Print Friendly, PDF & Email

Abian da mintzapraktika programetako kanpaina

Dagoeneko, zabalik dago izena emateko epea  mintzapraktika programetan. Aurten ere, AEKren Praktikatu zerbitzutik hainbat aukera eskaini nahi dizkizugu: astean behin mintzataldean elkartu eta lasai hitz egin; gurasolagun egitasmoan tailerrak; ta gure bestelako eskaintzez gozatu: tailerra, hitzaldi, kantulagun, irakurzale klubak... Denetan sentituko zara primeran, nork bere helburua beteta: euskara praktikatzea eta lagun berriekin euskaraz egitea. 
 
Dena den, ezin da ahaztu oraindik ere oso egoera berezian gaudela. Hori dela eta, mintzapraktika taldeetan eta ekitaldi guztietan beharrezko prebentzio neurri guztiak aintzat hartuko ditugu. Horren haritik, eta aurrez aureko eskaintzari osagarri moduan, martxoan abiatu ziren egitasmoei jarraipena emango diegu, eta urriaren amaieran ONLINE taldeetan parte hartzeko aukera zabalduko dugu.
 
Beraz, gure eskaintza gustuko baduzu, aski duzu zeure inguruko euskaltegi, euskara-elkarte edo euskara-zerbitzura jotzea, edota fitxa hau betetzea.
Print Friendly, PDF & Email
25
Ira

Euskaltegiak zabalik, geroa euskaraz eraikitzeko

Azken hilabeteetan, mundua gainera erori zaigula dirudien arren, AEKn jo eta su ari gara lanean, beste eragile asko ari diren bezala, betiko helburuak lortzeko: herritarrei euskalduntzen eta hiztun aktiboak izaten laguntzea. Helburu horiek lortzeko lanean jarraituko dugu, euskarak normalizazioaren bidean aurrera egin behar duelako; euskararen presentzia urritu egin da, eta orain da egoera iraultzen hasteko unea.

Beraz, matrikulazio-kanpaina honetan, AEKtik ezinbestekotzat jotzen dugu azpimarratzea euskara ikasteko prest zaudeten milaka herritarrok gure euskaltegietan euskara ikasteko aukera izango duzuela eta beti bezain seguru ariko zaretela.

Euskal Herri osoan, AEKren euskaltegietako ateak zabalik dituzue; heldu da, berriro, euskara ikasteko garaia, euskara-maila hobetzen saiatzekoa eta euskara erabiltzen jarraitzekoa, lanean, lagunekin edo etxeko harremanetan, eta bide horretan laguntzeko prest gaituzue. Euskara ikasteko gogoa edo beharra baldin baduzue, ez galdu aukera, informa zaitezte gertuen duzuen euskaltegian.

AEKn, dagoeneko egokitu gara guztion bizimodua hankaz gora jarri duen egoera berezi honetara, eta gogotsu gaude ikasturte berria hasteko. Lanean segitzen dugu etor daitekeen guztiari irtenbiderik onena emateko, Euskal Herri osoan ditugun 100 euskaltegi pasatxoak egoera berezi honen aurrean beharrezko baliabideez hornitzeko eta prest egoteko.

Osasun-erakundeek ezarritako neurriak kontuan harturik, eta tokian tokiko egoerara moldatuta, euskaltegi bakoitzak bere plana egiten dihardu.

Euskal Herriko euskaltegi guztietan, matrikulazioa abian dugu, eta datorren ikasturtea hasten denean, urrian, zuen beharretara egokituriko eskaintza topatuko duzue: aurrez aurreko ikastaroak, autoikaskuntza eta online ikastaroak, barnetegiak... Gainera, egoera edozein izanda ere, zuen ikasprozesuak etenik ez izateko antolatzen ari gara.

Gure irakasle batek bik beste balio du: zuek ikastea nahi duelako eta bide horretan bidelagun fidela izango duzuelako.

Horretarako, AEK-ko irakasleok, dinamizatzaileok eta teknikariok prestakuntza berezia jasotzen ari gara, euskara eskolak emateko zein bestelako jarduerak antolatzeko modua bizi izaten ari garen egoerara egokitzeko asmoz.

Irakaslea hurbil izango duzue ikasleok, eta ikasprozesuan aurrera egin dezazuen arduratuko gara, zuek ikastea eta euskaraz bizitzea nahi dugulako.

Esperientzia, batetik, eta kideon pasioa eta gogoa, bestetik, lagun izango dituzue.

Beste alde batetik, erakunde askok euskara ikasteko dirulaguntzak ematen dituzte ikasleentzat; kasu askotan, ikasprozesua doakoa ere izan daiteke. Une honetan, euskaltegira hurbiltzen bazarete, inoizko babes ekonomikorik handiena izango duzue.

Azken egun hauetan, gainera, euskaltegira itzultzeko ilusio han-dia dagoela ikusten ari gara. Uda aurretik, gauza bera sumatu genuen, ikasturte honetarako aurrematrikulaldian ere bai, eta udan matrikulazioari eutsi diogu. Jarrai dezagun guztiok euskararen bidean aurrera!

Alizia Iribarren Andueza, AEKren koordinatzaile nagusia

Print Friendly, PDF & Email
17
Ira

Euskaltegien kanpainaren aurkezpena

Gaur -irailak 17- Gasteizko Zadorra AEK euskaltegian HABE-k euskaltegien matrikulazio kanpaina aurkeztu zuen. AEKren izenean, Iñaki Urkijo artezkaritza kideak eta gure ikasle batek hartu zuten hitza.

Print Friendly, PDF & Email
09
Ira

Euskara lan munduan (Lanhitz 2020)

ahize1Eusko Jaurlaritzak LANHITZ dirulaguntza deialdia argitaratu berri du. Deialdi honen bidez, EAE-n, enpresetan euskara planak diseinatzeko eta garatzeko laguntza ekonomikoak eskaintzen dira. Interesa dakiokeen enpresa batean lan egiten baduzue, AEKren Hizkuntza Aholkularitza Zerbitzuarekin, AHIZErekin, harremanetan jar zaitezkete eta eskaera kudeatzen laguntzeko aukerak aztertuko dituzte. 

Posta elektronikoa: Helbide elektroniko hau spam roboten kontra babestuta dago. JavaScript aktibatuta eduki behar duzu hau ikusteko.

Print Friendly, PDF & Email
02
Ira

Matrikulazioa zabalik gure euskaltegietan, ohiko ikastaroekin jarraitzeko, betiere unean uneko osasun-neurrietara egokituta

Euskara ikasteko garaia berriz hemen dugu, euskara maila hobetzeko, euskara erabiltzen jarraitzeko. AEKn, testuinguru berezia izanik ere, aurrera segituko dugu, herritarrek euskaltegietan euskara ikasteko aukera izan dezaten ikasturte honetan. Gainera, izena ematen dutenek irakasleen laguntza izango dute, gertu-gertutik.

Print Friendly, PDF & Email
31
Abu

20/21 ikasturtea: online ikastaroak

Euskaltegira hurbiltzerik ez eta euskara ikasi edo hobetu nahi baduzu, AEK-k online-ikastaroak egiteko aukera emango dizu. Izena emateko edota informazio gehiago eskuratzeko: Helbide elektroniko hau spam roboten kontra babestuta dago. JavaScript aktibatuta eduki behar duzu hau ikusteko.

Print Friendly, PDF & Email
23
Abu

Opor osteko AIZU!...

... kalean da!

Arrate Ilarorekin mintzatu dira AIZU!-ko lankideak. Arizn-arin atalean, Nerea Arriolarekin.

Erreportajeak, albiste laburrak, komikiak eta gehiago!

Azaroan ale berria!!

Print Friendly, PDF & Email
18
Abu

Irailean ere euskara ikasteko online ikastaroak eta aurrez aurrekoak!

Irailean aukera gehiago izango duzu euskara ikasteko:

-Online ikastaroak: 30 ordu; B2 eta C1 mailak.

-Aurrez aurreko ikastaroak gure euskaltegietan.

Informazio gehiago eta matrikulazioa: 673 200 100 · 946 464 000

 

Print Friendly, PDF & Email
07
Uzt

Udako ikastaroak: matrikulazioa

Aurten ere, udako ikastaroak egongo dira. Hori dela eta, “Uda hemen da, AEK ere bai” kanpaina abiatu dugu.

Alde batetik, udako online ikastaroen eskaintza izango dugu, maila guztietan. Beste alde batetik, hainbat euskaltegitan, udan ere euskara ikasteko eta azterketak prestatzeko ikastaroak eskainiko dira. Hiru aukera egongo dira: aurrez aurreko ikastaroak, autoikaskuntza eta jardun bikoa. Osasun-neurri guztiak hartuta, ikasleak goxo eta seguru ibiliko dira AEKren euskaltegietan. Informatzeko nahiz matrikulatzeko, egokiena da hurbilen dagoen euskaltegira jotzea, webguneko honetako Non gaude? atalean begiratzea edo telefonoz deitzea: 673 200 100 · 946 464 000

Azkenik, aurten, egora ikusita, barnetegiak bertan behera uztea hobetsi dugu.

Print Friendly, PDF & Email
07
Uzt

Esaera zaharren Sopelako lehiaketa, bertan behera

Esaera Zaharren Sopelako Lehiaketako Antolakuntza Taldeak bilera egin du, eta honako erabakiok hartu ditu:

1- Aurten, 2020an, ez da txapelketarik egingo, egoeraren ziurgabetasunak eraginda.
2- Hortaz, hurrengo lehiaketa 2021ean egingo da; printzipioz, apirilaren 24an, Korrika eta Aste Santua pasatuta.

Print Friendly, PDF & Email
06
Uzt

Osasunak, euskaraz ere bai

C. A. Osasunak nafar guztiak batzen dituen ordezkaria izan nahi du, Mendialdetik Erriberara, eta horretarako, besteak beste, zerbitzu integratzaileak eta berdinzaleak eskaini behar ditu. Horregatik, azken urte hauetan nafar guztiendako abegikorragoa izateko ahalegina egiten ari da: Nesken eta Genuine ligetako taldeak sortu ditu; boluntariotza eta gizarte-ekintzak sustatu ditu; Foru lurralde osoko taldeekin loturak suspertzen ari da; eta, azken bi urteotan, hizkuntza-kudeaketa hobetzeko plana abiatu du, C. A. Osasunaren eta bere Fundazioaren zerbitzuak euskaraz ere eskaini ahal izateko. Aldea nabaritu duzu? Euskarazko aukerak erabiltzen dituzu?

Print Friendly, PDF & Email
05
Uzt

Kalean da udako AIZU!

Dagoeneko, hondartzan, igerilekuan, euskaltegian edota beste edozein lekutan irakur dezakezue, ziur udako arratsalde edo goiz pasa atseginagoa izango duzuela!

Eduki interesgarriz beteta dago, besteak beste, Ana Galarragari egindako elkarrizketa eta etxetik oso urrunera jo gabe, udara pasatzeko plan bikainak.

On egin eta uda on!!

Mezua bidali Helbide elektroniko hau spam roboten kontra babestuta dago. JavaScript aktibatuta eduki behar duzu hau ikusteko. helbidera (Hotmail eta Yahoo posta zerbitzua erabiltzen duten lagunek gure mezuak spam edo no deseados karpetetan jasotzea gerta daiteke. Mesedez, begiratu karpeta horiek)
Izena emateko izen-abizenak, posta helbide elektronikoa eta telefono zenbakia bidali.
639 440 615 telefono zenbakira ere deitu dezakezu (Jaione Barandiaran).

wrtwrt

Zalantzarik al duzu?

Bidali zure galdera eta
laster erantzungo dizugu

Emandako datu pertsonalak Euskaraz Kooperatiba Elkarteak (AEK) erabiliko ditu, erabileraren arduraduna den heinean, jasotako kontsultak eta informazio-eskaerak kudeatzeko. Zure datuak eskuratu, zuzendu eta ezabatu egin ditzakezu, baita beste eskubide batzuk egikaritu ere, Helbide elektroniko hau spam roboten kontra babestuta dago. JavaScript aktibatuta eduki behar duzu hau ikusteko. helbidean, gure pribatutasun-politikan datuen babesari buruzko informazio gehigarriarekin batera azalduta dagoen moduan.

wrtwrt

¿Tienes dudas?

Envía tu pregunta y
te respondremos
pronto

Los datos personales facilitados serán tratados por Euskaraz Kooperatiba Elkartea (AEK) como responsable del tratamiento, para la gestión de las consultas y solicitudes de información recibidas. Puede acceder, rectificar y suprimir sus datos, así como ejercer otros derechos en la dirección: Helbide elektroniko hau spam roboten kontra babestuta dago. JavaScript aktibatuta eduki behar duzu hau ikusteko., como se explica junto a información adicional de protección de datos en nuestra política de privacidad.

wrtwrt

Vous avez des doutes?

Envoyez votre question et
nous vous répondrons
bientôt
¿Tienes dudas?

Envía tu pregunta y
te respondremos
pronto

Los datos personales facilitados serán tratados por Euskaraz Kooperatiba Elkartea (AEK) como responsable del tratamiento, para la gestión de las consultas y solicitudes de información recibidas. Puede acceder, rectificar y suprimir sus datos, así como ejercer otros derechos en la dirección: Helbide elektroniko hau spam roboten kontra babestuta dago. JavaScript aktibatuta eduki behar duzu hau ikusteko., como se explica junto a información adicional de protección de datos en nuestra política de privacidad.

Zalantzarik al duzu?

Bidali zure galdera eta laster erantzungo dizugu

Emandako datu pertsonalak Euskaraz Kooperatiba Elkarteak (AEK) erabiliko ditu, erabileraren arduraduna den heinean, jasotako kontsultak eta informazio-eskaerak kudeatzeko. Zure datuak eskuratu, zuzendu eta ezabatu egin ditzakezu, baita beste eskubide batzuk egikaritu ere, Helbide elektroniko hau spam roboten kontra babestuta dago. JavaScript aktibatuta eduki behar duzu hau ikusteko. helbidean, gure pribatutasun-politikan datuen babesari buruzko informazio gehigarriarekin batera azalduta dagoen moduan.