Matrikulazioa zabalik AEK-ko euskaltegietan, herritarrak urrun heltzeko, euskarak zabalduko dizkien ateen bidez.
Euskara ikasteko garaia berriz hemen dugu, euskara maila hobetzeko, euskara erabiltzen jarraitzeko, etxeko eta lagun arteko harremanak euskaraz izateko, lan- egoera hobetzeko, eta abar. Azken ikasturteek erakutsi dute euskaltegien lana bizi-bizirik dagoela: milaka herritar hurbiltzen dira euskara ikastera nahiz praktikatzera.
100 euskaltegi baino gehiago Euskal Herri osoan, eta horien bidez beste hamaika herritara iristen da AEK, baita euskara ikasi nahi duten enpresetan eta elkarteetan ere. Online-ikastaroen bidez, gainera, herritarra dagoen txokoraino heltzen da.
Beraz, hurbil, herritarrak urrun heltzeko, euskara zabalduko dizkien ateen bidez, urrun helduko baitira. Halaber, AEK-ko irakasleak ikasleen ondoan daude, haien bidelagun izan nahi dute, eta daukaten onena eskainiko diete.
Euskara ikasi-hobetu nahi duten herritarren gogoak hortxe dirau, eta ikasle-irakasleen ahaleginari esker, euskalduntze prozesuan aurrera egin dugu. Zinez espero dugu herritar gehiago hurbilduko direla euskaltegietara. Herritarrek AEKn aukera ezberdin ugari dute urrian hasiko den ikasturtean.
Azkenik, gaurko agerraldian ere azpimarratu nahi dugu erakunde askok (udalek, aldundiek, mankomunitateek, Administrazio nagusiek..) dirulaguntzak ematen dituztela. Euskal Autonomia Erkidegoan, hain zuzen, B2ra arteko prozesua doakoa da, maila euskaltegian nahiz deialdi ofizialetan lortuz gero. Iaztik, aukerak zabaldu dira eta C1 mailara iritsiko da, kasu horretan 30 urtetik beherakoentzat. Ildo beretik, 16-18 urtekoentzat C1 maila prestatzeko dirulaguntza berria zabaldu da.
Bestalde, Nafarroan, aurten, laguntzak zertxobait emendatu dira, eta Iparraldean ere euskara ikasteko diru-partida ere bada. Oso garrantzitsua iruditzen zaigu herritarrek aukera horien berri edukitzea, euskarara, euskaltegietara, hurbiltzeko ezinbesteko osagaia direlako.
Partaideak: Alizia Iribarren, Aize Otaño, Aitziber Balantzategi, Iñaki Urkijo, Xabi Gartzia, Bixente Claverie, Lurdes Etxezarreta, Galder Lizarralde. [“Nona” aktorea]
Txuma Murugarren eta Intza Alkaini elkarrizketak; Koskobilo, Neolitiko garaiko aztarnak Sakanan; upategietan euskara ontzen; pedalontzia, euskal asmakizuna; euskaldunak XII. mendean hitz gutxitan... eta beste mila kontu!
Harpidetza egin nahi? aizu.eus/harpidetu
Plana AHIZE-AEKren laguntzarekin diseinatu dute, eta batzordean parte hartzen jarraitzen dugu. Indesa 2010 Arabako Foru Aldundiak irabazteko xederik gabeko enplegu zentro berezi gisa eratutako sozietate publiko bat da.
Ekitaldian, zentroko langileek "Arbuluko adierazpena" irakurri dute, non berresten duten hizkuntza berdintasunarekiko eta euskara ikasteko eskubidearekiko konpromisoa, gizarteratzeko eta laneratzeko tresna gisa.
Aitziber Balantzategi, Artezkaritza kontseiluko kidea, eta Mikel Urdangarin, AHIZE-AEK-ko kidea, izan ziren agerraldian. Argazkian, Lexuri Ugarterekin, Arabako Foru Aldundiko Euskara zuzendariarekin.
Amancay Gaztañagari eta DJ Elepuntori elkarrizketak; udan Euskal Herria ezagutzeko proposamenak; jeans urdinak hitz gutxitan...
Harpidetza: aizu.eus/harpidetu
EUSKARAZ KOOP. S.ren Batzar Orokor Berezirako deialdia
Euskaraz Koop. S.ren Estatutu Sozialetako 31. eta 32. artikuluetan xedatutakoari jarraituz, Artezkaritza Kontseiluak Euskaraz Koop. S.ren Ohiko Batzar Orokorrerako deialdia egin du.
DEIALDIA
Eguna 2023ko ekainaren 30a
Tokia: AGURAINgo HARRESI Aretoa
Ordua: Lehen deialdia 9:30ean.
Bigarren deialdia: 10:00etan
GAI ZERRENDA
Lehena.- Akta onartzeko bi bazkide eta batzarreko idazkaria izendatzea.
Bigarrena.- Euskalgintzaren Kontseilua. (Lan ildoen aurkezpena eta Beharra Sustaturen gainean egindako kontrasteen ondorioak)
Hirugarrena.- AEK:Gure Etxea.
Laugarrena.- Kudeaketarekin lotutako zenbait proposamen (Ikasguen mapa eta z.o.-ak, 22-23 aurrebalantzea eta 23-24 aurrekontuaren aurreikuspena, egin beharreko ekarpenaren zenbatekoa, Antzinatasunaren inguruko proposamena, Korrika...)
Bosgarrena.- Kontu ikuskaritza aukeratzea.
Seigarrena.- Berdintasun plana.
Zazpigarrena.- Barne-araubideko erreglamendua.
Zortzigarrena.- Ahalmena ematea Artezkaritza Kontseiluko lehendakariari eta idazkariari Batzar Nagusian hartu diren inskribatu beharreko erabakiak notarioaren aurrean eskritura publikoan jasotzeko, hala badagokio, eta Euskadiko Kooperatiben Erregistroan inskribatuak izan daitezen egin beharreko izapideak burutzeko.
Bederatzigarrena.- Galde-eskeak.
OHARRA: Bazkideei jakinarazten zaie, Euskadiko kooperatiben legearen 24.4 eta 78.1c artikuluetan zedarritutakoarekin bat etorriz, bazkide guztiek dutela eskura kooperatibaren egoitza sozialean eta barne sarean kooperatibaren dokumentazio ekonomikoa eta Barne-araubideko erreglamenduaren berrikusketa proposamena, batzarrean landuko den gainerako dokumentazioarekin batera.
Lehendakaria
Aitziber Balantzategi Ibargoitia.
Bilbon, 2023ko maiatzaren 26an.
Mikel Aylloni eta Lur Errekondori elkarrizketak; norantz doa (euskal) musika?; Buenos Aires aire zabalean; AEKren uda hitz gutxitan; asfaltoa Arabako barrunbeetan... eta beste hainbat kontu!
Harpidetza egin nahi? aizu.eus/harpidetu
Gure ikasleek doan jasoko dute AEKren euskaltegietan.
AEK-ko kideok "Zer behar dute gazteek? Euskaratik ditugun erronkak aletzen" jardunaldietan parte hartuko dugu.
Euskalgintzaren Kontseiluak eta Eusko Jaurlaritzaren Kultura eta Hizkuntza Politika sailak lankidetzan antolatu dituzte jardunaldiak, euskaratik ditugun erronkak aletzeko eta gazteei entzuteko helburuarekin.
AHIZE-AEK-ko kide Naroa Jauregizuriak hitzaldia emango du Bilbo Handiko gazteek euskara eta euskal kulturarekin duten harremanaren inguruan.
Jardunaldiak:
Ekainak 1 - 2
Bilbo (BBK Kuna)
Informazioa: https://kontseilua.eus/zer-behar-dute-gazteek/ (egitaraua, izen-emateak...)
wrtwrt
wrtwrt
wrtwrt