25/26 ikasturteko matrikula 25/26 ikasturteko matrikula

Data by iragazkiak elementuak: December 2024

Gaur goizean (azaroak 28), Durangoko Elkartegian, LANDUE 2025 urte amaierako ekitaldiak 60 pertsona baino gehiago bildu ditu: eskualdeko enpresetako ordezkariak, erakundeetako arduradun politikoak eta hizkuntza-normalizazioko eragileak. Ordubeteko topaketa bizia izan da, non 2025eko balantzea egin, praktika onak partekatu eta etorkizunerako konpromiso berriak hartu diren.

Mertxe Mugika Ahize-AEKko kideak eta LANDUE proiektuko aholkulariak gidatuta, ekitaldia erakunde sustatzaileen agurrarekin hasi da. Idoia Otaduy Durangaldeko Mankomunitateko presidenteak, Sonia Rodriguez Eusko Jaurlaritzako Hizkuntza Ikerketa eta Koordinaziorako zuzendariak, eta Isaac Amezaga Bizkaiko Foru Aldundiko Euskara zuzendariak berretsi dute egitasmoarekiko babes osoa eta elkarlanaren garrantzia.

Emakume*: Sexu-genero sistemak markatzen duen binomioaz gaindi, bizipen, ibilbide, ahalmen eta identitate anitzak biltzen dituen kontzeptua (bollerak, trans, ez-bitarrak…). Gure egungo errealitatean politikoki eragiteko baliagarritzat dugu.

AZAROAK 25: Indarkeria matxisten aurkako nazioarteko eguna

AEKko Berdintasun Batzordea Euskal Herriko Mugimendu Feministaren irakurketan oinarritu da honako testu hau idazteko:

Hasteko, gogorarazi nahi dizuegu iazko azaroaren 25etik sei emakume* hil dituztela, eta gure babesa eskaini nahi diegu haien senide eta lagunei. Bestalde, biolentziaz ari garen egun honetan, ezin Palestina aipatu gabe utzi. Doakie hango lagunei gure besarkadarik beroena.

Guztiok dakigu egungo egoera ez dela batere samurra eta, gainera, feminismoak aurrerapausoak ematen dituen heinean, erantzunak eta erresistentziak gordintzen ari direla. Faxismoa eta ultraeskuina indartzen ari dira, bai, baina baita geure artean ere: Zenbat aldiz azaldu behar du emakume* batek erasoren bat jasan duela? Zergatik da hain zaila egiturazko matxismo hau baztertzea? Emakumeon* rolak eta lanak zalantzan jartzea, ezer ez egitea, oztopatzea, balioa kentzea... Jokabide horiek geure artean, eta, noski, AEKn ere, badaude; zehazki, nahi eta behar baino gizon gehiagok dituzte. Eta hor dago arazoa. Benetan berdintasunean eta parekidetasunean sinesten badugu, benetan helburu horiek lortu nahi baditugu, denoi dagokigu erantzukizuna hartzea eta, batez ere, gizonei, euren pribilegioei uko egitea, espazioa ez hartzea, bidaide edo aliatu izatea, jokaera baztertzaileei uko egitea...

Hain zuzen, orain ari dira abortatzera zihoazen emakumeak jazartzeagatik zenbait pertsona epaitzen. Ikusi beharko da hainbeste izerdirekin lortutako eskubideak babesteko interesik badagoen ala ez.

Aipaturiko guztiaren aurrean, erresistentzia feministarako deia egiten dugu. Segi dezagun antolatzen eta kaleak hartzen, segi dezagun autodefentsa feminista aldarrikatzen eta gauzatzen; kaleetan, etxeetan, lantokietan, jai guneetan… Erantzun diezaiegun indarkeria sostengatzen duten konplizitate sareei, horien aurka borrokatzen duten konplizitate sare feministekin.

KONPLIZITATE SAREEN AURREAN, ERRESISTENTZIA FEMINISTA.

Eusgara 2025ean 33 kidetik 38ra igaro da, eta industria, zaintza eta lanbide heziketako arloetan aurrerapauso esanguratsuak eman dira

Arratiako eskualdean errotze handia hartzen ari da EusGara komunitatea. Gaur goizean (azaroak 22) egin da urteko topaketa nagusia Zeanuriko Zulaibar Lanbide Heziketa Ikastegian, eskualdeko ordezkari politikoak, eragile sozialak eta enpresa-munduko ordezkariak bildu
dituen ekitaldian. Bertan, 2025ean lortutako aurrerapausoak ezagutarazi eta etorkizunerako lan-ildoak partekatu dira.

EusGara komunitateak hazten jarraitzen du. Orain arteko 33 enpresei aurten bost berri gehitu zaizkie, eta guztira 38 entitate ari dira lanean Arratian lan-munduan euskararen presentzia eta erabilera indartzeko. Sektore eta tamaina askotako erakundeak dira, baina
guztiek partekatzen dute helburu bera: euskarari leku handiagoa ematea eguneroko jardunean eta antolaketa-mekanismoetan.

Ekitaldian industria, zaintza eta lanbide heziketako ordezkariek hartu dute parte, eta nabarmendu da 2025ean hiru eremu horietan eman diren urrats esanguratsuak. Era berean, azpimarratu da Arratian abiatu zen eredua Durangaldera lehenik eta Bizkaia osora zabaltzen ari dela.

Euskararen herria denentzat aterpe ireki eta zabala da

AEKk antolatuta, Euskara gara lelopean, euskararen herria zeharkatuko du 24. KORRIKAk martxoaren 19tik 29ra, Atharratzetik Bilbora. Omendua, bestalde, Errigora izango da. Laguntzaile kanpaina ere abian jarri da ―hau da, Korrikari babesa adierazteko ekimena―, eta Korrikaren doako aplikazioa, berriturik, eskuragarri dago gaurtik aurrera.

KORRIKAren 24. edizioaren aurkezpen-ekitaldia egin du gaur goizean AEKk, Gasteizko Izaskun Arrue Kulturgunean. AEKko kideekin batera, Korrikaren bidelagunak eta Gasteizko euskalgintzaren lagin bat ere bildu dira ekitaldira; ondoren, argazki jendetsua atera dute, euskara herritar guzti-guztiontzat aterpe ireki eta erosoa dela adierazteko.

Oraingo honetan, euskararen aldeko mobilizaziorik handiena Atharratzen hasiko da, martxoaren 19an; gero, hamar gauren eta hamaika egunen buruan, Bilbon amaituko da. Bertan, lekuko barruko mezu sekretua irakurtzeaz gain, egun osoko jai-egitarauaz gozatzeko parada izango da.

Ane Pedruzok eta Jon Basagurenek gidatu dute aurkezpen-ekitaldia, non AEKren Nazio Kontseiluko kide Maialen Begiristain Grado eta Lurdes Etxezarreta Artabe igo diren oholtzara.

Begiristainek, lehenik, azpimarratu du KORRIKAren 24. edizioak erakusten duela euskara herritar guzti-guztiontzat aterpe ireki eta erosoa dela: “Berdin da zer jatorri, zein azal-kolore, euskararen inguruko nolako ezagutza... Garrantzitsuena da guztiontzako lekua dagoela, eta bertan, euskararen baitan, guztion artean eraikita, azkenean aurkituko dugula gizarte-zapalkuntza orotatik babestuko gaituen komunitate berdinzale eta zabala, gure herrian, euskararen herrian, mundu oso bat sartzen baita”.

Etxezarretak, bere aldetik, hiru mezu helarazi dizkio jendarteari. Batetik, Begiristainen hitzen ildotik, euskara ardatz duen komunitatean eroso eta aske bizitzeko nahia: “Euskal Herri euskalduna, feminista, antiarrazista eta goxoa izango delako gurea”. Bigarrenik, presa: “Helburu dugun Euskal Herria lortzeko, ezin dugu ezer geroko utzi; orain da unea”; eta zera gehitu du: “Larrialdi linguistiko bete-betean gaude, eta ziklo berri bat abiatu behar dugu, inguruari eta gaur egungo aldaketei so eginda”. Hirugarren mezua instituzioei helarazi die. Euskararen ekosistema babestu eta indartzeko, “hizkuntza-politika ausarta eta sendoaren beharra” aipatu du.

Euskara gara
Ondoren, Korrikaren mezua azaltzeko, Korrika arduradun Ane Elordi Alburquerquek hartu du hitza.

Euskara gara leloak jendartea du helburu: “Euskarak denok bil gaitzake, euskara ez baita muga, arnasa baizik. Euskara zubi gisa landu behar da. Euskal herritar guztion hizkuntza komuna izan dadin nahi dugun heinean, kohesio sozialerako tresna ere izango da”. Euskarak jendarteari arnasa ematen diola aipatu du: “Euskal Herriak arnasa berria behar du; euskararen herrira jauzi egin nahi duten guztien herria gara, berton jaioak izan zein kanpotik etorri. Euskara da gure arnasa, elkarren zaintzaren hizkuntza, justizia sozialaren hizkuntza...”.

Errigorari gorazarrea
24. KORRIKAk Errigora omendu nahi du; Korrikak aitortza egin gura dio euskaratik, euskararentzat eta euskaraz lanean ari den ekimen herritarrari egiten ari den ahaleginarengatik, eta babesa ere adierazi nahi dio aurrera jarrai dezan bultzatzeko. Elordik adierazi legez, “Nafarroan, euskara ofiziala ez den eremuetan, euskalduntzean egiten duen esfortzua aintzatzeko era da, baita etorkizunerakoan hauspoa emateko ere”.

Era berean, Elordi esker onez agertu da Korrika Laguntzaile eta Korrika egiten laguntzen duten guztien aldera, baita Gasteizko euskalgintzatik bertaratu diren kide eta euskaltzaleen aldera ere: “Guztioi esker, EUSKARA GARA”.

Aurkezpenari amaiera emateko, arduradun nagusiak lekukoa altxatu du, eta AEKren Nazio Kontseiluko kideekin batera (Maialen Begiristain, Lurdes Etxezarreta, Bixente Claverie, Xabi Gartzia eta Aize Otaño), Korrikaren deiadarra aditzera animatu du jendartea. Izan ere, aurkezpen honekin batera piztu da Korrikaren garra, eta, euskararen aldeko lasterketa martxoan izan arren, bitartean hamaika hitzordu egongo dira, Korrika Kulturala kasu. Hala, Kaka antzezlana —Korrika-AEK Kultur Sorkuntzarako II. Bekaren irabazlea— izango da ikuskizun nagusia. Hilaren 19an estreinatuko da Donostiako Antzoki Zaharrean; ondoren, hainbat herritan ikusteko aukera izango da.

Eraman Korrika poltsikoan
Korrika doako aplikazio berritua ere gaurtik aurrera egongo da eskuragarri, Android eta IOS sistema operatiboentzat.

Korrika dendak, zabalik
Hiriburuetako Korrika dendak eta online-denda gaurtik aurrera egongo dira irekita. Bertan izango dira salgai arropa, bizkarrekoa eta bestelako osagarriak.

Ekitaldia bukatutakoan, familia-argazkia atera dute Gasteizko euskalgintzaren lagin batek* eta AEKko kideek. 

Gasteizko euskalgintza (23.Korrikan parte hartu zuten eragile batzuen ordezkariak): Alea, Artepan, Mendia Optika, Gasteiz Kantuz, Geu Elkartea, Hala Bedi Irratia, Jimmy Jazz aretoa, Armentia ikastola...  

Osteguna, 23 October 2025 05:44

Errigoraren kanpaina berria, abian!

Martxan da Errigoraren Euskarari Puzka kanpaina, Nafarroako produktuekin osatutako saskiak eskatuz Ager zonaldeko euskalgintzari bultzada ematen diona.

Nafarroa erdi eta hegoaldean gurekin batera ari dira lanean Sortzen, Ikastolak eta Agerraldia euskarari bultzada emateko. Ezinbestekoak guztiak euskarak zonaldean arnasa har dezan bertatik eta bertarako lan eginez.
Lanean jarrai dezagun, ezinbestekoak zarete gainontzeko lurraldeetako euskalzaleak. Asmo horretan auzolana tresnarik baliotsuena, ezinbesteko elkartasun-keinua da Euskarari Puzka kanpaina, saskiak eskatuz balioaren %25a Ager zonaldeko euskalgintzara bideratzen delako.

Eskatu zure saski beltz, berde edo gorria errigora.eus atarian azaroaren 13a baino lehen!

Euskara larrialdi linguistiko egoeran dagoela adierazi eta urtebete geroago, Euskalgintzaren Kontseiluak bere diagnostikoa berretsi eta, eskuhartze sendorik egin ezean, euskararen etorkizuna jokoan dagoela adierazi du. Hala ere, larritzeko osagai guztiak izan arren, itxaropen mezu bat zabaltzeko prentsaurrekoa egin du Kontseiluak, eta euskaltzaleei dei egin die indarrak batzeko eta euskararen etorkizunari norabide berria emateko.

Euskaltzaleon garaia dela aldarrikatzeko, abenduaren 27an Bilbao Arena euskararen eta euskaltzaletasunaren bilgune eta arnasgune bilakatzeko deia egin du, milaka pertsona batuko dituen ekitaldi erraldoian. 17:00etan hasiko da Miribillako kirolgunean, eta sarrerak urriaren 16tik aurrera izango dira eskuragarri www.pizkundea.eus webgunean

AEKk ere agerraldian parte hartu izan du, euskalgintzako hamaika ordezkari eta norbanako euskaltzalerekin batera.

Adierazpena eta informazio gehiago Kontseiluaren webgunean.

Miramongo teknologia parkean elkartu dira gaur, irailak 26, “Batuz Aldatu” itunaren sinatzaileak, Euskararen biziberritzeko itun soziopolitiko berri baten edukiak zehazteko lanean diharduen lan-taldea.

Euskalgintzaren Kontseiluak dinamizatua, Batuz Aldatu adostasun sozialaren talde eragileak urtebeteko elkarrizketa prozesuaren ondoren garatu duen proposamena aurkeztuko du: itun soziopolitiko berrirako eskaintza. Bi izan dira dinamikaren norabide nagusiak hasieratik; ezagutzaren unibertsalizazioa alde batetik, eta euskara «normal eta eroso» erabiltzeko baldintzak jartzea bestetik. Oraingoan, itun soziopolitiko berriaren oinarriak zehaztu dira, eta horietan oinarrituko dira etorkizun hurbileko elkarrizketak.

Batzarrean AEKren hainbat ordezkarik hartu dute parte, besteak beste: Aize Otaño Lizarralde, Maialen Begiristain Grado eta Xabi Gartzia Castell (AEKren Nazio Kontseilutik), Ane Elordi Alburquerque (Korrika), Olaia Murua Zuazubiskar (Gipuzkoako koordinatzailea), Sebastien Castet (Azkaingo AEK Gau Eskolako kidea) eta Eider Gogorza Ulacia eta Aitziber Akerreta Hernandez (Donostiako AEKko kideak). Halaber, Xabi Gartzia Nafarroako artezkariak hartu du hitza Batzarrean, sinatzaileen talde eragileko kide den AEKren izenean.

Dagoeneko, Euskal Herriko hainbat arlotako 113 eragilek egin dute bat Batuz Aldatu prozesuarekin. Talde eragileko kideak hauek dira: AEK, Agirre Lehendakaria Center, Athletic Club Fundazioa, Bizipoza Bilgunea, Euskal Kontsumitzaileen Alkartea, Euskaltzaleen Topagunea (Taupa Mugimendua), Eusko Ikaskuntza, Gazte Euskaltzaleen Sarea, Gipuzkoako Erizainen Elkargoa, Mondragon Korporazioa eta Nafar Ateneoa.

Egin klik hemen “Batuz Aldatu” itun soziopolitiko berrirako eskaintza dokumentua deskargatzeko. 

Konpromisoak eta atxikimendu berriak
Itunari atxikimendua eman nahi dioten eragileek www.kontseilua.eushelbidean sinatu ahal izango dute dokumentua, euskararen aldeko konpromisoak hartuz. Hemen: kontseilua.eus/batuzaldatu

batuz aldatu

Azteazkena, 17 September 2025 10:27

Euskara ZU zara! Gurekin euskara praktikatu nahi?

EUSKARA ZU ZARA KANPAINARI JARRAIPENA EMANGO DIO AEKREN PRAKTIKATU ZERBITZUAK IKASTURTE BERRIAN. Euskaldunon komunitatea indartzea helburu, eskaintza zabala dakarte AEKren mintzapraktika-programek, euskaraz aritu nahi duenak hainbat aukera izan ditzan.

Koldo Mattin Agirregomezkorta Uranga Praktikatu Zerbitzuko kideak azaldu du kanpaina zertan den: “Norbanakoek euskaldunon komunitatea osatzeko duten garrantzia azpimarratzen jarraitu nahi dugu, eta, bereziki, mintzapraktika-programetako parte-hartzaileen zeregina: egunero hizkuntzan trebatzen garen, praktikatzen dugun eta euskaraz bizi garen guztiok euskaldunon sarea osatzen dugu; eta horren aldeko jarrera aktiboa dugunean, euskara gara denok. Horregatik, mintzapraktika-programetan ez dago ez zahar ez berri, ez hango ez hemengo... Taldeetan guztiok euskaraz gustura eta lasai arituz, euskaldunon “familia” indartzen eta zabaltzen dugu”. Ideia horixe islatu nahi izan dute, hain zuzen ere, bideo honetan.

Proiektuak: Udako taldeetako kideek elkar agurtu, eta datozen egunotan hasiko dira elkartzen berbalagun, mintzakide eta mintzalagunak euskararen herrialde luze eta zabaleko 104 herritan. Aurten, egitasmo berriak ere abiatuko dira: Mintzalagun Oiartzunen eta, Iparraldean, mintzalagun-taldeak herri gehiagotan sortzeko lanean jarraituko du AEKk.

Ekintzak: Taldeak ez ezik, ekintzak ere antolatzen dituzte egitasmoetako dinamizatzaileek euskarazko aisialdia sustatzeko, hala nola Lautadako Solasaldi musikatuak, udazkeneko asteburu-pasak familian Tertangan (Bizkaiko Urtxintxa Eskolaren eskutik) eta Hika-topaketak Markina-Xemeinen (ZirHika elkartearekin elkarlanean), hasi berri den ikasturteko hainbat aipatzearren. Joan den ikasturtean, 500 jarduera baino gehiago egin zituzten: tailerrak, irteerak, mintzodromoak, asteburuko egonaldiak, Zilegi Asteak... Aurten ere, hamaika aukera izango dute euskaraz bizi nahi dutenek.

Eskaintza zabala: Agirregomezkortaren esanetan, “erraz-erraza da, gainera, aukerak gero eta ugariagoak baitira: ikasturteko mintza-taldeak, xede-taldeak, online taldeak, udakoak...”. Parte-hartzea doakoa da, eta kide guztiek deskontuak zein sariak eskura ditzakete. Horrez gain, hitanoa lantzeko Hiketalagun proiektuak aurrera jarraituko dik/din, partaideek hika hitz egiteko talde berriak eginda. Familiek Gurasolaguneko taldeetan ere segituko dute jolas, txango eta tailerrak egiten, helduek eta haurrek elkarrekin euskaraz aritzeko aukera izan dezaten. Mendilagunek ere ibilbideak egingo dituzte euskaraz egin bitartean. Antzera ariko dira kakorratz-taldekoak, Irakurzale klubekoak, eskaladakoak, dantza errazen taldekoak... Eta azkenik, azaroan, online taldeak ere abiatuko dira.

Izena emateko: emanizena.praktikatu.eus

Jarraitu Praktikaturi!
Bloga:
https://www.praktikatu.eus/
Facebook
x.com/praktikatu
Instagram

Ikasturte berrirako laguntzak: % 60 gehiago euskara ikasten dutenentzat

Lehentasuna emango zaie euskara ikasten hasten diren ikasleei (A1 maila egiten dutenei), laguntzak % 100erainokoak izan daitezke

Gainerako mailetan, 475 euro arteko dirulaguntzak jaso ahal izango dira aurrez aurreko ikastaroetarako eta autoikaskuntzako ikastaroetarako. Dirulaguntza horiek bateragarriak izango dira toki-erakundeek ematen dituzten laguntzekin.

Baldintzak: matrikularen ordainagiria eta % 80ren bertaratzea.

Laguntza bi epetan ordainduko da: lehena abenduan eta bigarrena ikasturtea amaitzean.

Euskara ikasi nahi duten 16 urtetik gorako pertsonak, Nafarroan bizi direnak deialdia argitaratzen den unean. Eskaerak aurkezteko epea: 2025/09/01 – 2025/10/31

Informazio gehiago

Prezio zehatza, baldintzak eta matrikula egiteko moduak AEKko euskaltegietan topatuko dituzue.

AEKn euskara eroso ikasi eta bizi

 

Azteazkena, 10 September 2025 12:27

A1 eta A2 mailak: HABEren dirulaguntza-lerroak

ADI! Abian dira Eusko Jaurlaritzaren dirulaguntza-lerroak euskara ikasten hasiko diren pertsonentzat (A1 eta A2 mailak).

Maila horietako ikasleek ikastaroaren ordu kopurua x 0,60 ordainduko dute. Adibide gisa, hemen duzue matrikularen simulazio bat: A1 mailan 240 orduko ikastaro batek 540 euro balio baditu orain, laguntza berriari esker, 144 euro baino ez da ordaindu beharko.

Ezaugarri nagusiak:

- Ikasle bakoitzari maila bakoitzeko ikastaro bakarra ordainduko zaio. Hau da, maila bakoitzari (A1 behin, A1A1 behin eta A2A1 behin) dagokion dirulaguntza behin bakarrik eskatu ahal izango du, nahiz eta ez iritsi ordu mugara.
* Iraupen luzeko ikastaroetan, alegia, bi azpimaila edo gehiago egiten diren ikastaroetan, dirulaguntza bat baino gehiago eskatu ahal izango dute. 

- Ordu muga: A1 mailako ikasleek 200 orduri dagokion dirulaguntza jasokodute, gehienez. A2 mailako ikasleek 330 orduri dagokion dirulaguntza jasoko dute, gehienez; baina bi azpimailatan banatuta: A1A1 hasiera maila dutenek 165 ordu eta A2A1 hasiera maila dutenek beste 165 ordu.

- Autoikaskuntzako eta e-uskaltegiko ikasleek diru-muga ere izango dute:
▪ A1: gehienez 455 € jasoko dituzte.
▪ A2: gehienez 750 € jasoko dituzte

 

BALDINTZAK:
- Abiapuntu-mailak:
A1: A0A0 edo A1A0
A2: A1A1 edo A2A12.

- Edozein mailatan, gutxienez komunikagaitasun-mailetako trebetasunetako batean (entzumena, irakurmena, idazmena, mintzamena) aurrera egitea eta asistentzia % 75ekoa izatea. Bi baldintza horiek bete ezean, ikasleak matrikula osotasunean ordaindu beharko dio HABEri.
- Ezin izango dute parte hartu deialdi honetan 2024-2025ean A2A2 azpimaila lortu dutenek, ezta matrikula egiteko unean A1 edo A2 egiaztatu dutenek (titulua dutenek) ere.
- Ezin izango dute parte hartu 2024-2025ean A1eko dirulaguntza eskatu. Ezin izango dute parte hartu 2024-2025ean A1eko dirulaguntza eskatuzutenek.

Informazio gehiago HABEren webgunean, HEMEN.

 

Prezio zehatza, baldintzak eta matrikula egiteko moduak AEKko euskaltegietan topatuko dituzue.

AEKn euskara eroso ikasi eta bizi

AEK anfitrioi izan da 2025-2026 ikasturterako HABEren matrikulazio-kanpainaren aurkezpen nagusian gaur, irailak 10, Donostiako Antiguako AEK euskaltegian egindako agerraldian.

Amaia Irastorza Ezkurdiak, Donostiako AEKko zuzendariak, hitz egin du gure kooperatibaren izenean; “Euskara eroso ikasi eta bizi” gure kanpainari hainbat keinu egiteaz gain, «euskal herritar denek euskaraz jakiteko eta erabiltzeko duten eskubidea» azpimarratu du. Horretarako, Irastorzaren esanetan, «ezinbestekoa da gure instituzioen parte-hartzea eta erabateko sostengua, euskara jakiteko premia zabaltzeko, batetik, eta euskara ikastea irisgarria eta doakoa izateko, bestetik».

Agerpenean, HABEren izenean, Aitor Aldasoro Iturbe Hizkuntza Politikarako sailburuordeak hitz egin du. Bestalde, Claire Tonnelé eta Daniel Garcia euskara-ikasleek ere hartu dute parte.

Igandea, 07 September 2025 08:24

ONLINE-IKASTAROAK (25-26 IKASTURTEA)

EUSKALDUNTZEKO ETA MAILAK EGIAZTATZEKO AZTERKETAK PRESTATZEKO IKASTAROAK (A1, A2, B1, B2. C1 eta C2)

Ikastaroak urriaren 6an hasiko dira, eta, hori dela eta, izen-ematea itxita dago webgunearen bidez.

Dena den, formulario bat zabaldu dugu, zure datuak jasotzeko, eta matrikulazioa hortik bideratuko dugu, zerrendaren hurrenkera aintzat hartuta; ikastaroak ia guztiz beteta daude, baina gerta daiteke lekuren bat libre egotea. Datorren astean, zurekin jarriko gara harremanetan.  EMAN IZENA FORMULARIOAN.

· Urriaren 6tik ekainaren 20ra (190 ordu)
A1: 869 €. 414 €
A2: 869 €. 119 €
B1-B2-C1: 869 €
C1 (16-18 urte): 869 €. 119 €
C2: 976 €

· Urriaren 6tik abenduaren 20ra (75 ordu)
A2, 75 horas: 432€. 57 € 
B1-B2-C1, C2 atarikoa*: 432 €
C1 (16-18 urte): 432€. 45 € (75 ordu)
C2: 530 €
Ohar garrantzitsua: A1 mailari dagokionez, 190 orduko ikastaroak baino ez ditugu antolatuko, urritik ekainera bitartean. 75 ordu, gehienetan, ez dira nahiko maila batgainditzeko; A1en, are gutxiago.

*C2 atarikoa/ Hobekuntza-ikastaroa: C1 gaindituta dutenentzat. Egokia euskara-maila hobetzeko edota hurrengo ikasturtean C2 maila egin nahi dutenentzat.

Urritik abendura 75 orduko ikastaroa egin duenak lehentasuna izango duUrritik abendura 75 orduko ikastaroa egin duenak lehentasuna izango duurtarrilean beste ikastaro bat egiteko. Hori alde batera utzita, gerta daitekeikasturtean ikastaro berri gehiagorik ez egotea, udan azterketak prestatzekoikastaroak salbu (B1-B2-C1-C2).

INGURA!

Ingurune digitalak A1 maila eskaintzen du, eta A2 mailakoa laster. Ikastaro osoaIngurune digitalak A1 maila eskaintzen du, eta A2 mailakoa laster. Ikastaro osoaegiteko, gurean ere matrikula egin ahal izango duzu; 2026ko urtarriletik aurreraizango dira ikastaro horiek. Laster, informazio gehiago.

Itzulpengintza ikastaroa:
Azarotik abendura, urtarriletik otsailera edo martxotik maiatzera. 30 ordu. 377 €.

Izena emateko zein informazioa eskatzeko, Helbide elektroniko hau spam roboten kontra babestuta dago. JavaScript aktibatuta eduki behar duzu hau ikusteko. helbide elektronikora idatzi edo deitu 688664498 zenbakira. Informazio gehiago: https://www.aek.eus/eu/online

Dirulaguntza hauen xedea da C1C1 helburu maila eta abiapuntu maila jakin bat duten 16-18 urteko ikasleei C1C1 mailako ikastaroen matrikula-prezioan hobaria eskaintzea.

  • Aurrez aurreko taldeetan, autoikaskuntzan eta E-uskaltegian ikasleak matrikula egitean 0,60 euro orduko ordainduko ditu.

  • Abiapuntu-mailak:
    a) C1B2
    b) B2B2 - gutxienez 330 orduko ikastaroan matrikulatuz gero

  • Helburu-maila: C1C1 (kasu guztietan)

  • C1 maila (komunikagarritasun-maila) lortzeko prestakuntza jasoko duzu.

  • Ikastetxean bertan ikasteko aukera izango duzu (eskola-orduz kanpo), euskaltegi baten eskutik bertan antolatutako ikastaroan; bestela, euskaltegian, zure kasa, maila horretako ohiko talde batean.

  • Onuradun izateko baldintzak, adinari dagokionez:

    - 16tik 18 urtera bitarteko adina izatearen baldintza egiaztatzeko, deialdi honen ondoriotarako, jarraian adierazitako urte tartetan jaiotakoak izango dira onuradun:

    * 2025 urtean: 2007, 2008 eta 2009 urteetan jaiotakoek egin ahal izango dute matrikula deialdi honen babesean.

    * 2026 urtean: 2008, 2009 eta 2010 urteetan jaiotakoek egin ahal izango dute matrikula deialdi honen babesean.

  • Garrantzitsua: 2024-2025 ikasturtean deialdi beraren bidez dirulaguntza hau jaso zutenek ezin dute berriro baliatu.

  • Gutxienez komunikagaitasun-mailetako trebetasunetako batean(entzumena edo irakurmena edo idazmena edo mintzamena) azpimailabat aurrera egitea (euskaltegiko zuzendariak ziurtatu beharko du) eta asistentzia % 75ekoa izatea. Bi baldintza horiek bete ezean, ikasleak matrikula osotasunean ordaindu beharko dio HABEri.

Prezio zehatza, baldintzak eta matrikula egiteko moduak AEKko euskaltegietan topatuko dituzue.

AEKn euskara eroso ikasi eta bizi

Iraila iritsi da, eta, harekin batera, AEKren matrikulazio-kanpainaren aurkezpena. Euskara eroso ikasi eta bizi da 2025/2026 ikasturteko leloa, eta prentsaurrekoa eskaini dute, Gasteizko Zadorra AEK euskaltegian, AEKko Nazio Kontseiluko kideek: Aize Otaño Lizarralde, Gipuzkoako ordezkaria; Xabier Gartzia Castell, Nafarroako ordezkaria; Bixente Claverie, Iparraldeko kidea; Lurdes Etxezarreta Artabe, Bizkaiko ordezkaria; eta Maialen Begiristain Grado, Arabako ordezkaria. Bertan izan dira, halaber, Gasteizko AEKko hiru ikasle (Rocío Hontoria Campo, Victoria Zarco Jiménez eta Laura Cardelli Sgattoni) beraien testigantza azaltzen, euskara eroso ikasi eta bizitzearen inguruan.

Gaurtik aurrera, matrikulazioa zabalik da AEKko euskaltegietan, bertan herritarrek euskara eroso ikas dezaten eta euskaraz eroso bizi daitezen. Hori baita AEKren xedea: Euskal Herriko biztanle guztiak euskaraz eroso bizitzea. Euskaltegiak euskara ikasteko gune erosoak izatea nahi du AEKk, eta ikasleak handik ateratzean arlo guztietan erabiltzeko baliabideak izatea: lagunartean, familian, lanean, aisialdian…

Helburu horri begira behar-beharrezkoa da ezagutzaren unibertsalizazioa bermatzea. Matrikulazio kanpaina aurkezteaz gain, mezu hau argi eta garbi islatu nahi dugu gaurko agerraldian: helduen euskalduntze-alfabetatzea estrategikoa da euskararen normalizazio eta biziberritze prozesuan, eta herritar denek dute euskaraz jabetzeko eskubidea eta ardura komunitarioa. Hori horrela, euskalduntze-prozesu osoan doakotasuna ezarri behar da euskara ikasteko eskubideari egoki erantzuteko, eta ezagutzaren beharra sozializatu behar da. Hau da, euskara ikastea doakoa eta irisgarria izan behar du Euskal Herrian bizi diren pertsona guztientzat. Zentzu horretan, oso era positiboan baloratzen dugu doakotasunaren bidean azken urteotan egin diren urratsak: EAEn B2 mailara arte matrikularen dirua berreskuratu daiteke, eta ikasturte honetan A2n matrikulatuko direnek ere diru gutxiago aurreratu beharko dute, HABEren sustapenari esker. Hortaz, EAEn A1n, A2n eta 16-18 urteko gazteek C1en merkeago izango dute matrikula. Nafarroan ildo horri jarraituz, A1ekoek %100 arte berreskuratu ahalko dute. Ipar Euskal Herrian ere formaziorako aukera eskaintzen dute enpresek, eta langileek doan dituzte euskara-ikastaroak.

Doakotasuna eta irisgarritasuna aipatuta, UEMArekin egin dugun hitzarmena azpimarratu eta balioetsi nahi dugu: ikastaroak eskainiko ditugu UEMAko hainbat udalerritan, ikastetxean bertan eta doan, euskaraz ez dakiten gurasoen beharretara egokituta. Hala, ikastaro horien helburua da euskaraz ez dakiten guraso horiek euskara modu praktikoan eta eraginkorrean ikastea, seme-alaben ikastetxean bertan, haiek eskolan dauden bitartean.

Milaka herritar hurbildu dira azken ikasturteotan AEKren euskaltegietara euskara ikastera, euskara-maila hobetzera edo praktikatzera; etxeko eta lagunarteko harremanak euskaraz izateko, lan-egoera hobetzeko, eta abarrerako. Horren adibide dira gaur gurekin ditugun ikasleak.

Ikasturte honetan ere zinez espero dugu herritar gehiago hurbilduko direla AEKren euskaltegietara. Euskara ikasi, hobetu eta praktikatu nahi duen orok zabalik ditu euskaltegietako ateak, eroso ikasteko. Horri begira, AEKk 100 euskaltegi baino gehiago ditu Euskal Herri osoan, eta horien bidez beste hamaika herritara iristen da. Ikasturte honetan, adibidez, euskaltegi berriak edo berrituak izango ditugu Hendaian, Azkainen eta Lodosan.

Ikaslearen beharrizanetara egokitua dugu eskaintza: ordutegiak, modulazioak, mailak... Euskara-eskolak ematen ditugu enpresa, udal, elkarte, ikastetxe eta abarretan. Pantailen beste aldetik ere, nahi duen orok euskara eroso ikasteko aukera du, esaterako AEKren online-euskaltegiko ikastaroen bitartez. Erabilerarako aukerak ere eskaintzen ditu AEKk; honako hauek, besteak beste: AIZU! aldizkaria, euskaraz irakurtzeko (eraberritze prozesuan); Praktikaturen eskaintza, mintzapraktika giro atseginean egiteko; Ahize aholkularitzaren laguntza, lan-esparruan euskara normalizatzeko, eta abar.

AEKko irakasleak ikasleen ondoan daude, haien bidelagun izan nahi dute, eta beren onena eskainiko diete, ikas-prozesu erosoa izan dezaten, etxean bezala senti daitezen. Horregatik, hain zuzen ere, aukeratu dugu aurten besaulkiaren irudia, etxean baleude bezala senti daitezen euskaltegian.

Informazio guztia webgune honetan eta gure sare sozialetan egongo da gaurtik aurrera; baita AEKren euskaltegietan ere, jakina. 

Korrika ikasturtea
Bukatzeko, azken ohar bat: beste Korrika baten atarian gaude, 24. KORRIKA. Askorik ezin dizuegu aurreratu oraindik, baina hiru gauza esateko aprobetxatuko dugu aukera hau. Bat: iaz hasi ginen 24. Korrika antolatzen, eta ilusioz beterik eta gogotsu gaude edizio berrirako. Bi: 2026ko martxoan izango da. Eta hiru: KORRIKAren 24. edizioak sentiaraziko du euskara aterpe ireki eta erosoa dela herritar guzti-guztiontzat.

Gaur, abuztuak 29, «euskaraz biziko den Nafarroa parte izateko deia zabaldu diegu nafar guztiei Iruñean, Nafarroako Jauregian, Euskarabideak euskaltegiekin batera antolatutako prentsa-agerpenean.

AEKren izenean hitz egin du Beatriz Buldain Etxarrik, Nafarroako koordinatzaileak; eta ikasturte berriari «gogotsu ekiteko prest gaudela» aipatzeaz gain, egun Nafarroan euskaraz ikasteko «aitzakiarik ez dagoela» ere azpimarratu du. Izan ere, Nafarroako Gobernuak matrikulak finantzatuko ditu (hainbat kasutan, horien %100), aldez aurretik ezarritako baldintzak betetzen badira.

Buldainen esanetan, «bada garaia guztion artean bestelako Nafarroa bat eraikitzeko, elkarbizitzaren Nafarroa, eta horretan ere zu behar zaitugu»; eta, horretarako, “bizitokitik edo lantokitik gertu duzun euskaltegira jotzera animatzen zaitugu».

 

Argazkian, ezkerretik eskuinera, Euskarabidearen zuzendari Javier Arakama, Nafarroako Gobernuko bigarren lehendakariordea Ana Ollo eta Nafarroako AEKren koordinatzaile Beatriz Buldain.

Osteguna, 03 July 2025 09:17

Kalean da udako Aizu! aldizkaria

Zenbaki berezia izango da, uda sasoirako propio prestatua: Ibon Gaztañazpiri eta Maitane Carballori egindako elkarrizketez gain, denbora-pasa eta ariketa kopuru bikoitza izango du.

AIZU! eskuratuta, aspertzeko betarik ez!! Harpidetzak, hemen.

Esaera Zaharren Txapelketaren antolatzaileek irakurri dute Sopelako jaien pregoia. 


Jaiak atzo hasi ziren, eta Bego Rodriguez, Oihana Carrasson, Patxi Garcia, Maddalen Markaida eta Aitor Fernández de Martikorenak izan zuten herriko jaiei hasiera emateko ohorea, pregoia irakurrita. Izan ere, 30 urte bete dira aurtengo apirilean txapelketa lehenengoz antolatu zenetik. Txupina, berriz, Breaking Katxi kuadrillak bota du. 

Eskerrik asko Sopelako Udalari aitortzagatik, eta zorionak, Bego, Patxi, Oihana, Maddalen eta Aitor!


Gora Sopelako jaiak! Biba Esaera Zaharren Txapelketa! 

EUSKARAZ KOOP. S.ren Batzar Orokor Berezirako deialdia

Euskaraz Koop. S.ren Estatutu Sozialetako 31. eta 32. artikuluetan xedatutakoari jarraituz, Artezkaritza Kontseiluak Euskaraz Koop. S.ren Ohiko Batzar Orokorrerako deialdia egin du.

DEIALDIA (zuzenduta)

Eguna 2025eko ekainaren 27a

Tokia: GASTEIZko Armentia ikastola

Ordua: Lehen deialdia 9:30ean.

Bigarren deialdia: 10:00etan

GAI ZERRENDA (zuzenduta)

Lehena.- Akta onartzeko bi bazkide eta batzarreko idazkaria izendatzea.

Bigarrena.- Euskalgintzaren Kontseilua. (Lan ildoen aurkezpena)

Hirugarrena.- Kudeaketarekin lotutako zenbait proposamen (24-25 aurrebalantzea eta 25-26 aurrekontuaren aurreikuspena, 25-26 ikasturterako z.o.-ak,egin beharreko ekarpenaren zenbatekoa, Korrika...)

Laugarrena.- Kontu ikuskaritza aukeratzea.

Bosgarrena.- Sozietate organoak: Zaintza eta Helegite batzordeen berritzea.

Seigarrena.- Estatutuen egokitzapena.

Zazpigarrena.- Ahalmena ematea Artezkaritza Kontseiluko lehendakariari eta idazkariari Batzar Nagusian hartu diren inskribatu beharreko erabakiak notarioaren aurrean eskritura publikoan jasotzeko, hala badagokio, eta Euskadiko Kooperatiben Erregistroan inskribatuak izan daitezen egin beharreko izapideak burutzeko.

Zortzigarrena.- Galde-eskeak.

OHARRA: Bazkideei jakinarazten zaie, Euskadiko kooperatiben legearen 24.4 eta 78.1c artikuluetan zedarritutakoarekin bat etorriz, bazkide guztiek dutela eskura kooperatibaren egoitza sozialean eta barne sarean kooperatibaren dokumentazio ekonomikoa eta Estatutuen moldaketa proposamenaren justifikazio txostena, batzarrean landuko den gainerako dokumentazioarekin batera.

Lehendakaria

Lurdes Etxezarreta Artabe.

Bilbon, 2025eko ekainaren 10ean.

Ekainaren 5 eta 6an, Ongi Etorri Euskararen Mundura. II. Harrera Jardunaldiak izango dira, Bilbon, Arrupe Etxean, Euskalgintzaren Kontseiluak eta Eusko Jaurlaritzaren Hizkuntza Politikarako Sailburuordetzak elkarlanean antolatuta.

Euskararen normalizazio eta biziberritze prozesuaren egungo erronketako bat da euskal herritar berriak helburu hori erdiesteko aliatu egitea. Horretarako, ezinbestekoa da hizkuntza harrera egokia gauzatzea. Premia hori sumatuta lanean ari dira hainbat eragile eta instituzio. Nolanahi dela, sortzen ari diren gogoeta eta praktika horiek elkarrekin partekatu eta amankomunean bideratzea premiazkoa da hizkuntza harrera egokira ailegatzeko. Hain justu, aurreko urteko Ongi etorri euskararen mundura harrera jardunaldietan, harrera egoki baterako zumeak zeintzuk izan beharko liratekeen hausnartu genuen (ikus iazko kronikak eta grabazioak).

Aurtengo jardunaldietan berriz, hausnarketa horiek indarrean jartzeko aukerez hitz egingo da, martxan dauden harrera plan eta praktikak elkarbanatzeko aukera ere egongo da.

AEKko ikasle ohi eta eusktreneko langile Fernan Lopezek "Askotariko bideak, hautu bat: zer eman digu euskarak? Erdarazko ereduetan eskolaratutakoen edota helduak zirela euskaldundutakoen gogoetak" solasaldian parte hartuko du.

Nori zuzenduta daude?
Jardunaldiak udaletako arduradun politikoei, euskara eta migrazio teknikariei, hezkuntza formal eta ez-formaleko hezitzaileei eta gizarte mugimenduetako kideei zuzenduta egongo dira, baita gaian interesa duen edonori ere. AEKko kideok ere bertan izango gara.

Egitaraua eta informazio gehiago Kontseiluaren webgunean.

Euskaraz ez dakiten gurasoentzako ikastaro praktikoak dira. UEMAko kide diren eta Euskara eta kulturartekotasuna proiektua martxan duten herrietako gurasoek izango dute parte hartzeko aukera.
Norentzat? Euskara ulertzen ez duten gurasoentzat.
Noiz? 2025eko urritik 2026ko ekainera.
Non?  Ikastetxean bertan.
Ordutegia:  Umeak eskolan dauden artean, astean bi egunetan.
Ordu kopurua: 150.
Prezioa:  Erabat doan.
Non eman behar da izena? Eskolako idazkaritzan bertan, edo online labur.eus/etorriEUS helbidean.

Ikastaroei buruzko informazio guztia: labur.eus/etorri_euskarara  
Izena emateko lotura zuzena: labur.eus/etorriEUS  
Diptikoak, 10 hizkuntzatan: https://labur.eus/etorri_diptikoak (Euskaraz, gazteleraz, arabieraz, frantsesez, ingelesez, urduz, errumanieraz, ukrainieraz, katalanez eta woloferaz).

Mezua bidali Helbide elektroniko hau spam roboten kontra babestuta dago. JavaScript aktibatuta eduki behar duzu hau ikusteko. helbidera (Hotmail eta Yahoo posta zerbitzua erabiltzen duten lagunek gure mezuak spam edo no deseados karpetetan jasotzea gerta daiteke. Mesedez, begiratu karpeta horiek)
Izena emateko izen-abizenak, posta helbide elektronikoa eta telefono zenbakia bidali.
639 440 615 telefono zenbakira ere deitu dezakezu (Jaione Barandiaran).

wrtwrt

Zalantzarik al duzu?

Bidali zure galdera eta
laster erantzungo dizugu

Emandako datu pertsonalak Euskaraz Kooperatiba Elkarteak (AEK) erabiliko ditu, erabileraren arduraduna den heinean, jasotako kontsultak eta informazio-eskaerak kudeatzeko. Zure datuak eskuratu, zuzendu eta ezabatu egin ditzakezu, baita beste eskubide batzuk egikaritu ere, Helbide elektroniko hau spam roboten kontra babestuta dago. JavaScript aktibatuta eduki behar duzu hau ikusteko. helbidean, gure pribatutasun-politikan datuen babesari buruzko informazio gehigarriarekin batera azalduta dagoen moduan.

wrtwrt

¿Tienes dudas?

Envía tu pregunta y
te respondremos
pronto

Los datos personales facilitados serán tratados por Euskaraz Kooperatiba Sozietatea (AEK) como responsable del tratamiento, para la gestión de las consultas y solicitudes de información recibidas. Puede acceder, rectificar y suprimir sus datos, así como ejercer otros derechos en la dirección: Helbide elektroniko hau spam roboten kontra babestuta dago. JavaScript aktibatuta eduki behar duzu hau ikusteko., como se explica junto a información adicional de protección de datos en nuestra política de privacidad.

wrtwrt

Vous avez des doutes?

Envoyez votre question et
nous vous répondrons
bientôt
¿Tienes dudas?

Envía tu pregunta y
te respondremos
pronto

Los datos personales facilitados serán tratados por Euskaraz Kooperatiba Sozietatea (AEK) como responsable del tratamiento, para la gestión de las consultas y solicitudes de información recibidas. Puede acceder, rectificar y suprimir sus datos, así como ejercer otros derechos en la dirección: Helbide elektroniko hau spam roboten kontra babestuta dago. JavaScript aktibatuta eduki behar duzu hau ikusteko., como se explica junto a información adicional de protección de datos en nuestra política de privacidad.

Zalantzarik al duzu?

Bidali zure galdera eta laster erantzungo dizugu

Emandako datu pertsonalak Euskaraz Kooperatiba Sozietateak (AEK) erabiliko ditu, erabileraren arduraduna den heinean, jasotako kontsultak eta informazio-eskaerak kudeatzeko. Zure datuak eskuratu, zuzendu eta ezabatu egin ditzakezu, baita beste eskubide batzuk egikaritu ere, Helbide elektroniko hau spam roboten kontra babestuta dago. JavaScript aktibatuta eduki behar duzu hau ikusteko. helbidean, gure pribatutasun-politikan datuen babesari buruzko informazio gehigarriarekin batera azalduta dagoen moduan.

Zalantzarik al duzu?

Bidali zure galdera eta
laster erantzungo dizugu

Emandako datu pertsonalak Euskaraz Kooperatiba Elkarteak (AEK) erabiliko ditu, erabileraren arduraduna den heinean, jasotako kontsultak eta informazio-eskaerak kudeatzeko. Zure datuak eskuratu, zuzendu eta ezabatu egin ditzakezu, baita beste eskubide batzuk egikaritu ere, Helbide elektroniko hau spam roboten kontra babestuta dago. JavaScript aktibatuta eduki behar duzu hau ikusteko. helbidean, gure pribatutasun-politikan datuen babesari buruzko informazio gehigarriarekin batera azalduta dagoen moduan.

Zalantzarik al duzu?

Bidali zure galdera eta
laster erantzungo dizugu

Emandako datu pertsonalak Euskaraz Kooperatiba Elkarteak (AEK) erabiliko ditu, erabileraren arduraduna den heinean, jasotako kontsultak eta informazio-eskaerak kudeatzeko. Zure datuak eskuratu, zuzendu eta ezabatu egin ditzakezu, baita beste eskubide batzuk egikaritu ere, Helbide elektroniko hau spam roboten kontra babestuta dago. JavaScript aktibatuta eduki behar duzu hau ikusteko. helbidean, gure pribatutasun-politikan datuen babesari buruzko informazio gehigarriarekin batera azalduta dagoen moduan.

Zalantzarik al duzu?

Bidali zure galdera eta
laster erantzungo dizugu

Emandako datu pertsonalak Euskaraz Kooperatiba Elkarteak (AEK) erabiliko ditu, erabileraren arduraduna den heinean, jasotako kontsultak eta informazio-eskaerak kudeatzeko. Zure datuak eskuratu, zuzendu eta ezabatu egin ditzakezu, baita beste eskubide batzuk egikaritu ere, Helbide elektroniko hau spam roboten kontra babestuta dago. JavaScript aktibatuta eduki behar duzu hau ikusteko. helbidean, gure pribatutasun-politikan datuen babesari buruzko informazio gehigarriarekin batera azalduta dagoen moduan.

Zalantzarik al duzu?

Bidali zure galdera eta
laster erantzungo dizugu

Emandako datu pertsonalak Euskaraz Kooperatiba Elkarteak (AEK) erabiliko ditu, erabileraren arduraduna den heinean, jasotako kontsultak eta informazio-eskaerak kudeatzeko. Zure datuak eskuratu, zuzendu eta ezabatu egin ditzakezu, baita beste eskubide batzuk egikaritu ere, Helbide elektroniko hau spam roboten kontra babestuta dago. JavaScript aktibatuta eduki behar duzu hau ikusteko. helbidean, gure pribatutasun-politikan datuen babesari buruzko informazio gehigarriarekin batera azalduta dagoen moduan.

Zalantzarik al duzu?

Bidali zure galdera eta
laster erantzungo dizugu

Emandako datu pertsonalak Euskaraz Kooperatiba Elkarteak (AEK) erabiliko ditu, erabileraren arduraduna den heinean, jasotako kontsultak eta informazio-eskaerak kudeatzeko. Zure datuak eskuratu, zuzendu eta ezabatu egin ditzakezu, baita beste eskubide batzuk egikaritu ere, Helbide elektroniko hau spam roboten kontra babestuta dago. JavaScript aktibatuta eduki behar duzu hau ikusteko. helbidean, gure pribatutasun-politikan datuen babesari buruzko informazio gehigarriarekin batera azalduta dagoen moduan.

Zalantzarik al duzu?

Bidali zure galdera eta
laster erantzungo dizugu

Emandako datu pertsonalak Euskaraz Kooperatiba Elkarteak (AEK) erabiliko ditu, erabileraren arduraduna den heinean, jasotako kontsultak eta informazio-eskaerak kudeatzeko. Zure datuak eskuratu, zuzendu eta ezabatu egin ditzakezu, baita beste eskubide batzuk egikaritu ere, Helbide elektroniko hau spam roboten kontra babestuta dago. JavaScript aktibatuta eduki behar duzu hau ikusteko. helbidean, gure pribatutasun-politikan datuen babesari buruzko informazio gehigarriarekin batera azalduta dagoen moduan.