Print Friendly, PDF & Email
24
Mar

11 enpresa berrik bat egin dute LANDUErekin 2023an, eta Durangaldeko Mankomunitatearen zerbitzuak handitzen jarraitzen du

2021eko udaberrian sortu zen LANDUE zerbitzua, eta ordutik gaur arte Durangaldeko enpresetan euskararen presentzia areagotzeko lanean aritu dira Ahize-AEK-ko hizkuntza aholkulariak. Aldaketa ugari txertatu dituzte ordutik: webguneak itzuli dituzte, lantegietako hizkuntza paisaian aldaketak egin, hizkuntza irizpideak ezarri, Lanbide Heziketako ikasleen praktikaldia euskaraz izan dadin oinarriak zehaztu... Azken batean bakoitzaren beharretara egokitutako zerbitzua ematen baitu LANDUEk.

Gaurko ekitaldian 11 enpresa berrik egin dute bat proiektuarekin, eta beraz, dagoeneko 26 dira komunitate honetako kideak. 2023an euskararen presentzia areagotzeko lan egingo dute, LANDUEk eskaintzen dizkien doako zerbitzuekin. Honako enpresa hauek gehitu dira komunitatera: Lasuen, Malda Bike, Urkiola Landa Garapena, Sorland, DEK (Durangaldea Enpresa Ekimena), Hirukobat, Padelko, Ozasan, Garaiko landetxea, Saltsan Katering eta Begilan. .

Horiez gain, 15 enpresa gehiagok osatzen dute LANDUE komunitatea. Honako hauek dira 2022tik proiektuarekin bat egiten duten enpresak: Azterlan, Lantegi Batuak, Bruss, Baque, Gran Hotel, Txirula, Dendak Bai, Durangaleko Enpresarien Elkartea, Asca, Tabira Berezi, Zornotza LH, Iurreta LH, Gure Kide, Bermeosolo eta Maristak.

Sinadura ekitaldia egin dute Durangoko Elkartegian, eta bertan egon dira Miren Dobaran Eusko Jaurlaritzako Hizkuntza Politikako sailburuordea, Xabier Arauzo Bizkaiko Foru Aldundiko Euskara Zuzendari Nagusia eta Mireia Elkoroiribe Durangaldeko Mankomunitatearen presidentea. Esan bezala, Landuerekin bat egin dute 26 enpresak, eta horietatik 20k hartu dute parte sinadura ekitaldian.

Bruss, Tabira Berezi eta Sorland hitzarmenkideek euren esperientziaren berri eman dute ekitaldian, eta euskarak marka sortzerakoan ematen duen balioa nabarmendu dute.

Turismo pilotajearen aurkezpena egin dute, eta Lanbide Heziketan egiten ari diren lanketaren berri eman.

Irakurri prentsa-oharra HEMEN.

Print Friendly, PDF & Email
23
Mar

Bizkaiko Euskalgintzaren topaketan parte hartu du AEK-k

Asteazkenean, martxoak 22, Bizkaiko euskalgintzaren II. topaketan parte hartu genuen AEK-ko hainbat kidek, Herrialdeko koordinatzaileek, Bilboko ikasguko ordezkariak, AHIZE eta Praktikako zerbitzuetako kideak, Bizkaiko artezkaritzakideak...

Etorkizuneko erronkak identifikatu eta lan-mahaietan bi gai nagusiren inguruan aritu ginen lanean: batetik, gazteak eta aisialdia, eta bestetik, saretzea eta sustapena.

Print Friendly, PDF & Email
23
Mar

Gizakuntzak jardunaldia

Gizarteratzea eta hizkuntza berdintasuna, elkar-EKIN proiekturen barruan antolatutako jardunaldia, Mikel Urdangarin eta Maialen Otegi AHIZE-AEK aholkularien laguntzaz.
Print Friendly, PDF & Email
23
Mar

Esaera Zaharren Txapelketaren 28. edizioa

Apirilaren 1ean ospatuko dute Sopelan Esaera Zaharren Txapelketaren 28. edizioa, Asko dezake eskuak, baina gehiago buruak lelopean. Parte hartu nahi dutenek bi, hiru edo lau laguneko taldea osatu, 100 esaera zaharren zerrenda ikasi eta posta helbide honetara idatzi behar dute, martxoaren 27a baino lehen: Helbide elektroniko hau spam roboten kontra babestuta dago. JavaScript aktibatuta eduki behar duzu hau ikusteko..

Ohi duten moduan, Sopelako udaletxeko plazan 11:00etan elkartuko dira antolatzaileak, parte hartzaileak, bertsolariak eta goiza musikaz alaituko duten lagunak, txapelketa 11:30ean hasteko. Goiza tabernaz taberna emango dute, bertsoak entzun eta horiekin bat datozen esaerak identifikatu ahala taldeek aurrera jarraituko duten ala ez erabakitzen. Ondoren, bazkaria izango dute Artadi garagardotegian, eta bertan jarraituko dute lehian arratsaldean, finalaurrekoak eta finala Erika Lagomaren eta Xabat Galletebeitiaren bertsoak lagun dituztela jokatuz.

Parte hartzaile guztiek oroigarria jasoko dute, eta hainbat sari ere banatuko dira.

Hemen kartela, oinarriak, esaerak eta azalpenak.

Print Friendly, PDF & Email
22
Mar

Uda barnetegiak (2023): datak prest

Udan barnetegira joateko asmoa duzu? Bada, zure oporraldia hobeto antolatzen joateko, gure barnetegien datak hemen dauzkazu!!

Barnetegiei buruz gehiago jakiteko irakurri gehiago webgune honetako barnetegien atalean.

* Oharra: UDAko MATRIKULAZIOA -izena-ematea, prezioak, ordainketa egiteko epea, argibideak jasotzeko epea...- maiatzaren 2an hasiko da; bitartean, informazioa eskuratzeko:  673 200 100 - 946 464 000 ¬∑ Helbide elektroniko hau spam roboten kontra babestuta dago. JavaScript aktibatuta eduki behar duzu hau ikusteko.

EUSKALDUNTZE-BARNETEGIAK (HEGO EUSKAL HERRIAN) (A2, B1, B2, C1)
Uztailaren 3tik 16ra
Uztailaren 17tik 30era (A2 maila ere hamabostaldi honetan eskainiko da)
Uztailaren 31tik abuztuaren 13ra
Abuztuaren 14tik 27ra (B2 eta C1 mailak; azterketa prestatzeko barnetegiak ere bai)
Abuztuaren 28tik irailaren 10era

EUSKALDUNTZE-BARNETEGIAK (IPAR EUSKAL HERRIAN) (A1, A2, B1, B2, C1)
Uztailaren 10tik 21era. (Urepelen)
Uztailaren 24tik abuztuaren 4ra. (Urepelen)

FAMILIA BARNETEGIA (B1, B2, C1)
Uztailaren 3tik 14ra
Uztailaren 17tik 28ra
Uztailaren 31tik abuztuaren 11ra

XIBERERA BARNETEGIA
Uztailaren 23tik 29ra

Print Friendly, PDF & Email
21
Mar

Apirilean euskara ikastaldi berriak Iparraldeko hainbat gau-eskolatan!

Euskara ikastaro berriak eskainiko ditu Iparraldeko AEK-k Baionan eta Donibane Garazin. Informazioa eta izen-emateak: 05 59 25 76 09 // Helbide elektroniko hau spam roboten kontra babestuta dago. JavaScript aktibatuta eduki behar duzu hau ikusteko.

-Donibane Garazin. Maila guztiak. Apirilaren 17tik 1era.

22 23 Ikastaldiak Apirila Donibane Garazi

-Baionan. B1 prestaketa. Apirilaren 17tik 21era.

22 23 Ikastaldiak Apirila Baiona B1

-Baionan. Maila guztiak. Apirilaren 17tik 21era.

 22 23 Ikastaldiak Apirila Baiona

Print Friendly, PDF & Email
20
Mar

Euskalgintzak euskarazko hezkuntzaren alde mobilizatzera deitu du ostegunerako

Gazte Euskaltzaleen Sareak eta unibertsitateetako euskara taldeek mobilizazioak eginen dituzte Hego Euskal Herriko hiriburuetan, martxoaren 23an. Hezkuntza prozesua %100ean euskaraz egiteko eskubidea bermatzeko neurriak eskatuko dituzte.

Hezkuntza prozesua %100ean euskaraz egiteko ezintasuna argia da. Irakasle euskaldunen falta, euskarazko zerbitzurik eza, euskaratu gabeko material didaktikoa eta beste dira urtez urte ikasleek pairatzen dituzten eskubide urraketak. Ondorioz, euskaldunak ¬ębigarren mailako herritar¬Ľ moduan hartzen dituzte.

Hori horrela, agerikoa da hezkuntza eredu honek ez duela belaunaldi berriak euskalduntzeko gaitasunik.

AEK-k, eta euskalgintzak oro har, aldarrikapen hauekin bat egiten du eta deia luzatzen dizuegu zuek ere deialdietara bertaratzeko. Hauek dira martxoaren 23ko hitzorduak: Donostian Bulebarrean, Gasteizen Elurretan, Bilbon Jesusen Bihotzean eta Iru√Īean Antoniuttin. Guztiak eguerdiko 12:00etan dira.
 
Irudian, osteguneko agerraldia. Aize Ota√Īo, Artezkaritza Kontseiluko kidea, izan zen bertan. Euskararen eta euskaldunen aurka azkenaldian epaileak egiten ari diren ¬ęoldarraldia¬Ľ salatu zuten.
Print Friendly, PDF & Email
16
Mar

Iru√Īerriko II. Mintzodromoa, martxoaren 23an

Gaur zortzi (martxoak 23) Mintzodromo erraldoia antolatu dute eragile ugarik. Besteak beste, AEK-k parte hartzen du, Iru√Īerriko AEK-k, alegia. Izen emateko galdetegi HAU bete behar da (martxoaren 17ra arte, adi!).

Bigarren urtez, Iru√Īerriko AEK, Iru√Īerriko IKA, Iru√Īeko Hizkuntza Eskola Ofiziala, Zubiarte euskaltegi Publikoa eta Iru√Īerriko Mintzakide egitasmoa elkartu dira Iru√Īerriko bigarren Mintzodromoa antolatzeko. ‚ÄúIru√Īeko Autobus Geltoki zaharrean Iru√Īerriko euskaldunak, ikasleak eta euskaltzaleak elkartu nahi ditugu, hainbat gairen inguruan hitz egiteko. Honen xede nagusia euskara kalera ateratzea da eta euskararen erabileran aurrera pausuak ematea‚ÄĚ azaldu dute antolatzaileek.

Aurten Nafarroako euskalgintza eta euskal kulturaren hainbat kidek ere hartuko dute parte eta bukaeran zozketa eginen da.

Print Friendly, PDF & Email
15
Mar

Escola Valencianako ordezkariekin izan gara

Escola Valencianako (ordezkariekin bildu gara Andoainen, AEK eta KORRIKA zer diren, nola sortu ziren eta egungo jarduna zertan datzan azaltzeko.
 
Euskalgintzaren Kontseiluaren bitartez etorri dira Euskal Herrira valentziarrak, euskalgintzan aritzen garenokin bizipen eta sinergiak partekatzera.
 
Argazkian, Maria Nebot eta Andreu Carapuig i Fora (Escola Valenciana), eta Aitziber Balantzategi, Ane Elordi eta Tito Serrano (AEK-KORRIKA)

Mezua bidali Helbide elektroniko hau spam roboten kontra babestuta dago. JavaScript aktibatuta eduki behar duzu hau ikusteko. helbidera (Hotmail eta Yahoo posta zerbitzua erabiltzen duten lagunek gure mezuak spam edo no deseados karpetetan jasotzea gerta daiteke. Mesedez, begiratu karpeta horiek)
Izena emateko izen-abizenak, posta helbide elektronikoa eta telefono zenbakia bidali.
639 440 615 telefono zenbakira ere deitu dezakezu (Jaione Barandiaran).

wrtwrt

Zalantzarik al duzu?

Bidali zure galdera eta
laster erantzungo dizugu

Emandako datu pertsonalak Euskaraz Kooperatiba Elkarteak (AEK) erabiliko ditu, erabileraren arduraduna den heinean, jasotako kontsultak eta informazio-eskaerak kudeatzeko. Zure datuak eskuratu, zuzendu eta ezabatu egin ditzakezu, baita beste eskubide batzuk egikaritu ere, Helbide elektroniko hau spam roboten kontra babestuta dago. JavaScript aktibatuta eduki behar duzu hau ikusteko. helbidean, gure pribatutasun-politikan datuen babesari buruzko informazio gehigarriarekin batera azalduta dagoen moduan.

wrtwrt

¬ŅTienes dudas?

Envía tu pregunta y
te respondremos
pronto

Los datos personales facilitados serán tratados por Euskaraz Kooperatiba Sozietatea (AEK) como responsable del tratamiento, para la gestión de las consultas y solicitudes de información recibidas. Puede acceder, rectificar y suprimir sus datos, así como ejercer otros derechos en la dirección: Helbide elektroniko hau spam roboten kontra babestuta dago. JavaScript aktibatuta eduki behar duzu hau ikusteko., como se explica junto a información adicional de protección de datos en nuestra política de privacidad.

wrtwrt

Vous avez des doutes?

Envoyez votre question et
nous vous répondrons
bient√īt
¬ŅTienes dudas?

Envía tu pregunta y
te respondremos
pronto

Los datos personales facilitados serán tratados por Euskaraz Kooperatiba Sozietatea (AEK) como responsable del tratamiento, para la gestión de las consultas y solicitudes de información recibidas. Puede acceder, rectificar y suprimir sus datos, así como ejercer otros derechos en la dirección: Helbide elektroniko hau spam roboten kontra babestuta dago. JavaScript aktibatuta eduki behar duzu hau ikusteko., como se explica junto a información adicional de protección de datos en nuestra política de privacidad.

Zalantzarik al duzu?

Bidali zure galdera eta laster erantzungo dizugu

Emandako datu pertsonalak Euskaraz Kooperatiba Sozietateak (AEK) erabiliko ditu, erabileraren arduraduna den heinean, jasotako kontsultak eta informazio-eskaerak kudeatzeko. Zure datuak eskuratu, zuzendu eta ezabatu egin ditzakezu, baita beste eskubide batzuk egikaritu ere, Helbide elektroniko hau spam roboten kontra babestuta dago. JavaScript aktibatuta eduki behar duzu hau ikusteko. helbidean, gure pribatutasun-politikan datuen babesari buruzko informazio gehigarriarekin batera azalduta dagoen moduan.