100 bat AEKide elkartu dira gaur, otsailak 25, AEKren XII. Didaktika Topaketan, Gipuzkoako Bazkundean.
AEKren euskaltegi eta irakasle askok 40 urte baino gehiago daramatzatenez euskara irakasten, beren esperientziak entzun eta partekatuko dituzte. Hala, Topaketa leku egokia izan da AEKren historia didaktikoa errepasatzeko eta irakasle gazteagoei ezagutarazteko.
Mintzodromo batek eta bi hitzaldik osatu dute Topaketako egitaraua
Batetik, dislexiaz aritu dira, DISLEGI (Gipuzkoako Dislexia Elkartea) kide Arantza Elgezabal Biainekin. Bestetik, euskalkiak ikastolen hezkuntz proiektuan izan dituzte hizpide, Ikastolen Elkarteko Inma Muñoarekin.
Bukatzeko, partaideek mintzodromoan parte hartu zuten, goizean ikusi eta entzundakoaren inguruan iritziak trukatzeko.
Euskaraz Koop. S.ren Estatutu Sozialetako 31. eta 32. artikuluetan xedatutakoari jarraituz, Artezkaritza Kontseiluak Euskaraz Koop. S.ren Ohiko Batzar Orokorrerako deialdia egin du.
DEIALDIA
Eguna 2023ko martxoaren 25a
Tokia: ETXARRI ARANATZeko Kultur Etxeko ARETO NAGUSIan
Ordua: Lehen deialdia 9:30ean.
Bigarren deialdia: 10:00etan
GAI ZERRENDA
Lehena.- Akta onartzeko bi bazkide eta batzarreko idazkaria izendatzea.
Bigarrena.- 2021-2022 ekitaldiko Kudeaketa, Urteko Kontuak eta Kudeaketa-txostena aztertzea, eta, hala balegokio, onartzea.
Hirugarrena.- 2021-2022 ekitaldiko emaitzak banatzea.
Laugarrena.- 2022-2023 ekitaldirako aurrekontu ekonomikoa aurkeztea.
Bosgarrena.- Barne-araubideko erreglamenduaren berrikusketa.
Seigarrena.- Gure egunerokoarekin lotutako zenbait gairen aurkezpena eta eztabaida (23 KORRIKA, Guztion etorkizuna eraikitzen-hausnarketa estrategikoa, AEK gure etxea-egituraren gaineko gogoeta prozesua, Ikasgu eta euskaltegien mapa, paperik gabekoak, ).
Zazpigarrena.- Ahalmena ematea Artezkaritza Kontseiluko lehendakariari eta idazkariari Batzar Nagusian hartu diren inskribatu beharreko erabakiak notarioaren aurrean eskritura publikoan jasotzeko, hala badagokio, eta Euskadiko Kooperatiben Erregistroan inskribatuak izan daitezen egin beharreko izapideak burutzeko.
Zortzigarrena.- Galde-eskeak.
OHARRA: Bazkideei jakinarazten zaie, Euskadiko kooperatiben legearen 24.4 eta 78.1c artikuluetan zedarritutakoarekin bat etorriz, bazkide guztiek dutela eskura kooperatibaren egoitza sozialean eta barne sarean kooperatibaren dokumentazio ekonomikoa eta Barne-araubideko erreglamenduaren berrikusketa proposamena, batzarrean landuko den gainerako dokumentazioarekin batera.
Lehendakaria
Aitziber Balantzategi Ibargoitia
Bilbon, 2023ko otsailaren 17an.
AEKn XII. Didaktika Topaketa prestatzen ari gara larunbaterako (otsailak 25). Donostian elkartuko dira irakasleak, mahai inguru batean AEKren aspaldiko euskara eskolez aritzeko: AEKren euskaltegi eta irakasle askok 40 urte baino gehiago daramatzatenez euskara irakasten, beren esperientziak entzun eta partekatuko dituzte. Hala, Topaketa leku egokia izango da AEKren historia didaktikoa errepasatzeko eta irakasle gazteagoei ezagutarazteko.
Mintzodromo batek eta bi hitzaldik osatuko dute Topaketako egitaraua. Batetik, dislexiaz arituko dira, DISLEGI (Gipuzkoako Dislexia Elkartea) kide Arantza Elgezabal Biainekin. Bestetik, euskalkiak ikastolen hezkuntz proiektuan izango dituzte hizpide, Inma Muñoarekin (Ikastolen Elkartea)
Artxiboko irudia
Euskaltegira hurbiltzerik ez eta euskara ikasi edo hobetu nahi baduzu, AEK-k online-ikastaroak egiteko aukera emango dizu. Izan ere, apiriletik aurrera, ikastaro berriak jarriko ditugu martxan. Online-ikastaroek iraupen zehatza dute; bai eta helburu zehatza ere, eta denbora-epe jakin batean egiten dira. Tutorearen aholkularitza eta zuzeneko jarraipena izango dituzu, ikastaldearen laguntza eta ikaskideekin harreman etengabea, ere bai. Ikastaro guztiak Moodle software librea oinarri ematen ditugu www.egela.aek.eus helbidean.
OHARRA: Ikastaro gehienak beteta. Itxaron zerrendan sartzeko; baita hurrengo ikastaroen berri izateko, bete ondorengo galdetegia.
Apirileko ikastaroen hasiera data eta amaiera data: 2023-04-17tik 2023-06-30era
Matrikulatzeko azken eguna: martxoaren 24a.
Matrikulazioa HEMEN.
Oharra: Datuak bete eta ordaindu eta gero, e-postara kopia bat iritsiko zaizue eta balitekeela spametara joatea. Beraz, begiratu karpeta hori, mesedez. Edozein zalantza izanez gero, jarri harremanetan gurekin Helbide elektroniko hau spam roboten kontra babestuta dago. JavaScript aktibatuta eduki behar duzu hau ikusteko. helbidean.
informazioa: Helbide elektroniko hau spam roboten kontra babestuta dago. JavaScript aktibatuta eduki behar duzu hau ikusteko.
A1, A2, B1, B2 eta C1 mailak
Apiriletik ekainera edo uztailetik irailera (75 ordu): 317 euro
C2 maila
Urritik urtarrilera, urtarriletik martxora, apiriletik ekainera edo uztailetik irailera (75 ordu): 390 euro
B2, C1 eta C2 mailetako azterketa prestatzeko ikastaroa
Apirilean eta irailean. 25 ordu. B2 eta C1, 106 euro. C2, 189 euro.
C2 atarikoa; C1 gaindituta dutenentzat. Egokia euskara-maila hobetzeko edota hurrengo ikasturtean C2 maila egin nahi dutenentzat.
Bi aukera: urtarriletik martxora edo uztailetik irailera. (75 ordu). 317 euro
Boga metodologian oinarritutako ikastaroak. Euskara Internet bidez, zure erritmoan, ikasteko sistema multimedia.
Hiruhileko bat: 249 euro. 72 ordu. Urtarrila-martxoa / apirila-ekaina edo uztaila-iraila).
Bi hiruhileko: 490 euro. 144 ordu. (urtarriletik ekainera edo apiriletik irailera).
Hiru hiruhileko: 720 euro. 216 ordu.
Oinarrizko itzulpengintzan trebatzeko ikastaroa
Hiru aukera: urtarriletik otsailera, apiriletik ekainera edo irailean. 30 ordu. 276 euro
ONLINE IKASTAROEI BURUZKO INFORMAZIO GEHIAGO HEMEN.
Urtarrileko AIZU! kalean! Uxue Apaolazari eta Mattin Lerissari elkarrizketak; Usansolo, udalerri izateko bidean; Ibon Oregi, aparretan bizitzen; Helsinkira bisita; txotx denboraldia ate joka...
Eta beste hainbat kontu interesgarri urtea ongi hasteko!
Negu eta udaberriko ikastaldiak prest daude Iparraldeko AEK-ko euskaltegietan! Euskara ikastaroak Baionan, Donibane Garazin, Biarritzen... Animatu eta eman izena!
Hurrengo ikastaroak Baionan izango dira, Bernat Etxepare lizeoan. Maila guztiak!!
Iparraldeko AEK-k negu eta udaberrian ere ikastaldiak antolatzen ditu lurralde guzian euskara ikasi edo hobetu nahi duen jendeari, manera intentsibo batez euskara ikasteko aukera emateko. Ikastaldia molde ona da hizkuntzarekilan lehen harreman bat ukateko, bainan baita ere ulermena eta mintzamena garatzeko ingurumen euskaldun batean murgilduz.
Otsail eta apirileko oporretan barnetegirik gabeko ikastaldiak proposatzen dizkizugu: 35 oren kurtso talde ttipietan eta mailaka, hasiera maila barne (mailaketa izen ematean).
Bazkaria eta animazioak maila guziak nahasirik eginen dira, honela murgilduz mintzamena eta ulermena hobetzeko.
Informazioa/izen-emateak:Helbide elektroniko hau spam roboten kontra babestuta dago. JavaScript aktibatuta eduki behar duzu hau ikusteko. // 06 03 20 50 10
Hizkuntza bat hitzekin osatzen da, baina ekimenek eraikitzen dute hizkuntza baten komunitatea.
Urte berrian ere lagunduko dizugu hiztun aktiboa izaten.
ZORIONAK ETA URTE BERRI ON!!
Urte berriarekin batera, euskara ikastaro berriak abiatuko ditugu AEKren hainbat euskaltegitan.
Galdetu hurbilen daukazun AEK-n: gure euskaltegietan · 673 200 100 // 946 464 000
Portugaleten eta Santurtzin: B1, B2, C1 mailak lantzeko ikastaro trinkoak. Urtarriletik martxora. 9:00-13:00
Beasain: A1 maila. Urtarriletik ekainera. 18:00-20:30, astearte eta ostegunetan.
Uribe Kostan (Getxo, Leioa, Plentzia, Gorliz). Hiru hilabeteko ikastaroak. Maila guztiak!
Indautxun, A1 eta C1 mailako ikastaro berriak
Lizardin (Zazpi Kaleak), hasiera mailako ikastaro berriak eta ikastaro trinkoak: urtarrilaren 16tik martxoaren 31ra
Matxintxu-Larrakon (Deustua-San Inazio): hasiera mailako ikastaro berriak urtarrilaren 17tik ekainaren 27ra
Zorrotzan, 2’5 orduko ikastaroak, astelehenetik ostegunera (maila guztiak).
Goizez: 09:30-12:00. Arratsaldez: 17:00-19:30
ASTEAN 2 EGUN. A1 (urtarrilaren 10etik ekainaren 27ra) 322€
Astearte eta ostiraletan
9:30-12:30 | 17:00-20:00 (Lizardi AEK. Zazpi Kaleak)
9:30-12:30 | 16:00-19:00 (Matxintxu-Larrako AEK. Deustua-San Inazio)
ASTEAN 3 EGUN (urriaren 16tik ekainaren 29ra 308€
Astelehen, asteazken eta ostegunetan
Indautxun eta Lizardin.
Autoikaskuntza
wrtwrt
wrtwrt
wrtwrt