Esaera Zaharren Sopelako Lehiaketako Antolakuntza Taldeak bilera egin du, eta honako erabakiok hartu ditu:
1- Aurten, 2020an, ez da txapelketarik egingo, egoeraren ziurgabetasunak eraginda.
2- Hortaz, hurrengo lehiaketa 2021ean egingo da; printzipioz, apirilaren 24an, Korrika eta Aste Santua pasatuta.
C. A. Osasunak nafar guztiak batzen dituen ordezkaria izan nahi du, Mendialdetik Erriberara, eta horretarako, besteak beste, zerbitzu integratzaileak eta berdinzaleak eskaini behar ditu. Horregatik, azken urte hauetan nafar guztiendako abegikorragoa izateko ahalegina egiten ari da: Nesken eta Genuine ligetako taldeak sortu ditu; boluntariotza eta gizarte-ekintzak sustatu ditu; Foru lurralde osoko taldeekin loturak suspertzen ari da; eta, azken bi urteotan, hizkuntza-kudeaketa hobetzeko plana abiatu du, C. A. Osasunaren eta bere Fundazioaren zerbitzuak euskaraz ere eskaini ahal izateko. Aldea nabaritu duzu? Euskarazko aukerak erabiltzen dituzu?
Dagoeneko, hondartzan, igerilekuan, euskaltegian edota beste edozein lekutan irakur dezakezue, ziur udako arratsalde edo goiz pasa atseginagoa izango duzuela!
Eduki interesgarriz beteta dago, besteak beste, Ana Galarragari egindako elkarrizketa eta etxetik oso urrunera jo gabe, udara pasatzeko plan bikainak.
On egin eta uda on!!
Alarma egoerak agerian utzi dituen gabeziei aurre egiteko urgentziazko neurriak aurkeztu ditugu Kontseiluko kideok. Oraindik ez dakigu COVID-19aren eragina zenbatekoa izango den, ezta zer nolako bilakaera izango duen ere. Dakiguna da krisi honek agerian utzi dituela gure gizartearen gabeziak, eta, ondorioz, zaurgarrienak eta gutxitutakoak izan direla kaltetuenak. Hizkuntza-eskubideen kasuan beste hainbeste gertatu da: euskal hiztun komunitateon eskubideak zapalduak izan dira ustezko berehalakotasunaren eta lehentasunaren izenean, eta euskalgintzarekiko erakundeen babes falta are begibistakoagoa izan da.
Krisiak sortu dituen kalteei aurre eginez, hizkuntza-politikak birpentsatzea eta etorkizun hobea eraikitzea da helburua. Ekitaldian, AEKren koordinatzaile Alizia Iribarrenek hartu du parte. Bertan, Geroa euskaratik adierazpena aurkeztu da.
Irakurri adierazpena osorik hemen.
Albistea osorik Kontseiluaren webgunean
Koronabirusa dela eta, programatuta genituen azken lau txangoak udako oporren ostean egingo ditugu. Izen-ematea irailaren lehen astean zabalduko dugu eta kopuru mugatua egongo da.
Irailaren 27an, euskal kostaldeko geoparkea
Urriaren 25ean, Entziako baso sorgindua
Azaroaren 22an, Monfefuerteko parkean orientazioa
Abenduaren 13an, Araotzeko haitzuloak
Udako online ikastaroen eskaintza prest. Informazioa/matrikulak: Helbide elektroniko hau spam roboten kontra babestuta dago. JavaScript aktibatuta eduki behar duzu hau ikusteko. // 673 200 100 · 946 464 000
Tutoretza-saioak 15 egunean behin, gela birtualean. Etengabeko ebaluazio pertsonalizatua.
Azterketak prestatzeko 70 orduko ikastaroak, uztailetik irailera. A1etik C2ren atarikora, baita C2 maila ere.
-A1etik C2 atarikora: 268 €
- C2: 309 €
Irailean, 30 orduko ikastaroak. B2, C1 eta C2 mailak.
- B2 eta C1: 161 €
- C2: 201 €
• Itzulpengintza-ikastaroa. Uztailetik irailera eta irailetik urrira.
-30 ordu. 246 €.
Hurrengo ikasturtean, 2020/21 ikasturtean, euskara ikasten jarraitu edo euskara ikasten hasi nahi baduzue, aprobetxatu AEKren matrikulazio eskaintza berezia.
Webgune HONETAN nahiz AEKren edozein euskaltegietan* egin daiteke. Aurrematrikula uztailaren 8 baino lehen egiten dutenek honako onura hauek izango dituzte:
Martxoaren 15ean, koronabirusak sortutako alarma-egoera indarrean sartu zen Hego Euskal Herrian. Biharamunean, martxoaren 16n, mintzapraktika-egitasmoak egoera berrira egokitzeko eta bezero zein erabiltzaileei aukerak eskaini ahal izateko, AEKren PRAKTIKATU zerbitzuak birusak #EzGaituMututuko kanpaina abiatu zuen.
Ikasturte honetan, Elgoibarko Udalaren, Elgoibar Ikastolaren eta Arreiturre Institutuaren elkarlanean Eusliderrak programa burutu da AEKren hizkuntza aholkularitza AHIZEren eskutik. Helburua gazteen arteko hizkuntza ohiturak aldatzea eta euskararen erabilera informala bultzatzea izan da.
AEK-k abian du 2020-2021 ikasturteko aurre-izen ematea (eskaintza berezia). Dagoeneko euskaltegiak zabalik daudenez, bertan ere egin daiteke aurrematrikula, webguneko aukeraz gain.
Uztailaren 8a baino lehen aurrematrikula egiten dutenek honako onura hau izango du, besteak beste: %5eko deskontua 20-21 ikasturteko matrikularen prezioan
Ekaineko AIZU! iritsi zaigu! Askotariko gaiak oraingoan ere, eta tartean Behatokiko arduradun Agurne Gaubekari eta Jurgi Ekiza musikariari elkarrizketak; Arabako Lautadako elizetako horma-irudiak; Pantx Records, reggae eta ska doinuak zabaltzen; garraio publikoa Ipar Euskal Herrian; drogak munduan...
Hainbat eduki eguraldi ona lagun irakurketaldi goxo bat burutzeko!
Euskaraz Koop. E.ren Estatutu Sozialetako 32. artikuluan xedatutakoari jarraituz, Artezkaritza Kontseiluak Euskaraz Koop. E.ren Ohiko Batzar Nagusirako deialdia egin du.
wrtwrt
wrtwrt
wrtwrt