25/26 ikasturteko matrikula 25/26 ikasturteko matrikula

Berriak (130)

Print Friendly, PDF & Email
11
Ira

(NAFARROA) Ikasturte berrirako laguntzak: % 60 gehiago euskara ikasten dutenentzat

Ikasturte berrirako laguntzak: % 60 gehiago euskara ikasten dutenentzat

Lehentasuna emango zaie euskara ikasten hasten diren ikasleei (A1 maila egiten dutenei), laguntzak % 100erainokoak izan daitezke

Gainerako mailetan, 475 euro arteko dirulaguntzak jaso ahal izango dira aurrez aurreko ikastaroetarako eta autoikaskuntzako ikastaroetarako. Dirulaguntza horiek bateragarriak izango dira toki-erakundeek ematen dituzten laguntzekin.

Baldintzak: matrikularen ordainagiria eta % 80ren bertaratzea.

Laguntza bi epetan ordainduko da: lehena abenduan eta bigarrena ikasturtea amaitzean.

Euskara ikasi nahi duten 16 urtetik gorako pertsonak, Nafarroan bizi direnak deialdia argitaratzen den unean. Eskaerak aurkezteko epea: 2025/09/01 – 2025/10/31

Informazio gehiago

Prezio zehatza, baldintzak eta matrikula egiteko moduak AEKko euskaltegietan topatuko dituzue.

AEKn euskara eroso ikasi eta bizi

 

Print Friendly, PDF & Email
10
Ira

A1 eta A2 mailak: HABEren dirulaguntza-lerroak

ADI! Abian dira Eusko Jaurlaritzaren dirulaguntza-lerroak euskara ikasten hasiko diren pertsonentzat (A1 eta A2 mailak).

Maila horietako ikasleek ikastaroaren ordu kopurua x 0,60 ordainduko dute. Adibide gisa, hemen duzue matrikularen simulazio bat: A1 mailan 240 orduko ikastaro batek 540 euro balio baditu orain, laguntza berriari esker, 144 euro baino ez da ordaindu beharko (

Ezaugarri nagusiak:

- Ikasle bakoitzari maila bakoitzeko ikastaro bakarra ordainduko zaio. Hau da, maila bakoitzari (A1 behin, A1A1 behin eta A2A1 behin) dagokion dirulaguntza behin bakarrik eskatu ahal izango du, nahiz eta ez iritsi ordu mugara.
* Iraupen luzeko ikastaroetan, alegia, bi azpimaila edo gehiago egiten diren ikastaroetan, dirulaguntza bat baino gehiago eskatu ahal izango dute. 

- Ordu muga: A1 mailako ikasleek 200 orduri dagokion dirulaguntza jasokodute, gehienez.2. A2 mailako ikasleek 330 orduri dagokion dirulaguntza jasoko dute, gehienez; baina bi azpimailatan banatuta: A1A1 hasiera maila dutenek 165 ordu eta A2A1 hasiera maila dutenek beste 165 ordu.

- Autoikaskuntzako eta e-uskaltegiko ikasleek diru-muga ere izango dute:
▪ A1: gehienez 455 € jasoko dituzte.
▪ A2: gehienez 750 € jasoko dituzte

 

BALDINTZAK:
- Abiapuntu-mailak:
A1: A0A0 edo A1A0
A2: A1A1 edo A2A12.

- Edozein mailatan, gutxienez komunikagaitasun-mailetako trebetasunetako batean (entzumena edo irakurmena edo idazmena edo mintzamena) aurrera egitea eta asistentzia % 75ekoa izatea.
Bi baldintza horiek bete ezean, ikasleak matrikula osotasunean ordaindu beharko dio HABEri.

- Ezin izango dute parte hartu deialdi honetan 2024-2025ean A2A2 azpimaila lortu dutenek, ezta matrikula egiteko unean A1 edo A2 egiaztatu dutenek (titulua dutenek) ere. 

- Ezin izango dute parte hartu 2024-2025ean A1eko dirulaguntza eskatu4. Ezin izango dute parte hartu 2024-2025ean A1eko dirulaguntza eskatuzutenek.

Informazio gehiago HABEren webgunean, HEMEN.

 

Prezio zehatza, baldintzak eta matrikula egiteko moduak AEKko euskaltegietan topatuko dituzue.

AEKn euskara eroso ikasi eta bizi

Print Friendly, PDF & Email
10
Ira

AEK, anfitrioia HABEren matrikulazio-kanpainako aurkezpen nagusian

AEK anfitrioi izan da 2025-2026 ikasturterako HABEren matrikulazio-kanpainaren aurkezpen nagusian gaur, irailak 10, Donostiako Antiguako AEK euskaltegian egindako agerraldian.

Amaia Irastorza Ezkurdiak, Donostiako AEKko zuzendariak, hitz egin du gure kooperatibaren izenean; “Euskara eroso ikasi eta bizi” gure kanpainari hainbat keinu egiteaz gain, «euskal herritar denek euskaraz jakiteko eta erabiltzeko duten eskubidea» azpimarratu du. Horretarako, Irastorzaren esanetan, «ezinbestekoa da gure instituzioen parte-hartzea eta erabateko sostengua, euskara jakiteko premia zabaltzeko, batetik, eta euskara ikastea irisgarria eta doakoa izateko, bestetik».

Agerpenean, HABEren izenean, Aitor Aldasoro Iturbe Hizkuntza Politikarako sailburuordeak hitz egin du. Bestalde, Claire Tonnelé eta Daniel Garcia euskara-ikasleek ere hartu dute parte.

Print Friendly, PDF & Email
02
Ira

AEKren euskaltegietan matrikulazio-epea zabalik da euskara eroso ikasi eta bizitzeko

Iraila iritsi da, eta, harekin batera, AEKren matrikulazio-kanpainaren aurkezpena. Euskara eroso ikasi eta bizi da 2025/2026 ikasturteko leloa, eta prentsaurrekoa eskaini dute, Gasteizko Zadorra AEK euskaltegian, AEKko Nazio Kontseiluko kideek: Aize Otaño Lizarralde, Gipuzkoako ordezkaria; Xabier Gartzia Castell, Nafarroako ordezkaria; Bixente Claverie, Iparraldeko kidea; Lurdes Etxezarreta Artabe, Bizkaiko ordezkaria; eta Maialen Begiristain Grado, Arabako ordezkaria. Bertan izan dira, halaber, Gasteizko AEKko hiru ikasle (Rocío Hontoria Campo, Victoria Zarco Jiménez eta Laura Cardelli Sgattoni) beraien testigantza azaltzen, euskara eroso ikasi eta bizitzearen inguruan.

Gaurtik aurrera, matrikulazioa zabalik da AEKko euskaltegietan, bertan herritarrek euskara eroso ikas dezaten eta euskaraz eroso bizi daitezen. Hori baita AEKren xedea: Euskal Herriko biztanle guztiak euskaraz eroso bizitzea. Euskaltegiak euskara ikasteko gune erosoak izatea nahi du AEKk, eta ikasleak handik ateratzean arlo guztietan erabiltzeko baliabideak izatea: lagunartean, familian, lanean, aisialdian…

Helburu horri begira behar-beharrezkoa da ezagutzaren unibertsalizazioa bermatzea. Matrikulazio kanpaina aurkezteaz gain, mezu hau argi eta garbi islatu nahi dugu gaurko agerraldian: helduen euskalduntze-alfabetatzea estrategikoa da euskararen normalizazio eta biziberritze prozesuan, eta herritar denek dute euskaraz jabetzeko eskubidea eta ardura komunitarioa. Hori horrela, euskalduntze-prozesu osoan doakotasuna ezarri behar da euskara ikasteko eskubideari egoki erantzuteko, eta ezagutzaren beharra sozializatu behar da. Hau da, euskara ikastea doakoa eta irisgarria izan behar du Euskal Herrian bizi diren pertsona guztientzat. Zentzu horretan, oso era positiboan baloratzen dugu doakotasunaren bidean azken urteotan egin diren urratsak: EAEn B2 mailara arte matrikularen dirua berreskuratu daiteke, eta ikasturte honetan A2n matrikulatuko direnek ere diru gutxiago aurreratu beharko dute, HABEren sustapenari esker. Hortaz, EAEn A1n, A2n eta 16-18 urteko gazteek C1en merkeago izango dute matrikula. Nafarroan ildo horri jarraituz, A1ekoek %100 arte berreskuratu ahalko dute. Ipar Euskal Herrian ere formaziorako aukera eskaintzen dute enpresek, eta langileek doan dituzte euskara-ikastaroak.

Doakotasuna eta irisgarritasuna aipatuta, UEMArekin egin dugun hitzarmena azpimarratu eta balioetsi nahi dugu: ikastaroak eskainiko ditugu UEMAko hainbat udalerritan, ikastetxean bertan eta doan, euskaraz ez dakiten gurasoen beharretara egokituta. Hala, ikastaro horien helburua da euskaraz ez dakiten guraso horiek euskara modu praktikoan eta eraginkorrean ikastea, seme-alaben ikastetxean bertan, haiek eskolan dauden bitartean.

Milaka herritar hurbildu dira azken ikasturteotan AEKren euskaltegietara euskara ikastera, euskara-maila hobetzera edo praktikatzera; etxeko eta lagunarteko harremanak euskaraz izateko, lan-egoera hobetzeko, eta abarrerako. Horren adibide dira gaur gurekin ditugun ikasleak.

Ikasturte honetan ere zinez espero dugu herritar gehiago hurbilduko direla AEKren euskaltegietara. Euskara ikasi, hobetu eta praktikatu nahi duen orok zabalik ditu euskaltegietako ateak, eroso ikasteko. Horri begira, AEKk 100 euskaltegi baino gehiago ditu Euskal Herri osoan, eta horien bidez beste hamaika herritara iristen da. Ikasturte honetan, adibidez, euskaltegi berriak edo berrituak izango ditugu Hendaian, Azkainen eta Lodosan.

Ikaslearen beharrizanetara egokitua dugu eskaintza: ordutegiak, modulazioak, mailak... Euskara-eskolak ematen ditugu enpresa, udal, elkarte, ikastetxe eta abarretan. Pantailen beste aldetik ere, nahi duen orok euskara eroso ikasteko aukera du, esaterako AEKren online-euskaltegiko ikastaroen bitartez. Erabilerarako aukerak ere eskaintzen ditu AEKk; honako hauek, besteak beste: AIZU! aldizkaria, euskaraz irakurtzeko (eraberritze prozesuan); Praktikaturen eskaintza, mintzapraktika giro atseginean egiteko; Ahize aholkularitzaren laguntza, lan-esparruan euskara normalizatzeko, eta abar.

AEKko irakasleak ikasleen ondoan daude, haien bidelagun izan nahi dute, eta beren onena eskainiko diete, ikas-prozesu erosoa izan dezaten, etxean bezala senti daitezen. Horregatik, hain zuzen ere, aukeratu dugu aurten besaulkiaren irudia, etxean baleude bezala senti daitezen euskaltegian.

Informazio guztia webgune honetan eta gure sare sozialetan egongo da gaurtik aurrera; baita AEKren euskaltegietan ere, jakina. 

Korrika ikasturtea
Bukatzeko, azken ohar bat: beste Korrika baten atarian gaude, 24. KORRIKA. Askorik ezin dizuegu aurreratu oraindik, baina hiru gauza esateko aprobetxatuko dugu aukera hau. Bat: iaz hasi ginen 24. Korrika antolatzen, eta ilusioz beterik eta gogotsu gaude edizio berrirako. Bi: 2026ko martxoan izango da. Eta hiru: KORRIKAren 24. edizioak sentiaraziko du euskara aterpe ireki eta erosoa dela herritar guzti-guztiontzat.

Print Friendly, PDF & Email
29
Abu

Nafar guztiei «euskaraz biziko den Nafarroan» parte izateko deia zabaldu diegu gaur Iruñean

Gaur, abuztuak 29, «euskaraz biziko den Nafarroa parte izateko deia zabaldu diegu nafar guztiei Iruñean, Nafarroako Jauregian, Euskarabideak euskaltegiekin batera antolatutako prentsa-agerpenean.

AEKren izenean hitz egin du Beatriz Buldain Etxarrik, Nafarroako koordinatzaileak; eta ikasturte berriari «gogotsu ekiteko prest gaudela» aipatzeaz gain, egun Nafarroan euskaraz ikasteko «aitzakiarik ez dagoela» ere azpimarratu du. Izan ere, Nafarroako Gobernuak matrikulak finantzatuko ditu (hainbat kasutan, horien %100), aldez aurretik ezarritako baldintzak betetzen badira.

Buldainen esanetan, «bada garaia guztion artean bestelako Nafarroa bat eraikitzeko, elkarbizitzaren Nafarroa, eta horretan ere zu behar zaitugu»; eta, horretarako, “bizitokitik edo lantokitik gertu duzun euskaltegira jotzera animatzen zaitugu».

 

Argazkian, ezkerretik eskuinera, Euskarabidearen zuzendari Javier Arakama, Nafarroako Gobernuko bigarren lehendakariordea Ana Ollo eta Nafarroako AEKren koordinatzaile Beatriz Buldain.

Print Friendly, PDF & Email
27
Eka

Esaera Zaharren Txapelketaren arduradunak, pregoilari

Esaera Zaharren Txapelketaren antolatzaileek irakurri dute Sopelako jaien pregoia. 


Jaiak atzo hasi ziren, eta Bego Rodriguez, Oihana Carrasson, Patxi Garcia, Maddalen Markaida eta Aitor Fernández de Martikorenak izan zuten herriko jaiei hasiera emateko ohorea, pregoia irakurrita. Izan ere, 30 urte bete dira aurtengo apirilean txapelketa lehenengoz antolatu zenetik. Txupina, berriz, Breaking Katxi kuadrillak bota du. 

Eskerrik asko Sopelako Udalari aitortzagatik, eta zorionak, Bego, Patxi, Oihana, Maddalen eta Aitor!


Gora Sopelako jaiak! Biba Esaera Zaharren Txapelketa! 

Print Friendly, PDF & Email
10
Eka

EUSKARAZ KOOP. S.ren Batzar Orokor Berezirako deialdia

EUSKARAZ KOOP. S.ren Batzar Orokor Berezirako deialdia

Euskaraz Koop. S.ren Estatutu Sozialetako 31. eta 32. artikuluetan xedatutakoari jarraituz, Artezkaritza Kontseiluak Euskaraz Koop. S.ren Ohiko Batzar Orokorrerako deialdia egin du.

DEIALDIA (zuzenduta)

Eguna 2025eko ekainaren 27a

Tokia: GASTEIZko Armentia ikastola

Ordua: Lehen deialdia 9:30ean.

Bigarren deialdia: 10:00etan

GAI ZERRENDA (zuzenduta)

Lehena.- Akta onartzeko bi bazkide eta batzarreko idazkaria izendatzea.

Bigarrena.- Euskalgintzaren Kontseilua. (Lan ildoen aurkezpena)

Hirugarrena.- Kudeaketarekin lotutako zenbait proposamen (24-25 aurrebalantzea eta 25-26 aurrekontuaren aurreikuspena, 25-26 ikasturterako z.o.-ak,egin beharreko ekarpenaren zenbatekoa, Korrika...)

Laugarrena.- Kontu ikuskaritza aukeratzea.

Bosgarrena.- Sozietate organoak: Zaintza eta Helegite batzordeen berritzea.

Seigarrena.- Estatutuen egokitzapena.

Zazpigarrena.- Ahalmena ematea Artezkaritza Kontseiluko lehendakariari eta idazkariari Batzar Nagusian hartu diren inskribatu beharreko erabakiak notarioaren aurrean eskritura publikoan jasotzeko, hala badagokio, eta Euskadiko Kooperatiben Erregistroan inskribatuak izan daitezen egin beharreko izapideak burutzeko.

Zortzigarrena.- Galde-eskeak.

OHARRA: Bazkideei jakinarazten zaie, Euskadiko kooperatiben legearen 24.4 eta 78.1c artikuluetan zedarritutakoarekin bat etorriz, bazkide guztiek dutela eskura kooperatibaren egoitza sozialean eta barne sarean kooperatibaren dokumentazio ekonomikoa eta Estatutuen moldaketa proposamenaren justifikazio txostena, batzarrean landuko den gainerako dokumentazioarekin batera.

Lehendakaria

Lurdes Etxezarreta Artabe.

Bilbon, 2025eko ekainaren 10ean.

Print Friendly, PDF & Email
03
Eka

Ongi etorri euskararen mundura. II. Harrera jardunaldiak

Ekainaren 5 eta 6an, Ongi Etorri Euskararen Mundura. II. Harrera Jardunaldiak izango dira, Bilbon, Arrupe Etxean, Euskalgintzaren Kontseiluak eta Eusko Jaurlaritzaren Hizkuntza Politikarako Sailburuordetzak elkarlanean antolatuta.

Euskararen normalizazio eta biziberritze prozesuaren egungo erronketako bat da euskal herritar berriak helburu hori erdiesteko aliatu egitea. Horretarako, ezinbestekoa da hizkuntza harrera egokia gauzatzea. Premia hori sumatuta lanean ari dira hainbat eragile eta instituzio. Nolanahi dela, sortzen ari diren gogoeta eta praktika horiek elkarrekin partekatu eta amankomunean bideratzea premiazkoa da hizkuntza harrera egokira ailegatzeko. Hain justu, aurreko urteko Ongi etorri euskararen mundura harrera jardunaldietan, harrera egoki baterako zumeak zeintzuk izan beharko liratekeen hausnartu genuen (ikus iazko kronikak eta grabazioak).

Aurtengo jardunaldietan berriz, hausnarketa horiek indarrean jartzeko aukerez hitz egingo da, martxan dauden harrera plan eta praktikak elkarbanatzeko aukera ere egongo da.

AEKko ikasle ohi eta eusktreneko langile Fernan Lopezek "Askotariko bideak, hautu bat: zer eman digu euskarak? Erdarazko ereduetan eskolaratutakoen edota helduak zirela euskaldundutakoen gogoetak" solasaldian parte hartuko du.

Nori zuzenduta daude?
Jardunaldiak udaletako arduradun politikoei, euskara eta migrazio teknikariei, hezkuntza formal eta ez-formaleko hezitzaileei eta gizarte mugimenduetako kideei zuzenduta egongo dira, baita gaian interesa duen edonori ere. AEKko kideok ere bertan izango gara.

Egitaraua eta informazio gehiago Kontseiluaren webgunean.

Print Friendly, PDF & Email
02
Eka

Etorri euskarara! ikastaroak prestatu eta aurkeztu dituzte UEMAk eta AEK-k

Euskaraz ez dakiten gurasoentzako ikastaro praktikoak dira. UEMAko kide diren eta Euskara eta kulturartekotasuna proiektua martxan duten herrietako gurasoek izango dute parte hartzeko aukera.
Norentzat? Euskara ulertzen ez duten gurasoentzat.
Noiz? 2025eko urritik 2026ko ekainera.
Non?  Ikastetxean bertan.
Ordutegia:  Umeak eskolan dauden artean, astean bi egunetan.
Ordu kopurua: 150.
Prezioa:  Erabat doan.
Non eman behar da izena? Eskolako idazkaritzan bertan, edo online labur.eus/etorriEUS helbidean.

Ikastaroei buruzko informazio guztia: labur.eus/etorri_euskarara  
Izena emateko lotura zuzena: labur.eus/etorriEUS  
Diptikoak, 10 hizkuntzatan: https://labur.eus/etorri_diptikoak (Euskaraz, gazteleraz, arabieraz, frantsesez, ingelesez, urduz, errumanieraz, ukrainieraz, katalanez eta woloferaz).

Print Friendly, PDF & Email
29
Mai

Etorri euskarara! ikastaroak eskainiko dituzte AEKk, UEMAk eta bere barruko udalek, euskaraz ez dakiten gurasoen beharretara egokituta

Etorri euskarara! egitasmoa aurkeztu dute gaur AEKk, UEMAk eta Aizarnazabalgo Udalak. Egitasmoaren helburua da euskaraz ez dakiten gurasoek euskara modu praktikoan eta eraginkorrean ikastea, seme-alaben ikastetxean bertan eta eskola-orduetan. Horretarako, ziurtagirietatik at, AEKk gurasoen beharretara egokitutako metodologia prestatu du, honako helburu hauekin: seme-alaben ikasketa-prozesuan bidelagun izateko baliabideak izatea, gurasoen arteko harremanetarako oinarrizko ezagutza eskuratzea eta euskara lehenesteko estrategiak garatzea, haien eguneroko komunikazio-egoerak euskaraz izan daitezen.

Hala, AEKren Nazio Kontseiluko kide Aize Otañok adierazi du AEKren erronketako bat dela Euskal Herrira etorri diren gurasoak euskalduntzea eta haiekiko zubiak eraikitzea, euskal komunitatearen parte izan daitezen. Ondorioz, “guraso hauengana iristeko, garrantzi handia du, guretzat, haien kultura errespetatzeak eta zubiak bi noranzkoetan eraikitzeak, herriaren eta herritarren identitateak trinkotzeko. Azken helburua da, herri eta herritarren nortasuna eraikitzean, euskara erdigunean jartzea”. Otañok, halaber, eskerrak eman dizkie proiektuan parte hartuko duten herrietako udal guztiei, “kostua ordaintzeagatik ikastaroak doakoak izan daitezen, herritarren eskubidea baita euskara doan eta eroso ikastea”; azkenik, UEMAren lana ere laudatu du, “elkarlanerako prestasuna adierazteagatik eta euskararen normalizazioan egiten duen esfortzuagatik, arnasguneak bultzatuta”.

AEKren Irakaskuntza-arduradun Maialen Otegik, berriz, azaldu du AEKk berariazko metodologia prestatu duela, gurasoon ikasprozesuan eta eguneroko erabileran eragiteko: “Bi esparru jorratuko ditugu horretarako: batetik, eskoletan, edukiak eta estrategiak eskainiko dizkiegu, hizkuntza barneratu eta euskarazko komunikazioa errazteko; bestetik, garrantzia emango diogu eskolez kanpoko lanari, bestelako ekintzak planteatuta: adibidez, saio irekiak ikastetxeko gainontzeko kideekin, edo/eta kultura-agendan parte hartzera bultzatu. Horregatik, dei egiten diegu Etorri euskarara! ikastaroak martxan jarriko diren herrietako guraso euskaldunei bidelagun izan daitezen. Izan ere, bi komunitateen arteko zubiak eraikitzea ezinbestekoa da euskara hizkuntza soziala izan dadin: etxekoa, kalekoa eta ikastetxekoa”.

IKASTETXEAN BERTAN, ETA DOAN
Ikastaroak doan izango dira, eta UEMAko udalek finantzatuko dituzte Araban, Bizkaian eta Gipuzkoan. Nafarroako udalerrien kasuan, UEMAko udalek, eskualdeetako mankomunitateek eta UEMAk berak finantzatuko dituzte.

Martin Aramendi UEMAko lehendakariak nabarmendu du “estrategikoa” dela egitasmoa. Izan ere, ikastaroek euskarara hurbiltzeko aukera emango diete gurasoei, esparru akademikoa alde batera lagata, beren eguneroko zereginetan erabiltzeko. “Gurasoak euskarara hurbiltzea ezinbestekoa da haien seme-alabek etxean euskararen aldeko diskurtsoa jaso dezaten, ikus dezaten euskara badela lotzen gaituen zerbait, gure hizkuntzak merezi duela ikastea zein erabiltzea”. Aramendik uste du euskararen “ikuspegi berri bat” izan dezaketela ikastaroan izena ematen duten gurasoek zein haien familiek: “Ikuspegi praktikoa, arina, lagunartekoa”.

Egitasmo hau Euskara eta kulturartekotasuna udalerri euskaldunetan proiektuaren harira sortu da. Badira lau urte UEMAk, HUHEZIrekin elkarlanean, Zaldibian proiektu hori martxan jarri zuenetik. Ekimenak harrera ona izan du, eta dagoeneko 40 herritan da abian. Hain zuzen, proiektua martxan den udalerrietan eskainiko dira Etorri euskarara! eskolak.

Aizarnazabalen hiru ikasturte daramatzate egitasmo hori eskolan zein herri-mailan lantzen. Mari Karmen Arregi alkateak balorazio ona egin du: “Euskara eta kulturartekotasuna egitasmoak aldaketak ekarri ditu gure herrian. Hizkuntza eta kultur aniztasuna oinarri dituen begirada eskaini digu, eta egunerokoan dugu begirada hori gogoan”. Halere, Arregik esan du proiektuak “erronkak” ere azalarazi dituela: “Aizarnazabalgo hizkuntza guztiei keinu egin nahi diegu, baina zubi-hizkuntza euskara izatea da gure helburua. Horretarako, gurasoen gaitasunean eragitea beharrezkoa da, gehiagok, gehiagotan eta gehiagorekin egin dezagun euskaraz”. Ildo horretan, alkatearen arabera, “pare-parekoa” da ikastaroa, “benetan ikasleek behar duten hori” eskaintzen duelako.

AURREMATRIKULA, IREKITA
Urrian abiatuko dira ikastaroak, eta 150 ordukoak izango dira. Astean bi saio eskainiko dira, bina ordukoak. Ikastetxean bertan eta eskola-orduetan eskainiko dira. Dagoeneko zabalik da aurrematrikula, ekainaren 30a artean. Izena emateko aukera egongo da ikastetxe zein udaletan. Datozen egunetan jasoko dute gurasoek informazio guztia, ikastetxe zein udalen bidez.

Mezua bidali Helbide elektroniko hau spam roboten kontra babestuta dago. JavaScript aktibatuta eduki behar duzu hau ikusteko. helbidera (Hotmail eta Yahoo posta zerbitzua erabiltzen duten lagunek gure mezuak spam edo no deseados karpetetan jasotzea gerta daiteke. Mesedez, begiratu karpeta horiek)
Izena emateko izen-abizenak, posta helbide elektronikoa eta telefono zenbakia bidali.
639 440 615 telefono zenbakira ere deitu dezakezu (Jaione Barandiaran).

wrtwrt

Zalantzarik al duzu?

Bidali zure galdera eta
laster erantzungo dizugu

Emandako datu pertsonalak Euskaraz Kooperatiba Elkarteak (AEK) erabiliko ditu, erabileraren arduraduna den heinean, jasotako kontsultak eta informazio-eskaerak kudeatzeko. Zure datuak eskuratu, zuzendu eta ezabatu egin ditzakezu, baita beste eskubide batzuk egikaritu ere, Helbide elektroniko hau spam roboten kontra babestuta dago. JavaScript aktibatuta eduki behar duzu hau ikusteko. helbidean, gure pribatutasun-politikan datuen babesari buruzko informazio gehigarriarekin batera azalduta dagoen moduan.

wrtwrt

¿Tienes dudas?

Envía tu pregunta y
te respondremos
pronto

Los datos personales facilitados serán tratados por Euskaraz Kooperatiba Sozietatea (AEK) como responsable del tratamiento, para la gestión de las consultas y solicitudes de información recibidas. Puede acceder, rectificar y suprimir sus datos, así como ejercer otros derechos en la dirección: Helbide elektroniko hau spam roboten kontra babestuta dago. JavaScript aktibatuta eduki behar duzu hau ikusteko., como se explica junto a información adicional de protección de datos en nuestra política de privacidad.

wrtwrt

Vous avez des doutes?

Envoyez votre question et
nous vous répondrons
bientôt
¿Tienes dudas?

Envía tu pregunta y
te respondremos
pronto

Los datos personales facilitados serán tratados por Euskaraz Kooperatiba Sozietatea (AEK) como responsable del tratamiento, para la gestión de las consultas y solicitudes de información recibidas. Puede acceder, rectificar y suprimir sus datos, así como ejercer otros derechos en la dirección: Helbide elektroniko hau spam roboten kontra babestuta dago. JavaScript aktibatuta eduki behar duzu hau ikusteko., como se explica junto a información adicional de protección de datos en nuestra política de privacidad.

Zalantzarik al duzu?

Bidali zure galdera eta laster erantzungo dizugu

Emandako datu pertsonalak Euskaraz Kooperatiba Sozietateak (AEK) erabiliko ditu, erabileraren arduraduna den heinean, jasotako kontsultak eta informazio-eskaerak kudeatzeko. Zure datuak eskuratu, zuzendu eta ezabatu egin ditzakezu, baita beste eskubide batzuk egikaritu ere, Helbide elektroniko hau spam roboten kontra babestuta dago. JavaScript aktibatuta eduki behar duzu hau ikusteko. helbidean, gure pribatutasun-politikan datuen babesari buruzko informazio gehigarriarekin batera azalduta dagoen moduan.

Zalantzarik al duzu?

Bidali zure galdera eta
laster erantzungo dizugu

Emandako datu pertsonalak Euskaraz Kooperatiba Elkarteak (AEK) erabiliko ditu, erabileraren arduraduna den heinean, jasotako kontsultak eta informazio-eskaerak kudeatzeko. Zure datuak eskuratu, zuzendu eta ezabatu egin ditzakezu, baita beste eskubide batzuk egikaritu ere, Helbide elektroniko hau spam roboten kontra babestuta dago. JavaScript aktibatuta eduki behar duzu hau ikusteko. helbidean, gure pribatutasun-politikan datuen babesari buruzko informazio gehigarriarekin batera azalduta dagoen moduan.

Zalantzarik al duzu?

Bidali zure galdera eta
laster erantzungo dizugu

Emandako datu pertsonalak Euskaraz Kooperatiba Elkarteak (AEK) erabiliko ditu, erabileraren arduraduna den heinean, jasotako kontsultak eta informazio-eskaerak kudeatzeko. Zure datuak eskuratu, zuzendu eta ezabatu egin ditzakezu, baita beste eskubide batzuk egikaritu ere, Helbide elektroniko hau spam roboten kontra babestuta dago. JavaScript aktibatuta eduki behar duzu hau ikusteko. helbidean, gure pribatutasun-politikan datuen babesari buruzko informazio gehigarriarekin batera azalduta dagoen moduan.

Zalantzarik al duzu?

Bidali zure galdera eta
laster erantzungo dizugu

Emandako datu pertsonalak Euskaraz Kooperatiba Elkarteak (AEK) erabiliko ditu, erabileraren arduraduna den heinean, jasotako kontsultak eta informazio-eskaerak kudeatzeko. Zure datuak eskuratu, zuzendu eta ezabatu egin ditzakezu, baita beste eskubide batzuk egikaritu ere, Helbide elektroniko hau spam roboten kontra babestuta dago. JavaScript aktibatuta eduki behar duzu hau ikusteko. helbidean, gure pribatutasun-politikan datuen babesari buruzko informazio gehigarriarekin batera azalduta dagoen moduan.

Zalantzarik al duzu?

Bidali zure galdera eta
laster erantzungo dizugu

Emandako datu pertsonalak Euskaraz Kooperatiba Elkarteak (AEK) erabiliko ditu, erabileraren arduraduna den heinean, jasotako kontsultak eta informazio-eskaerak kudeatzeko. Zure datuak eskuratu, zuzendu eta ezabatu egin ditzakezu, baita beste eskubide batzuk egikaritu ere, Helbide elektroniko hau spam roboten kontra babestuta dago. JavaScript aktibatuta eduki behar duzu hau ikusteko. helbidean, gure pribatutasun-politikan datuen babesari buruzko informazio gehigarriarekin batera azalduta dagoen moduan.

Zalantzarik al duzu?

Bidali zure galdera eta
laster erantzungo dizugu

Emandako datu pertsonalak Euskaraz Kooperatiba Elkarteak (AEK) erabiliko ditu, erabileraren arduraduna den heinean, jasotako kontsultak eta informazio-eskaerak kudeatzeko. Zure datuak eskuratu, zuzendu eta ezabatu egin ditzakezu, baita beste eskubide batzuk egikaritu ere, Helbide elektroniko hau spam roboten kontra babestuta dago. JavaScript aktibatuta eduki behar duzu hau ikusteko. helbidean, gure pribatutasun-politikan datuen babesari buruzko informazio gehigarriarekin batera azalduta dagoen moduan.

Zalantzarik al duzu?

Bidali zure galdera eta
laster erantzungo dizugu

Emandako datu pertsonalak Euskaraz Kooperatiba Elkarteak (AEK) erabiliko ditu, erabileraren arduraduna den heinean, jasotako kontsultak eta informazio-eskaerak kudeatzeko. Zure datuak eskuratu, zuzendu eta ezabatu egin ditzakezu, baita beste eskubide batzuk egikaritu ere, Helbide elektroniko hau spam roboten kontra babestuta dago. JavaScript aktibatuta eduki behar duzu hau ikusteko. helbidean, gure pribatutasun-politikan datuen babesari buruzko informazio gehigarriarekin batera azalduta dagoen moduan.