AIZU! aldizkariaren ale berria euskaltegian jasoko dute dohainik AEK-ko ikasle guztiek lehen eskola egunean. Harpidedunek ere jasoko dute etxean.
Ohi bezala, elkarrizketak (444. alean Francis Diez -Doctor Deseoko abeslaria- eta Almudena Cid -gimnasta-) eta askotariko gaiak jorratu dituzte: Egunean Behin app-a; hondakinik sortu gabe bizitzeko hautua; emakumeen etxeak; artistek sortutako gune eszenikoak Gasteizen... eta beste hamaika gai izan dituzte hizpide.
Albiste laburrak, denbora-pasak, AEK-ko ikasleen iritziak... eta gehiago, AIZU! aldizkarian.
On egin, lagunok!
Meatzaldeko AEK-ko ikasle Iñaki Madariaga Goya saridun suertatu da "El Hoyo" filmaren efektu bereziak direla eta. Zorionak, Iñaki!
Delikako Zirkuan orientazio saioa egin eta gero, Kirola eta Natura egitasmoari esker, Euskal Herriko txokorik ederrenak euskaraz ezagutzen jarraituko dugu. Oraingoan, txangoa Altubera egingo dugu.
Edonorentzat egokia den 10 kilometroko ibilbidea da, ur-jauzi eta basoen artean. Iraupenari dagokionez, 4 ordu gutxi-asko. Gainera, argazki lehiaketa antolatu dute eta sariak egongo dira irabazleentzat!
Parte hartzea dohanik bada ere, nahitaezkoa da aurretik izena ematea. Horretarako fitxa hau bete behar da, otsailaren 12a baino lehen. Informazio gehiago Kirola eta Naturaren blogean.
Aurreko txangoaren argazkiak >https://labur.eus/xRvdm
Berriki abian jarri den bilera-sortan, Mertxe Mugikak, koordinatzaile ohiak, eta Alizia Iribarrenek, arduradun berriak, parte hartuko dute, lurraldearen arabera lagunduko dituen Artezkaritza Kontseiluko beste kiderekin batera.
Hitzorduetan, lekuko aldaketaren berri emateaz gain, euskararen normalizazioaren gaineko irakurketa egingo da, eta AEK-k azpimarra jarriko du hizkuntza-politikarako dituen erronketan. Orain arte eragile hauekin egon dira: Euskarabidea, HPS, Elkar, UEMA, Behatokia eta Kontseilua, EHIGE, Ikastolen Elkartea, Arabako Foru Aldundia, Gipuzkoako Foru Aldundia; Topagunea, LAB sindikatua, CCOO sindikatua...
Gaur, urtarrilak 24, CCOOko kide Garbiñe Doval eta Alfonso Riosekin egon dira.
AEKren Praktikatu zerbitzuan izena emateagatik, euskara praktikatzeaz gain, hainbat abantaila daude; esaterako, deskontuak AIZU!, Argia, Gaztezulo eta Harmaila aldizkarien eta Berria egunkariaren harpidetzan.
Bada, orain, Praktikatu txartela atera dugu, oraingoz Durangaldean, doan, berbalagunek % 50eko deskontua izan dezaten Elorrioko Arriola antzokian eta Durangoko San Agustin kultur gunean antolatzen diren euskarazko emanaldietan. Gainera, berbalagunek ez ezik, euskaltegietako ikasleek ere izango dute aukera deskontu horretaz gozatzeko.
Euskaraz praktikatu eta bizi!!
Euskara ikasi edo hobetu nahi duzu? Ikasturtean zehar eskainiak diren kurtsoen segitzeko astirik ez duzu?
Pentsatu duzu kanpo-ikastaldi bat egitea ? Aste batez egunero 7 oren kurtso segitzeko parada duzu eskola-oporretan eskaintzen ditugun ikastaldietan. Giro euskalduna, kurtsoak eta animazioak, eta bazkaria ikaskideekin partekatuz goxoki !
Hurrengo kanpo-ikastaldia Baionan izanen da, martxoaren 2tik 6ra. Prezioa : 220€ + 22€ AEK-ko kide egiteko.
Zatoz gurekin tar-tar-tar mintzatzera !
Kirola eta Natura egitasmoari esker, Euskal Herriko txokorik ederrenak euskaraz ezagutzeko aukera izango duzue. Lehendabiziko hitzordua urtarrilaren 26an izango da; Delikako zirukuan orientazio saioa egingo dugu. Edonorentzat egokia den abentura txikia izango da: 2 km (familia eta umeentzat) eta 5 km (orientazio-kirola ezagutzen dutenentzat). Iraupenari dagokionez, 2 ordu gutxi-asko.
Parte hartzea dohanik bada ere, nahitaezkoa da aurretik izena ematea. Horretarako fitxa hau bete behar da. Partaide guztiek jasoko dute opari bat, txangoa abiatzerakoan.
Informazio gehiago Kirola eta Naturaren blogean.
wrtwrt
wrtwrt
wrtwrt