da haien mintzoan.

Egoera horretan, zenbait aholku:

Garrantzitsua da ez izatea autokritikoegia norberaren gaitasunari dagokionez. Are gutxiago, kontuan izanda, sarritan, hiztun berrien gaitasun objektiboa haiek hautemandakoa baino hobea izaten dela. Gainera, gogoratu: hizkuntzak elkarrekin komunikatzeko dira. Komunikazioa baldin badago, helburua lortuta.


5. Euskaraz komunikatzeko orduan, eta oraindik ikasten ari garela, baliagarria izan daiteke elkarrizketetan hizkuntzak tartekatzea (erdarazko hitzak edo esaerak ere baliatzea).

Hizkuntzak tartekatzea gauza ohikoa da testuinguru elebidunetan, eta euskaraz ederto hitz egiten dutenek ere nahasten dituzte, hiztun berriek baino askoz ere lotsa gutxiagorekin. Beraz, euskaraz komunikatzeko orduan, eta oraindik ikasten ari garela, baliagarria izan daiteke elkarrizketetan hizkuntzak tartekatzea (erdarazko hitzak edo esaerak ere baliatzea), konplexurik gabe.


6. Batua eta euskalkiak, denak dira euskara. Euskara batua oso euskara jatorra da, eta, era berean, erraza da tokian tokiko euskalkien ezaugarri batzuk bereganatzea, hiztunak gustura egon daitezen erabiliko duten hizkuntzarekin.

Batua eta euskalkiak, denak dira euskara, eta euskalkiek eta batuak biek aberasten dute euskara. Gainera, euskara batua oso euskara jatorra da, eta, besteak beste, gero eta euskaldun gehiagok dute ama-hizkuntza. Dena dela, euskalki kutsuz hitz egin nahi izatekotan, erraza da tokian tokiko euskalkien ezaugarri batzuk bereganatzea, hiztunak gustura egon daitezen erabiliko duten hizkuntzarekin. Esaterako, Bizkaian, “nahi dut” esan beharrean, “gura dut” esatea; “oso politaren” ordez, “sano polita” erratea.

7. Testuinguru erdaldunenetan ere, posible da euskara erabiltzea, zenbait estrategia garatuz gero.

Hiztun berri askok baieztatu ohi dute ez dutela euskara erabiltzeko aukerarik, jakin arren; eta jakina da hizkuntza bat, erabili ezean, ahaztu egiten dela. (Horixe da eskolan euskaldundutako gazte askoren esperientzia.) Hiztun berri askorentzat, euskara ez erabiltzeko arrazoi nagusiak izaten dira testuinguru soziolinguistiko erdaldunean bizitzea edota harreman-sare euskaldunik ez edukitzea. Dena dela, testuinguru soziolinguistikoa garrantzitsua den arren, ez da erabakigarria. Badira euskara egunerokoan darabilten hiztunak, nahiz eta testuinguru erdaldunetan bizi. Hortaz, testuinguru erdaldunenetan ere posible da euskara erabiltzea, zenbait estrategia garatuz gero. Esaterako, euskaraz egiten diren kultur jardueretara joatea, joanez, euskaraz egiten duten dendak eta tabernak ezagutzea, Berbalagun ekimenean izena ematea edota euskaltegiko lagunekin harremana estutzea, euskarazko komunikabideak kontsumitzea, ume eta gazte ia guztiak euskaldunak direla aprobetxatuta adin-tarte horretakoekin lehenengo hitza beti euskaraz egitea, zerbitzua euskaraz eskaintzen duten erakundeetara jotakoan euskaraz jardutea, etab. Badira, beraz, hainbat eta hainbat estrategia egunerokoan euskara erabiltzeko, testuinguru erdaldunean bizi arren.


8. Posible da ingurukoekin hizkuntza-ohiturak aldatzea, alegia, beti erdaraz besterik egin beharrean, euskaraz (ere) egiten hastea, igarotzea.

Sarritan, familiartean, lagunartean, lankideen artean... euskaldunak eduki baditugu, baina haiekin gaztelaniaz hitz egiteko ohitura izaten dugu. Hain zuzen, gaztelaniaz hitz egiteko ohitura omen da euskal hiztun berri askorentzat euskara gutxi ala batere erabiltzeko arrazoi nagusia. Halere, hiztun berri asko izan dira gai ohitura hori aldatzeko. Alegia, une batetik aurrera, euskararako jauzia egin dute bikotekidearekin (sarritan, seme-alabak izan dituztela baliatuta), lagunekin, lankideekin eta abarrekin. Beraz, posible da ingurukoekin hizkuntza-ohiturak aldatzea, eta, beti erdaraz besterik ez egin beharrean, euskara (ere) egiten hastea.


9. Euskara errepertorio linguistiko aktiboan sartzeko, lagun berriak edo jarduera berriak egiteko uneak baliatu behar dira.

Bai, euskal hiztun berri batzuek oso harreman-sare erdaldunak izan dituzte, eta dituzte. Halere, bizitza etengabe aldatzen da, eta aldaketetan jende berria ezagutzeko aukera izaten dugu. Hiztun berriek erakutsi digute euskara errepertorio linguistiko aktiboan sartzeko orduan lagun berriak edo jarduera berriak egiteko uneak baliatu behar direla. Izatez, hizkuntza-aldaketak, alegia, norberaren errepertorio linguistikoan euskara modu aktiboan erabiltzea, bizitzako ziklo-aldaketekin batera geratzen dira, maiz. Unibertsitatean hasitakoan, lan berri bat lortutakoan, bikotekide berria ezagututakoan, herri euskaldun batera bizitzen joandakoan, umeak izandakoan, etab. Gainera, hizkuntza-ohiturak aldatzea ezinezkoa dela sentitzen duten euskal hiztun berrientzat posible da gaztelaniaz edo frantsesez sortutako harreman zein harreman-sareetan erdarari eustea, baina, era berean, harreman berrietan eta ohitura linguistikoak zurrundu aurretik euskararen aldeko apustua egitea.

10. Jarrera proaktiboa izanda, askoz euskara gehiago erabil daiteke. Era berean, kontzientzia hartzea oso-oso garrantzitsua izan da urratsa eman dutenentzat.

Dena dela, aitortu beharra dago euskara erabiltzeko estrategiak bilatzeak, ingurukoekin hizkuntza-ohiturak aldatzeak edota harreman berriak egiteko orduan euskara hautatzeak konpromisoa eskatzen diola euskal hiztun berriari; alegia, euskara erabiltzeko jarrera proaktiboa. Egunerokoan euskara darabilten euskal hiztun berri gehienek adierazi dute euskara erabiltzeko gako nagusia, lehenengoa, erabilera-aukera guztiak baliatzea izan dela. Beraz, jarrera proaktiboa izanda, askoz ere euskara gehiago erabil daiteke. Zerk eragin die jarrera proaktiboa euskal hiztun berri ugariri?Bada, kontzientzia hartzeak. Izan ere, euskal hiztun berri askok aipatu dute kontzientzia hartu zutenean hasi zirela euskara modu aktiboan erabiltzen. Hortaz, kontzientzia hartzea [ere] oso-oso garrantzitsua izan da urratsa eman dutenentzat. Amaitzeko, euskal hiztun berri askok baieztatu dute euskaldun sentitzen hasi zirela euskara erabiltzen hasi zirenean. Euskal hiztun berrien gaineko gure ikerketan neska gazte batek esan bezala, “euskara erabiltzen duzunean, zure hizkuntza bihurtzen da”. Erabilera da euskaldun izatera iristeko bidea.

+++ Euskaraz hitz egiten dugun guztiok gara euskaldunak, den-denok “benetako euskaldunak”.

Jone Goirigolzarri Garaizar
Deustuko Unibertsitateko irakasle eta ikerlaria da.

Mezua bidali Helbide elektroniko hau spam roboten kontra babestuta dago. JavaScript aktibatuta eduki behar duzu hau ikusteko. helbidera (Hotmail eta Yahoo posta zerbitzua erabiltzen duten lagunek gure mezuak spam edo no deseados karpetetan jasotzea gerta daiteke. Mesedez, begiratu karpeta horiek)
Izena emateko izen-abizenak, posta helbide elektronikoa eta telefono zenbakia bidali.
639 440 615 telefono zenbakira ere deitu dezakezu (Jaione Barandiaran).

wrtwrt

Zalantzarik al duzu?

Bidali zure galdera eta
laster erantzungo dizugu

Emandako datu pertsonalak Euskaraz Kooperatiba Elkarteak (AEK) erabiliko ditu, erabileraren arduraduna den heinean, jasotako kontsultak eta informazio-eskaerak kudeatzeko. Zure datuak eskuratu, zuzendu eta ezabatu egin ditzakezu, baita beste eskubide batzuk egikaritu ere, Helbide elektroniko hau spam roboten kontra babestuta dago. JavaScript aktibatuta eduki behar duzu hau ikusteko. helbidean, gure pribatutasun-politikan datuen babesari buruzko informazio gehigarriarekin batera azalduta dagoen moduan.

wrtwrt

¿Tienes dudas?

Envía tu pregunta y
te respondremos
pronto

Los datos personales facilitados serán tratados por Euskaraz Kooperatiba Sozietatea (AEK) como responsable del tratamiento, para la gestión de las consultas y solicitudes de información recibidas. Puede acceder, rectificar y suprimir sus datos, así como ejercer otros derechos en la dirección: Helbide elektroniko hau spam roboten kontra babestuta dago. JavaScript aktibatuta eduki behar duzu hau ikusteko., como se explica junto a información adicional de protección de datos en nuestra política de privacidad.

wrtwrt

Vous avez des doutes?

Envoyez votre question et
nous vous répondrons
bientôt
¿Tienes dudas?

Envía tu pregunta y
te respondremos
pronto

Los datos personales facilitados serán tratados por Euskaraz Kooperatiba Sozietatea (AEK) como responsable del tratamiento, para la gestión de las consultas y solicitudes de información recibidas. Puede acceder, rectificar y suprimir sus datos, así como ejercer otros derechos en la dirección: Helbide elektroniko hau spam roboten kontra babestuta dago. JavaScript aktibatuta eduki behar duzu hau ikusteko., como se explica junto a información adicional de protección de datos en nuestra política de privacidad.

Zalantzarik al duzu?

Bidali zure galdera eta laster erantzungo dizugu

Emandako datu pertsonalak Euskaraz Kooperatiba Sozietateak (AEK) erabiliko ditu, erabileraren arduraduna den heinean, jasotako kontsultak eta informazio-eskaerak kudeatzeko. Zure datuak eskuratu, zuzendu eta ezabatu egin ditzakezu, baita beste eskubide batzuk egikaritu ere, Helbide elektroniko hau spam roboten kontra babestuta dago. JavaScript aktibatuta eduki behar duzu hau ikusteko. helbidean, gure pribatutasun-politikan datuen babesari buruzko informazio gehigarriarekin batera azalduta dagoen moduan.