Bizi euskara hurbiletik Bizi euskara hurbiletik
Print Friendly, PDF & Email
16
Abe

Aurten ere, AEK ahozkotasuna euskaraz lantzeko ‚ÄúSolaskide‚ÄĚ programan parte hartzen ari da

Egitasmoa, Nafarroako Gobernuak sustatua, lurralde osoko ikastetxeetan eskaintzen da, behin eskolek eurek eskaria egindakoan. Xedea da gazteek mintzamena lantzea, eta ikasleak hizkuntza egiaztatzeko agiriak eskuratzeko prestatzea.

AEK-ko irakasleek leku hauetan ematen dituzte saioak: Martzilla, Tafalla, Fontellas, Lekaroz, Larraintzar, Agoitz, Garralda, Lizarra, Egues, Iru√Īea, Berriozar, Burlatan, DBH3, DBH4 eta BATX1 zikloetan, A eta D ereduetan.

Urtean, 16 saio egiten dira, 50 ikastetxetan baino gehiagotan, eta 1.000 ikaslek baino gehiagok jasotzen dituzte eskolak. Esan bezala, AEK-ko irakasleen helburua da gazteen komunikazio-gaitasunak areagotzea; mintzamena, bereziki.

Print Friendly, PDF & Email
15
Abe

Nafarroa osoan, euskara ofiziala!

Nafarroako Euskararen Legearen 36. urteurrenean, euskara lurralde osoan ofiziala izatea eskatzeko kanpaina abiatu dugu Kontseiluko bazkideok.

Euskararen Nafar Kontseiluak onartutako adierazpenarekin bat egiteko hamaika eragileren atxikimendua jaso du. AEK-k ere, nola ez, bat egin du.
 
Kanpainaren inguruko informazio gehiago Kontseiluaren webgunean.
Print Friendly, PDF & Email
13
Abe

AEKren Bilboko eraikinak 25 urte bete ditu

Txakur kaleko eraikinean daude Kalderapeko kulturgunea, Lizardi euskaltegia eta AEKren hainbat zerbitzu

Urteurrena abenduaren 15ean ospatuko da, eta kultur ekitaldiak antolatuko dira 2023an zehar

Lizardi AEK-k 40. urtemuga ospatuko du 2023ko udazkenetik aurrera

Bilboko Zazpi Kaleetan AEKren hainbat zerbitzu, Lizardi euskaltegia eta Kalderapeko kulturgunea biltzen dituen eraikinaren 25. urtemuga ospatuko da abenduaren 15ean, Txakur kaleko 1. atariko egoitzan. Urteurren jaiaz gozatzeaz gain, kulturgunea dinamizatzea da asmoa, Bilboko AEK-k, eta AEK-k oro har, Bilbon izan behar duten erreferentzia eta ikusgarritasuna azpimarratzeko.

Arratsaldeko seietan hasiko da ospakizuna, DJ Elepuntoren musika emanaldiarekin, baina etenaldia egingo da 18:30ean, txupina bota eta erakina bertako balkoietatik bertsoz zoriontzeko. Arratsaldeko zazpietan topa egin eta mokadu txiki bat dastatu ostean, DJ Elepuntoren eskaintza 21:00 arte luzatuko da.

Jai honek 2023an zehar Kalderapeko kulturgunean eskainiko diren hainbat kultur ekitaldiren abiapuntua izan nahi du. Hala, Bilboko eta Zazpi Kaleetako beste eragile batzuekin elkarreragina bilatuko da, Zazpi Kaleetako euskarazko kultur giroa suspertzeko. Eta datorren urtean Lizardi AEK euskaltegiaren 40. urteurrena beteko denez, ikasguak hartuko du ondoren eginkizun horretarako lekukoa.

Txakur kaleko 1. atariko eraikinak 1997ko irailean hartu zuen bizia, birmoldaketa oso baten ostean. Kalderapeko (taberna, jatetxea eta kulturgunea) beheko solairuan duelarik, Lizardi AEK euskaltegiko ikasgelak dira euskara ikasleen eta irakasleen topaleku lehen hiru solairuetan. Eta azken bietan, Bilboko, Bizkaiko eta Euskal Herriko AEKren bulegoak daude, Ahize-AEK, Praktikatu, AIZU! eta Euskaratu zerbitzuekin batera.

Print Friendly, PDF & Email
07
Abe

AEK-KORRIKAko kideak, Durangoko Azokan

AEK-KORRIKAko kideok Durangoko Azokako hasiera ekitaldian egon gara.
 
Abenduaren 11ra arte, jarrai dezala musika, liburu eta soinuen eztanDAk!
Print Friendly, PDF & Email
07
Abe

Urte askoan, Kontseilua!

AEK-KORRIKAko ordezkariek Euskalgintzaren Kontseiluaren 25. urteurrenaren ekitaldian parte hartu zuten Durangon, abenduaren 6an.
 
Bertan, 12 urtez Kontseiluaren burua izan ondoren, Paul Bilbao Sarriak bazkide guztien aurrean pasatu zion erakundearen lema Idurre Eskisabel Larra√Īagari.
 
Irakurri kronika Kontseiluaren webgunean.
 
Elkarrekin eragiten jarraituko dugu! Itsaso berriak esploratzen bidelagun izango duzue AEK.
 
Print Friendly, PDF & Email
01
Abe

AIZU! aldizkaria Durangoko Azokarako prest

Abenduko AIZU! kalean da. Gari eta Irantzu Lekueri elkarrizketak; Zumaiako flyscha; Durangoko 57. Azoka; Marcel Proust hitz gutxitan... Eta labean goxo-goxo ondutako beste hainbat kontu!

Harpidetza egin nahi? Sartu gure webgunean eta harrapatu aukera

 

Print Friendly, PDF & Email
01
Abe

Aurten ere, AIZU! aldizkaria Durangoko Azokan: 40+1!

472. zenbakian Gari abeslaria izango da protagonista nagusia, eta Hertzainaken kontzertuetarako 4 sarrera zozketatu ditugu harpidedunen artean

Azokan harpidetza egiten dutenek, prezio berezia ordaintzeaz gain, Zaldieroaren marrazkia duen poltsa jasoko dute opari

Zaldieroaren marrazkia daraman egutegia eskuratzeko aukera ere izango da Artekaleko 18.enean ipinitako standean

 

AEK-AIZU!k erakusmahaia jarriko du Durangoko Azokaren 57. edizioan. AEKren hainbat material didaktikoz gain, AIZU! aldizkariaren 472. zenbakia egongo da salgai bertan, inprentatik atera berria. Gari dakar azalean, musikari legazpiarra aukeratu baitugu elkarrizketa nagusiko protagonista izateko. Ez alferrik, berriki kaleratu baitu, Maldanbera taldearekin, bakarka egindako 27 urteko ibilbidea biltzen duen Zuzenean 2022 diskoa.

Halaber, Garik eman dio AIZU!ri zozketa egiteko aitzakia, aldizkariaren harpidedunen artean. Denon ahotan dagoenez, disko berria ez da Garik eskuartean duen proiektu bakarra: Hertzainak taldearen agurra izango diren kontzertuak ate joka dira eta, horren harira, AIZU!k bina sarrera zozkatuko ditu BECeko abenduaren 17ko eta Gasteizko urtarrilaren 6ko kontzertuetarako, bere harpidedun guztien artean. Beraz, Durangoko Azokan harpidetza egiteak ere zozketan parte hartzeko bide emango dio edonori, gainontzeko harpidedunekin batera. Harpidetza Azokan egiten duenak, gainera, prezio berezia ez ezik, oparia ere izango du oraingoan: Patxi Huarte Zaldieroak marrazturiko poltsa polit askoa. Harpidetzaz gain, aldizkariaren aurtengo ale solteak erosteko aukera ere egongo da Azokan bertan, AEK-AIZU!k Landako Gunean (Artekale, 18) jarriko duen standean. Ale soltea erosiz gero, erosleak poltsaren diseinu bera duen urteko egutegia jasoko du opari. Bestela, egutegia euro batean ere eskuratu ahal izango da.

Bestalde, Azokaz harago, aldizkaria bera ezagutarazteko kanpaina berezia ere egingo du AIZU!k abendu osoan zehar. Horretarako, Harrapatu aukera! lelopean, AIZU!ren ale bat (2023ko urtarrilekoa) doan eskuratzeko aukera eskainiko diogu hala nahi duen euskara ikasle orori. Horretarako, www.aizu.eus webgunera jo eta aldizkaria paperean edo PDF formatuan jasotzeko eskaria egin beharko da. Horrela, euskara ikasleentzako beren-beregi egindako aldizkaria ezagutzen ez duenak bertatik bertara ezagutu ahal izango du AIZU!ren eskaintza.

Iaz, Durangoko Azokan bertan, 0 zenbakia aurkeztu genuen tokian, ospatu genuen berrogeigarren urtemuga, eta aurten bueltan gatoz: 40+1!

Print Friendly, PDF & Email
25
Aza

Nafarroako euskara teknikariei prestakuntza AHIZEren eskutik

Ostegunean (azaroak 24) Nafarroako Euskara Teknikariei prestakuntza saioa eskaini zieten Maialen Otegi eta Maialen Begiristain AHIZEko aholkulariek.

Saio teoriko-praktikoa izan zen eta euskahaldunaz eta ahalduntzeaz aritu ondoren, arlo sozioekonomikoan euskara txertatzeko gakoez aritu ziren, teorian jasotakoa praktikara eraman eta lanerako baliagarria izango zaien dekalogoa osatu genuen.

Print Friendly, PDF & Email
23
Aza

Azaroak 25. Eraldaketa gure esku dago!

Urteak dira azaroaren 25a ‚ÄúIndarkeria Matxistaren Aurkako Eguna‚ÄĚ izendatu zutenetik. Emakume* eta sexu/generoko disidenteon aurkako indarkeriak, ordea, ez du etenik izan epe horretan. Oraindik ere, indarkeriak aurpegi anitz dauzka, hamaika forma, eta gure eguneroko bizitzako eremu guztietan gertatzen da, hala nola lanean, eskoletan, korridoreetan, Whatsapp taldeetan...

Zoritxarrez, gure errealitatea ez da bestelakoa, ez gara bizi indarkeriarik gabeko eremu ideal batean. Jakin badakigu erasoak gertatzen direla. Badugu batzuen berri, eta aurre egiten saiatzen gara; beste askori, ordea, erasotuak bakarrik egin behar izaten die aurre.

Ahalduntzea, baina, ez da nahikoa: gizonek ulertu eta onartu behar dute pribilegiodunak direla, eta ezinbestekoa da pribilegio horiek baztertzeko lanketa. Azken batean, erasotzaileak eta haien babesleak dira erasoen arduradun bakarrak.

Egoera hau irauli beharra daukagu, gure biziak daude jokoan. Ahaldundu gaitezen eta joka dezagun irmo: zaindu dezagun elkar.

Bide batez, ohar honen bidez adierazi nahi dugu bat egiten dugula Euskal Herriko Mugimendu Feministaren lelo eta deialdiekin. Geuk ere aldarrikatzen dugu ‚ÄúBeldurra eta kontrolaren aurrean, Justizia Feminista‚ÄĚ. Aurten, bereziki salatzekoa da Mugimendu Feministaren kriminalizazioa, bai eta emakume* eta sexu/generoko disidenteon borroken eta bizitzen gaineko kontrola ere. Helburua da instituzioen erantzukizuna azpimarratzea indarkeriaren iraupenean.

Azaroaren 25 honetan zein urteko gainontzeko egunetan, egin diezaiogun aurre indarkeria matxistari.

Eraldaketa gure esku dago!

2022-11-25 AEK

Mezua bidali Helbide elektroniko hau spam roboten kontra babestuta dago. JavaScript aktibatuta eduki behar duzu hau ikusteko. helbidera (Hotmail eta Yahoo posta zerbitzua erabiltzen duten lagunek gure mezuak spam edo no deseados karpetetan jasotzea gerta daiteke. Mesedez, begiratu karpeta horiek)
Izena emateko izen-abizenak, posta helbide elektronikoa eta telefono zenbakia bidali.
639 440 615 telefono zenbakira ere deitu dezakezu (Jaione Barandiaran).

wrtwrt

Zalantzarik al duzu?

Bidali zure galdera eta
laster erantzungo dizugu

Emandako datu pertsonalak Euskaraz Kooperatiba Elkarteak (AEK) erabiliko ditu, erabileraren arduraduna den heinean, jasotako kontsultak eta informazio-eskaerak kudeatzeko. Zure datuak eskuratu, zuzendu eta ezabatu egin ditzakezu, baita beste eskubide batzuk egikaritu ere, Helbide elektroniko hau spam roboten kontra babestuta dago. JavaScript aktibatuta eduki behar duzu hau ikusteko. helbidean, gure pribatutasun-politikan datuen babesari buruzko informazio gehigarriarekin batera azalduta dagoen moduan.

wrtwrt

¬ŅTienes dudas?

Envía tu pregunta y
te respondremos
pronto

Los datos personales facilitados serán tratados por Euskaraz Kooperatiba Sozietatea (AEK) como responsable del tratamiento, para la gestión de las consultas y solicitudes de información recibidas. Puede acceder, rectificar y suprimir sus datos, así como ejercer otros derechos en la dirección: Helbide elektroniko hau spam roboten kontra babestuta dago. JavaScript aktibatuta eduki behar duzu hau ikusteko., como se explica junto a información adicional de protección de datos en nuestra política de privacidad.

wrtwrt

Vous avez des doutes?

Envoyez votre question et
nous vous répondrons
bient√īt
¬ŅTienes dudas?

Envía tu pregunta y
te respondremos
pronto

Los datos personales facilitados serán tratados por Euskaraz Kooperatiba Sozietatea (AEK) como responsable del tratamiento, para la gestión de las consultas y solicitudes de información recibidas. Puede acceder, rectificar y suprimir sus datos, así como ejercer otros derechos en la dirección: Helbide elektroniko hau spam roboten kontra babestuta dago. JavaScript aktibatuta eduki behar duzu hau ikusteko., como se explica junto a información adicional de protección de datos en nuestra política de privacidad.

Zalantzarik al duzu?

Bidali zure galdera eta laster erantzungo dizugu

Emandako datu pertsonalak Euskaraz Kooperatiba Sozietateak (AEK) erabiliko ditu, erabileraren arduraduna den heinean, jasotako kontsultak eta informazio-eskaerak kudeatzeko. Zure datuak eskuratu, zuzendu eta ezabatu egin ditzakezu, baita beste eskubide batzuk egikaritu ere, Helbide elektroniko hau spam roboten kontra babestuta dago. JavaScript aktibatuta eduki behar duzu hau ikusteko. helbidean, gure pribatutasun-politikan datuen babesari buruzko informazio gehigarriarekin batera azalduta dagoen moduan.

Zalantzarik al duzu?

Bidali zure galdera eta
laster erantzungo dizugu

Emandako datu pertsonalak Euskaraz Kooperatiba Elkarteak (AEK) erabiliko ditu, erabileraren arduraduna den heinean, jasotako kontsultak eta informazio-eskaerak kudeatzeko. Zure datuak eskuratu, zuzendu eta ezabatu egin ditzakezu, baita beste eskubide batzuk egikaritu ere, Helbide elektroniko hau spam roboten kontra babestuta dago. JavaScript aktibatuta eduki behar duzu hau ikusteko. helbidean, gure pribatutasun-politikan datuen babesari buruzko informazio gehigarriarekin batera azalduta dagoen moduan.

Zalantzarik al duzu?

Bidali zure galdera eta
laster erantzungo dizugu

Emandako datu pertsonalak Euskaraz Kooperatiba Elkarteak (AEK) erabiliko ditu, erabileraren arduraduna den heinean, jasotako kontsultak eta informazio-eskaerak kudeatzeko. Zure datuak eskuratu, zuzendu eta ezabatu egin ditzakezu, baita beste eskubide batzuk egikaritu ere, Helbide elektroniko hau spam roboten kontra babestuta dago. JavaScript aktibatuta eduki behar duzu hau ikusteko. helbidean, gure pribatutasun-politikan datuen babesari buruzko informazio gehigarriarekin batera azalduta dagoen moduan.

Zalantzarik al duzu?

Bidali zure galdera eta
laster erantzungo dizugu

Emandako datu pertsonalak Euskaraz Kooperatiba Elkarteak (AEK) erabiliko ditu, erabileraren arduraduna den heinean, jasotako kontsultak eta informazio-eskaerak kudeatzeko. Zure datuak eskuratu, zuzendu eta ezabatu egin ditzakezu, baita beste eskubide batzuk egikaritu ere, Helbide elektroniko hau spam roboten kontra babestuta dago. JavaScript aktibatuta eduki behar duzu hau ikusteko. helbidean, gure pribatutasun-politikan datuen babesari buruzko informazio gehigarriarekin batera azalduta dagoen moduan.