Urtarrileko alean Ainhoa Tirapu futbolariarekin mintzatu dira AIZU!-ko lagunak. AFE sindikatuko Emakumezkoen Futbol Batzordearen lehendakariordea ere bada Tirapu. Eneko Axpe, Maisha MC musikaria, ere elkarrizketatu dute.
Erreportaje hauek jorratu dituzte: Garoña, egonean; Erromatarren iragan hurbila; Hazi hartatik, lore hauek; Zuberoako maskaradetan euskarari bromarik ez...
Bestalde, Ika-mika atalean, Hernani AEK-ko ikasleak dauzkagu iritzi-emaile.
Hau guztia eta gehiago... AIZU! aldizkarian.
Urte berriarekin batera, asko izaten dira jendearen asmo onak: erretzeari uztea, kirola egitea, osasuntsuago jatea... AEK-k ere baditu bere asmoak 2020rako, berriak ez badira ere: herritarrak euskalduntzen eta alfabetatzen jarraitzea eta herrian euskararen erabilera bultzatzea.
Horiek betetzeko euskara eskolak (2 orduko eskolak, ikastaro trinkoak, on-line eta autoikaskuntza ikastaroak, barnetegiak) eskainiko dizkiegu urte berri honetan euskara ikasteko asmoa dutenei, titulu ofizialen bat lortu nahi dutenei, euskara maila hobetu nahi dutenei...
2020an euskara ikasi, hobetu edota praktikatu nahi baduzu, galdetu hurbilen daukazun AEKren euskaltegian edota 673 200 100 · 946 464 000 telefono zenbakietan.
Euskara eskolak ez ezik, AEK-k bestelako zerbitzuak ere eskaintzen ditu: mintzapraktika egitasmoak; enpresa, administrazio zein erakundeetan euskararen erabilera sustatzeko jarduerak eta zerbitzuak; itzulpengintza eta zuzenketa zerbitzua...
2020an ere, ikasi euskara praktikoa AEKn!
Udan barnetegira joateko asmoa duzu? Bada, zure oporraldia hobeto antolatzen joateko, gure barnetegien datak hemen dauzkazu!!
Barnetegiei buruz gehiago jakiteko irakurri gehiago webgune honetako barnetegien atalean.
* Oharra: UDAko MATRIKULAZIOA -izena-ematea, prezioak, ordainketa egiteko epea, argibideak jasotzeko epea...- apirilean hasiko da; bitartean, informazioa eskuratzeko: 673 200 100 - 946 464 000 · Helbide elektroniko hau spam roboten kontra babestuta dago. JavaScript aktibatuta eduki behar duzu hau ikusteko.
Honako ikastaro hauek eskainiko ditugu urtarriletik aurrera on-line:
A1, A2, B1, B2. C1 eta C2 maila
Azterketak prestatzeko 100 orduko ikastaroak. 348 € (A1, A2, B1, B2 eta C1) eta 443 € (C2 maila).
C2 atarikoa / Hobekuntza-ikastaroa
C1 gaindituta dutenentzat, euskara-maila hobetzeko edota hurrengo ikasturtean C2 maila egin nahi dutenentzat egokia (100 orduko ikastaroa, 348 €).
BOGA ikastaroak
Hiru hilabete (72 ordu, 222 €), sei hilabete (144 ordu, 444 euro) edo 9 hilabete (216 ordu, 666 €).
Mintza-saioak aparte kontratatu behar dira (ordubete astero). Solteak (43,75 € ordua) eta taldean (5 pertsona gutxienez; 8,75 euro ordua).
Itzulpengintza ikastaroa
30 orduko ikastaroa. 246 €.
Irakurri gehiago hemen
Matrikulatzeko edo informazio gehiago eskuratzeko, jarri gurekin harremanetan: Helbide elektroniko hau spam roboten kontra babestuta dago. JavaScript aktibatuta eduki behar duzu hau ikusteko.
(Hotmail, Gmail, Yahoo... posta zerbitzua erabiltzen duten lagunek gure mezuak spam edo no deseados karpetetan jasotzea gerta daiteke. Mesedez, begiratu karpeta horiek)
Urte luzeetako ibilbidearen ondotik, ezaguna da dagoeneko Mintzalaguna edo Berbalaguna egitasmoa. Tokian tokira egokituta ere, helburua bera da: parte hartzaileek euskaraz aritzeko espazio bat izatea. Gipuzkoan hainbat herritan horretan dihardugu, eta kasu honetan, Astigarragara jo dugu hango esperientziaren berri izatera. Iker Goñi euskara irakasle eta mintzalagunaren dinamizatzailearekin aritu gara solasean.
Abenduaren 3an, Euskararen Nazioarteko egunean, Zarauzko Udalak mintzalaguneko bidelagunak omendu zituen. 10 urte hauetan beraiek egindako lana eskertzeko ekitaldi hunkigarria antolatu zuten: esker-mezuak entzun ondoren, banan-banan jaso zuten eguzki-lore itxurako oroigarria. Azkenik, Iñaxio Uria bidelagunaren bertsoak entzuteko aukera izan zuten bertaratu ziren guztiek.
Mila esker bidelagun guztioi bihotz-bihotzez!
Urtero bezala, euskal kulturaren hitzordurik garrantzitsuenetakoan izango gara, eta, betiko legez, AEKren argitalpen AIZU! aldizkariak protagonismo nagusia hartuko du. Euskara errazean idatzitako aldizkariaren abenduko alea (elkarrizketatu nagusia Pello Reparaz abeslaria du) salgai egongo da, aurreko aleak ere bai; gainera, nola ez, bisitari orok urteko harpidetza (eskaintza bereziaz*) egiteko aukera izango du. Gainera, ZETAk taldearen diskoa zozkatuko dugu gure saltokian, Pello Reparazen proiektu berriaren diskoa, alegia. Hapidetza egin edota ale bat erosten duteneten artean; Pello Reparazek berak aterako du saridunaren izena igande eguerdian, abenduaren 8an.
Horrez gain, AEKren material didaktikoa ere eskuragai egongo da; esaterako, Primeran! B1 material didaktikoa.
*Durangoko Azokan, eskaintza berezia: 10 zenbaki urtean (harpidetza) 23 euroan.
wrtwrt
wrtwrt
wrtwrt