Datorren urriaren 19an, larunbata, 12:00etan, EUSKARAZ BIZI NAHI DUGULAKO lelopean kontzentrazioa burutuko da Nafarroako Gobernuaren egoitzaren aurrean (Carlos III). Azken urteetan, urrats esanguratsurik eman ez bada ere, ez dugu atzerapausurik onartuko, ez diegu epaia aitzakitzat hartzeko aukera emanen. Nafarroako Gobernuari ausardiaz jokatzeko eskatuko diogu, lege berri eragingarri baten beharra aldarrikatuz, justizian, berdintasunean eta kohesioan oinarritutako jendarte bat eraikitzeko. Euskaraz bizi nahi dugulako, urriaren 19an kalera!
Datorren urriaren 12an, Tafallan, ekimen berri bat abiatuko da, Agerraldia. Urte batzuk dira ERRIGORA Euskarari Puzka kanpaina abiatu zela, eta aurten euskara bultzatzeko eta laguntzeko beste urrats bat eman nahi da. Tafallan, bertako euskaldunak eta euskaltzaleak protagonista eta sustatzaile izango ditu, saretzean eta elkarlanean oinarritua, eta emaitza gisa jarduera eta ekintza zehatzak ekarriko ditu. Helburua euskararen ezagutza zabaltzea, erabilera handitzea eta aldeko jarrerak indartzea da.
GALDERA: Bakoitza erabiliz gero, bana erabiltzea zuzena da?
Nolabait esateko, sinonimoak dira bi egitura horiek: Koadrilako lagunok hamarna liburu erosi dugu Durangoko Azokan (bakoitzak, 10) Koadrilako lagun bakoitzak hamar liburu erosi du Durangoko Azokan (hamarna, beraz) Hortaz, ez du zentzu handirik bi-biak batera erabiltzeak, ez bada errepikapenezko edo enfasizko efektu literarioren bat bilatzeko-edo.
Adierazi bezala, AIZU! aldizkarian horren moduko zalantzak argitzen lagunduko dizugu. Beraz, nahi izanez gero, bidali zuen zalantzak: Helbide elektroniko hau spam roboten kontra babestuta dago. JavaScript aktibatuta eduki behar duzu hau ikusteko. helbidera
Bada, laster arte! Bide batez, gogoan izan urriko AIZU! aldizkaria kalean dela, eta, besteak beste, Deustuko Erribera hobeki ezagutuko duzue.
43 urte ditu, eta, Elizondon jaio bazen ere, hamar urte zituenetik Tuteran bizi da. Bertan egin du 25 urteko ibilbidea AEKn: irakasle hazi zen; gero Erriberako arduraduna izan zen; eta, azken urteotan, Nafarroako AEKren
koordinazio-lanetan aritu izan da. Hemendik aurrera, AEKren koordinatzaile nagusiaren egitekoak beteko ditu. Hasia da dagoeneko, urriaren 1ean, AEKren euskaltegietako ikasturte hasierarekin batera.
Twitter kontua ere zabaldu du: @AliziaAEK
Kalean da iraila-urriko AIZU! eta azalean Juan Martinez de Irujo pilotari ohia. Hainbat dira ikasturte berriaren hasierako ale honek biltzen dituen gaiak, besteak beste, Raul Perez Martinezi egindako elkarrizketa irakurtzeko aukera ematen du, AEBen alde ikusezina ezagutu daiteke eta beste hainbat gai ere landu dira.
Horrez gain, udan Barnetegi Ibiltarian parte hartu dutenen testigantzak ere bildu dira ale honetan, bi astez, euskaraz bizi eta Euskal Herriko mendiez gozatu dutenen esperientzia.
Ahize-AEK-ko aholkulari Mikel Urdangarinek gidatuta, martxoan lantokiko praktikak egitera joango diren D ereduko ikasleek formazio-motibazio saioa izan dute Errenteriako Don Bosco Institutuan. Hurrengo ikasturtean, ikasleek enpresa batean praktikak egingo dituzte eta Urdangarin praktika hauek euskaraz egitearen garrantziaz aritu da. Honetaz gain, euskararen inguruko gako batzuk ere erakutsi ditu.
Oarsoaldea Garapen Agentziaren lehendakari Jose Angel Sanchezek adierazi duenez, formazio-motibazio saio hauek ikasleei eta haien tutoreei zuzenduta daude. Bertan, ikasleen etorkizunean eta enpresaren etorkizunean hizkuntza kudeaketaren garrantzia ikusi ahal izan dute. Eta, aldi berean, enpresetan hizkuntza kudeaketa egokia egiteak zer nolako eragina daukan hizkuntz-komunitatearen biziraupenean. Horrez gain, enpresetako langileen eta ikasle ohien adierazpenak eta esperientziak ere jaso dira.
Hemen bideoa ikusgai.
Entzuteko eta gozatzeko ez ezik, Igogailuak euskara lantzeko ere balio izango du. Izan ere, Igogailuaren bost kapituluak ardatz, ariketa sorta prestatu eta sareratu dugu AEKn. Kapitulu bakoitzarekin lotuta, zenbait lanketa topatuko ditu erabiltzaileak: bai podcasta entzun aurretik bai entzun ostean egin beharrekoak. Guztiak edonork libreki egiteko moduan, hau da, erregistratu beharrik gabe. Zehazki, helbide honetan daude: Sartu Igogailuaren atalean.
Dagoeneko, zabalik dago izena emateko epea mintzapraktika programetan. Aurten ere, AEKren Praktikatu zerbitzutik hainbat aukera eskaini nahi dizkizugu: astean behin mintzataldean elkartu eta lasai hitz egin; gurasolagun egitasmoan tailerrak eta asteburu pasak egin familian; Kirola eta Natura programaren bidez Euskal Herriko naturguneak ezagutu; mintzodromoetan parte hartu; eta gure bestelako eskaintzez gozatu: tailerra, hitzaldi, kantulagun, irakurzale klubak... Beraz, gure eskaintza gustuko baduzu, aski duzu zeure inguruko euskaltegi, euskara-elkarte edo euskara-zerbitzuetara jotzea, edota izena emateko fitxa hau betetzea.
wrtwrt
wrtwrt
wrtwrt