Zabalik da dago udako mintzatalde eta berbataldeetan apuntatzeko epea.
Uda honetan euskara praktikatu nahi duzu, giro lasai eta lagunkoian? Hementxe duzu aukera bat: udako berbalagun eta mintzalagun taldeak.
Zerbait hartzeko, paseoak emateko, jardueratan parte hartu eta txangoak egiteko...
Ikasturtea amaitzearekin batera, talde batzuk desagertu egiten dira; beste batzuk, aldiz, partaide berriak hartu eta birsortu egiten dira. Horietakoren batean parte hartu nahi baduzu, zure herriko euskaltegian izena eman edo bete FITXA HAU.
...eta ez ahaztu, hau guztia DOHAINIK dela!
Izena emateko azken eguna: ekainaren 14a.
Egun ederra, maiatzeko AIZU! kioskora heldu zaigun astelehen hau!
Iñaki Sotori eta Paula Estevezi elkarrizketak, Andetxako “Bizitzarako margoak”, Artsakh errepublikara bidaia, Ama Esnearen Euskal Bankua, 21. KORRIKA argazkitan...
Bestalde, hil honetako aleak ere badakar erreportaje berezi bat: migratzaileen harreraren alde eta arrazismoaren eta xenofobiaren kontra, Ongi Etorri Errefuxiatuak plataformak antolatutako “M5 Herrien arteko besarkada” ekimenaren ingurukoa.
Laster, AEKren euskaltegi guztietan eta kioskoetan. Eskura ezazue!
Kalean da apirileko AIZU! aldizkaria, prest KORRIKArako!
21. #KORRIKA atarian, Mad Muasel eta La Furia azalean; Ramon Olasagastiri elkarrizketa; Zorokiain, bertan behera utzitako herria berpizten; Minerva, gaurko aldizkaria antzinako inpentan; KORRIKAren hasiera eta amaiera egunak; bestelako liburutegiak...
Aizu!, egin #Klika! Zure / gure erritmora!
Milaka lagun hasi dira Euskal Herri osoko AEKren euskaltegietan euskara ikasten. Horietariko batzuk lehen aldiz euskararekin kontaktuan, beste asko euskaraz komunikatzeko gaitasuna hobetzen, mintzapraktika taldeetan parte hartzen, C2 (4.maila) prestatzen...
Batzuk hizkuntza eskakizunak prestatzen hasi dira. Guraso talde asko ere martxan daude; etxean, familia giroan, euskaraz komunikatzen hasteko/jarraitzeko asmoarekin. Ongi etorri guztioi!
HABEk eta AEK-k Primeran B1 material didaktikoa plazaratu dute. Elementu hauek osatzen dute:
ELKAR liburu-dendetan salgai.
Galdetegi honen bidez, materialaren inguruko edozein zalantza argituko dizu AEKren Didaktika zerbitzuak.
Bidali galdera, iradokizuna,...
Amurrioko Udalak eta bertako INDUSTRIA AUXILIAR ALAVESA SAU (Mubea-Inauxa) eta Amufer enpresek euskararen erabileraren normalizaziorako hitzarmena sinatu dute Ahize-AEKrekin. Proiektua bost hilabetez luzatuko da.
Ahize-AEK hizkuntza aholkularitzak urteak daramatza EusLiderrak tailerrak eskaintzen.
C.A. Osasunak eta AEK-k hitzarmena sinatu dute futbol taldearen hizkuntzaren kudeaketa hobetzeko plana diseinatzeko eta ezartzeko. Lan ildo hauek garatzen hasi dira: sentsibilizazio-jarduerak, euskara-eskolak eta itzulpen-plana, besteak beste.
C.A. Osasunaren estatutu sozialen bosgarren artikuluak dio gaztelania eta euskara direla klubaren berezko hizkuntzak, eta, ondorioz, biak erabiliko direla normaltasunez jarduera guztietan. Bada, xede hori bat dator AEKren misioarekin: herritarrek eta eragileek, egunerokoan, euskara normaltasunez erabiltzea.
Agerraldian, Osasuna taldeko presidente Luis Sabalza eta AEKren koordinatzaile nagusi Mertxe Mugikak hartu dute parte, El Sadarren.
Laudion euskaraz bizitzeko dauden aukerak erakutsi nahian, Ahize-AEK-k merkataritza, ostalaritza eta zerbitzu-enpresetan euskara sustatzeko bideo honen sorreran parte hartu du, Udalarekin elkarlanean.
wrtwrt
wrtwrt
wrtwrt