Euskara praktikatu nahi duzu? Oporretan ongi pasa nahi duzu? B1 azterketa landu nahi duzu?
AEK-k parada ezin hobea eskaintzen dizu zure euskara hobetzeko: ikastaldi trinkoak egitea! Barnetegiak eta kanpo ikastaldiak aukera bikaina dira euskaran murgildu eta etengabe euskara baliatzeko. Aukera zabala eskaintzen dugu, Iparraldeko hainbat herri ezberdinetan, beraz ez duda eta zatoz behako bat botatzera !
Zu hemen zaude, AEK ere bai !
KIROLA eta NATURA programaren 2020ko eskaintza prest daukagu. Ekimen horren bitartez, Euskal Herriko txokorik ederrenak euskaraz ezagutzera gonbidatzen zaitu AEKren Praktikatu zerbitzuak. Mintzapraktika programetan antolatzen ditugun mendilagun irteerak osatzeko bi proposamen ditugu:
Bestetik, UDAKO IBILTARIAK: 2020ko udako oporrak disfrutatzeko 15 eguneko 2 ibilbide antolatu ditugu: Lehen aukera, Gorbeiako parke naturaletik irten eta Izaban amaituko dugu, uztailaren 17tik 31ra. Bigarren aukera, Arabako Oion herrian hasita kostaldeko Lekeitioraino ibilbidea, abuztuaren 1etik 15era.
Urritik ekainera, AEK-k Foruan (Bizkaia), Urdaibai Biosfera-Erreserban duen barnetegia hilabete osoko ikastaroak eskaintzen ditu, maila guztietan (A1, A2, B1, B2 eta C1) eta B2 eta C1 mailak prestatzeko ikastaro bereziak. Izan ere, barnetegia ez da udarako soilik; asko eta asko dira neguan eta udaberrian ikastaro trinkoak edo barnetegiak egiteko aprobetxatzen duten ikasleak.
Abenduko ikastaro trinkoak gaur (azaroak 25) hasi dira. Hurrengo ikastaroak:
Informazio gehiago/ izen-emateak: 94 625 35 96 - 673 200 100 / Helbide elektroniko hau spam roboten kontra babestuta dago. JavaScript aktibatuta eduki behar duzu hau ikusteko. - Helbide elektroniko hau spam roboten kontra babestuta dago. JavaScript aktibatuta eduki behar duzu hau ikusteko.
Iruñean euskaraz bizitzeko eskubidea aldarrikatzeko, “Maia entzun Iruñea euskaldun!” lelopean, prentsaurreko jendetsuan parte hartzera dei egin du euskalgintzak. Hitzordua bihar (azaroak 22) izango da, 12:30ean Iruñeko Udal plazan. Ordu berean, hiriko Udalbatza bilduko da, Navarra Sumak 1997ko ordenantza baino atzerakoiagoa izanen den euskararen ordenantza berria eztabaidatu eta bozkatzeko.
Euskaraz bizi nahi dut kamisetakin eta ikurrekin bertaratzeko eskatu du euskalgintzak.
Euskaraz bizi nahi dugulako bihar Iruñean izanen gara!!
AEK-k dagoeneko abian du datozen lau urteotan garatuko duen berdintasun-plana, AEKren eguneroko funtzionamenduan ikuspegi feminista txertatzeko asmoz egina. Planaren xede nagusia da erakundean ikuspegi feminista ezartzeko bideak urratzea, kideen aukera-berdintasunean urrats sistematikoak emanez. Hau da, berdintasuna bermatuko duten neurriak hartzea eta horiek AEKren eguneroko jardunean txertatuta geratzea.
Planaren oinarrian, joan den ikasturtean osatutako diagnostikoa eta erakundean bertan jasotako ekarpenak daude. Hurrengo lau ikasturteetan garatuko den plangintzaren bidez, hortaz, AEK-k xede hauek erdietsi nahiko lituzke: erakundeak eskaintzen dituen zerbitzu guztietan ikuspegi feminista txertatuta egotea; iruditegian zein komunikazioan, eta AEK-k antolatzen dituen ekimenetan, bikain aritzea; eta, azkenik, erakundearen kulturan, egituran eta AEK-ko kideen lanaren nahiz bizitza familiarraren eta pertsonalaren antolaketan aurrerapauso nabarmenak egitea.
Planak zeharkako izaera dauka, eta erakundean bertan eratu den berdintasun-batzordeak egingo du haren jarraipena.
Zergatik egin ikastaldi bat ?
AEK-n argi dugu : euskara ikasteko manera onena ikastaldi trinkoak egitea da. Euskaran murgiltzeko parada ematen du, euskara ikasteaz gain euskaraz bizitzeko parada.
Nori zuzendua da ikastaldi hau ?
Aurtengo lehen ikastaldia euskara hastapenetik ikasi nahi dutenentzat da, eta Baionako Gau Eskolan iraganen da abenduaren 2tik 13ra. Euskarari lehen behako bat eman nahi dietenei edo Gau Eskoletan izena emateko berantegi ibili direnei zuzendua da, lehen hiru hilabeteetako nozioak ikasteko parada ematen baitzaie. Horrela, nahi izanez gero ikasleak urtarriletik goiti Gau Eskola bateko lehen urteko talde batean sartzeko behar beste nozio ezagutuko ditu.
Kurtsoak astelehenetik ostiralera izanen dira, bi astez, 9:00etatik 13:00tara.
Prezioa : 165€ gehi AEKn izen ematea 22€
Maila : Hastapena
Izen emateak azaroaren 18a arte
Xehetasun gehiagorentzat, harremanetan jar zaitez gurekin
AEK : Marengo karrika, 22 – 64100 Baiona
05.59.25.76.09 / 06.20.11.63.51 Helbide elektroniko hau spam roboten kontra babestuta dago. JavaScript aktibatuta eduki behar duzu hau ikusteko.
Zu hemen zaude, AEK ere bai!
441. alean, hainbat gai jorratu dute testigantza, erreportaje eta albiste laburretan: Errigoraren urrats berriak; Gasteizko Kafe Antzokia; Bilboko Arte Liburuen Azoka, BALA; zumakea, Lizarrako ondare...
Gaurtik aurrera, AEK-ko ikasleek esku artean izango dute. Izan ere, AIZU! aldizkaria doan jasotzea AEK-ko ikaslea izateak daukan abantailetako bat da. Etxean jaso nahi duenak harpidetza egin dezake.
On egin!
Kazetaritza saria eta Komunikazio saria emango dituzte aurten, azaroaren 28an, Andoaingo Bastero Kulturgunean. Rikardo Arregi Kazetaritza Sarian zortzi finalista izango dira aurten, lehen aldiz. Bi sari nagusi emango dira:: Kazetaritza saria eta Komunikazio saria. Bi sarietarako launa finalista izendatu ditu epaimahaiak, eta saridunak nortzuk diren azaroaren 28an jakingo da,.
Komunikazio saria eskuratzeko finalisten artean dago 21. KORRIKAren komunikazio kanpaina, horrekin batera, Ttap aldizkari digitala, 'Egunean behin' jokoa, eta Oier Aranzabalek Zuzeu aldizkarian argitaratzen duen 'Barruan gaude' podcasta.
wrtwrt
wrtwrt
wrtwrt