Dagoeneko, hondartzan, igerilekuan, euskaltegian edota beste edozein lekutan irakur dezakezue, ziur udako arratsalde edo goiz pasa atseginagoa izango duzuela!
Eduki interesgarriz beteta dago, besteak beste, Ana Galarragari egindako elkarrizketa eta etxetik oso urrunera jo gabe, udara pasatzeko plan bikainak.
On egin eta uda on!!
Alarma egoerak agerian utzi dituen gabeziei aurre egiteko urgentziazko neurriak aurkeztu ditugu Kontseiluko kideok. Oraindik ez dakigu COVID-19aren eragina zenbatekoa izango den, ezta zer nolako bilakaera izango duen ere. Dakiguna da krisi honek agerian utzi dituela gure gizartearen gabeziak, eta, ondorioz, zaurgarrienak eta gutxitutakoak izan direla kaltetuenak. Hizkuntza-eskubideen kasuan beste hainbeste gertatu da: euskal hiztun komunitateon eskubideak zapalduak izan dira ustezko berehalakotasunaren eta lehentasunaren izenean, eta euskalgintzarekiko erakundeen babes falta are begibistakoagoa izan da.
Krisiak sortu dituen kalteei aurre eginez, hizkuntza-politikak birpentsatzea eta etorkizun hobea eraikitzea da helburua. Ekitaldian, AEKren koordinatzaile Alizia Iribarrenek hartu du parte. Bertan, Geroa euskaratik adierazpena aurkeztu da.
Irakurri adierazpena osorik hemen.
Albistea osorik Kontseiluaren webgunean
Koronabirusa dela eta, programatuta genituen azken lau txangoak udako oporren ostean egingo ditugu. Izen-ematea irailaren lehen astean zabalduko dugu eta kopuru mugatua egongo da.
Irailaren 27an, euskal kostaldeko geoparkea
Urriaren 25ean, Entziako baso sorgindua
Azaroaren 22an, Monfefuerteko parkean orientazioa
Abenduaren 13an, Araotzeko haitzuloak
Martxoaren 15ean, koronabirusak sortutako alarma-egoera indarrean sartu zen Hego Euskal Herrian. Biharamunean, martxoaren 16n, mintzapraktika-egitasmoak egoera berrira egokitzeko eta bezero zein erabiltzaileei aukerak eskaini ahal izateko, AEKren PRAKTIKATU zerbitzuak birusak #EzGaituMututuko kanpaina abiatu zuen.
Ikasturte honetan, Elgoibarko Udalaren, Elgoibar Ikastolaren eta Arreiturre Institutuaren elkarlanean Eusliderrak programa burutu da AEKren hizkuntza aholkularitza AHIZEren eskutik. Helburua gazteen arteko hizkuntza ohiturak aldatzea eta euskararen erabilera informala bultzatzea izan da.
AEK-k abian du 2020-2021 ikasturteko aurre-izen ematea (eskaintza berezia). Dagoeneko euskaltegiak zabalik daudenez, bertan ere egin daiteke aurrematrikula, webguneko aukeraz gain.
Uztailaren 8a baino lehen aurrematrikula egiten dutenek honako onura hau izango du, besteak beste: %5eko deskontua 20-21 ikasturteko matrikularen prezioan
Ekaineko AIZU! iritsi zaigu! Askotariko gaiak oraingoan ere, eta tartean Behatokiko arduradun Agurne Gaubekari eta Jurgi Ekiza musikariari elkarrizketak; Arabako Lautadako elizetako horma-irudiak; Pantx Records, reggae eta ska doinuak zabaltzen; garraio publikoa Ipar Euskal Herrian; drogak munduan...
Hainbat eduki eguraldi ona lagun irakurketaldi goxo bat burutzeko!
Euskaraz Koop. E.ren Estatutu Sozialetako 32. artikuluan xedatutakoari jarraituz, Artezkaritza Kontseiluak Euskaraz Koop. E.ren Ohiko Batzar Nagusirako deialdia egin du.
Ehun urtean erdera hutsean aritu den talde bat gauetik goizera elebidun bihurtzea ez da helburu makala. Duela bi urte, C.A. Osasuna bidea urratzen hasi zen euskarari merezi duen tokia emateko, AHIZE-AEKren laguntzarekin. Landutako arloen artean, honakoak aipa ditzakegu: kazetariekiko harremanak, sare sozialak, web orria, news letterrak… Osasunak urriaren 24an ehun urte beteko ditu. Urtebetetze egunean, izena ez ezik, izana ere ahalik eta euskaldunena izatea nahi genuke.
C.A. Osasunak Udaltop jardunaldietan aurkeztutako bideoa: https://youtu.be/VO3EphrK_TA
wrtwrt
wrtwrt
wrtwrt