Angel Ibisate Lozares euskaltzain urgazlea hil da Gasteizen, 87 urte zituela. Arabako AEKren sortzaileetako bat. 1970ean sortu eta idazle arabar baten izena zuen irakasle-talde batean parte hartu zuen: Juan Bautista Gamiz taldea (edo M. Iradier Elkarteko irakasle-taldea). Gasteizko gau-eskolak ere talde horrexen inguruan bildu ziren eta hori izan omen zen Gasteizen zegoen euskal mugimendua egituratzeko lehen urratsa eta, talde horretako partaide izandako batzuek diotenez, AEKren ataria.
Une latz hauetan, AEK-k bat egiten du familiaren saminarekin. Goian bego.
Argazkia: Euskaltzaindia
Gure ikasleen jarrera zoriontzeagatik, aurten ere 5 ikasleri sorpresa polita eman diegu urtearen hasierarekin batera. Egunotan bakoitzak otzara bana jasoko du; bertan, besteak beste, hauxe aurkituko dute: ELKAR opari txartela (15 euro), EUSKARAZ BIZI NAHI DUT osagarriak, ERRIGORA produktuak eta bi lagunendako otordu bana Uxarte sagardotegian.
Hauek dira saridunak:
LOBNA BOURCHI (Gasteizeko Zadorra AEK euskaltegia)
NURIA AIERDI (Arratiako Kubulu AEK euskaltegia)
NICOLE LELOUP (Donibane Lohizuneko AEK gau-eskola)
ELENA SILVESTRE (Donostiako Amara AEK euskaltegia)
RAUL SALON (Pirinioak AEK Euskaltegia)

Meatzaldeko AEK-ko ikasle Iñaki Madariaga Goya saridun suertatu da "El Hoyo" filmaren efektu bereziak direla eta. Zorionak, Iñaki!
Berriki abian jarri den bilera-sortan, Mertxe Mugikak, koordinatzaile ohiak, eta Alizia Iribarrenek, arduradun berriak, parte hartuko dute, lurraldearen arabera lagunduko dituen Artezkaritza Kontseiluko beste kiderekin batera.
Hitzorduetan, lekuko aldaketaren berri emateaz gain, euskararen normalizazioaren gaineko irakurketa egingo da, eta AEK-k azpimarra jarriko du hizkuntza-politikarako dituen erronketan. Orain arte eragile hauekin egon dira: Euskarabidea, HPS, Elkar, UEMA, Behatokia eta Kontseilua, EHIGE, Ikastolen Elkartea, Arabako Foru Aldundia, Gipuzkoako Foru Aldundia; Topagunea, LAB sindikatua, CCOO sindikatua...
Gaur, urtarrilak 24, CCOOko kide Garbiñe Doval eta Alfonso Riosekin egon dira.
AEK-k dagoeneko abian du datozen lau urteotan garatuko duen berdintasun-plana, AEKren eguneroko funtzionamenduan ikuspegi feminista txertatzeko asmoz egina. Planaren xede nagusia da erakundean ikuspegi feminista ezartzeko bideak urratzea, kideen aukera-berdintasunean urrats sistematikoak emanez. Hau da, berdintasuna bermatuko duten neurriak hartzea eta horiek AEKren eguneroko jardunean txertatuta geratzea.
Planaren oinarrian, joan den ikasturtean osatutako diagnostikoa eta erakundean bertan jasotako ekarpenak daude. Hurrengo lau ikasturteetan garatuko den plangintzaren bidez, hortaz, AEK-k xede hauek erdietsi nahiko lituzke: erakundeak eskaintzen dituen zerbitzu guztietan ikuspegi feminista txertatuta egotea; iruditegian zein komunikazioan, eta AEK-k antolatzen dituen ekimenetan, bikain aritzea; eta, azkenik, erakundearen kulturan, egituran eta AEK-ko kideen lanaren nahiz bizitza familiarraren eta pertsonalaren antolaketan aurrerapauso nabarmenak egitea.
Planak zeharkako izaera dauka, eta erakundean bertan eratu den berdintasun-batzordeak egingo du haren jarraipena.
Aste honetan izan den ekitaldian, Bai Euskarari Elkarteak etxe honetako kidea saritu du, Mertxe Mugika Balanzategi, AEKren koordinatzaile nagusi ohia. Harekin batera, Bordatxo jatetxea eta ABB Nieseen enpresa saritu ditu.
Hona hemen Bai Euskarari Elkarteak zabaldutako mezua: "Euskarari ekarpen handia egiten dioten pertsonak saritu ditugu urtero eta aurten, bereziki, lan-munduarekin ere lotu nahi izan dugu sari hau. Izan ere, Mertxe Mugika Euskal Herriko kooperatiba handienetariko bateko buru izan baita. Mugikak AEK-ko koordinatzaile nagusiaren postua utzi zuen irailaren 30ean, 13 urte egin ostean. Urte horietan guztietan egin duen lana aitortzeko eman diogu aurten Bai Euskarari Saria".
Zorionak eta eskerrik asko, Mertxe!
Euskara erakaslea izan nahi ?
Bada, Iparraldeko AEKn ateak zabalik dauzkazu, GAU ESKOLAK ZABALIK aurtengo kanpainan!
Saioak ekainaren 3tik 7ra izango dira, Baionan, Biarritzen, Donibane-Ziburun, Garazi-Baigorrin, Itsasun eta Ustaritzen. (Klika egin HEMEN aukera guztien zehaztapenak irakurtzeko).
Erakasle gaiei, ongi etorri !
Oraino dudakor ?
BIDEO HAU begiratu dezakezu...
Zu ere, zatoz gurekin !

C.A. Osasunak eta AEK-k hitzarmena sinatu dute futbol taldearen hizkuntzaren kudeaketa hobetzeko plana diseinatzeko eta ezartzeko. Lan ildo hauek garatzen hasi dira: sentsibilizazio-jarduerak, euskara-eskolak eta itzulpen-plana, besteak beste.
C.A. Osasunaren estatutu sozialen bosgarren artikuluak dio gaztelania eta euskara direla klubaren berezko hizkuntzak, eta, ondorioz, biak erabiliko direla normaltasunez jarduera guztietan. Bada, xede hori bat dator AEKren misioarekin: herritarrek eta eragileek, egunerokoan, euskara normaltasunez erabiltzea.
Agerraldian, Osasuna taldeko presidente Luis Sabalza eta AEKren koordinatzaile nagusi Mertxe Mugikak hartu dute parte, El Sadarren.
Euskaltegiek mende erditik gorako ibilbidea egin dute, eta, poztasunez, esan behar
dugu ondorio emankorrak sortu dituztela; hala, euskarak hiztun berri asko irabazi ditu azken hamarkadetan, eta, horien artean, hainbat eta hainbat euskaltegietatik atera dira.
Pandemia-garaian, despistaturen batek galdetu izan digu ea zer moduz gauden, ea aurten dena geldirik dugun, ikastaroak aurrera eraman ezinean... Bai, zera! Osasun-neurriak errespetaturik, ohiko ikastaroekin jarraitzen dugu; hori dela eta, nabarmendu nahi dugu aurten ere euskaltegietan ari diren irakasleen eta ikasleen ahalegina. Biba zuek!
Euskal Herrian nahiz munduko hainbat tokitan, aurten 40.000tik gora herritar dabiltza euskaraz komunikatzeko bidea egiten, bai horixe!
Hala eta guztiz ere, argi dago oraindik lan handia dugula egiteko: Euskal Herriko herritarren % 55 erdaldunak dira, eta, beraz, euskaltegi guztiak dira beharrezko jendarte euskalduna amets badugu.
Euskaltegi sendoak behar ditugu, Euskal Herri osoko herritarrei euskara ikasteko aukera emateko baldintza egoki guztiekin. Horretarako, ezinbestean, EAEko, Nafarroako eta Ipar EHko administrazioetatik bultzada estrategikoa eman behar zaio arloari. Zuen bultzaden ondorioz, agintari politikoak mugiaraziko ditugu, nola ez!
Alta, hori ez da nahikoa izango, euskarak herria behar baitu; helduen euskalduntze-mugimendua sustatzeko eta euskaltegiei bultzada emateko, denok egin dezakegu geure ekarpena: egunero eta aukera dugun guztietan euskara erabiliz eta prestigiatuz, jendea euskaltegietara joan dadin animatuz, matrikulazio-kanpainak sustatuz, euskaraz bizitzeko nahia plazaratuz...
Gaur, horren lekuko, Euskal Herriko 80 txokotan baino gehiagotan elkartu gara, milaka herritar aldi berean, eta euskararen lekukoa kalera atera dugu, “Bultza euskaltegiak! Bultza euskara!” aldarrikatzeko. Eskerrik asko!!
Bestalde, gaurko eguna ez dugu kasualitatez aukeratu; izan ere, Korrika atzeratu behar izan ez bagenu, gaur bertan bukatuko zatekeen, baina azken urtean bizi izan dugun eta bizi dugun egoera korapilatsuak ez digu utzi euskararen aldeko ekimenik garrantzitsuena aurten egiten.
Esan bezala, Korrika atzeratu dugu, baina ez dugu bertan behera utzi; eta, gainera, azpimarratu behar dugu oraindik ere nahitaezkoa dela duela 40 urte jaio zen ideia ero eta zoragarri hura gauzatzea. Hortaz, AEKn buru-belarri ari gara lanean datorren urtean 22. KORRIKA egin ahal izateko.
22. KORRIKA inoiz baino beharrezkoagoa izango da, eta zuon guztion bultzada beharko dugu. Ziur gaude babes erraldoia jasoko dugula zuengandik. Apuntatu data: 2022ko martxoaren 31tik, apirilaren 10era.
Tipi, tapa, tipi, tapa, KORRIKA! Tipi, tapa, tipi, tapa, KORRIKA!
Bultza euskaltegiak! Bultza euskara!
Aurten ere, AEK ahozkotasuna euskaraz lantzeko “Solaskide” programan parte hartzen ari da.
Egitasmoa, Nafarroako Gobernuak sustatua, lurralde osoko ikastetxeetan eskaintzen da, behin eskolek eurek eskaria egindakoan. Xedea da gazteek mintzamena lantzea, eta ikasleak hizkuntza egiaztatzeko agiriak eskuratzeko prestatzea.
AEK-ko irakasleek leku hauetan ematen dituzte saioak: Tutera, Tafalla, Lizarra, Martzilla, Iruñea, Noain, Garralda, Agoitz, Altsasu, Lekaroz, Zizur eta Burlatan, DBH3, DBH4 eta BATX1 zikloetan, A eta D ereduetan.
Urtean, 12 bat saio egiten dira, 50 ikastetxetan baino gehiagotan, eta 1.000 ikaslek baino gehiagok jasotzen dituzte eskolak. Esan bezala, AEK-ko irakasleen helburua da gazteen komunikazio-gaitasunak areagotzea; mintzamena, bereziki.
wrtwrt
wrtwrt
wrtwrt